Ortzadar 181014

Page 1

. a 1rte8urren

ortzadar u

larunbata, 2014ko urriaren 18a. 373 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

BIZI-BIDEA KOLOREZTATZEAZ ‘Mandala’ sinbolo tibetanoaren inguruan kaleratu du liburuxka Nerea Agirrek -- 4-5. orrialdeak --

MALENKONIAREN ARANTZAK “Fado doinuan” idatzitako narrazio sorta dakar Xabier Mendiguren Elizegik -- 2. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

Ipuinak fado doinuan Xabier Mendiguren Elizegik bost istorio malenkoniatsu bildu ditu ‘Arantzak barrurantz’ (Elkar) bere liburu berrian. Barruko ezinegonak ezin konponduta, erabaki sakonak hartu beharrean diren pertsonak jarri ditu erdigunean DABI PIEDRA

Tonu malenkoniatsua nabaria da narrazioetan. IKER AZURMENDI

22

011 eta 2013. urteen artean idatzitako bost narrazio elkartu dira Arantzak barrurantz lanean (Elkar). Bost ipuin ezberdin, independente dira. Aitzitik, pertsonaien noraezak eta narrazioen tonu tristeak batasuna ematen diote liburuari. Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964) filologoa da ikasketaz eta editorea ogibidez. Baditu, ordea, hainbat eleberri eta ipuin-bilduma argitaratuak eta, oraingo honetan, narrazio laburren bidez, pertsonen barruko sentimendu ilunenetan, itxi gabeko zaurietan jarri du arreta.

dik datorren zama horren azpian geratu, inertziaren legeari amore eman edo kateak hautsi, bizimodu berri bati ekiteko”, horiexek, Mendigurenen arabera, aukerak. Besterik da pertsonaia guztiek helburua lortzen duten. GATAZKAK ETA LITERATURA Euskal gatazkaren oihartzuna ere bada liburuan. “Euskal politikaren arrastoak sarritan agertzen dira nire ipuinetan –dio Mendigurenek–, ez politikaz idatzi nahi dudalako, ezpada hemen bizi garenon bizitzetan ondorioak dituelako”. Gatazkek literaturan utzi duten arrasto epikotik aldentzen da, ordea, Arantzak barrurantz , gizartearen borroka baino, norberaren barruko gorabeherak islatu nahi baititu. “Ez dira azaltzen gatazkaren ondorio gordinak, itxi gabeko zaurien aztarnak baizik; adibidez, Euskal Herritik kanpo luzaroan egon den iheslariaren itzulera edo gaztetan torturatua izan zen emakumeak nola topatuko duen atxilotuta izan zuen polizia”.

Istorioaren abiapuntuak, testuinguruak eta pertsonaien egoerak ez daukate zerikusirik ipuin batetik bestera. “Obra independenteak” baitira, Mendigurenen esanetan. Bidaiatzea gustuko izan gabe Erromara abiatuko den turista ageri da istorio batean, beste batean hiltzear den iheslari ohiak gaztetako maitearekin egun bat pasa nahi du. Gainditu gabeko traumak dituen psikologoa ere ez da falta. Protagonista guztiek bizitzak ekarritako aldaketei aurre egin beharko diete eta, iraganak utzitako zaurietatik abiatuta, zirt edo zart egiteko unean ikusiko dute beren burua. Epikatik urrun, norbere baitango burrukan ari dira pertsonaiak, barruko arantza atera ezin eta ziztada nola saihestu asmatu ezinik. IRAGANAREN ZAMA “Gure nahi eta ezinak ezinbestean azaleratzen dira, handik edo hemendik”, dio Xabier Mendigurenek. Izan ere, berak ez du bilatu era horretako istorioak idaztea, “buruan jira-biraka” ibili dituen gaiak paperera ekarri baino ez du egin. Idazlearen ustez, “edonoren bizitzan, badira garai batzuk, gertaerak eta erabakiak pilatzen direnak, horiek dira kitzikagarrienak eta emankorrenak”. Pertsonaia batzuk iraganari lotuak ageri dira eta, hain zuzen ere, iraganaren pisu horri nola aurre egin beren esku dago: “Lehen-

Pertsonaien adina

A

rantzak barrurantz liburuan, protagonistak pertsona helduak dira, gaztaroa atzean utzitakoak. Adinez, autorearengandik hurbil daude guztiak. Xabier Mendigurenek dioenez, “idazleon joera naturala izaten da norbere antzeko zirkunstantziak dituzten pertsonaiak asmatzea”. Ez ditu nahita bere adin beretsuko pertsonaiak irudikatu. “Garai batean ahalegina egin nuen nigandik urrun zeuden protagonistak asmatzeko, adibidez, apaiz heldu bat edo neska gazte bat. Oraingoan ez diot garrantzirik eman kontu horri eta berez atera zaizkidan modukoak dira”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Javier Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06

