Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 191

TRIBUTUEN APLIKAZIOA

191

izango da Konstituzioaren 29. artikuluko eskariak egiteko eskubidea egikaritu denean edota egintzak eta ebazpenak aurkaratu direnean. Prozedura gelditu bada tributu-betebeharpekoari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, Administrazioak prozeduraren iraungitasuna adieraz dezake hiru hilabete igaro direnean. Ofizioz hasitako prozeduretan, gehieneko epea agortu bada ebazpen idatzia jakinarazi gabe, prozeduraren arauek ezarritakoa gertatuko da. Ustezko ebazpena esanbidez arautu ez bada, isiltasuna negatiboa izango da, eta ez dira onartuko eskubideak edo bestelako egoera juridiko indibidualizatuak aitortzea ala eratzea; hortaz, tributu-betebeharpekoei ezetz esan zaiela ulertu behar da. Prozedurak, ostera, ondorio kaltegarriak edo mesedegarriak ez diren ondorioak sortuko baditu, prozedura iraungi egingo da. 113. Prozeduraren iraungitasuna Iraungitasuna gertatuz gero, hori adieraziko da ofizioz ala interesatuak hala eskatuta, eta jarduketak artxibatzea aginduko da. Prozedura iraungi delako, besterik gabe, ez dira preskribatuko Administrazioaren eskubideak, baina iraungi den prozedurako jarduketek ez dute preskripzio-epea geldiarazi eta ez dira administrazio-agindei izango epez kanpoko aitorpena aurkezteagatiko errekarguak aplikatzeko. Iraungitako prozeduran egin diren jardunak edo lortu diren agiri eta frogabideak baliozkoak eta erangingarriak dira, tributu-betebeharpeko berdinarekin edo beste batekin geroago hasitako prozeduretan froga gisa erabiltzeko. ยง48. TRIBUTU-LIKIDAZIOA 114. Kontzeptua eta edukia TLOren 101. artikuluak likidazioaren kontzeptua ematen digu. Likidazio-egintza egintza ebazlea da; horren bitartez, Administrazioaren organo eskudunak beharrezko zenbaketa-eragiketak egin eta tributu-zorraren zenbatekoa zehazten du; edo, tributu-arauen arabera, itzultzeko nahiz konpentsatzeko kopurua zehazten du. Hala ere, Administrazioak ez ditu onartu behar tributu-betebeharpekoak bere aitorpenetan edo autolikidazioetan sartutako datuak. Oinarrizko bi helburu horiek aintzat hartuta, likidazioaren edukia honako hau da: a) Prestazioaren zenbatekoa zehatz-mehatz kalkulatzea, edo, hala denean, tributu-zorrik ez dela zehaztea. Gerta daiteke zergadunaren aldeko itzulketa-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.