Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 187

Hamaikagarren ikasgaia

TRIBUTUEN APLIKAZIOA LABURPENA: §47. Tributuak aplikatzeko prozedurak.—111. Tributuak aplikatzeko prozedurak: arau erkideak.—112. Ebazpen idatzia.—113. Prozeduraren iraungitasuna.—§48. Tributu-likidazioa.—114. Kontzeptua eta edukia.—115. Likidazioaren ondorioak.—116. Likidazio-motak eta eraentza juridikoa.—§49. Tributuak aplikatzeko egintzen jakinarazpena.

§47. TRIBUTUAK APLIKATZEKO PROZEDURAK TLOk III. tituluan arautzen ditu tributuak aplikatzeko prozedurak. Tributuen arloan Administrazioak dituen eginkizunak jorratzean, titulu horren lehenengo artikuluak (83. art.ak) bi eginkizun nagusi bereizi ditu: tributuen aplikazioa eta autuen konponketa. Horrez gain, Tributu-administrazio bakoitzak bere antolaketa erabaki behar du tributuen aplikazioa burutzeko. Tributuen aplikazioaren barruan honako jardunak sartuko lirateke: tributu-betebeharpekoari informazioa eta laguntza ematea, kudeaketa, ikuskapena eta zerga-bilketa, baita betebeharpekoen jarduketak ere euren eskubideak egikaritzeko edo euren betebeharrak betetzeko. Likidazioak tributuaren zenbatekoa bakarrik zehazten du; egiaztapenaren bitartez, ordea, tributua aplikatzean egitate eta inguruabar garrantzizkoak ikertu eta begiztatzen dira. Hori dela eta, kudeaketa terminoa maiz sarri likidazioaren parekotzat erabili ohi da, hitz horrek izan ditzakeen adierarik murrizgarrienean. Horrela gertatzen da tributu-legeen kasuan; lege horiek tributuaren kudeaketa aipatzen dutenean, likidazio hutsa aipatzen dute (egiaztapen eta zerga-bilketarako arau orokorretara igorpena eginez). 111. Tributuak aplikatzeko prozedurak: arau erkideak A) Prozeduraren hasiera Tributu-jarduketak eta tributu-prozedurak ofizioz nahiz tributu-betebeharpekoak hala eskatuta has daitezke. Prozedura hasteko honako bideetako bat erabiliko du: autolikidazioa, aitorpena, komunikazioa, eskabidea edo tributu-arauek ezarritako bestelako bidea. Tributu-jarduketak eta tributu-prozedurak hasteko idazkiak hurrengoak jaso behar ditu, gutxienez: tributu-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.