Tonu malenkoniatsua da liburuaren lehenengo orritik azkenengora arte sumatzen dena, idazleak berak onartzen duenez: “Beste liburu batzuetan sarri erabili izan ditut ironia, sarkasmoa edo parodia, oraingoan, berriz, malenkonia”. “Espero dut irakurleak tristezia horren gozotasuna estimatzea”. Pertsonaiek beren sentimentuak gorde egiten dituzte, ingurukoekin partekatu beharrean, barruko tristezia horri nolabaiteko egonarriz aurre eginaz. “Konparazio musikal bat egin beharko banu, fado doinuan nabilela esango nuke, saudade kutsuarekin”, dio Mendigurenek.

Arantzak barrurantz, azken finean, bost piezako fadoa da, malenkoniak batzen dituen bost istorio xume. Euskal Herriko edozein bazterretan gerta litezkeenak, oharkabean, pertsonaien barne munduko borrokak baitira, sarri beren buruaren edo beren iraganaren kontrakoak.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2014ko urriaren 18a

Ortzadar //03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

ARITZ GALARRAGA

Eguneroko gerra TITULUA: ‘GERRA TXIKIAK’

BB

IGARREN nobela du Gerra txikia Garrok; baina jo du lehenagora: estreinako Kontrarioa hartan finkatzen bazen protagonistaren nerabe izatetik gazte izaterako pausoa, oraingo honetan harrapatzen dio haurtzarotik nerabezarorako saltoa. Hori bai, orduko Raul Oliveiraren gisara, oraingo Xabi Ugartek jarraitzen du izaten Garroren beraren alfer egoa –amaren ustea baita azkarra dela, baina alfer samarra; bere ustearen kontra: saiatua, baina ergel samarra–. Nerabe-gazte, haur-nerabe, lehenengo eleberriarekin esan genuen bezala, bigarrengoa dugu halaber nobela iniziatikoa; Bildungsroman bat, alegia –eguneraketa eginik, esango genuke EH Bildungsroman bat–. “Sudurpean biloak belzten”, “gizontasunera ailegatzen”, gailenduko zaio Ugarteri “gauzak ulertzen hastearen sentimendu bitxia”; “egunez egun osatu beharreko mapa desertua” den helduen mundua hasiko da osatzen, “bere nortasun zaharra ahaztu eta berria eraiki-

EGILEA: LANDER GARRO

Fikzioa 1. Odol mamituak ARGITALETXEA: SUSA

2. Arotzaren... (ebook) Alberto Ladron Arana. Elkar.

gonistaren haur-nerabe kondizioaren harrapaketa, nola irudikatzen duen, esaterako, autoan bizi dela aita behin –herri berean izan arren– erbesteratuta, nola irudikatzen duen bigarren sendi bat izan dezakeenaren aukera ez bereziki erosoa. Haurraren ikuspegitik, ondo dago eleberria narratzaileak kontatua. Eta zeinen egoki harrapatzen duen aita-semeen arteko harreman labaina: “Aitak pisu bat zekarren bizkarrean eta, etxean sartu orduko, zama semearen eskuetan jartzea erabaki du. Orain zama semearen bizkar gainean dago”.

tzeari” ekiten dion bitartean. Baina ez du galduko nobela guztian zehar begirada lainoa: harro egongo da, adibidez, bizitzan lehen aldiz bonba baten eraginak ikusten dituenean. Eta are harroago ez delako izan ikusle soila. Ezen orain arte ez baitugu aipatu, baina eleberriak du fondoa: Hendaiaratu behar izango du Xabiren aitak, Orereta (sic) atzean utzita, arrazoi politikoak direla kausa. Errefuxiatu behar izan duela, 80ko hamarkadaren hastapenetan. Eta kontakizunean zehar gertaera tragikoak gertatu arren –nola gertatu ziren errealitatean bertan: atxiloketa, deportazio, hilketak–, umearen bizipenen ondotik gertatuko zaizkigu horiek guztiak, eta adinarenak propio diren kezka-zalantza-beldurrak izango dira kontakizunean benetako pisua hartuko dutenak: “Zer axola zion, ordea, amnistiak edo Euskadiren askatasunak, ama ez bazegoen?”; “Emango al zizkion Euskadik zapata berri batzuk?”. Izan ere, esango nuke horixe dela eleberriaren bertuterik behinena: prota-

Ez du galduko nobela guztian zehar begirada lainoa: harro egongo da, adibidez, bizitzan lehen aldiz bonba baten eraginak ikusten dituenean

Horiez aparte, egia da, gainontzekoa gerta daiteke sobera planoa, Hendaia estereotipatua –“hango lasaitasun tristea”–, ertzik gabeak militanteak: “Zergatik atxilotu dute Emilio bezalako gizon jatorra?”. Baina, egon, horrela daude irudikatuta. Denak ere, nolanahi den, protagonistaren gerraz, eguneroko gerraz, eguneroko gerra handiaz jabetzea, koskortzea, gozatzea –halakorik egin badaiteke, behintzat– ekiditen ez dutenak.

