Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 107

ZERGA-EGITATEA

107

ela legea ez den arauaren bitartez. Ildo berari ekinez, salbuespena ezabatzean salbuespenak ezartzen zuen egitezko kasua burutuz gero, tributu-betebeharra sortuko litzateke; modu horretara, eraldaketaren bidez kargapeko kasu berria ezarriko litzateke, tributua ordaintzeko betebeharra eta guzti. Hala ere, auzitegiak ez dira iritzi horretakoak, Konstituzio Auzitegiaren aspaldiko epai batean, otsailaren 4ko 6/1983koan, oinarrituta.

67. Salbuespenaren sortzapena Salbuespenaren sortzapenaren inguruan nolabaiteko eztabaida piztu da autoreen artean. Alde batetik, arauetan salbuespena sarri izateko aukera Administrazioaren baimen, aintzatespen edo ematearen menpe gelditzen da. Horrek ez du ezkutatu behar salbuespenaren sortzapena egitate salbuetsia gauzatzean hasten dela. Zehatzago esateko, zerga-egitatea gauzatzean, gehienetan tributu-betebeharra sortzen da, baina gauzatze hori egitate salbuetsi antzo kalifikatu bada, salbuespena sortzen da. Administrazioak geroago emango duen baimen edo aintzatespenak ondorio adierazleak baino ez ditu, hau da, salbuespena aplikatzeko betekizunak bete direla adierazten du.

68. Salbuespenaren indarraldia Iraupen etengabea duten aldizkako tributuen kasuan, eztabaidatu ohi da salbuespenak zergaldi guztietarako balio duen (salbuespen iraunkorra) edo zergaldi jakin batzuetan bakarrik eraentzen duen (aldi baterako salbuespena). Kasu horietan, zergaldi bakoitzerako salbuespenaren sortzapena burutzen da zerga-egitatea, salbuetsitako modalitatean, zergaldi horretan gauzatzen bada. Behin salbuespena sortu eta gero, ezin da ulertu hurrengo zergaldi guztietarako balio duenik, honexegatik: zergaldi bakoitza igaro arte ez dakigu egitate salbuetsia gauzatuko den ala ez, ezta egitate hori tributuaren menpe egongo den edo tributua bera izango den ere. Jarduera zehatz batean inbertitzeak, adibidez, salbuespena dakar jarraikako urte batzuetarako. Inbertsioa egiteagatik bakarrik, ezin esan daiteke etorkizuneko zergaldietan salbuespena izan behar dugunik; ez dakigu etorkizunean zerga-egitaterik izango den, eta horren ondorioz tributuaren menpe egongo garen ala ez.

Jarraikako zergaldi bakoitzean, zerga-egitatea gauzatzean, garrantzia izan behar du aurretiaz eginiko inbertsioak; eta bi elementu horiek batuta sortaraziko da salbuespena.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.