7h140.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

MAXIMILIANOREN PERLA

INNSBRUCK

Rapa Nui

Munduaren zilborra planetako txokorik urrunenean dago

Leptis

Ametsetako jomuga bilakatu den Libiako hiri erromatarra

Asturias

Hiru txangoren proposamena Europako Mendietan

Arcachon

Pilateko duna baino gehiago gordetzen duen herria


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2. A 20018 Donostia Helbide elektronikoa: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


38

44 06

30

18

22

aurkibidea140

18 Trostskiren etxea Ez da turista askorik ikusten Coyoacan auzoan kokatutako museo honetan. XX. mendeko historiako gertakari odoltsuak jazo ziren hemen.

30 Leptis Mediterraneo ertzean dagoen hiri erromatarra ametsetako jomuga bilakatu da. Libiako gune eder hau gerra hotsetik babestu ahal izan da.

22 Rapa Nui Erronbo itxurako uharte batean, 163 kilometro koadro. Gero, milaka kilometro itsaso. Hauxe da munduaren zilborra, txoko eder eta misteriotsua.

38 Asturias Euskal Herritik mendebaldera bada mendikate berezi bat: Picos de Europa. Bertan egin ditugun hiru txango eroso ekarri dizkizuegu.

44 Arcachon Ezinbestean Pilateko dunarekin lotuta dago, baina badiari izena ematen dion hiri txiki eta dotore honek asko du ibiltzeko eta aurkitzeko.

06 Innsbruck Maximiliano I.aren (1459-1519) heriotzaren 500. urteurrena gogoratzeko egindako ospakizunen azken arrastoak nabari dira Tirolgo hiriburuan. Ez da harritzekoa, Habsburgotarren aztarnak begi bistakoak baitira bertan: Gortearen Eliza, Jauregi Inperiala, Urrezko Teilatutxoa edo Ambrasko Gaztelua iragan loriatsuaren lekuko ezin hobeak dira.

52 Proposamen tematikoa Munduan zehar egin daitezkeen «tour birtualak». 56 Hitzorduak Zinema denboraldi bitxi eta arraro hau itxiko duten jaialdiak. 58 Liburuen txokoa Laurent Ballesta, itsaso sakoneko enbaxadorearen argazkiak. 60 Gogoan hartu David Beckham eta Che Guevararen tenplua. 61 Zinema bidaiaria Ozonen «Été 85». 62 Laburrak 3


BOLTON ABBEY Kontuz ur ederrotan oki ederra dirudi argazkikoak, lasaia oso. Bolton abade-etxearen hondakinen ondo-ondoan dago, Ingalaterra iparraldeko Yorkshire konderri berde eta oparoaren bihotzean bertan. Haurrek gogoko dute ibaiaren ertz batetik bestera ibiltzea harriz osatutako bidexkan barna, inguruotatik Wharfe ibaia trankiltrankil igarotzen dela baliatuta. Baina bertatik oso gertu, ibaia erabat aldatzen da bat-batean arrail estu bat zeharkatzean: abiadura eta sakonera ikaragarriak hartzen ditu, izugarri arriskutsu bilakatzeraino. Bolton Abbey ederretik metro gutxira dagoen The Strid guneaz ari gara, ibaiaren zatirik beldurgarriena. Hainbatek salto egin dute alde batetik bestera arriskuari erronka botaz. Baina asko dira bertan betiko geratu direnak. Lehen begiradan erraza dirudi ibaia zeharkatzeak, baina irrist egin eta bertako uretara erori den inor ez omen da bizirik atera.

T

Argazkia: Oli SCARFF

4


Munduari begirada

5



Innsbruck MAXIMILIANOTIK 500 URTERA Pandemiak Maximiliano I.a Habsburgokoaren heriotzaren 500. mendeurrena ospatu berri harrapatu du Austriako Innsbruck hiria. Ez da harritzekoa ospakizuna, Innsbruck bere erreinuko hiriburu bihurtu baitzuen Maximilianok eta bertako monumentu historikoen eraikuntza bultzatu baitzuen. Ez dugu aitzakia gehiagoren beharrik bertako kaleetan Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi

7


INNSBRUCK nn ibaiak indartsu egiten du talka Innbßcke zubiarekin, Innsbruckeko alde zaharraren bihotzean. Tokikoak ohituta daude oso. Izan ere, mendietan elurte handiak baldin badaude udazkenean edo udaren hastapenean, ibaiaren emaria nabarmen igotzen da, eta, kolore gris-marroixka hartuta, enborrak, adarrak eta bidean harrapatutako guztia eramaten du indartsu, korronte eta zurrunbiloak sortuz Himalaiako ibaien pare. Ikusgarria da uraren indarra ikustea, eta, horregatik, mendetan zehar errepikatutako naturaren ohiko zikloaren emaitza besterik ez bada ere, herritarrek ibaiertzetan biltzen jarraitzen dute ikuskizun mehatxagarriaz gozatzeko asmoz. Gu adi-adi begira gauden honetan, emaria gero eta handiagoa da, eta jada zentimetro gutxi batzuk baino ez dira geratzen ibaiak gainezka egin eta Innsbruck Alpeetako Venezia bilakatzeko. Hiria oraindik ere Maximiliano I.aren (1459-1519) heriotzaren 500. urteurrena gogoratzeko ospakizunen azken ekitaldietan murgilduta dago –mundua hankaz

I

Behean, Adlers hoteleko terrazak eskaintzen duen ikuspegi ederra. Ondoko orrialdean, goian, hiriko dorrea eta musikariak kalean jotzen, eta; behean, Gortearen Eliza eta Urrezko Teilatutxoa. Erreportajea zabaltzen, MariaTheresien etorbidea.

