Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 241

[2] [3]

[4]

Orduban beriala Corregidore Jaunac, vijotzic esquertsu eta samurrenagaz, Portugaleteco urico Apoderadu Jaunac esan cituzan berba vici, eraguilla, eta biguntasunez betiacgaitic, eguin eban berbaldi au: Apoderadu Jaunac: Badira dempora batzuc, ceintzubetan atseguin, gozotasun eta pozac ichiten daben bat mututuric, eta berbaric eguin ecinic. Baña, ¿cetaraco dira berbac, vijotzian sartu eta batuten dirianian esan nai litzatequezan berbac, eta vijotzac aguertuten baditu? Nic pocic andijenagaz entzun ditut, esan deustazubezan berbaac, ceintzubecaz aguertu deustazuben zuben niganaco esquer, ta amodijo andija, eta ce lecu goratura jaso ta eregui nozuben; eta oraindic gueijago, icusten dodalaco, Vizcaico semiac eurenez dauqueen vijotz cintzo, eta tolesbaguetatic urtenac diriala. Ez da gaurcua, ezagututen zaitubedazan lelengo eguna, ez. Dempora andija da mirariz beguiratuten deutsubedala; eta zuben zoriontasunagaitic gazatuten nazala. Dontsubac zaree, onac zareelaco. Ecin aguertu neiquezube certzuc igaroten dirian nire vijotzian une eta instante onetan. Eracutsi gura neusquizube, ce esquertsuba daguan nire vijotza zubecganaco; eta nire vijotzac zuben mesediai erantzuteco daucazan gogo vici, eta guraari eraguillaac; baña ecin neique. Oneen ordez eta lecuban esaten deutsubet, eta entzun eguizube: amodijoric sutsubenagaz; eta lotsa, itzal eta errespetoric andijenagaz beguiratuten deutsubedala zubei, eta zuben legue, usadijo on, eta Foru, zorijonecuac eguiten zaitubezanai: eta, sinistu eguidazube, ez nazala secula ata iñozbere aztuco, milla zortzireun, eta irurogueta seigarren urteco Juntaco Apoderadubac emoten deustazuben une eta instante gozatsu, pozgarri eta zorijoneco onegaz; eta lecu guztijetan vicico nazala, Vizcaijari zor deutsadan eraaspen, eta erantzuera ona goguan dodala. Orduan Juntiac, suturic guztija, ciarduban pocezco diadarrac, chaluac, eta vivac eguiten, ijui eta santzuacaz naste bere Corregidore Jaunari, ceñec ain ondo bete eta cumplidu cituzan bere contura eucan lanaren escabidiac. Eta aguindu eban, Marurico Elessateco Apoderadubaren escabidez, oraingo Diputaciño Generalac, eta urrenguac, adierezo eguijuela Erreguiña gueure Andriaren Gobiernuari, celan Vizcai guztijari eguin eutsazan onera eta mesede guztiz andijac, bere ardura, arazu, lan, biar ta nequiacaz D. Antonio Maria Fernandez bere Corregidore Jaunac. Baitabere erabagui ta aguindu eben, berbaldi bi oneec imiñi ceitezala oso osoric actaan, erderaz eta euscaraz.

241


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.