Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (1)

Page 33

§ VI. Enpresarioari eta enpresari buruzko publizitatea § I. MERKATARITZAKO ZUZENBIDEAREN KONTZEPTUA ETA SISTEMA LABURPENA: 1. Merkataritzako zuzenbidearen eraketa historikoa.—2. Merkataritzako zuzenbidearen kontzeptua.—3. Zuzenbide horren etorkizuna.—4. Egungo Merkatari tzako zuzenbidearen ezaugarriak eta beraren joera eraberekotzailea.—5. Europako Er kidegoen Merkataritzako zuzenbiderantz.—6. Merkataritzako zuzenbidearen sistema.

1. Merkataritzako zuzenbidearen eraketa historikoa.—Zuzenbidea arauen sistema da, eta sistema horrek gizakien arteko harremanak arautzen ditu nahitaez, gizaki horiek gizartearen kideak diren neurrian (Zuzenbide ob jektiboa). Zuzenbide hori bi arlo nagusitan zatitu da erromatarren garaietatik: publikoa eta pribatua. Orobat, Zuzenbide zibila eta Merkataritzako zuzenbi dea dira Zuzenbide pribatuaren oinarrizko bi adarrak. Zuzenbide pribatuaren zatiketa hori, dena den, ez da betikoa. Erromatarren garaian, Merkataritzako zuzenbidea ez zen Zuzenbide pribatu erkidearen (ius civile) adar bereizia. Garai hartan, Zuzenbide erkide hori merkataritzako trafikoari egokitu zi tzaion, beste arrazoi batzuen artean, pretoreak gauzaturiko jardueraren bitar tez. Horrenbestez, Goi Erdi Aroan ikusiko dugu lehenengoz Merkataritzako zuzenbidea autonomiadun antolamendu juridiko gisa, hots, Zuzenbide erkide tik bereizia. Merkataritzako zuzenbidearen jatorria merkatarien gremio edo botigo na hiz korporazioei lotuta egon zen. Botigo zein korporazio horiek merkataritza ko hirietan antolatzen ziren Erdi Aroan, klasearen interesak hobeto defendatu ahal izateko. Korporazioak ezin hobeto antolaturik zeuden. Alde batetik, esta tutu idatzien bidez arautzen ziren; estatutu horietan merkataritzako eginera tradizionalak jasotzen ziren batez ere. Bestetik, merkatarien auzitegiak sortu zituzten (jurisdikzio kontsularra), pertsona elkartuen arteko arazoak konpon tzeko. Auzitegi horietan merkataritzako usadio eta ohituren


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.