8

gora jarri duen pandemiak baldintzatuta, betiere–. Habsburgo dinastiako kidea izan zen Maximiliano, hau da, Europan 800 urte nagusi izan zen eta munduko historian mugarri izan zen dinastia bateko kide. Lurralde hedapenak, gerrak, erabaki politikoek baldintzatutako ezkontzak... izan ziren Maximilianoren botere gero eta handiagoaren ikur, baina baita ondorengo bere gainbeherarena ere. Hori bai, zalantzarik ez dago Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izatera iritsi zen Maximiliano I.aren erreinaldian finkatu zela Habsburgotarren nagusitasuna. Paseo bat Maximilianoren eskutik Habsburgotarren aztarnak begien bistakoak dira Innsbrucken: Jauregi Inperiala, Gortearen Eliza, Urrezko Teilatutxoa edo Ambrasko Gaztelua iragan loriatsuaren lekuko ezin hobeak dira. 1500. urtean Maximiliano enperadoreak Innsbruck bere erreinu erraldoiaren hiriburu ekonomiko eta politiko gisa aukeratu izanak


9


INNSBRUCK ekarritako aldaketa politiko eta ekonomikoen aztarna ere ukaezina da hirian. Erabakia ez zen kasualitatea izan: enperadorea abenturazale kartsua zen eta ehiza eta Tiroleko paisaia alpetarrak maite zituen. Arrantza ere gustuko zuen, eta, hain zuzen ere horregatik, Alpeetako lakuetan Danubio ibaiko amuarrainak sartu zituen –Inn ibaia Danubioren adarra da–. Amuarrain horiek ez dira beste amuarrain espezie batzuekin gurutzatu, eta, ondorioz, Danubioko amuarrainen nolabaiteko erreserba genetiko bihurtu dira denborarekin. Maximiliano bi aldiz ezkondu zen. Lehen aldiz, guztiz maiteminduta, Maria Borgoinakoarekin ezkondu zen. Ezkonbizitza zoriontsua izan zuten, baina laburra oso: Maria zalditik erorita hil zen bikotea ezkondu eta bost urtera. Maximiliano berriz ere ezkondu zen, oraingoan Bianca Maria Sforza Milango dukearen alabarekin. Bigarren emaztea hautatzerakoan, baina, ez zuen maitasuna lehenetsi, arlo ekonomikoa baizik: Bianca Maria Sforzaren dotea izugarri oparoa zen. Bi ezkontza horiek Urrezko Teilatutxoan irudikatuta daude, hau da, sutan urreztatutako kobrezko 2.657 tei-

10

lak osatutako teilatu ezagunean. Urrezko Teilatutxoa 1500. urtean eraiki zuten mende aldaketa ospatzeko eta munduko begiratoki ezagunetakoa bilakatu da denborarekin. Aurten, Innsbruck Europako kulturaren hiriburu bilakatu zuen enperadorearen bizitzari buruzko erakusketa hartzen duen museoaren parte ere bada Urrezko Teilatutxoa. Gortearen Elizan Maximilianok betiko atseden hartzeko bere buruarentzat eraikitako panteoi ikusgarria bisita dezakegu. “Beltzezko Gizonez” inguratutako kripta ederra da; eskulturok enperadorearen bi emazteak, beste senitarteko batzuk eta Arturo errege mitikoa bezalako pertsonaia bertutetsuak irudikatzen dituzte. Deigarria da 28 “Beltzezko Gizonetatik” zortzi emakumeak direla. Kripta ikusgarria da oso, baina egiatan inoiz ez zen Maximilianoren gorpua hartzera iritsi, enperadorea bertatik 500 kilometrora ehortzi baitzuten azkenean, Vienatik gertu. Profezia baten parte izango balitz bezala, Maximiliano bera Innsbrucken izan zen azken aldian ere, ezin izan zuen hirian atseden hartu. 1518ko azaro hotz batean izan zen, eta hiriko ostalari guzti-guztiek uko egin


zioten Maximiliano eta 400 pertsonako bere segizioa aterpetzeari. Ordurako nazka-nazka zeuden guztiak Maximilianoren ez-ordaintze eta zorrekin eta enperadoreari ostatu ez ematea adostu zuten. Elurraren eta modernotasunaren hiria Innsbruckeko alde zaharra Maximilianoren urratsak jarraituz ezagutzea, nolabait, “paseoaren hirira” itzultzea da. Izan ere, Maria-Theresien etorbidea beti izan da ikusi eta ikusia izateko gunea, den-dena bertan gertatzen baitzen iraganean eta oraindik ere bertan gertatzen baita: dendak, kafetegiak eta dibertsioa aurkituko ditugu fatxada koloretsuz eta arkupez betetako etorbide ederrean. Maria-Theresien etorbidetik, urrunean, eski-jauziak egiteko Bergiseleko tranpolin ezaguna ikusten da. Zaha Hadid arkitektoaren obra da eta 2001ean eraiki zuten. Goizetan, kirolariak jauzi ikusgarriak egiten ikusteko aukera dago “1809” jatetxe panoramikoan, noski, austriar ardo bat hartzen dugun bitartean. Jatetxearen izena ulertzeko, kontuan izan behar da 1809. urtea historikoa dela oso lurrotan. Data horretan Ber-

giseleko bataila odoltsuak izan ziren, eta bertakoek ez dute ahazteko tiroldar matxinoek frantziar armada garaitzea lortu zutela. Tirol Panorama museoan 1.000 metro koadroko margolan panoramiko erraldoi bat ikus daiteke, argazki zirkular izugarria balitz bezala, Bergiselen gertatutakoa irudikatzen duena. Hungerburgbhan funikularraren geltokiak ere Zaha Hadid arkitektoarenak dira. Txoriak edo ausaz sortutakoak diruditen izotz egiturak ekartzen dituzte gogora. Innsbruckeko erdigunetik bertatik abiatuta arkitektura modernoan barna ibilaldia egiteko aukera eskaintzen digute geltokiek; bi teleferikorekin lotura eginez gero, Nordkette mendilerroaren gailurrera iristeko aukera ere izango dugu. Teleferikotik jaitsi eta oinez paseo txiki bat eginda, 2.234 metroko Hafelekar mendiaren gailurrera iritsiko gara. Behin bertan, nola ez, ezinbestekoa da gailurreko argazki bat ateratzea sare sozialetan partekatzeko. Gailurretik, Alpeen bihotzetik bertatik, hiria gure oinetan ikusiko dugu, 30 minutu eskas lehenago atzean utzitako hiria. Baina hirigunetik ihes egin eta Tiroleko mendi ospetsuez gozatzea baldin bada gure nahia, Innsbruck

Ezkerretik eskuinera, Zaha Hadid arkitektoak Hungerburgbhan funikularrarentzat diseinatutako geltokietako bat, Alpeetako laku eder bat, eski-jauziak egiteko Bergiseleko tranpolina eta «Area 47» abentura parkeko txirrista bat –Europako abentura parkerik handiena da–.

11


Lerroon ondoan, Swarovski etxearen lorategi erraldoia, Kristallwelten museoan. Behean, toki berdinean, kristalez osatutako hodeiak eta ispiluekin egindako igerilekua. Ondoko orrialdean, Lehnberghaus mendiko trekkinga egiten ari diren mendizaleak.