3. Urari ostutako poemak Pako Aristi. Susa.

Ez Fikzioa 1. Tunelak, izarak, ... Josu Martinez. Elkar.

2. Memoriak (Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

3. Hiztunpolisa Jon Sarasua. Pamiela. ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

‘Euskararen isobarak’ Pako Aristi. Erein. 196 orr. 15 euro.

Diskurtso desideologizatuari zaplastekoa Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola… Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaurdaino euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz.

IGOTZ ZIARRETAREN BEGIRADA (Meñaka, 1977)

Alaine Agirre. Elkar.

Ikus: www.igotz.com

HAUR LITERATURA

‘Ongi joan’ Liesbet Slegers (testua eta ilus.). Saretik (itzul.). Ibaizabal. 12 orr. 10,50 euro.

Natura eta haur baten egunerokoa

Basqueman superh(ero)ia.

“Zenbat garraiobide! Gainera, arretaz begiratzen baduzu ezusteko atseginak aurkituko dituzu. Brum, brum!”. Ipuin hau 0-5 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Liburuotako orriak bi aldeetatik luzatzen dira, eta orrialde osoko irudietan ezkutatuta dauden elementuak agertzen dira, irakurlearen arreta erakartzen duen testu batekin batera.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea & filosofia

Muinera itzuliz ‘Bidea koloreztatu’ ‘mandala’ liburuxka kaleratu berri du Nerea Agirre bergararrak. Ameriketan bi hamarkada eman ostean, senarra, bi alaba eta han ikasitako guztiarekin itzuli da Euskal Herrira ANDER EGILUZ BERAMENDI

“Denetarako mugak jartzen dizkigute txikitatik, gure barne garapena blokeatuz. ‘Mandala’ muga horiek burutik kentzean datza, barruan duguna atera ahal izateko”, azaldu du Nerea Agirrek. JAVIER COLMENERO


Larunbata, 2014ko urriaren 18a

Ortzadar //05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea & filosofia

BERGARA

M M

ANDALA berba entzu- dikatzen duen zikloaren ideia hori, terakoan, monje tibeta- ez da soilik Ekialdeko kulturetan rrek koloredun hareaz ageri, dio: “Budismotik badauka zerlurrean egindako dise- bait, baina Ameriketako indioen kulinu geometrikoak datozkigu gogo- turatik ere bai. Medizinaren gurpira. Natura osotasun bakar bat legez laren kontzeptua oso zaharra da, begiratu eta ulertzen duten Ekialde garai batean asko praktikatzen zen, urruneko filosofia eta erlijioen adie- han eta hemen. Eliza kristauetako razpenak. “Nahiko ikuspegi zuzena beirateetan ikus daiteke kontzeptu da hori”, Nerea Agirreren (Bergara, bera eta Euskal Herriko lauburue1968) aburuz, “baina sakonagoa da tan ere bai. Zer dira, bada, zikloa kontua”. Natura osotasun bakarra adierazten duten lauburuak?”. izanik eta gizakia horren parte izanda, mandalek sortzen eta margotzen Egiptoko eta Mexikoko piramideetan aurkitu izan dituzte irudi dituen pertsonarengan eragin handia izan dezakete, mandalikoak, Agirrek Agirreren hitzetan: oroitu duen lez. Bai “Norbere burua eta Txina klasikoko “Naturaren hobeto ezaguartelanetan ere. zikloaren tzeko bidea dira. Mandalen uniLasaitasuna bertsaltasuna errepikapen-irudia ematen dute, zirkuluak transda ‘mandala’, mititzen duen zen momentua, perfekzioari barruan dugun itzulera etengabea”, egotzi dio bikozurrunbiloa geladierazi du teak, azken batean ditu eta esentzian Agirrek “naturaren zikloaduguna eta garena ren errepikapenaren sustatzeko balio dute”. irudia da, itzulera etengabea”, gehitu du bergararrak. Garaiotarako bereziki egokiak direla deritzo ere bai: “Hau guztia egun bizi ditugun garaietarako oso Irudi hauen funtzioen artean −lasaibaliogarria da, esentziara itzultzea, tzeaz, osasun mentala garatzeaz edobeldurrik gabe zero mailara buelta- ta norbere burua hobeto ezagutzeaz tzea. Denetarako mugak jartzen aparte, besteak beste−, buruaren eta dizkigutelako txikitatik, hau ezin da, adimenaren gaitasuna areagotzea ere hau gaizki dago, eta horrela barne badago. “Zentzumenak piztu eta senagarapena blokeatzen digute. Man- ren ahotsa entzutea”, azaldu du Agidalen ideiaren atzean oinarrira, muinera itzultzea dago, muga horiek burutik kendu eta barruan duguna atera ahal izateko. Ez dago modu egoki edo desegokirik”.

