Bilbao Arena Kirol Jauregia

Page 1

BILBAO ARENA KIROL JAUREGIA MIRIBILLA. BILBO


Izena: Bilbao Arena. Kokalekua: Miribilla, BILBO Edukiera: 8.500 ikusle Eraikitako azalera: 30.800 m2 Arkitektoak: ACXT. Arkitekto arduradunak: Javier PĂŠrez Uribarri, NicolĂĄs Espinosa Barrientos. Lanak hasi ziren data: 2007ko iraila. Lanak amaitu ziren data: 2010eko iraila. Aurrekontua: 42 milioi euro.


Eraikina bi bolumenetan banatuta dago. Handienak alboan dagoen parkearekin batu nahi den basatza imitatzen du. Barrukoak, txikiagoa, mendigune arrokatsuaren antza dauka, aurrekoaren oinetan. Programa bi bolumen horien artean banatzen da, handienak, basoa, saskibaloi pista dauka, 8.500 ikuslerentzako lekuarekin. “Bilbao Arena� Kirol Jauregia, Miribillan, hiru urteko lanaren ostean ireki da Bizkaiko gizartearentzat. Eraiki ostean udal jabegokoa den ekipamenduak funtzionaltasuna du ezaugarri nagusi, eraikitako 30.800metro karratuetan Miribillako auzokideentzako kiroldegi bat (igerileku eta gimnasioarekin), eta ondoan, hiru ekintza batera har ditzakeen kantxa dauzkalako.



Erdiko kantxa, Bizkaia Bilbao Basketek jokatzeko erabiliko duena, 8.500 pertsonentzako lekua dauka, eta edozein ikuskizunetarako erabilgarri egongo da talde bizkaitarrak behar ez duenean. Instalazioek aldagelak dauzkate eliteko lehiaketetarako, dimentsio handietako ikuskizunetarako, edo ohikoak diren beste ekintza batzuetarako, medikuntza lokala eta dopinaren kontrako kontrol zona, biltegiak, etab. Eraikitako azalerak, zonalde honetan, 25.985metro karratu dauzka.


Eskailera kiribila Polikiroldegiko hall-a

Erabilera anitzeko aretoa

Igerilekua Aldagelak

Kiroldegiak, bere aldetik, 26metroko igerilekua dauka, sei kalerekin, eta beste bat txikiagoa, ume txikientzat, aldagela indibidualak edo taldeentzat, ezinduentzat, teknikoak, etab. Beste espazio batzuek 520metro karratuko diziplina anitzeko gimnasioa dute, hiru lokaletan bana daitekeena, administraziorako, monitoreentzat... Azalera osoa 4.823metro karratukoa da.

Instalazioen patiorako sarrera


Miribillako Bilbao Arena ingurugiroan integratzen da, eta horretarako, bertan dagoen natura aintzat hartu da eraikinaren materialetan. Horrela, instalazioen harrizko elementuek 1995ean azken galeria itxi zuen meatzeen ustiaketa zaharreko arroka irudikatzen dute. Eraikin osoa eta kanpoko apaingarriak eusten dituzten oinarriek, aldiz, auzo bilbotar horretan dagoeneko existitzen diren zuhaitz eremuak imitatzen dituzte.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.