12


INNSBRUCK Trek ibilbidea da zalantzarik gabe gure hautua. Astebeteko txangoa egiteko aukera eskaintzen digu, bizkarrean motxilarik eraman beharrik gabe gainera! Ibilbide guztiz malgua da, eta, eguneroko etapa abiatu aurretik, bi zailtasun mailaren artean aukeraketa egin daiteke. Hautatzen dugun etapa hautatzen dugula, mendi gidari bat izango dugu alboan, baita hiriko gure

hotelera itzultzeko autobus zerbitzua ere. Innsbruck Trek ekimenaren helburua Alpeetako ibilaldi ederrenak aterpetxeetan lo egin eta motxila bizkarrean ibiltzerik nahi ez dutenen eskura ere jartzea da. Ezin aipatu gabe utzi “Area 47� abentura parkea ere. Europako handiena da eta abentura eta aire zabaleko 35 kirol baino gehiago eskaintzen ditu: rokodromoak,

GIDA PRAKTIKOA Nola heldu eta nola mugitu Bilbo-Munich hegaldia hartu eta ostean errepidez bi ordu egitea aukera ona da gure asmoa Innsbruck hiria soilik ezagutzea baldin bada. Hirian barna mugitzeko ezinbesteko izango dugu Innsbruck Card txartela. Gainera, garraiorako ez ezik (teleferikoak barne), museotan eta bestelako erakargarri turistikoetan sartzeko ere erabili ahal izango dugu.

Noiz joan Innsbruck helmuga bikaina da udan, giro epeleko eguraldi aparta aurkituko baitugu. Udazkenean, berriz, kolore eztanda izugarria izango dugu zain. Neguan, azkenik, nazioarteko eski helmuga garrantzitsuenetakoa da. Ibilaldien, ordutegien, doako txangoen, museoen... gaineko informazio guztia honako helbide honetan dugu eskura: www. innsbruck. info.

13


INNSBRUCK Lerroon azpian, Hafelekar (2.234 m) mendiaren gailurra. Ia bertaraino heltzen da Hungerburgbahn funikularra. Ondoko orrialdean, goian, «Area 47» abentura parkea, eta, behean, Lehnberghaus mendiko aterpetxea eta Tirol Panorama museoa.

14

tirolinak, salto egiteko askotariko gailuak... aurkituko ditugu. Adrenalina askatzeko gune ezin hobea da. Tranpolinez eta txirristaz betetako igerileku ugari ere eskaintzen ditu parkeak, ura etengabe 20 graduko tenperaturan dela gainera. Parketik kanpo, Inn ibaian rafting egiteko aukera izango dugu, edo arroila jaitsiera bikainak egitekoa, edo Ötzal bailaran espeleologia egitekoa... Mendi ibilaldien eta emozioz betetako kirol jardueren ostean, gertu-gertu aurkituko dugu gure hurrengo helmuga: Aqua Dome arkitektura txundigarriko bainuetxe modernoa. Alpeetako hirumilakoak parez pare ditugula ur termaletan erlaxatzea plazer izugarria da.

Igerilekuz, jacuzziz, saunaz... betetako 5.000 metroko ingurune ederra aurkituko dugu, tartean, lurrotan oso ohikoa den nudismora bideratutako gune handi bat. Heldu da gure bidaiari amaiera emateko unea. Noski, oroigarri bat etxera bueltan eramatea ezinbestekoa da, zerbait berezia: izotza edo Tirol bera den “harribitxia” inspirazio dituen Swaroski etxearen egoitzan azken geldialdia egingo dugu. Innsbrucketik oso gertu dago eta benetan merezi du bertako museoko lorategiak ezagutzea. Swarovski etxearen kristalezko munduak ezagutzen ditugun bitartean, laku eder bat aurkituko dugu, kristalez osatutako lainoak gainean dituen laku paregabea. •


15


Munduari begirada

16


JODHPUR Kalbelia herriaren dantzak, sarean oronabirusak Indiako mugen itxiera ekarri zuenean, kalbelia ijitoen komunitateko dantzariak baliabiderik gabe geratu ziren, gehienbat turismotik bizi direlako. Orduan online ikastaroak ematen hasi ziren, planetako beste toki askotan egin den bezala, baina Rajastanen (Indiako iparraldean) errotutako kanpalekuetako biztanleek ez dute wifirik. Kalbelia herrikoak txiroak dira, nomadak, baina altxor kultural baten jabeak; Unescok 2010ean gizateriaren kultura-ondare ez-materialaren zerrendan sartu zituen kultura honetako abesti eta dantzak. Zoom bideokonferentzia-softwarearen bidez ikastaroak ematen hasi ziren, argazkiko Aasha Saperka dantzariak egin zuen bezala. 26 urteko ama ezkongabe honek Kalbeliya World web orrialdetik ematen ditu eskolak, dantza eskolak. Suge baten mugimenduak irudikatzen dituen dantzak nazioarteko artista eta ikertzaile ugari erakartzen ditu Rajastanera. Orain, online ikas daitezke eta bertakoei lagundu.

K

Argazkia: Sunil VERMA

17


Etxeko lorategian, Troskiren hilobia. Barnean, bere idazmahaia.


Trotskiren etxea MEMORIA DESEROSO BATEN ISLA Hormatutako hesiak eta, horma batean, bala arrastoak. Leon Trotskik (Leon Davidovitx Bronstein, 1879ko urriaren 26a Ukraina - Coyoacan, Mexiko, 1940ko abuztuaren 21a) 1940ko maiatzean jasan zuen lehen atentatuaren aztarnak dira. Hiru hilabeteren buruan, Ramon Mercader katalanak Stalinen aginduak bete zituen; ÂŤetsaiÂť bihurtutako kide iraultzaile ohia Coyoacaneko etxe honetan akabatu zuten.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Claudio Cruz

19


TROTSKIREN ETXEA eon Trotskirena, ia zalantzarik gabe, langile-mugimenduaren historian sortutako bost izen historiko garrantzitsuenen artean dago. Horietako bi alemanak dira (Marx eta Engels); beste bi, errusiarrak (Lenin eta Trotski, gaur egungo Ukrainan jaioa) eta poloniar-aleman bat (Rosa Luxemburg). Halere, ez duzue turista asko aurkituko Mexiko Hiriko Coyoacan barrutiko museo honetan, oso gertu –bi kale eskasera– Frida Khaloren Etxe Urdina dagoen arren. Hain zuzen ere, Etxe Urdinean hartu zuten ostatu Trotskik eta emazteak, Natalia Sedovak, Mexikon babesa hartu zutenean, Errusiatik eta Sobietar Alderdi Komunistatik kanporatuak izan ostean. 1937ko urtarrilaren 9an Diego Rivera muralgile ospetsuak eta Frida Kahlo margolariak egin zioten harrera Armada Gorriaren sortzaileari Tampicoko portuan. Iraultzaileak Frida Khalorekin maitasun istorio bat izan zuela zioten garaiko zurrumurruek... batek daki, baina bi urteren buruan, eta Diego Riverarekin haserretu ondoren, trotskitarrak Coyoacanen etxea alokatu zuten. Gaur egun museo bihurturik, horma hauek familia arteko bizitza, iraultzaile baten pentsamenduak eta odolez betetako oroitzapenak gordetzen dituzte beren baitan.

