Euskara mundu juridikoan

Page 21

tez, ohituraz inguruetako herrialdeetan legeak euskara ez diren beste hizkuntzetan idatzi zirena da. Bigarren arrazoi gisa ondokoa aipatzen du: bizkaitarren gainean zeuden zenbait erakunde erdaldunak ziren eta horregatik, derrigorrez, erdarara jo behar zen ohiturazko arauak idazterakoan. Beraz, esan daiteke arrazoi bi aipa daitezkeela arazo honen inguruan. Batetik, erdarara jotzearen aldeko ohitura latina itxi zen momentutik, lehenago ikusi dugunez; bestalde ez da ahaztu behar hizkuntza erdaldunak Euskal Herrian aspaldian sartu eta hitz egiten hasi zirela. Eta bestetik, euskal lurraldeen lotura estuak erdaldun herrialde eta erakundeekin. §11. Aro Modernoa 30. Aro modernoa Hego Euskal Herrian Errenazimentuan Europako monarkia handiek lurraldeak bildu ez ezik, estatuaren tresneria ere hobetu zuten, erakunde publikoak hobeki eratuz, errege ogasuna berrantolatuz eta koroaren funtzionariak ugalduz. Boterea Erregeren ingurura biltzeko ahalegin handiak egin ziren. Koroapean bizi ziren herriek hizkuntza desberdinak erabiltzen zituzten eta arlo horretan ere batasun ahaleginak egiten hasi ziren. Erregeek gorte inguruko hizkuntza aukeratu zuten batasunerako: Frantzian oil hizkuntza, egungo frantses estandarraren jatorria, eta Penintsulan gaztelania, galaikoportugesa, leonera, aragoera eta katalana baztertuz. Espainiako monarkia Estatu multzo batek osatua izan zen, pertsona mailako loturaz. Halaz ere, boterearen goi organoak Gaztelan lekuturik zeudelako eta Gaztela lurrez eta demografiaz indar handiagokoa zelako, beraren kultura gailendu zen haren eremutik kanpora ere. Gaztelaniaren hedapena errekonkistarekin eta Amerikako aurkikuntzarekin arindu zen. Euskarari dagokionez, Nafarroako Erresumaren desegiteak euskarari mesederik ez zion egin. Gaztelako Koroaren pean euskararen berpizkundea ezinezko gertatu zen, gaztelania hizkuntza ofizialaren zabaltzearekin batera. Aldez aurretik esan beharra dago euskara ez zela izan Nafarroako Koroan hizkuntza ofiziala, baina 1545ean eta 1571n euskarazko lehen testu inprimatuak agertu ziren eta zenbait autorek euskarazko literatura idatziaren agertzea lotzen du iparraldeko monarkia nafarraren inguruan sortutako mugimendu kulturalarekin. Bestalde aipatu behar da Kontrarreforma dela eta, orain Eliza katolikoak bertako hizkuntzak erabiliko dituela latinaren alde, euskararen alde gertatzen delarik gertaera hau. 65


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.