Zangozako Kultur Agenda Ekaina 2016

Page 1

06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:11

Pรกgina 1

Zangoza / 2016

KULTUR AGENDA ekaina


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:11

PĂĄgina 2

Sarrerak saltzea ADI! SARRERAK INTERNET BIDEZ ESKURAGAI. Aldez aurreko salmenta: ekainaren 1etik aurrera Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Internetatik ere www.sanguesa.es web orriaren bidez. Tel.: 948 870 251. Salmenta ordutegia antzezpen egunetan: Karmengo Entzunaretoan bertan (sarrerarik izanez gero), antzezpena hasi baino ordubete lehenago. Argibide telefonoa: 948 870 632 Ikuskizun guztietarako sarrera gehienezko kopurua seikoa izanen da lagun eta ikuskizun bakoitzeko. Ez dira onartuko telefonoz eginiko erreserbak. Ikuskizunaren arabera, Udalak lagun bakoitzeko sarrera kopurua aldatu ahal izanen du. Behin hartuz gero, ez da aldaketarik, ezta itzultzerik ere onartuko. Ikuskizunaren etena sarreren zenbatekoa itzultzeko kausa bakarra izango da. Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko lorategian diren kontzertuetan lorategiko atetik sartuko da eta dohainik. Atea kontzertua hasi baino 15 minuto lehenago zabalduko da.

Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea Kultur Etxeko Arreta Ordutegia: asteartetik ostiralera, 09.30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erakusketa Aretoko Ordutegia: asteartetik larunbatera, 19.00etatik 21:00etara. Igande eta Jaiegunetan 12.00etatik 14:00etara. Helbidea: Alfontso Borrokalaria Karrika 20. Tfnoa: 948 870 251. Kultur agenda posta elektronikotik jaso nahi baduzu, helbide honetara eska dezakezu: infocultura@sanguesa.es. Facebooken gure kultur agendari segi diezaiokezu eta gure politika Datuak Babesteko www.sanguesa.es web orrialdean kontsulta dezakezu. Zangozako Udalak ez du bere gain ardurarik hartzen, aldatzen diren edo betetzen ez diren ekitaldiengatik, baldin eta hauek egitarau honetan ez badira aditzera eman. www.facebook.com/pages/Casa-de-Cultura-de-SangĂźesa

Karmengo Entzutegia Karmengo Entzutegia Nafarroako Antzoki Sarearen partaide da. Ezin izanen da mugaturiko edukiera gainditu (232 eserleku). Ikuskizunaren bitartean sarreretatik, irteeretatik, pasabideetatik eta larrialdietarako ateetatik erraz pasa ahalko da, inongo oztoporik gabe. Otoi garaiz etor. Behin ikuskizuna hasita, ez da Entzutegiaren barnealdera igarotzerik egongo. 7 urtetik beherakoek heldu batekin sartu behar dute. Entzutegira sartzerakoan sakelakoak deskonektatu behar dira, baita soinu-alarmak ere. Ezin da jan, edan, ezta erre ere. Ezin da animaliarik sartu. Karmengo Entzutegiaren barruan debekatuta dago edozein grabazio edo filmazio, Udalak, Kultur Zerbitzuaren bidez, ez badu aldez aurretik eta idatziz baimendu. Baldintzek hala eskatzen badute Kultur Zerbitzuak iragarritako datak, ordutegiak, egitarauak eta interpretatzaileak aldatu ahal izanen ditu. Segurtasun arrazoiak direla kausa, ezin da agertokira igo emanaldia amaitu eta gero. Karmengo Entzutegiko langileek adierazitako gomendioak errespetatzen ez dituzten pertsonak ez onartzeko eskubidea dute eta arauak betearazteko baimenduta daude. L.G: NA 1735-2012


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 3

Zangoza / 2016

aurkibide kronologkoa

KULTUR AGENDA

ekaina 1

2 3

Az

Zuretzako antzerkia. “La última esperanza” eta “En la consulta” Arte al cuadrado. (Ekainaren 30a bitarte) Musika Eskolako Ikasleen Kontzertua

Og Os Dantza. Tailerretako Ikasleen erakustaldia

5 orr. 10 orr. 9 orr. 8 orr.