L

Iraultzan erabili zuen uniformea dago museoan. Trotskitarren bizitza nolakoa zen ikus daiteke, garaian zegoen bezala gorde baita.

20

Urteurrena, aurten Hain justu, joan den abuztuan 80 urte bete ziren Trotski akabatu zutenetik. «Heriotzarekin ohituta nago», esan omen zuen iraultzaile komunistak 1940ko maiatzaren 24an izan zuen lehen atentatuaren ostean, hogei gizonez osatutako komando bat etxean tiroka sartu zitzaionean. Gaur egun, museo bihurturik, Trotskiren errautsak gordetzen ditu, mailua eta igitaia zizelkatuta dituen monumentu baten ondoan. «Mundu erdian zehar jarraitu nau Stalinen gorroto beltzak», zioen. Tragedia kutsuko bizitza ibiltari batera bultzatu zituen Stalinen mendeku goseak; Turkiatik eta Europako hainbat herrialdetatik pasatu ondoren, Mexikorako bidea hartu ahal izan zuten, jazarpenetik aldentzeko. 1940ko abuztuaren 20an bukatu zen dena, Ramón Mercaderrek, Trotskiren konfiantza lortu zuen katalanak, buruan piolet bat sartu zionean. Hurrengo egunean hil zen Trotski. Stalinen zerbitzu sekretuek entrenatutako gizona zen Ramón Mercader del Río hiltzailea. Hilketa ideologikoa izan zen, sinbolikoa, Leonardo Padura idazle kubatarraren hitzetan. Bost urteko ikerketa egin zuen Padurak, “El hombre que amaba a los perros” eleberri apartan islatu ahal izateko. Zeharo ikuspuntu desberdina eman zuen iaz Netflix kateak “Trotsky” telesailean, Errusiako kanal nagusiak ekoitzia. Zortzi hamarkada igaro direnean, bere memoria deserosoa suertatzen omen da oraindik. •



22


Rapa Nui MUNDUAREN ZILBORRA

Planetako txokorik urrunena da, edonondik begiratuta. Tira, ia edonondik: rapanuitarrek «Te pito o te henua» deitzen diote euren etxeari, «munduaren zilborra», alegia. Gainerakoentzat, gure planetako geografia irudikatuen zerrendan dagoen txoko kutunetakoa da,uharteko biztanleen eta bertako kulturaren berezitasunei esker. Oraindik misterioz inguratuta ageri diren aurpegi erraldoien moai estatuei esker, batez ere. Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

23


RAPA NUI rronbo itxurako uharte batean, 163 kilometro koadro. Gero, milaka kilometro itsaso, Antartikara, Hego Amerikara zein Polinesiako beste uharte batzuetara iristeko. Urrun denak ere, «baina ez isolatuta» rapanuitarrek esan ohi duten legez. Oso nortasun berezia daukan nazioa bizi da hemen, mende luzez zibilizazio propioa garatu zuena, tragedia handiek kolpatua, baina, era berean, beti jakin duena urruntasuna eta isolamendua ez direla gauza bera. Kulturaz, hizkuntzaz, ohituraz, ahaide asko dituzte Pazifiko osoan, Hawaiitik Zeelanda Berrira, eta mundu global honetan ere geroz eta hurbilago daude, berriz ere, sare eta lotura historiko horiek. Hanga Roa da Rapa Nuiko hiriburua. Hobe esanda, herri bakarra. Bertan lur hartzen dugu lauzpabost orduko hegaldiaren ostean (lau Tahititik, bost Txiletik), eta bertan daude uharteko biztanle eta zerbitzu guztiak. Ostatua ere, beraz, Hanga Roan hartu behar da, eta hemendik abiatu uhartea ezagutzera. Ez da beti horrela izan: uharte osoan zehar bizi izan ziren rapanuitarrak lehen, baina kolonizazioak lurralde guztia kendu zien, artzain industriarako latifundio handi

E

Ahu Nau Nau moaia uharteko ikusgarrienetakoa da. Kokagunea ere itzela dauka, harea zuriko uharteko hondartza bakarra: Anakena, hurrengo orrialdean ikus daitekeena. Hurrengo orrialdean ere, behean, uharte hegoaldeko Ahu Tongariki moaia.

24

bihurtzeko uhartea, eta bertako biztanleak herri txiki baten gatibatzeko. Gerora Txileko herritar bihurtu ziren, Estatuak zenbait eskubide berezi ere aitortu dizkie, baina Rapa Nuiko lurraren gaineko gatazka ez dago amaituta: antigoaleko eremuetara itzultzea eskatzen dute askok, baina parke nazionala da herritik kanpoko lurralde guztia. Azken urteotan, hainbat protesta-kanpaleku egin dituzte rapanuitarrek. Rapanui hizkuntza Herriko kale nagusia Te pito o te henua da, Santa Cruz elizatik porturaino jaisten da eta ezkerretara uzten ditu aireportura doazen Atamu Tekena eta Avareipua kaleak. Hiru horiek eta itsasertzetik doan Policarpo Diazek biltzen dituzten Hanga Roako ostatu, jatetxe, denda eta bestelako zerbitzuak, auto-alogerak edo tour bereziak, esaterako. Eliza ez da aparteko eraikina, baina polinesiar kulturaren sinkretismo bitxi batekin jokatzen du iruditerian, bai kanpoaldean bai barruko figuretan. Aldamenean, herriko bi artisau azoketako bat dauka. Ezkerretarantz, “Ho a'a Re'o” edo “Hizkuntzaren habia” izeneko egitasmo interesgarria dago: rapanui



RAPA NUI Orongo herrixka zaharretik hiru «motu» edo «uharte txiki» ikus daitezke. Motu Nui irla handienera joan behar zuten igeri Tangata Manu edo «txori-gizakiaren» proba arriskutsuan.

