Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 24

24

FINANTZA ETA TRIBUTU ZUZENBIDEA. ZATI OROKORRA

Tributu zuzenbidearen azterketa egitean, betidanik esan ohi da Zuzenbide horrek bi zati nagusi dituela: zati orokorra eta zati berezia. Lehenengoan, tributua zer den jakiteko oinarrizko kontzeptuak ikusten dira; beste hitz batzuez esanik, tributuak Zuzenbidearen barruan duen garrantzia azaltzen da. Horrez gain, tributuaren arauzko iturriak aztertzen dira —bereziki Konstituzioak xedatutako printzipioak—, eta tributuak ezarri eta biltzen dituzten herri erakundeen berri ere ematen da. Behin tributua zer den, nola ezartzen den eta nork ezarri eta biltzen duen jakin eta gero, tributuekin loturiko prozedurak jorratu behar dira. Laburbilduz, bi multzo nagusi daude: tributuak aplikatzeko prozedurak —tributuen likidazio, ikuskapen eta biltze prozedurak barne— eta berrikuspen-prozedurak. Atzenean, tributu-arauetan xedatutako manuak hausteagatik sortzen diren ondorioak aztertzea ere zati orokorrari dagokio; horren ildotik, tributu arau-hauste eta zehapenak ikusiko dira gehienbat. Zati berezian, lurraldeko herri erakundeek ezarritako tributu-sistemak aztertzen dira. Hortaz, antolamendu bakoitzean dauden tributu-mota desberdinak (Estatuko Administrazioak, foru lurraldeek, autonomia-erkidegoek edota Toki Administrazioak ezarritakoak) jorratzen dira, baita tributuen arteko egokitasuna lortzeko teknikak ere. §2. ITURRIAK Iturrien bidez jakin nahi da tributu-arauak nola sortzen diren. Finantza zuzenbidea antolamendu juridiko publikoa den aldetik, horren iturriak Zuzenbidearen teoria orokorrarenak dira, hots, Kode Zibilaren 1. art.an zerrendaturikoak. Iturriok banan-banan ikusiko ditugu hierarkiazko hurrenkeraren arabera. 4. Konstituzioa Finantza zuzenbidearen iturri nagusia 1978ko Konstituzioa da (31. art.); iturri horrek arau juridikoaren balioa du, eta zenbait arlotan zuzenean aplika daiteke. Konstituzioak tributuei buruz ezarri dituen manuak eta printzipioak aurki jorratuko ditugu, hurrengo epigrafe batean (ikus §3). 5. Nazioarteko itunak Hierarkiari eutsiz, Konstituzioaren azpiko lehenengo iturria nazioarteko ituna da. Halako itunak, baliozkotasunez egin eta Espainian modu ofizialean argitaratutakoan, antolamendu juridikoaren zati bihurtzen dira, EKren 96. ar-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.