Epearen amaiera. kartel eta literatura lehiaketa 4 orr. 4 La Euskararen eguna 10 orr. 5 ig Erakusketaren amaiera. “Euskal Herria goitik behera” 4 orr. 6 Al Ikastaroa. “Nola egin on-line nire izapideak” 11 orr. 7 As 8 Az Aurkezpena. Atlas histórico de Navarra 9 orr. 9 Og Erakusketa. “Marrazketa eta margoketa lanak” 10 11

(Uztailaren 3a bitarte) Os La Mugarria berriz inauguratzea

Musika Eskolako Konboen kontzertua Omenezko kontzertua Luis Elizalderi Rural Kutxaren BTT Kopa 2016

12 13 14 15 16 17

ig

18 19 20

La ig

21 22 23

As Az Og Donibaneko Suak. Musika Eskolako Fanfarrea

24

Os Lorategirako musika. Iddawc Folk

25 26 27

La ig

28 29 30

As Az Og Albreteko Enrique Zangotzarra XXI.

4 orr. 10 orr. 9 orr. 6 orr. 12 orr.

Al As Az Og Os Zangozako Udal Banda, Musika Eskolako ikasleen

Al

Banda, Nora Abesbatza eta Eskolako Korua Con voz propia. Urrezko domina Luis Elizalderi

9 orr. 7 orr.

Ikastaroa. “Landare-osasunerako produktuak maneiatzeko karneta” (ekainaren 24a bitarte)

11 orr.

eta Ahots-Ensemblea

Al

Merkataritza karrikaratzen da

9 orr. 8 orr. 12 orr.

Hiriko basket campusa eta C.A. Osasunaren campusa (uztailaren 1a bitarte)

12 orr.

Ikerkuntza Lehiaketa

Azaleko irudia: Iddwac Folk

10 orr.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 4

4 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Erakusketak SANTIAGO YANIZ. ARGAZKIAK “Euskal Herria Goitik Behera”

EKAINAREN 5A BITARTE Euskal Herria Goitik Behera erakusketak Euskaldunen Herriari begiratu fotografiko bat egiten du airetik. Helikopteroz zazpi lurraldeen geografiaren gainean ordu franko eman ondoren, argazkilariaren ikuspegi egokiak erdietsi duen lurraldearen irakurketa bat. Argazkilariak herria miatu du airetik agertoki bila, berrogei iruditan ikuspuntu bertikala duen korrelatu espresibo bat sortzeko. ZANGOZAKO MARRAZKETA ETA MARGOKETA IKASTAROETAKO LANEN ERAKUSTALDIA

EKAINAREN 9TIK UZTAILAREN 3RA ALFONSO ASCUNCEK zuzendutako ikastaroak Erakustaldi honetan partaideen bilakaera antzeman eta urte anitzeko tailer honetan burutu lanez goza daiteke. Lan eta jolas-gune honetan nahi duenak har dezake esku, abiapuntua garrantzirik ez duelako. Lekua: Vallesantoro Jauregia/ Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa. Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta Jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.

Lehiaketak 2016KO ZAINDARIAREN JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA “ZANGOZAKO HIRIA” HAUR LITERATURAKO LEHIAKETA. HITZ LAUZ EDO BERTSOZ

EKAINAREN 3A BITARTEAN Oinarriak eskuragai Kultur Zerbitzuan edo udaleko web orrian, www.sanguesa.es


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 5

ekaina 2016 / 5

Zuretzako Antzerkia Vallesantoro Jauregian

“La última esperanza” eta “En la consulta” LA NAVE TEATRO

EKAINAK 1, ASTEAZKENA Ordua: 20:00. “La última esperanza” 2015eko Zumarraga-Urretxuko Antzerki laburreko 1. Lehiaketan irabazi zuen lana. Antzerkilariak: Miguel Munarriz eta Marta Juaniz. Egilea eta zuzendaria: Miguel Munarriz. Iraupena: 14 minutu. Areto txiki baten barnealdea non presoak solasean egon daitezkeen senideekin. Kartzelako giroa, iluna. Erdian, mahai zahar bat eta bi aulki aurrez aurre. Eszena hasten denean emakumea eserita dago esperoan. Oso urruti ez dagoen etorkizun baten ahots anonimo eta metalikoak espetxe honetako azpimunduan sartzen gaitu. Gizona nekaturik sartu da, gogaiturik…Berak hartzen duen azken bisita da; Emakumeak egiten dion azken bisita. “En la consulta” Antzerkilariak: Miguel Munarriz eta Joseba Morrás. Egilea eta zuzendaria: Miguel Munarriz. Iraupena: 25 minutu. Sendagile batek bere kontsultan hartu gaitu medikuntzaren profesionalei egiten zaizkien kritikak gehiegizkoak direla erakusteko eta, zalantzarik gabe, guztiz desegokiak. Doktoreak bere giza kalitate profesionala erakutsiko digu lehengo gaixoa hartzean, Saturnino. Saturnino, Satur adiskideentzat, kezkati dator gizajoa; zergatia, min batzuk han-hemenka, umore txarreko dagoela…eta kezkagarriak diren analisi batzuk. Sarrera: Doakoa. 40 laguneko edukiera mugatua. Gonbidapenak eskuragai Kultur Zerbitzuan, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Saioa behin hasita gero ezin izango da aretoan sartu. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 6