26

hizkuntzak nabarmen egin du atzera azken hamarkadetan, baina hizkuntzan murgiltzeko ikastetxe autogestionatua sortu dute. Portu txikira jaitsita, lekuaren dimentsioren zantzu bat har liteke, adibidez hileroko zamaontzia badator; munduko edozein lekutatik zeinen urrun gauden ere sumatuko dugu. Litekeena da bidaiako lehen moaiak ere hemen ikustea. 900 moai baino gehiago zenbatu dituzte uhartean zehar: munduan ezagutzen diren artelan bikain eta misteriotsuenetakoak dira. Zuriekin izandako harremanek edo barne borrokek moaiak euren ahu oinarrietatik erauztea ekarri zuen, eta egun zutik ikus daitezkeenak azken hamarkadetan berreskuratu eta altxatutakoak dira. Jende asko elkartzen da ilunabarrean Ahu Tahai pa-

rean, belardian etzanda eguzkia moaien atzean gordetzen ikusteko. Oinez bidezidorra jarraituta edo asfaltatu gabeko bidetik gidatzen, Rapa Nuiko museoa daukagu. Uhartea bisitatu aurretik hemengo herri eta kulturarekin harremana izateko leku paregabea da. Anakena, harea zurizko hondartza ederra Hanga Roako portuaren ondoan eta Ahu Tahaira bidean badira hondartza txiki pare bat. Hareazko egiazko hondartza bakarra, baina, uhartearen beste puntan dago. Anakena zinez ederra da, harea zuri-zuria du eta Ahu Nau Nau moaien magalean dago. Ondoen kontserbatutako moaiak dira, eta euretako lauk pukao edo “txanoa” daramate. Hondartza atzean eta palmondoak hurbil, leku zoragarria da.


Hanga Roatik kanpo aurkituko ditugun jatetxe bakarrak ere Anakenan daude. Gogoan izan herritik kanpo bisitatu nahi dugun edozein lekutara joateko parke nazionaleko txartela erosi behar dela. 80 dolar balio ditu eta hamar egunez erabil daiteke (Rano Raraku harrobian eta Orongo sumendian izan ezik, behin baino ezin baitira bisitatu). Uhartearen itzulia 50 kilometrokoa da, Hanga Roatik Anakena hondartzara doa uhartearen erditik (iparmendebaldean ez dago errepide asfaltaturik, baina mendi txango interesgarri pare bat egin daitezke Terevaka sumendira eta inguruko moaietara), eta hegoekialdeko kostaldeko errepidetik egiten da itzulerako bidaia. Edo alderantziz. Ustez bizkor samar egin litekeen bidea da, baina merezi du beharrezko denbora

hartzea, baita ziur aski beste egunen baten itzultzea ere: eguzkiak nondik jo, ikuspegia bera ere asko aldatzen da, Tongarikin esaterako. Anakenatik doan bidean petroglifo garrantzitsuak daude, Papa Tataku Poki esaterako, Rapa Nui kultura ulertzeko oso baliagarria. Rapa Nuiko lekurik ezagun eta magikoenetakoa da Ahu Tongariki; mila argazkitan ikusita ere arnasa kentzen duen txokoa. Hamabost moai erraldoi lerroan ezarrita itsasoari bizkar ematen ea irlara, sumendira begira; ez da harritzekoa uharteko lekurik ikusgarriena izatea. Ehun metro luze den aldare baten gainean daude moaiak eta Polinesia guztiko monumentu handiena eratzen dute. Ez dira moai simetrikoak, batzuk handiagoak eta besteak txikiagoak, lodiagoak edo finagoak dira.

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, abeltzain bat zaldi gainean; interpretazio zentroko antzinako etxeetako bat; ia zuhaitzik gabeko lurrotako sasi eta loreak; eta Tahiti eta Hawaii eredu azken urteotan berpiztu dituzten polinesiar tradizioak.

27


Ahu Tahaiko moaiak ez dira uharteko ikusgarrienak, baina, aldiz, oinez irits daiteke bertara Hanga Roa herritik; horegatik, jende asko bildu ohi da ilunabarra ikusteko. Behean, Ranu Kao sumendiaren kraterra, Orongo herri zaharraren aldamenean.


RAPA NUI Txori-gizakia Ahu Tongariki eta aldameneko sumendian daukan Rano Raraku harrobiak eratu dute Rapa Nuiri buruzko iruditeria hamarkadaz hamarkada. Ahu Tongariki gauza askogatik da ikusgarria: moai kopuru altua, itsaso pareko kokagunea, eguzkiak jo ahala zelan aldatzen den harriaren kolorea, itzala… Harrobiak, gainera, kontraste basatia egiten dio, lehengoaren kokapen berezia eta bigarrenaren utzikeria parez pare jarrita; moaiak lurrean botata mendi magalean, oraindik ere harkaitzetik erabat jaio gabeko eskulturak... Gero, errepidea uhartearen hegoaldetik doa, itsaso zakarraren olatuen ikuspegiarekin sarri, tarteka-marteka, moai eroriren bat, ahu bat edo beste eta zelai zabalak ageri direla. Aireportua atzean utzita, Rano Kau sumendira igotzen da bizkor errepidea. Itzela da bidea, eta, ikuspegia, ez sinestekoa. Sumendira bertara lehendabizi.

Aparkalekutik Orongo herri zaharrera doa bidexka. Uharteko herri eta taldeak hemen batzartu ohi ziren uhartean iraganean, Rapa Nuitik ikus litekeen beste lur eremu bakarrera joateko: hiru irla txiki daude parez pare. Hiruretako handienera, Motu Nuira joan behar zuten gazteek igeri Tangata Manu edo “txori-gizakiaren” proba egiteko. Rapa Nui klanetako gazteak Moto Nuirainoko ur arriskutsuetan igeri joaten ziren, Make-Make jainko sortzailearen ospakizunean, udaberrian. “Txenada ilunaren” (manu tara) habiaraino igo behar zuten haitzetatik, arrautza hartu eta Orongoraino itzuli. Misiolari kristauek duela 150 urte debekatu zuten arte iraun zuen tradizioak. Orongo utzita sumendiaren inguruan doa ibilbidea txunditzekoa da. Mundu lekurik berezienetakoan zaudela jabetzen zara, eta hilzorian egon zen herri bat ezagutu eta haren kulturaz gozatzeko zoria duzula. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Hegazkina da modu praktiko bakarra (hilean behin Valparaisotik abiatzen den zama-ontzia kenduta). Txileko Santiagotik bizpahiru hegaldi daude egunean. Papeete (Frantziaren menpeko Polinesian) da beste lotura bakarra, astean behin daukan hegaldiarekin. LATAM konpainiak egiten ditu hegaldiak, eta oso garestiak izan ohi dira txartelak, baina, Internetez garaiz begiratuta, deskontu interesgarriak aurki litezke tarteka. Aholku bat, beraz: uharte txikia da eta gehienak hiruzpalau egunerako etortzen dira; ondo ikus liteke egun horiekin, baina, aukeran, gehiago ere gorde, oso urrun dago Rapa Nui, eta baliteke berriz ez itzultzea.

