Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 103

(1864.3.10); dejando la régia magnanimidad gratos recuerdos que este Señorío conservará imperecederos / eta orregaitic Erreguiñac berac bere Provincija oni eguin eutsazan, iñozbere aztuco ez jacozan mesede eta esquintzarijac (1866.1.10); mi vida pública / neure vicitza guztijan (1868.1) g) Gaztelaniazko eduki ideologikoa, euskaraz agertu ere ez, itzultzailearen kontrol ideologikoaren bitartez. cuando la Europa entera conmovida parece caminar á su disolucion social / Europa guztija dabillen artian estura eta neque gogorretan, ecin componduric eureen gobernu muduac (1848.2); Gobierno supremo de la nacion / Erreinuco Gobernarijai (1850.4); las bendiciones y alabanzas que desde ahora les prepara la patria agradecida / Españaco Erreiñuaren bedeincaciñoe eta alabantzaric andi eta goratuenac (1859.15); y sobre todo, que sus antecedentes sean una garantía segura de su adhesion sincera al Trono de Dª Isabel II / eta batezbere izan ditecela leendic itsatsijac Isabel bigarren gueure Erreguiñari (1860.21); están animados del alto espíritu de justicia que corresponde á tan augustos poderes / eta orainche bere alaco lagun lotsa ta itzal andicoai jaoquezan asmo, ta borondate ona dauquezala gure foruben ganian (1864.2.3); En union de vuestras nobles y amadas hermanas las provincias de Alava y Guipúzcoa / Arava eta Guipuzcoa, beste provincija, ceuben aiztacaz adituta (1866.1.31) 4. LABUR-ZURREAN: ITZULIAREN ZEREGINA Mota askotakoak izan daitezke aurreko zerrendak ekar ditzakeen ondoreak. Hartara, esan daiteke informazio-galerak irabaziak baino sarriago gertatzen direla. Itzultzaileek, nolabait, ez dute horrenbesteko ardurarik jartzen gaztelaniazko diskurtsoan, euskarazkoan baino, ondo ulertuak izan daitezen horiek. Hala eta guztiz ere, euskarazko testuek badituzte, testuinguru horretan, euren ajeak eta gabeziak177. Gertaera horien azpian, bizpahiru arrazoi egon daitezke, banan-banan zenbatu eta azter daitezkeenak: Lehendabizikoz, itzultzaileen ideologia nabarmen adierazten da kasu frankotan. Badira, edonola ere, gai edo arlo berezi batzuk, bertan ideologia-konparatze hori bistarago gertatzen dela. Aipatzekoak dira, errege, erregina, Espainiako Gobernua, Foruak eta abar. Itzultzaileek, gutxiagorako ezin, eta erlijio-eskakizunak eta haize-bolada indartsu moduan zetorren liberalismoa uztartu nahi zituzten, euskal gizartean tradizionalismoa orokortu zenean. Gogoratu, horretarako, Bizkaiko Batzar Nagusien gehiengo karlista, botere liberala eta erlijioaren eragina, itzultze-lan horren baldintzak aiseago ulertzeko. Aurreko hori, alabaina, ez da euskarazko testugintza horretan dauden gertakizun guztien iturri bakarra. Euskarazko irakurleak erraz atzematen du, batez ere, B.f) kasuetan, halako orokortasuna, menturaz orokorregia, euskarazko testuaren ikusaldea, gaztelaniazkoaren aldamenean, azpiragoko maila batean jartzen duena. Bi hizkuntzen arteko jauzia, dirudienez, handiegia. Hortaz, baten teknikotasuna (ala keria?) bestean ezin agertu edo, bestela esanda ere, agertu nahi eza. 177 ZABALETA J. M.: «Informazio irabazi eta galerak testu juridiko baten itzulpenean. Usurbill-ko erriyaren ordenanzak (1888)», Senez 3 (1985), 69. or.: «Testu juridikoetan ageri ohi diren esamolde teknikoen itzulgaiztasuna gainditzen zaila da euskaraz era horretako testuak gutxi direnean, hizkera hori finkatu gabe dagoenean. Edota, beharbada, testu segmentu horien itzulgaiztasuna ez baina, irakurleek era horretako mezuak ulertzeko edukiko luketen nekea du gogoan itzultzaileak: mezu-hartzailearen hizkuntz-gaitasunari dagokion erizpidea, beraz».

103


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.