6 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Arte Eszenikoak Karmengo Entzunaretoan

OMENEZKO KONTZERTUA LUÍS ELIZALDE ETA BESTE MUSIKAGILE KLARETARREI MARIAREN BIHOTZA KORUA DONOSTIAKO TXISTULARIEN UDAL BANDA

EKAINAK 11, LARUNBATA Koruaren zuzendaria: Saioa Zuaznabar. Txistularien Udal Bandaren zuzendaria: José Ignacio Ansorena. EGITARAUA: TXISTULARIAK: EL CANTARICO. Buenaventura Iñiguez* (1840-1902). ENTRADA (1). Ruperto Iruarrizaga* (1908-1987). MINUETOA (1). Luis Iruarrizaga* (1891-1928). ALABATUA. Luis Elizalde (1940). DANZA DE DESEMBRUJAMIENTO (1). Ruperto Iruarrizaga*. GLOSANDO A SARRIEGI (2). Luis Elizalde. MARIAREN BIHOTZA ABESBATZA: AVE VERUM. Luis Elizalde. AVE VERUM. Luis Iruarrizaga. ALBAKO GULTZURRUNA. Antxon Sierra (1926-2003). ALDAPEKO. Herri kanta/Mold. Luis Elizalde. TXISTULARIAK ETA ABESBATZA: AVE MARIA. Luis Iruarrizaga. JAI EGUNEZ. Antxon Sierra. BETI PENETAN (1). Luis Elizalde. ALE ARRAUNEAN (2). Luis Elizalde. ZUGARRAMAURDI 1610 (2). Luis Elizalde. JOTA VIEJA DE SANGÜESA (1). Luis Elizalde. (1) Bertsio honen estreinaldia . (2) Erabateko estreinaldia.

*Moldaketa: José Ignacio Ansorena. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Iraupena: 90 minutu. Ordua: 20:00. Aldez aurreko sarrerak: 6 €. Txartel-leihatilan: 8 €.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 7

ekaina 2016 / 7

Arte Eszenikoak Karmengo Entzunaretoan

CON VOZ PROPIA ZIKLOA URREZKO DOMINA D. LUIS ELIZALDE OCHOARI NORA ABESBATZA

EKAINAK 18, LARUNBATA Nafarroako Abesbatzen Elkarteak maisu nafar handien ekarpena azpimarratzen du urtero, gure erkidegoko mota guztiko musika taldeei lagundu dietelako edo haientzat musika egin dutelako. 2006 urtean esker onik handiena D. LUIS ELIZALDE OCHOARI Maisuari ematen dio, Urrezko Domina ezarriaz. “Esker ona bere lanagatik eta musika hedapenaren aldeko merezimendu eta ekintzengatik. Bereziki musika koralari dagokionez”. Erkidegoaren kulturapizkundeari egin duen ekarria, bere grina, kalitate pertsonala eta estetikoa, baita bere ekimena ere, indarrean daude gaur ere eta bere lanak musikari nafarrak harrotasunez betetzen darrai. Hortaz, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak bere adierazgarririk handi eta garrantzitsuenetariko bati Urrezko Domina eman beharra dio, Nafarroako agertoki koralean ekarpen ikaragarria egin baitu. Luis Elizalde Zangozan jaio zen 1940an. Donostian piano karrera burutu zuen. Erroman bost urtez egon zen konposizioa eta organoa ikasten. Klabezina Madrilen ikasi zuen eta ikastaroak Innsbrucken (Austria) eta Pisttian (Italia) luzatu zituen. Ondoren, antzinako musika eta Bachen musika jotzeko ikastaroak egin zituen. Hamabost urtez Madrilgo Musika Sakratu eta Musika-pedagogiako Goimailako Eskolan zuzendari eta irakasle izan zen, eta “Tesoro Sacro Musical” eta “Melodías” musika sakratuko aldizkarietako zuzendaria ere. Musika irakurtzeko hiru metodo idatzi ditu haurrei zuzenduak (Canto Escolar I, II eta III), Txirula eztiko hiru metodo (Flauta dulce I, II eta III) eta bi Txistukoak (Haurrak, Jo txistua I eta II). Hainbat herri abesti harmonizatu ditu haur koruentzat eta koru mistoentzat. Ordua: 20:00. Doako sarrera edukiera bete artean. Gonbidapenak eskuragai Kultur Zerbitzuan ekainaren 1etik aurrera, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Antolatzailea: Nafarroako Abesbatzen Elkartea.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 8

