Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 87

TRIBUTUAK

87

tzi handiagoa hartu dute tributu-sistemak eratzean, zergadunen bermeak garatu, tributu-motak artezago arautu eta ekonomi-ahalbideari hobeto egokituz.

47. Tributu-motak Tributuen Lege Orokorrak (eta Lurralde Historiko bakoitzeko Foru Arauak) hiru tributu-mota arautzen ditu 2.2. art.an: zergak, tasak eta kontribuzio bereziak. Horrenbestez, tributua generoa izango litzateke, eta zergak, tasak eta kontribuzio bereziak, berriz, generoaren espezie desberdinak. Hiru espezie horien arteko bereizketa tributuak ordaintzeko betebeharra sortzen duen egitatean datza, edo, zehatzago esanda, zerga-egitatearen egitura ezberdinean. Tasaren kasuan, egitate hori Administrazioaren jardun zehatza da, pertsona jakin batentzat onura edo abantaila berezia dakarren edo pertsona hori bereziki ukitzen duen jarduna (adibidez, obrak egiteko behar den lizentzia Udalak ematea). Kontribuzio berezien kasuan, aldiz, administrazio-jardunak pertsona talde zehatz batzuei dakarkie onura berezia (ulerbidez, kale bateko argiak instalatzen direnean). Azkenik, zergek ordaintzeko betebeharra sortarazten dute, Administrazioak zuzeneko onurarik eman gabe. Zergak ordaindu behar dira ekonomi-ahalbidea nonbait agertu delako; zergen kasuan, beraz, ez dago zuzeneko loturarik administrazio-jardun batekin. Bestalde, zerga da tributurik garrantzitsuena. Zergek lotura estua dute ekonomi-ahalbidearekin. Zehatzago esanik, zerga ordaindu behar da ekonomi-ahalbidea agertzen duen egitatea burutu delako. Tasa eta kontribuzio berezien kasuan, lotura hori malguagoa da, baina horrek ez du esan nahi tasa eta kontribuzio bereziak tributuak ez direnik. Orokorrean, tasa eta kontribuzio berezien bitartez, jardun publikorako finantzaketa lortu nahi da; ildo horretatik, jardunatik onura gehien ateratzen dutenek parte handiagoa hartu beharko lukete jardunaren finantzaketan. Bestela esanik, legegileak askatasunez aukeratu behar du ekonomi-ahalbideari ondoen egokitzen zaion finantzabidea, bide hori tasa edo kontribuzio berezia izanik. Horregatik, tasa eta kontribuzio bereziak tributuen esparrutik kanpo utzi baino lehen, on izango litzateke figura horien egokitasuna bilatzea ekonomi-ahalbidean. Esan ohi da tasek kontraprestazio-izaera dutela, baina tributua den heinean, tasa ordaindu behar da kontraprestazioaren ideia bazter utzita. Zehatzago esanda, tasak ordaindu behar dira legeak agindutako egitezko kasua gauzatu delako. Tasen inguruan, egitezko kasuaren osagaien artean Administrazioaren jarduna ageri da, subjektu pasiboa ukituz; eskuarki, jardun


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.