Noiz joan Goi denboraldia bertako udan da, otsailean batez ere, Tapati festibala egiten denean. Gure udako oporretan, uztailabuztuan, negua da han: Txilerekin alderatuta epela da, baina Polinesiako eremu tropikalen ondoan nabarmena da eguraldi freskoa. Rapanuiera bizirik badago ere, atzerakada handia jasan du, eta espainiera da gaur egun uharteko hizkuntza nagusia. Askok dakite ingelesez ere, eta Tahitin egon izan direnek frantsesa ere bai.

Bertan mugitu Latinoamerikaren aldean, baita gainontzeko herrialdeak baino garestiagoa den Txilerekin alderatuta ere, prezioak nabarmen gorago daude Rapa Nuin, ia dena oso urrundik inportatu behar baita. Polinesiara begiratuz gero, ordea, merkeagoa da. Ostatu asko daude Hanga Roan, prezio askotakoak, eta jatetxe merke-merkerik egon ez arren, prezio ertainak dituzte leku batzuek. Herriko supermerkatu parean nabari da aldea. Autoa alokatzeko, komeni da bizpahiru lekutan galdetzea, eta egun bat baino gehiagorako deskonturik egiten ote duten galdetzea.

29



Leptis LIBIAKO ALTXOR EZKUTUENA Testua eta argazkiak: Karlos Zurutuza


LEPTIS

Beti dago arrazoi sendo bat ez joateko: Libiako gerra amaigabea, iristen ez den bisa bat, edo, besterik gabe, errepide arriskutsuegi hura. Mediterraneo ertzean dagoen hiri erromatar hura ametsetako jomuga bilakatu da.

Mundu osoan, nekez aurkituko duzue honen moduko erromatar antzerkirik. Erreportajea zabaltzen, Trajanoren arkua; Leptisen sartzeko ateetako bat da.

32


ibia 2011n desegiten hasi zenean, «Leptis» hitzak kezka besterik ez zuen iradokitzen: «Eta bonbardatzen badute?»; «Eta miliziak bertaratzen badira?», pentsatu ohi genuen behin baino gehiagotan. «Hemendik 40 kilometrora dago. Nahi duzunean eramango zaitut», bota zidan Tripolin Wail nire lagunak. Gaddafiren aroan turismo-gida izandakoa zen 35 urteko berbere hura. Zioenez, turistak gertutik zelatatzen zituzten Gaddafiren zerbitzu sekretuko agenteek.

L

Hori gutxi ez, eta Wail bezalako gidek txosten bat bidali behar izaten zuten egunero; batez ere, bisitariak estatubatuarrak edo britainiarrak baziren. Nolanahi ere, beti zegoen taldeko diziplina hausten zuen norbait. Ez al da turista ororen eskubidea galdu ahal izatea nahi eran? Tripoliko alde zaharreko kalexkak aproposak ziren oso; turismo agentziarentzat, baina, heriotza zigorra zekarren hutsegiteek. «Askok horrela jaitsi behar izan zuten pertsiana», gogoratu zuen Wailek.


LEPTIS Behean, harridura aurpegi bat basilikan. Ondoko argazki txikietan, Leptiseko jatorrizko biztanleetako bat eta gerrak ez ditu eten honaino iristen diren eskola taldeak.

34


«Kontinenteen eta antzinako inperioen bidegurutzea», zioen Libiaz gidaliburu famatu batek. Eta gertu ere badago. 2011n, Libiako Turismo Ministerioaren bulegoa Tripoliko itsas postuaren aurrean zegoen, sobietarrek egindako eraikin batean. Ministro berria zen Mohamed Facronek bertan biltzen zituen zigarretak. Gerra oraindik bukatzear zegoela ez zeukan lanik mahai gainean; bai, ordea, itxaropen handiak: «2012 hasierarako segurtasuna bermatu eta turismoa erakarriko dugu berriz ere», biribildu zuen bere diskurtsoa. Ez zen horrela izan. Gerraosteko euforiak hilabete batzuk eman zituen libiarren artean, baina bat-batean itzali zen. 2012an, suak hartutako Bengaziko amerikar kontsuletxeak aro lazgarri bati hasiera eman zion; hiri nagusiak milizien arteko liskarren erdian gelditu ziren 2013an eta, 2014an, herrialdea bitan zatitu zen: ekialdeko Libia eta mendebaldekoa. Bien arteko «inoren lurra» aprobetxatu eta Estatu Islamikoak Mediterraneoko kalifa herriaren hiriburua altxatu zuen Sirten (Gaddafi jaio eta hil zen hiria). Jihadismoaren mamua uxatzeko ahaleginak 2016an jarri ziren abian. Hiri erdiguneko auzo batean setiatu zuten, itsas aurrean. Gorpuak gortina erraldoi batzuez estali zituzten hondartzan. Alboko luxuzko etxebizitza batzuetatik kendu zituzten. Lorategi bana zuten, denak bugainbileek hartutakoak. Loreei kiratsa zeriela pentsatu nuen. 35


LEPTIS

Sendiak egunero bertaratzen dira alboko Khoms herritik. Egun, haiek dira altxor honen jabeak eta zaindari nagusiak.