8 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Dantza ZANGOZAKO DANTZA TAILERRETAKO IKASLEEN ERAKUSTALDIA FUERADELEJE konpainiako VIRGINIA OROZ dantzariak zuzenduta

EKAINAK 3, OSTIRALA I. Taldea: 17:30etan. II. Taldea: 18:30etan. III. Taldea: 19:30 etan. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Doako sarrerak edukiera bete artean. Kultur zerbitzuan eskuragai asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Lorategirako musika IDDAWC FOLK

EKAINAK 24, OSTIRALA Musikariak: Vicente Ferrer, baxua eta perkusioa; Fermín Ansó, biolina; Benancio Bataller, txirula; Víctor Prieto, gitarra eta Fernando Rey, mandolina, bodrham eta perkusioa. Sustrai zeltak dituen musika liluragarria gorenera iritsi zen Iddawc sortu zenean. Orain badituzte abesti berriak, tradizionalak batzuk eta taldearen beraren beste abesti batzuk. Musika honek ez du muga edo egutegirik ezagutzen. Musika zelta tradizionalenetik beste kolore eta erritmo batzuetara: bossa, rumba edo swing. Euren diska, “Ahora volvemos”, indar eta ñabardurez beteriko egitasmoa. Ordua: 20.30. Iraupena: 75 minutu gutxi gorabehera. Doako sarrera. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko lorategia. Kontzertura sartzeko Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko lorategiko atetik. Atea kontzertua hasi baino 15 minuto lehenago zabalduko da.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 9

ekaina 2016 / 9

Liburu aurkezpena “ATLAS HISTÓRICO DE NAVARRA” LIBURUAREN AURKEZPENA

EKAINAK 8, ASTEAZKENA Historian zehar Nafarroak ikusi du nola bere mugak txikituz joan diren bi estatutan banatuta bukatu arte: Espainia eta Frantzia, zeinek egun den Foru Erkidegoa bihurtu baitzuten. Lan honek Nafarroaren lurraldetasun osoa biltzen du, geografo grekoerromatarren antzinako Vasconiari buruzko lehenengo berrietatik gaur egungoetara, Gaztela eta Frantziaren konkisten aro guztietatik igarota. Aurkezlea: Eneko del Castillo. Ordua: 20:00. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa.

Musika Eskola

“Juan Francés de Iribarren” MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA

EKAINAK 1, ASTEAZKENA Ordua: 19:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. MUSIKA ESKOLAKO KONBOEN KONTZERTUA

EKAINAK 11, LARUNBATA Ordua: 19:00. Lekua: Arkupeetako Enparantza. ZANGOZAKO UDAL BANDA, MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN BANDA, NORA ABESBATZA ETA ESKOLAKO KORUEN KONTZERTUA

EKAINAK 17, OSTIRALA Ordua: 20:00. Lekua: Arkupeetako Enparantza. DONIBANEKO SUAK, MUSIKA ESKOLAKO FANFARREA ETA AHOTS-ENSEMBLEA

EKAINAK 23, OSTEGUNA Ordua: 19:30. Lekua: Zangozako ikastolako Jolastokia.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 10

10 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Beste erakunde batzuen ekitaldiak

ARTE2: ARTEA KARRIKETAN

EKAINAREN 30A BITARTE Argibidea eta Oinarriak: “Lo que yo hago” dendan, Karrika Nagusia 10. 679933723 Tfnoa. Ehunak hartzeko egunak eta lekua: Maiatzaren 1etik ekainaren 30era “Lo que yo hago” dendan, Karrika Nagusia 10. 679933723 Tfnoa. Ehun margotuak eramateko epea, lekua eta ordutegia: ekainaren 28tik uztailaren 14ra “Lo que yo hago” dendan. Antolatzailea: Colectivo Quiero Molarte. EUSKARAREN EGUNA