rrek. Eta bada bera horren adibide ere: “Mandalak egiten hasi nintzenetik margotzen hasi naiz ere, ikatz-ziriz, Euskal Herriko leku magikoak gehien bat: Gaztelugatxe, Anboto, Ogoñoko lurmuturra…”. Eta zinez koadro ederrak egiten dituela Agirrek. Hamazortzi diseinu aukeratu dituzte lehen liburuxkarako, bigarren bat ere kaleratzea baitute gogoan. Zituzten guztietatik “sinpleenak” hautatu dituzte. Hamazortzi. Eta ez da edozein zenbaki beraientzat: “Berraragiztatzean sinesten dugu guk, beste bizitza batetik gatozela eta geure esentziak beste bizitza bat izango duela fisikoki hiltzen garenean. Bizitzetara hamazortzi azturekin gatoz, batzuk txarrak, beste batzuk hobeak, baina den-denak aurreko bizitzetatik ekarriak. Eta horiek automatikoki ez errepikatu eta aldatu ahal izateko kontzientzia behar da”. Carl Gusav Jung psikoanalista suitzarra izan zen mandalak sendabide moduan erabiltzen aitzindari eta bide hori jarraitzen ari da Agirre, liburua saltzerako orduan. “Osasun kontuekin lotuta hobeto sal daitekeela uste dut. Euskal

MUNDUKO KULTURA GUZTIEN PARTE “Barrutik ateratzen zaizkizun irudi objektiboak dira mandalak”, Suchness-ek (Sacramento, Kalifornia, AEB, 1959) euskara eta ingelesa bilbatuan adierazi bezala. “Barrutik kanpora ateratzen dira eta, atzera ere, zeuregana datoz”. Eta behin eta berriz errepikatzen den zikloaren ideia hori, zirkuluak iru-

Txalaparta eta ‘mandalak’

O

AMERIKETATIK EUSKAL HERRIRA Londresen hiru urte bizi ostean, San Frantziskorako (Kalifornia, AEB) bidea egin zuen Nereak 1995ean. Bertan argazkigintza eta Shiatsu eta Tui Na akupresio terapiak ikasi zituen Berkeley-ko Unibertsitatean eta, lau urteren buruan, Mexiko Berrira joan zen. Jade, bestalde, Sacramenton jaio baina Palos Verdes-en (Kalifornia, AEB) bizi izan zen unibertsitatera joan arte. CSU Chico-n arte ikasketak amaitu eta Alaskara bideratu zituen urratsak. Izotzak kiskaldutako paraje horiek, baina, eguzki izpiz blaitutako Mexiko Berriko lurrengatik aldatu zituen, “zerbait deika zebilkidalako”. Bertan ezagutu zuen Dru Kristel txamana eta, horren bitartez, Nerea.

“Euskal Herrian harro hitz egiten da sorginei buruz; eta lotura zuzena dago ‘mandalen’ eta sorginen artean”

Sanskritoz zirkulu esan gura du mandala hitzak; manda eta la berben arteko hitz konposatuak, hain zuzen: lehena, esentzia izanik eta bigarrena, edukiontzia. Esentzia duena edo esentziaren esfera, zelanbait esateko. Unibertsoaren isla dira forma horiek eta lauki baten barruan kokatzen den zirkuluak unibertsoaren zentroa irudikatzen du. Berak diseinatutako hamazortzi mandalez osatutako koadernoa kaleratu berri du Agirrek, Jade Suchness senarraren laguntzarekin. Kolorerik ez dute diseinuok, “norberak, barneak esaten dion moduan, kolorezta dezan. Hortik dator liburuaren izena, Bidea Koloreztatu”. Bikoteak sortutako Hartz-Pagoa argitaletxeak atera du lana, euskara hutsez idatzitako azalpenekin.

