Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 32

32

FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

dearen arauekin zein Administrazio zuzenbidearen arau orokorrekin lege hutsunea bete ezin daitekeenean bakarrik aplikatu ahal da Kode Zibila. Bestalde ere, ezin ahantz daiteke zenbait kasutan Zuzenbide erkide hori Merkataritza zuzenbidea edo Lan zuzenbidea bera izan daitekeela. 15. Ohitura Orain arte, Zuzenbidearen iturri idatziak aztertu ditugu. Geratzen zaigu, beraz, ohituraren norainokoa zehaztea. Tributuen arloan ohitura aplikatu ahal izateko, hiru baldintza bete behar dira: 1) kasuari aplikatzeko moduko legerik ez izatea; 2) ohitura hori moralaren edo ordena publikoaren aurkakoa ez izatea; eta 3) ohitura hori egon badagoela frogatzea. Horrezaz aparte, Tributu zuzenbidean badago ohituraren aplikazioa oztopatzen duen eragozpena: legeak duen erabateko nagusitasuna, tributuen kasuan dena baitago idatziz araututa. Egin-eginean ere, lege-erreserbaren printzipioak eta Finantza Administrazioa lotzen duen legezkotasun-printzipioak modu nabarian oztopatzen dute ohitura Finantza zuzenbidearen iturri izatea. 16. Zuzenbidearen printzipio orokorrak Zuzenbidearen gainerako alorretan bezala, Zuzenbidearen printzipio orokorrak aplikatuko dira kasuari buruzko legerik edo ohiturarik ez dagoenean. Halako printzipioek, hots, antolamendu juridikoaren euskarri diren printzipioek, eginkizun hirukoitza betetzen dute: antolamenduaren oinarri izateaz gain, interpretazio lanari norabidea ematen diote eta, azkenez, legea zein ohitura askiezak direnean, Zuzenbidearen iturri izan daitezke. 17. Jurisprudentzia Jurisprudentziak badu bere garrantzia. Izatez, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia ez da Zuzenbidearen iturri, baina antolamendu juridikoaren zatia da, eta batzuetan, berezkoa duen eginkizuna gaindituz, jurisprudentziak antolamendu bera aldaraz dezake. Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak emaniko interpretazio irizpideak, aldiz, garrantzitsuagoak dira legeen gainetik ezartzen direlako. Azkenik, Nazio Entzutegia aipatu behar da, horrek gai batzuetan eskumen esklusiboa duelako, eta Autonomia Erkidegoetako Auzitegi Nagusiak ere, kasazio-errekurtsoak ebazten dituztelako kopuruak txikiak direnean.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.