Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 51

ARAUEN APLIKAZIOA

51

har da zergapetze anitzaz hitz egin ahal izateko: subjektu pasibo bera, objektu bera, denbora berean eta titulu bera. Ikus dezagun, adibide batekin, zertan datzan zergapetze bikoitzaren fenomenoa: X jauna A Estatuko egoiliarra da, baina B Estatuan ere errentak jasotzen ditu (demagun An 100 eta Bn 20 irabazten dituela). Irizpide pertsonala aplikatuz gero, X jaunak A Estatuan ordaindu beharko du —bertako egoiliarra baita— munduan zehar irabazi dituen errenten gaineko zerga (bestela esanda, zergaren karga-tasa 120en gain aplikatuko zaio); hala ere, gerta daiteke B Estatuan ere zergak ordaindu behar izatea, bertan lurraldetasun-printzipioa aplikatzen delako. Horrela, birritan ordainduko luke B Estatuan lortutako errenten gain, hots, 20en gain (A Estatuan eta B Estatuan).

Argi dago nazioarteko zergapetze bikoitza gertatzen dela, Estatuek antzeko irizpide edo irizpide berdinak erabiltzen dituztelako pertsonak zergapetzeko. Ahalak eta leherrak egin behar dira halako egoerak konpontzeko, batez ere, justizia- eta zuzentasun-arrazoiengatik (pertsona batek hainbat herrialdetan harremanak izateagatik ez luke tributu gehiago ordaindu behar). Gainera, azken urteotan zabaldu diren ideiak hizpidera ekarriz, ekonomi-politikaren arrazoiek ere bidezko dezakete arazoaren konponketa, botere publikoek nazioarteko merkataritza eta inbertsioak suspertu behar dituztelako. Nazioarteko zergapetze bikoitza zuzentzeko neurriak alde bakarrekoak edo alde anitzekoak izan daitezke. Izenak berak dioenez, lehenengoak dira Estatu bakoitzak bere barne antolamendu juridikoan ezartzen dituen neurriak; bigarrenak, berriz, Estatu bi edo gehiagok adosten dituzte, nazioarteko ituna edo hitzarmena sinatuz. Espainiako zergen legeetan —batez ere, zerga pertsonaletan— beti ageri dira zergapetze bikoitza zuzentzeko arauak. Halaber, Espainiak alde anitzeko hitzarmenak sinatu ditu beste herrialde batzuekin, nazioarteko zergapetze bikoitz hori konpontzeko asmoarekin. Ildo beretik, nazioarteko erakundeek ere bultzatu egin dituzte hitzarmen horiek; horretara, asko zabaldu da Ekonomi Garapen eta Lankidetzarako Erakundeak (EGLE-OCDEk) proposaturiko Hitzarmen Eredua. Gure artean eta Europar Batasunean, neurri berriak hartu dira, ez bakarrik estatuen arteko interferentziak saihesteko, ezpada batera jardun ahal izateko tributuen arloan, hots, tributu-sistema desberdinen arteko harmonizazioa erdiesteko egunen batean. 32. Zergapetze bikoitza saihesteko sistemak EGLEk proposaturiko Hitzarmen Ereduan, zergapetze bikoitza saihesteko bi modu arautu dira eta, oro har, horiexek dira erabiltzen direnak. Lehenengo metodoa salbuespen-sistema da. Sistema horrek zerga-oinarriaren gain du eragina: hitzarmenaren arabera zenbait errenta kargatzeko eskubiderik ez


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.