Herrian, oro har, gauza hauekiko jarrera ez baita batere ona”. Atsekabe puntu batekin sorginen kontuak aipatu ditu: “Euskal Herrian harrotasunez hitz egiten da sorginei buruz. Eta sorginak, finean, pertsonaren osasunaren eta naturaren arteko konexioa ikusten zuten emakumeak ziren, lotura zuzena dago mandalen eta sorginek egiten zutenaren artean”.

rain hamar urte etorri zen familia Euskal Herrira lehenbizikoz, Nerearen senide baten osasun kontuengatik. Urtebete egon ziren bertan eta txalaparta ikasteko aspaldiko arantzatxoa atera gura izan zuen Agirrek. Felipe Ugarte txalapartari hernaniarrarekin harremanetan sartu eta danbor jotzaile iaioa ere baden Jade xarmatuta lotu zen egurraren soinuarekin. Hiru eskola hartu zituzten eta, ordutik, ahal dutenean jotzen dute. Ameriketara ere eraman zuten eta, adibidez, Boiseko (Idaho, AEB) 2010eko Jaialdian emanaldia eskaini zuten. “Izugarri maite dut txalaparta”, dio Jadek. “Naturarekin eta lurraren erritmoekin erabat dago lotua eta horrek egiten du objektibo. Baina txalapartariak egurrak astintzen dituenean, bat egiten dute subjektibotasunak eta objektibotasunak eta, soinua horren basikoa izanik, muinera garamatza, mandalekin gertatzen den moduan”. Ameriketan eta Euskal Herrian txalapartari soinu desberdina antzematen diola ziurtatu du kaliforniarrak. “Energia bereizia du instrumentuak leku bakoitzean, bihotz taupadak bezala, errepika ezina da kolpe bakoitza”.

Egurra eta beruna elkartuta, hartzen eskultura ikusgarriak egiten ditu Jadek. “Koloradon izan dute harrerarik onena”, Agirreren berbetan. Eta han erakusketa bat egin ostean bertara bizitzera joatea erabaki zuten. “Natura modu basatian sentitzen da Koloradon”. Hirietako bizimodu azeleratuetatik beti urrun, nomadak bezala bizi izan dira Ameriketan barrena. “Waldorf pedagogia jarraituta, etxean ikasi dute beti haurrek, eskuekin gauzak eginez eta sormena landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada leku berriak ezagutzea”, azaldu du Nereak. Leo, seme nagusia, hamabost urtera arte hezi zuten horrela, gero eskola arautura sartu zuten eta egun Hawaii-ko Unibertsitatean etnobotanika ikasten dihardu. Taresa eta Izarra-Meriel gaztetxoak dira oraindik eta Bergarara joan dira gurasoekin. “Euskal Herria eta euskara bertatik bertara ezagutzeko”. Nahiko ondo moldatzen dira haurrak euskaraz eta, gurasoak lez, artista hutsak dira: panpinak, krisketak, belarritakoak, lepokoak, eraztunak… egin eta saltzen dituzte. Orain, Bergaratik Hondarribia edo Biarritz aldera joatea dauka familiak buruan: “Uste dugu eskulturak eta margoak hobeto saldu ahalko ditugula bertan”, bukatu du Nereak. Jarrai beza bidaiak.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

UREPEL

DABI PIEDRA

U

REPELEK urtero gogoratzen du, hutsik egin gabe, Fernando Aire, Xalbador, herriko semea eta XX. mendeko bertsogintzaren ikurretako bat. Hala, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako jendearen epeltasunak jantziko ditu Urepeleko larre lasaiak gaur eta bihar, Xalbador Eguneko ekitaldiei esker. Kantaldiak, mahai-inguruak, dantzak eta bertsolariak sartu dituzte egitarauan, bazkari-afari herrikoiak ahaztu gabe. Aurten, gainera, Xalbadorren bertsoen doinu hunkigarriek Zuberoako pastoralaren oihartzunarekin bat egingo dute, Etxahun Iruriri omenaldia egingo baitiote. Euskaltzaindiarekin batera, Urepeleko Deiadarra elkartea arduratzen da XalXal bador Eguna antolatzeaz. Itxaro Bethart elkarteko kideak dioenez, urtero euskal kulturan nabarmendu den pertsona bat hautatzen dute, Xalbadorrekin batera gorazarrea jaso dezan. Oraingoan, Zuberoako kantugintzaren eta pastoralen ondarea zaindu eta a zabaltzen lan handia egindako o Etxahun Iruri oroituko dute. Betharrten arabera, “Nafarroa Beherea eta a Zuberoa lotu nahi izan ditugu Xallbador eta Etxahun Iruriren bidez”..