EKAINAK 4, LARUNBATA 11:30etan Rocamador dantzari txikiak . 11:30etatik 12:30etara Gazteentzako “gaztekolore” tailerra. 12:30etan Iñaki Perurenaren ikuskizuna. 14:30etan Herri Bazkaria. 16:00etan Haurrentzako tailerrak: jolasak eta txapa tailerra. 18:00etan “Munduan verbena” haur ikuskizuna. Bidaia bat eginen dugu munduan barna, bestelako jolas eta musikekin dantzatuz. 19:30etan Poteoa Eskartxa Txarangarekin. 21:00etan Larrain-dantza Zangozako gaiteroekin. 00:00etatik 02:00etara Kontzertua: Guri Bost eta DJ Txo. Lekua: Arkupeak. Antolatzailea: Bi haizetara. MUGARRIA BERRIZ INAUGURATZEA

EKAINAK 11, LARUNBATA 11:00etan Herri hamaiketakoa Arkupeetan. 12:30etan Gazteluko igoera. 13:15etan Birjarpen eginkizuna eta monolitoaren inaugurazioa. Antolatzaileak: Zangozako Udala eta Nafarroa Bizirik. ALBRETEKO ENRIQUE ZANGOTZARRA XXI. IKERKUNTZA LEHIAKETA Lanak aurkezteko epea: Ekainak 30. Oinarriak: Vallesantoro Jauregia-Kultur Etxea. Antolatzailea: Albreteko Enrique Kultur Taldea.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 11

ekaina 2016 / 11

Beste ikastaro batzuk “NOLA EGIN ON-LINE NIRE IZAPIDEAK OGASUNAREKIN”

EKAINAK 6, ASTELEHENA Edukia: Doako saio praktikoa ziurtagiri digitalaren bidez Ogasunarekin izapideak egiten ikasteko. Ogasunarekin izapideak egiten ikasi nahi duten pertsona ekintzaileei eta langile autonomoei zuzendua. Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea. Izena emateak: 639 904 401 sanguesa@cederna.es (galdetu betebeharrez). Antolatzailea: Cederna Garalur. Laguntzailea: Zangozako Udala. Aldi bereko finantzatzailea: Nafarroako Enplegu Zerbitzua. LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUAK MANEIATZEKO KARNETA ERDIESTEKO IV. IKASTAROA

EKAINAREN 20TIK 24RA Hauxe aurtengo azken ikastaroa izanen da landareosasunerako produktuak maneiatzeko oinarrizko Karneta erdiesteko. Ordutegia: 9:30etatik 14:30etara. Matrikula eta tasak: Ikastaroaren prezioa matrikularena da gehi tasak. Zangozan erroldatuta dauden lagunentzat 70 euroko matrikula eta 90 eurokoa ez daudenentzat. Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioaren Departamentuak karneta bidaltzeko 6 euroko tasa kobratuko da. Izena emateak: Zangozako Udalaren Bulego Orokorretan ekainaren 1etik 15era. Izena ematerakoan NANaren kopia, telefono zenbakia eta tasa eta matrikularen zenbatekoa eman behar dira. Orden zehatzaren arabera beteko diren plaza mugatuak dira. Dagoeneko izena eman duten pertsonen kupoa errespetatuko da. Antolatzailea: Zangozako Udala. Laguntzailea Cederna Garalur. Irakasten duena: FUNDAGRO-UAGN.


06-ekaina 16 Zangoza.QXP

19/5/16

14:12

Página 12

12 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Beste ekitaldi batzuk RURAL KUTXAREN BTT KOPA 2016

EKAINAK 12, IGANDEA Ordua: 10:00. Irteera eta helmuga: Karrika Nagusia-Prau. Antolatzailea: 4 caminos BTT Kirol Elkartea. Laguntzailea: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua. ZANGOZAKO MERKATARIEN ELKARTEAREN KANPAINA Merkataritza karrikaratzen da

EKAINAK 24, OSTIRALA Ordua: 10:00etatik 14.00etara. Antolatzailea: Zangozako Merkatarien Elkartea. CANTOLAGUA III. HIRIKO BASKET CAMPUSA

EKAINAREN 27TIK UZTAILAREN 1ERA 6 eta 15 urte bitarteko haurrentzat Antolatzailea: Nafarroako Saskibaloi Federazioa. Laguntzaileak: Zangozako Kirol Patronatua eta Cantolagua. C.A. OSASUNAREN 2016 UDAKO FUTBOL CAMPUSA

DEL 27 DE JUNIO AL 1 DE JULIO Futbolaren hastapenei buruzko campusa (48 urte) Izen-emateak: 948 24 9316 www.fundacionosasuna.com Agibide gehiago: 948 29 30 40 Osasuna Fundazioaren Bulegoa. Antolatzailea: Osasuna Fundazioa. Laguntzailea: Zangozako Udala.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.