36

Leptiserako bidean Hurrengo egunean, egunsentian, auto batean sartu eta Leptisen joan nintzen. Aparkaleku alboko postu batean eskuratu nuen hiriaren mapa bat. Frantsesez, ingelesez eta italieraz idatzita zegoen. Antza, Leptis hitza amazigerako Lbqy-ren egokitzapen latindarra da. Magna geroxeago jarri zioten, Tunisiako Leptis Minor izenekotik bereiztearren. Erromatarrek feniziarren asentamendu baten gainean eraiki zuten beraiena, eta Septimio Severo enperadorearen agindupean lortu zuen bere ospe gorena. Severo, hain zuzen, inperioak inoiz izan zuen agintari amazig bakarra izan zen. Hiria itsas portuaren inguruan zabaldu zen. Urrea eta bolia itsasoratzen zuten handik, bai eta oliba olioa, zirkuetarako animalia basatiak eta esklaboak ere, jakina. Mediterraneo osoan, Leptisek Egiptoko Alexandria zuen lehiakide bakarra. Gero bandaloak iritsi ziren, eta amazigak jarraian. Azken finean, haiena zen lurra. Kontinente oso batek zor dio bere izena Afri izeneko bertako klan bati: Afrikak zera esan nahi du, «Afrien lurraldea».

Arabiarrak VII. mendean bertaratu ziren baina, ordurako Leptisek galdua zuen bere antzinako ospea nahiz oparotasuna. Ez naiz luzatuko Wikipedian aurki daitekeen informazio hutsarekin. Bideari ekin nion portua eta hiria lotzen dituen bulebarretik. Diotenez, munduan hobekien kontserbatutako erromatar aztarnen artean daude kale hauek. Basilikako marmolezko zutabeak, Trajanoaren arkua, azokaren eraikin zirkularra… xehetasun txikiak ahaztu gabe. Harrian zizelkatutako zakil hark inoiz prostituten kalea izan zela esan nahi digu. Txundigarriena, baina, argazkietan hainbestetan ikusitako antzerki hura dugu. Goiko harmailetan eserita nengoela, talde bat ikusi nuen hondartzan, futbolean jolasten; haiengandik metro eskasera, hiru mutil kitesurfean. Zoritxarrez, gutxitan iristen zaigu jendearen aisialdiaren irudirik Libiatik. «Zoritxarrez» diot, zeren horrelakoek gogorarazten digute zein antzekoak garen libiarrak –edota gerra jasaten duten guztiak– eta gu. Bertako bikoteak ziren, edo familiak beren umeekin.


Agian, galdu nahi eta ezin, inork baino askoz hobeto ezagutzen baitituzte denek plaza, kale eta hiribide hauek guztiak. Tentuz begiratuta, harriaren kolorea hartutako kameleoiak bereiz daitezke han-hemenka. Selfieak ateratzen ari dira Serapisen tenpluan, zutabeari helduta edo haren gainean ausartenak. Eta Roma eta Augustoren tenplutik hip-hop libiarra entzuten da mugikor batetik. Parkour egiten ari den mutilarena da. Gugandik hiru ordura autoz, bera baino pittin bat zaharragoak ziren libiar asko Estatu Islamikoaren kontra borrokatzen ari ziren une horretan. Sinesgaitza zirudien. Lerro hauek idazten ari naizela, Libiako hamaikagarren gerra bukatu berri da eta mendebaldeko gobernua atera da garaile oraingoan. Edonola ere, zaila da jakiten noiz bukatzen den gerra bat eta noiz hasten den hurrengoa. Agian, zuzenagoa da esatea 2011n piztu zen gerra zibilak oraindik badirauela. Diotenez, Leptisen ez dago krater berririk bandaloak handik pasatu zirenetik. Oraindik turistak noiz iritsi zain dago. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Libiako bisa da bidaiaren oztopo handiena. 2011tik turista bisarik egon ez arren, lan bisa batekin posible izan ohi da Libiara sartzea. Azken bi urteotan, baina, biziki zaildu da prozesua eta "altxor eskuraezina" bilakatu da baimena. Inoiz lortuz gero, erraza da Leptisera iristea Tripoli nahiz Misratahtik taxi pribatu batean, eta eguna bertan pasatzea.

Ostatua Khoms da Leptis alboko hiria, baina kostaldeko hiri honek ez du bisitaria erakarriko duen deus. Tripolin ostatu eskaintza oparoa dago, dela luxuzko Marriot-a edo hiri zaharreko Erlojuaren Torrea izenekoa. Azken hau xumea bezain xarmanta da.


38


Europako Mendiak KAREHARRIAREN ERRESUMA

Euskal Herritik mendebaldera bada mendikate berezi bat: Picos de Europa (Europako Mendiak). Kantauriar Mendikateko eremuan goititzen den mendi gune berezia da. Inguruko mendiak baino garaiagoa, malkartsuagoa, basatiagoa, eta zergatik ukatu, ikusgarriagoa ere bai. Oso eremu txikian, 550 kilometro koadro eskasean, 2.000 metroko langa gainditzen duten 250 mendi daude; tontor horietatik 40, 2.500 metrotik goiti. Kantauri itsasotik oso gertu daude, gainera, mendi puska horiek, 15-20 kilometrora baino ez lerro zuzenean. Desnibel ikaragarriko mendi harritsuak dira, 2.200-2.300 metroko zuloa, gizaldiz gizaldi mendigune hau zizelkatu duten ibai bizietatik hasi eta gailur garaietaraino. Picos-ek, baina, bere zailtasunean, badu zer ikusi eta ezagutzeko moduko paraje erosorik, edonork egiteko modukoak. Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo 39


EUROPAKO MENDIAK eologia gustuko izan baina ikasi ez duenarentzat bada zita polit bat “Shawshank Redemption” film ezagunean (espainieraz “Cadena Perpetua” izenburua jarri zioten): «Geologia presioaren eta denboraren ikasketa da, eta hori da kartzelan sobera daukazuna, ihes egiten saiatzeko: denbora eta presioa». Picos de Europako mendiguneko ibaiek ere denbora eta presioa erabili dute itsasoraino heltzeko, egunez egun, etenik gabe, kareharrizko presondegitik ihes egiteko, eta presio horren ondorio dira Deva, Cares eta Duje ibaiek Picos mendigunean sortu duten paisaia basatia. Erreportaje honek hiru txango