Zuberoa eta Nafarroa Beherea bat eginik Urepelen a Xalbador Egungaur eta ospatuko dute a elkarteak bihar, Deiadarr ten, antolatuta. Aur uberotar Etxahun Iruri zastoralgilea kantugile eta p omenduko dute

dio antolatzaileak. Urteroko ohiturari jarraituta, kantaldia izango da François Rosse eta Mixel Etxekoparren eskutik. “Xalbador Eguna bertso eta kanturik gabe arraroa izanen zen, gainera kantuaren bidez, Etxahun Irurirekin lotura egiten dugu”, dio Bethartek. Xalbadorren bordara txangoa egingo dute bihar goizean, herri kirol eta dantza erakustaldiak izango dira eta erromeriarekin itxiko dute egitaraua. XALBADORREN BALOREAK Urepeldarrek 1976ko azaroaren 7an egin zioten lehenengo omenaldia Xalbadorri, bertsolaria artean bizirik zela. Egun hartan bertan hil zen, bihotzekoak jota. Harrezkero, ohitura da Xalbador Eguna antolatzea Nafarroa Behereko txoko hartan. Hutsuneren bat egon izan da inoiz, baina Itxaro Bethartek ziurtatu du, duela hamaika urte Deiadarra elkarteak omenaldiaren ardura hartu zuenetik, urtero egin dela Xalbador Eguna. “Euskal kultura bizirik atxikitzea da gure helburua, Xalbadorren bitartez”, dio Bethartek. “Xalbadorrek bazituen balore batzuk, erreferentzia batzuk, zoritxarrez galbidean direnak, lehengo euskaldunen ikuspegia zuen”. Gai arranditsu nahiz apalez kantatzeko zuen dohaina eredugarritzat jo du: “Euskarari buruz esandakoak bakarrik ez, gogoan izan behar dira, adibidez, bere amatxi zenaren eskuei edo sortetxeari eskaini zizkion bertsoak, Xalbadorrenak mezu ederrak ziren”.

Piarres Bordazarre 1908an sortu zen en Irurin (Zuberoa) eta 1979an hil. Etxahun Iruri ezizenarekin egin zen en ezagun, idazteko eta kantugintzararako zuen trebeziari esker. Bederatzi atzi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa, goa Etxahun koblakari, 1953an antzeztu zuen Barkoxeko herriak eta, azkena, Iparragirre, Urdiñarben taularatu zen, 1980an, Etxahun Iruri hil ondoan. Euskaldun guztien gogoan iltzatuta geratu diren abesti ezagunak ere ondo zituen Etxahun Irurik, hala nola Agur Xiberua, Oi ama Eskual Herria eta Goizian argi hastian. Bertsolaria ere izan zen eta, besteak beste, Xalbadorren aldamenean sarri abestu zuen. 2001ean, Etxahun Iruri pastorala idatzi zuen Roger Idiartek. EGITARAU OPAROA Bihar, goizeko 11.15ean, mahai-inguru mamitsu batez gogoratuko dute Etxahun Iruriren ekarpen zabala Urepelen. Jean-Mixel Bedaxagarrek, Luxi eta Mixel Etxekoparrek eta Etxahun Iruriren semeak parte hartuko dute. “Etxahun Iruri ezagutu zuten hizlariek eta nolakoa izan zen aipatuko dute, ez bakarrik kantari edo poeta gisa, baita pertsona gisa ere”, dio Itxaro Bethartek, “Xalbadorrekin ukan zuen lotura ere azalduko dute”. Halaber, Xalbador Eguneko egitarauaren luze-zabalean Etxahun Iruri presente egongo da, “bideo emanaldian eta bertsoetako gaietan aipatua izanen da”. Ibai Kanpo eta Joanes Etxeberria zuberotarrak arituko dira bertsotan, “bertsolari gazteak eta zuberotarrak bultzatu nahi ditugu”,

Elkarren bidelagun

U

Etxahun Iruri ezagutu zutenek gogora ekarriko dute haren sena eta ekarpena. EUSKALTZAINDIA/ORTZADAR

repeleko herriak berriro elkartuko ditu Fernando Aire eta Piarres Bordazarre, Xalbador eta Etxahun Iruri. Bizirik zirela, hainbatetan elkarrekin ibili ziren. Itxaro Betharten esanetan, “bazuten harreman handia, elkarrekin bertsotan edo kantuan ibiltzen baitziren sarri, adiskideak ziren”. Euskal kulturari batak eta besteak egindako ekarpenean ere, antzekotasunak aipatu ditu Deiadarra elkarteko kideak: “Antzeko mezua utzi ziguten, galbidean diren erreferentzia batzuk, euskal nortasuna bizitzeko era, berdin ikusten zituzten”. Zer ikasia ere utzi dutela dio Bethartek, “beraien bertso asko oraindik aktualitatean daude”.


Larunbata, 2014ko urriaren 18a

Ortzadar //07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Katakonbetan partisanoek atondutako gelak ezagutu daitezke: logela zabalak lastozko ohez hornituta, sukaldeak, tiro galeria bat, baita ospitale eta eskola txiki bat ere. A.I.

