Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 46

46

FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

27. Indarraldiaren hasiera Tributuen Lege Orokorraren 10. art.ak xedatzen duenez, «tributu-arauak indarrean jartzen dira Aldizkari Ofizial egokian oso-osorik argitaratu eta hogeigarren egunean, arauak besterik xedatu ezean. Arauak epe zehaztugabean aplikatuko dira, epe zehatzik ezarri ezean». «Tributu-arauak» aipatzen direnean, «arau» adierazmoldera biltzen dira bai legeak, bai eta araudiak ere. Bestalde ere, noizean behin tributu-arauak Estatuko Aldizkarian argitaratu baino lehen jartzen dira indarrean, adibidez, lege proiektua Gorte Nagusien Aldizkarian argitaratzen denean. Teknika hori Konstituzioaren aurkakoa izan ez arren, ezin daiteke usuegi erabili, konstituzio-printzipioak hauts daitezkeelako (esaterako, ekonomi-ahalbidearen printzipioa) eta, batik bat, herritarren eta herri botereen artean egon beharreko konfiantza apurtu ahal delako. Amaitzeko, esan behar da Kode Zibileko arau orokorrak baduela salbuespenik Toki Administrazioaren esparruan: toki-korporazioek emaniko ordenantzek ez dute hogei eguneko eperik bete behar indarrean jartzeko; haatik, ordenantzok Probintziako Aldizkari Ofizialean edo, hala denean, probintzia bakarreko Autonomia Erkidegoko Aldizkarian behin betiko argitaratzeaz batera jartzen dira indarrean (Toki Eraentzaren Oinarriak arauzkotzeko Legearen 107.1. art.). 28. Indarraldiaren amaiera Atal honetan ere ez dago arau berezirik. Tributu-legeen iraupena izan daiteke zehaztugabea edo aldi baterakoa. Lehenengoen indarraldia amaitzen da, horiek indarrik gabe uzten direnean; aldi baterako arauen indarraldia, berriz, euren epemuga heltzen denean bukatzen da. Azter ditzagun arau mota horiek banan-banan. —Aldi baterako arauak dira, berbarako, aurrekontu-legeetan jasotako tributuen aldarazpenak. Izan ere, aldarazpen horiek iraunkorrak izan daitezke (eta kasu horretan antolamenduaren zati dira aurrekontuko ekitaldia amaitutakoan ere), baina sarri askotan, aldarazpenok aurrekontuko ekitaldiari bakarrik aplikatzen zaizkio. Gisa bertsuan, aldi baterakoak izan behar dira tributuen salbuespen eta onurak ezartzen dituzten arauak. Aldi baterako xedapen horiek guztiek jarraiko arazoa sortarazten dute, indarrean jartzean aurreko legeen bat indargabetu dutenean: epemuga heltzeagatik aldi baterako legeak indarra galtzen duenean, aurreko legeak indarra berreskuratzen ote du? Arazo hori Kode Zibilaren 2.2. art.ak konpondu du. Artikulu horrek dioenez, lege bat indargabetzeagatik ez dira indarrean jarriko lege horrek aurretiaz indarrik gabe utzi zituenak. Egoera bestelakoa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.