Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 75

Laugarren ikasgaia

TRIBUTUAREN EGITURA JURIDIKOA LABURPENA: §12. Tributuaren egitura juridikoa.—39. TLOren 17. artikulua.— 40. Ikuspegi estatikotik dinamikora.—§13. Harreman juridiko-tributarioak.—41. Ex lege betebeharra.—42. Zuzenbide publikoko betebeharra.—43. Zerbait emateko betebeharra.—§14. Tributu-prozedura.

§12. TRIBUTUAREN EGITURA JURIDIKOA 39. TLOren 17. artikulua Guztiok dakigunez, tributu-legeek egoera zehatz batzuk arautzen dituzte eta egoera horietan dagoen herritarrak diru-kopurua ordaindu behar dio Estatuari (edo beste herri erakunde bati), tributu gisa. Aldi berean, zergadunei euren prestazioa betetzeko beharra ezarri ez ezik, arau horiek forma-izaerako eginbeharrak ere xedatzen dituzte, hala nola, aitorpenak aurkezteko eginbeharra, informazioa ematekoa, ikuskapenak jasan beharrekoa eta abar. Eginbehar horiek guztiek euren ordaina dute Administrazioaren egoera juridiko aktiboan. TLOren 17. artikuluak ematen digu tributua osatzen duten prestazio ezberdinen ikuspegi orokorra. Harreman juridiko-tributarioak dira tributuen aplikaziotik sortu diren betebehar, eginbehar, eskubide eta ahalmenen multzoa. Harreman juridiko-tributarioetatik tributu-betebeharpekoarentzat nahiz Administrazioarentzat betebehar materialak eta formazkoak erator daitezke, baita tributu-zehapenak ere ez-betetze kasurako. Tributu-betebehar materialak dira betebehar nagusia, konturako ordainketak egitekoa, tributua dela-eta partikularren artean sortutakoak, eta betebehar erantsiak. Horrenbestez, subjektu pasiboak dituen betebeharrak izaera ezberdinekoak dira: batzuek eduki ekonomikoa dute, diruzko betebeharrak baitira; beste batzuk, ostera, izaera formalekoak dira, zerbait egiteko betebeharrak, hain zuzen. Horien guztien artean, alabaina, lehentasuna ematen zaio tributua ordaintzeko betebeharrari. TLOrentzat tributuaren oinarrizko edukia, hots, eduki zehaztailea, Herri Erakundeari diru-kopuru bat ematea da. Diru-kopuruari tributu-kuota deritzogu. Aldi berean, subjektu pasiboak izaera formaleko eginbeharrak bete behar ditu. Zein da tributua azaltzeko balioko lukeen kontzeptua edo kategoria juridikoa? Jakinekoa denez, Ondarearen gaineko zuzenbide pribatua, gehienbat, eskubide erreal, kontratu, betebehar eta negozio juridikoaren kontzeptuen in-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.