Mila partisano katakonbetan Odesako itsas ertzetik gertu dagoen Nerubaiskoie herrian, Bigarren Mundu Gerrako Erresistentzia sobietarrak naziengandik ezkutatzeko baliatu zuen tunel sarea bisitatu daiteke - Odola odolaren truke, heriotza heriotzaren truke! Bigarren Mundu Gerran partisano sobietarrek idatzitako esaldia da. Naziek Odesa inbaditu zutenean, Itsaso Beltzaren ertzean, partisanoak katakonbetan ezkutatu ziren.

ANDER IZAGIRRE (@ANDERIZA)

G G

IDARIA lurpera sartu da eta pauso azkarrez doa galeria argituan barrena, bidegurutze batean eskuinera, bestean ezkerrera, gero berriz ezkerrera eta eskuinera eta ezkerrera… Azkenean gelditu egin da, horma batean errusiarrez eta letra larriz idatzita dagoen graffitia bisitariei ozen irakurtzeko.

Nerubaiskoie herrian gaude, Odesako itsas ertzetik hamar kilometrora, lur barnerantz. Baina tunel sare hau porturaino iristen da, hiri erdiko sotoetaraino, barnealdeko hainbat herriraino. Hiru maila nagusi dauzka, putzu eta pasabidez komunikatuta, eta sakonena itsas maila azpitik 60 metrora iristen da. 1960ko hamarkadaz geroztik, hainbat espeleologia taldek 1.700 kilometro tunel esploratu eta kartografiatu dituzte, eta gidari turistikoek aliritzira diote 2.000 edo 2.500 kilometroz hedatzen direla.

Erresistentzia sobietarreko hamahiru talde ezkutatu ziren labirintoan, laurogei edo ehun partisano bakoitzean, eta naziek talde bat besterik ez zuten atzeman. Giza sator haiek hiri txikiak antolatu zituzten katakonbetan, putzuetatik elikagaiak eta armak jasotzen zituzten eta noizean behin alemaniarren kuartelak erasotzera irteten ziren. Naziak amorratuta zeuden: zakurrekin lurpera sartzen ziren partisanoen bila, tunelak gaseztatzen zituzten, arrakastarik gabe. Tunelen jatorriaz ez dago datu zehatzik. Antza denez, sultan turkiarrak Itsaso Beltzeko kostan ezartzeko baimena eman zien kosakoei, Katalina Nagusiak errusiar inperiotik bota zituenean. Eta lurpetik kareharria ateratzen hasi ziren herriak eraikitzeko. Errusiarrek 1792an eskualdea inbaditu zutenean, kosakoen harro-

biak sakondu zituzten, Odesa hiri fundatu berriaren etxeak eta palazio barrokoen materialak ateratzeko. Galeriak asko hedatu ziren hurrengo hamarkadetan: upeltegiak, biltegiak, etxebizitzak, kontrabandisten bideak egin zituzten… Egunik epikoenak nazien aurkako erresistentziarekin etorri ziren. LORE SORTAK NONAHI Partisanoek lurpean atondu zituzten gelak bisitatu daitezke orain, beti ere gidari baten eskutik, badaezpada. Logela zabalak daude, harkaitzetan zulatutako plataformak ohe gisa dituztenak, lastoz estalita; sukaldeak, lur azaleraino igotzen diren tximiniekin; ospitale bat, eskola txiki bat, eta hainbat bulego, idazmakina, telefono, irrati eta mapekin. Tiro galeria bat dago; lehergailuak, errifleak, aizkorak eta molotov koktelak daude mahaitan lerrokatuta, bandera sobietarrak, Hitlerren karikaturak hormetan. Lore sortak bazter guztietan. Labirintoaren zona hau argituta dago, tunelak nahiko zabalak dira, baina ez da komeni gidariarengan-

dik galtzea. Espeleologoak katakonbetan barneratzen direnean, aspaldiko fusilak eta granadak topatzen dituzte, duela mende erdiko egunkariak, tsarren garaiko txanponak, eta noizean behin kontrabandista baten burezurra, partisano baten hilotz momifikatua edo turista despistaturen baten gorpuzkiak. 2012ko urtarrilean 22 urteko espeleologo bat labirintora bakarrik sartu zen eta ez zuen inork berriz ikusi. Handik hiru egunera, bere kopeta-argia eta lozakua topatu zituzten. 2005eko urtarrilaren 1ean, gazte talde bat katakonbetara jaitsi zen Urte Berriko parranda egitera. 19 urteko neska bat galdu egin zen eta handik bi urtera bere gorpu momifikatua aurkitu zuten. Katakonbetako aire lehorrak ederki momifikatzen baititu gorpuak, beldurrezko istorioak eta liburuetako historia. Ibilbidea Partisanoen Museo xumean amaitzen da. Garai sobietarreko argazkiak, agiriak eta kartelak daude, eta Fidel Castrok 1981ean egindako bisitan idatzi zuen mezu bat: “deszifratu ezin den emozio sakona” sentitu omen zuen.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2014ko urriaren 18a

1968

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

URTEgrafiak

Areatza Paulo Iztueta Idazle eta filologoa

Aralarko San Migel, 1968. “Ezkerretik eskuinera, Joan Eizagirre eta Martin Goikoetxea, biak jada hilak, Mikel Argiñarena eta ni neu. Oso harreman estuak genituen laukotea”, oroitu da Iztueta.

