Zumaiako flishak

Page 1

ZUMAIAKO FLISHAK JAKINTZA IKASTOLA 2012-2013


ZUMAIAKO FLISHAK

Horrelako lehenengo egiturak Alemanian azaldu ziren. Liburu baten antza dute. Zer jakin dezakegu hauek aztertuz? – Adina – Zein bizidun bizi ziren – Klimaren ezaugarriak Deba eta Zumaia arteko hamar kilometrotan 50.000.000 urteko historia dago gordeta. Deban duela 100.000.000 urteko arrokak daude eta Zumaian, berriz, duela 50.000.000 urtekoak. Duela 65.000.000 urte Lurrera meteorito bat erori zen eta honen hautsa 65.000.000. urteko orrian dago gordeta; hau da, Algorriko orrietako batean. Meteoritoa Mexiko inguruan erori zen 25m/s-ko abiaduran. 10Km inguruko altuera zuen harritzarra zenez, krater handi bat sortu zuen uretan eta apurtu egin zen. Ondorioz ,uhin suntsikor bero batek Lurra inguratu zuen eta tenperaturak goraka egin zuen. Hau dela eta, tsunamiak sortu ziren, sumendiak esnatu egin ziren, lurrikarak eman ziren... Planeta guztia laino beltz batek inguratu zuen. Egoera horren ondorioz Lurra hoztu egin zen, landareak hil egin ziren, elikadura kateak eten egin ziren eta animalia asko hil egin ziren. Espezien %70-a desagertu zen. Krokodiloa, arrainak, hegaztiak, katuaren tamainako arratoi bat... izan ziren irautea lortu zuten bakarrenetakoak. Duela 120.000.000 urte Euskal Herrian ur azpian zegoen. Kostaldea Errioxa inguruan zegoen. Itsasoan ibaiek ekarritako sedimentuak eta animalien hondakinekin sortutakoak pilatuz joan ziren geruza desberdinetan. 65.000.000 urtean, meteoritoa erori zenean, Euskal Herria ur azpian zegoen eta leherketaren ondorioz sortu zen laino beltzak jaso zuen hautsaren zati bat itsasoko sedimentuen artean pilatu zen. Hauts hori Iridioa zen eta lurrazalean oso kantitate txikian aurkitzen bada ere, flisharen 65.000.000-ko orrialdean kantitate handia topa genezake. Hortik bere garrantzia.


Denborarekin plaka tektonikoen higidurari esker, tolesturak eman ziren Pirinioak sortuz eta Euskal Herria lurrazalera irten zen. Flish bat bi motatako arrokaz dago osatua: kareharriz eta buztin-harriz. Lehenengoa gogorra da animalien maskor hondakinez osatua delako, batez ere. Bigarrena ,berriz,biguna da eta ibaiek ekarritako hondakinez dago osatua. Harri motak tartekatuz joaten dira. Flish bateko orrialde bakoitzak 10.000 urteko historia gordetzen du. Zumaiatik Deba aldeko labarrak, itsasoaren higiduraren ondorioz, itxura berezia hartu du eta horregatik “Elefante Arroxak” bezala ere ezagutzen da tarte hori. Flisharen inguruan bizidunak ere badira. Bertan lapak, karrakelak, mejilloiak, itsastrikuak... topa ditzakegu. Hauetako bakoitzak bertan bizi ahal izateko sistemaren bat garatu du. Karrakelak, adibidez, oskol baten barruan sartuta bizi dira. Inguruan arerioa antzematen dutenean, barrura sartu eta atetxo moduko bat isten dute. Lapak harriari itsatsita bizi dira. Arerioa antzematean oskol azpian ezkutatzen dira eta marea beheran dagoenean ere bai, ura gordetzeko. MINERALEN TAILERRA – – – – – – – – – – –

KALTZITA: bere azpian dagoena bikoiztuta ikusten da. GALENA: metaliko itxura du eta bertatik beruna ateratzen da. MAGNETITA: imanaren ezaugarria du. POMEZ HARRIA: arroka bolkanikoa da eta uretan flotatu egiten du. GRAFITOA: metaliko itxura du. Diamantearen konposizio bera du. Bertatik arkatzaren mina eta diamanteak lor daitezke. MOSKOBITA: xafletan banatzen da. Errusian etxea bero mantentzeko leihoetako kristaletan jartzen zen. SUFREA: sumendien ahoan sortzen da. Oso horia da. Pospoloen puntan jartzen da. HALITA: desertuan eratzen da. Gardena da eta kubo forma hartzen du. TALKOA: bigunena da. Zuria da. ZINABRIOA: gorrixka da. Merkurioz eta sulfuroz osatua dago. PIRITA: urre kolorea du eta kubo forma.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.