Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 318

318

FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

egin, jaulkipen-legearen baldintzak betetzen dituzten bitartean. Horretara, Herri-zorraren harpidedunek euren kreditua jasotzea bermatzen da. §77. HERRI-ZOR MOTAK Herri-zorra sailkatzeko, hainbat irizpide erabil ditzakegu: a) Jaulkipenaren arabera, Barne Herri-zorra eta Kanpoko Herri-zorra bereiz ditzakegu. b) Erakunde jaulkitzailea kontuan hartuta, berriz, Herri-zorra izan daiteke, Estatuarena, autonomiadun erakundeena, autonomia-erkidegoena, Aldundiena edota toki-korporazioena. c) Mailegu-hartzaileen kopuruaren ariora, zor orokorra eta zor berezia ditugu. d) Titulu mota aintzat hartuta, Herri-zor izenduna, eramailearentzakoa eta mistoa bereiz ditzakegu. Azal ditzagun, gaingiroki bada ere, zor mota horiek guztiak. 184. Barne Herri-zorra eta Kanpoko Herri-zorra Herri-zorra jaulkitzeko tokiaren arabera, zor hori izan daiteke barnekoa edo kanpokoa. Lehenengoan barne antolamenduak eraentzen du; bigarrenak, ostera, zorra zein merkatutan jarri eta merkatu horretako baldintza juridikoak izan behar ditu kontuan. Bestalde ere, lehen kanpoko Herri-zorra atzerriko monetan ordaindu behar zen; indarreko eraentzan, ordea, kanpokoa eta barrukoa eurotan zein atzerriko monetan ordain daitezke (ALOren 97. art.). Edozein kasutan ere, Kanpoko zorrak eta atzerriko monetan ordaindu beharrekoak trukaneurri kontrolaren arauak eta haiek negoziatzeko merkatuko arauak bete behar dituzte. 185. Estatuaren, autonomiadun erakundeen, autonomia-erkidegoen eta toki-korporazioen Herri-zorra Aurretiaz esan bezala, Herri-zorra mailegu-kontratua da, eta kontratu horretan, mailegu-hartzailea herri erakundeen bat izan behar da, hots, zorra herri erakundeen batek jaulki behar du, Estatua, horren autonomiadun erakundeen bat, autonomia-erkidegoa edo toki-korporazioa izan. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek erabili dute finantzaketa-sistema hau.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.