EE

RROMAN filosofi ikasketak egin eta Arratia bailarako Areatzako sakramentinoen ikastetxe nagusira itzuli nintzenean, 1967-68 ikasturtean Filosofiako irakasle-lanak egitearekin batera Zeanuriko Ipiñaburu auzoko parroki ardura eramatea tokatu zitzaidan. Azken izendapen hori ez zen guztiz nire gustukoa izan, Erromatik filosofi ikasketekin jarraitzeko asmoa nekarrelako eta parrokiarenak nik nahi baino denbora gehiago jango zidala iruditzen zitzaidalako. Hasierako nire erreparo horien kontra, ordea, ez hainbeste filosofiaren argiak baizik pastoralgintzaren praxiak jarri ninduen inguruko gizarte-errealitatearekin harreman zuzenean. Begi bat liburuetan eta beste bat herritarren eguneroko bizimoduan jarrita, ohartu nintzen Arratian gauzak asko aldatu zirela ni handik aldendu nintzenetik eta urrats berriak emateko unea zela. Aldaketaren sintomak? Bat baino gehiago. Askatasun demokratikorik ez zen garai hartan herri-mugimenduak ziren indartsuenak. Baserritarrek beren kooperatiba sortua zuten Igorren eta leku berean industrigunea zabaltzen hasia zen. Zeanuriko LanbideEskolak bailarako gazteak lan-mundurako prestatzen zituen. Isilpeko mugimendu politiko-sindikalak indartuz zihoazen lantegietan eta lan-gatazkak eguneroko ogia ziren. ETA-ren aktibismoak ez ohiko jauzia eman zuen Melitón Manzanas-en hilketarekin eta gobernuaren zapalkuntza sistematikoa izugarri gogortu zen, kartzelak betez eta torturak praktikatuz.

Euskal gizartean aldaketa-zeinuak ez bakarrik gizarte zibilean, Vatikanoko II. kontzilioaren ondoko euskal elizan ere nabarmentzen hasiak zeuden. Eliz mugimenduetan Herri Gazteriak azpiegitura sendoa zeukan eta gizarte-arazoetan parte aktiboa hartzen zuen. Era berean, belaunaldi berriko apaiz gazteek eliz hierarkiak erregimen frankistarekin zeukan lotura salatzen zuten, horretarako pulpituak, agiriak, gose-grebak eta ekintza kolektiboak antolatuz. Horietako bat izan zen Gogor taldekoek 1968ko azaroan Derioko seminario handian egindako itxialdia, Pablo Gurpide gotzainak suspensio a divinis zigorraz saritu gintuena. Ekintza hartan sumatu nuen lehen aldiz kausa zuzen baten aldeko ekintza solidario baten indarra. Kanta Berriaren aireak Maite Idirinen bidez iritsi ziren Arratiara, besteak beste, Yupankiren poema sakonak herriratuz. Ipiñaburuko festetan, Santiagotan, aurrean Gorbeia zuela,

Aktibismo politikoa indarrean zegoen (...); gazte haien mistika iraultzailea, egokia izan ala ez, mirestekoa iruditzen zitzaidan”

Datorren astean... Jabier Muguruza

beste kantu batzuen artean, torturari buruzko nire poema musikatu bat kantatu zuen, eta ni hura entzutean zeharo hunkituta geratu nintzen. Herri-giroa ez ezik, parajea ere halakoxea zen. Errepide-bazterrean aparkatutako autoen ilara ia Ondurragaraino iritsi zen egun hartan. Aktibismo politikoa ere indarrean zegoen eta, orokorrean, batez ere gazteen artean, nolabaiteko mirespena zitzaion ETA-ri. Bila joan gabe, hurbileko gertaerek ETA kide batzuk ezagutzera eraman ninduten, tartean oso hurbileko senitarteko bat neukalako. Gazte haien mistika iraultzailea, egokia izan ala ez, zuzena ala ez, mirestekoa iruditzen zitzaidan. Dena zeukaten emateko: bizia ere bai. Sinismen hark eraman ninduen erbestera, sorbaldan 28 urteko eskarmentua neramala. Damaskoko nire konbertsioa orduan eman zen, Areatza eta Ipiñabururen artean. Oraindik ere bihotz-erdia han daukat.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.