G

40

eroso ditu ardatz, mendian ibiltzeko ohitura duen ororentzat aproposak, eta zailtasun handirik gabekoak. Hiruretan ezagunena, noski, Caresko bidea. Caresko bidea (24 kilometro, 6 ordu) Asturiasko Poncebos eta Leongo Cain de Valdeon herriak lotzen ditu bide honek, Cares ibaiak marraztutako zintzur ikusgarrian barrena. Oso oso ezaguna da, eta komenigarria da ekain, uztail eta abuztuan ez joatea, jendez mukuru egoten delako. Bisitarien portzentaje handi bat, gainera, mendian ibiltzeko ohiturarik ez daukan udako turista soila da. 12 kilometro ditu jo-


anekoak, baina 24 joan-etorriak. Bost edo sei ordu artean behar dira, eta itzulera, bide beretik. Astun samarra izan daiteke itzulera, baina nekatzen hasterako bidea bukatu egiten da. Bidea erraza da, metro pare bateko zabalera daukana ia une oro, Cainera iritsi aurreko zatian izan ezik. Han estutu egiten da, eta hainbat tunel eta zubi metaliko zeharkatu behar dira. Cares ibaiak egin duen zintzur ikusgarriak egiten du berezi bidea. Hegora Urriellu edo Naranjo de Bulnes du, 2.519 metroko haitz famatua, eta iparrera, PeĂąa Santa de Castilla gailur mitikoa (2.596 metro). Bi zaindari horiek baino 2.300 metro

beherago hautsi du mendia Cares ibaiak, eta, jakina, amildegiak benetan ikusgarriak dira. Bertigoa daukanak, agian, bideari uko egin beharko lioke, sarri hormatzarren azpitik baitoa, sakonean 200-300 metroko zulo handia dagoela. Cain de Valdeon herrira iritsi aurreko tartea da politena. Pasarela Martinez delakoa pasatu behar da, istorio bitxia daukan egurrezko pasabidea. 2012an 1.000 tonako harria mendian behera jausi eta pasarela zaharra eraman zuen ibairaino. Eskalatzaile profesionalek konpondu behar izan zuten mendiaren haserrea, helikoptero eta guzti. Hiruzpalau tunel pasatzen dira,

Handian, Cares bideko zati ikusgarri bat. Txikian, Cain de Valdeon herria, Leonen, eta Potes herriko ibai pasealekua. Erreportajea zabaltzen, Cares bideko pasabidea eta Tresviso herria.

41


Goian, mendizale bat Cares bidean. 12 kilometroko txango erosoa da. Eskuinean, UrdonTresviso bideko zati bat, 180 graduko hainbat bihurgunerekin. Argazki txikian, Potes herria.

baina buruko argia ez da beharrezkoa egun argitan. Mendi zintzurra bukatuta, Cain herrixka agertzen da, eta bere gainean, 2.000 metrotik gorako gailur zirku benetan ikusgarria. Sabeleko orroak apaldu eta bueltako bidea egitea baino ez da falta. Baldin eta ez baduzu autoa Cainen utzi, eta Poncebosera autoan bueltatu, ibilbide hasieran han utzi duzun autoraino iristeko. Oinez 12 kilometroko distantzia 108 kilometrokoa da errepidean, eta bi ordu eta erdi behar dira. Alegia, oinez autoan edo motorrean baino azkarrago irits zaitezke. Peña Vieja (2.619 metro, desnibel positiboa 1.000 m, 7 ordu) Europako Mendietako tontorrek zailtasuna dute ezaugarri. Eskalatzaileen paradisua da kareharrizko erresuma hori, eta gailur gehienetan besoak erabili behar dira, lehen eta bigarren graduko eskalada tarteak ez badira. Desnibel handiak ere ez du sobera laguntzen mendizaletasuna sustatzen, baina mendikate guztietan bezala, hemen ere bada irteera erosoetarako zirrikiturik. Kantabriako tontor garaiena, adibidez, Picoseko gailur garai errazenetakoa: Peña Vieja (2.619 m.). Potes, Arenas de Cabrales edota Cangas de Onis, eskualdeko hiru herri biztanletsuenak baino 2.300 metro gorago. Herri horietatik abiatu behar izanez gero, inor ez litzateke abiatuko. Ordu askoko martxa, nekea. Baina bidezidorrik bada. Aldeko edo kontrako izango zara, baina ezin ukatu Fuente De-ko teleferikoak txangoak asko errazten dituela. Bizpahiru minutuan 1.850 metrora eramaten zaitu, ia-ia 1.000 metroko koska jan bailarari. Handik gauzak samurrago ikusten dira, bi-

42

sitariak aurrez aurre harri, haitz eta arroka festa latza ikusita ere. Teleferikotik Peña Vieja mendira hiru orduko bidea dago. Erraza hasieran, malkartu egiten dena pixkanaka. Horcados Rojos eta Cabaña Veronica aterperantz joan behar da, eta Peña Olvidada haitzaren bizkarretik la Vueltona lepora igo. Justu, Horcados Rojos-era daraman kontrako norabidean. Ez dauka galbiderik. Handik Vueltona lepora (2.400 metro), eta Peña Viejara, bide ona dago, sigi-sagen bitartez malda handiak saihesten dituena. Baina mendia eta natura gizakiok baino egoskorragoak dira, zorionez. Eta eskerrak hala den. Abuztu bukaera izanagatik, 2.500 metrotik gorako parajeak beti dira basatiak. Udazkenak muturra sartu du mendi handi hauetan, eta elurte handi samarrarekin zipriztindu, harri lehor eta grisak. Eta elurrarekin hotza. Eta hotzarekin izotza. Eta izotzarekin, kito. Zorua irristakor dago, arriskutsu, eta kranpoi eta pioletik gabe, hobe beherako bidea hartzea. Alivako belazeetara, hain zuzen ere. 1.600 metrora dagoen paraje berde lasaira. Han Liebana bailarako lapikoa dastatu, eta ordubetean oinez iritsiko gara teleferikora. Lur orotako ibilgailuan ere egin daiteke bidea, oso nekatuta bazaude. Txango hau gogorragoa da fisikoki, sei-zazpi bat ordu eskatzen ditu. Urdon-Tresviso (6 kilometro, desnibel positiboa 800 metro) Caresko bidea egin ondoren, akaso antzekoa egingo zaio bide hau askori, baina merezi du. Askoz jende gutxiago dabil, eta aspaldi, bertakoek bidea mendi ertzean nola demontre marraztu zuten sinestea kosta


egingo zaizu. Baina egin zuten, Tresviso herri inguruan zeuden meatzeetako materiala bailarara jaisteko. Egun ez dago meatzerik, noski, baina haietara zeramaten tunelen aurretik pasatzen da mendizalea. Bideak 500 metro lau ditu hasieran, eta gero, akabo. Malda, malda eta malda, eta bihurgune itxiak, mendi eskian egiten diren Maria buelta norabide aldaketen antzekoak. 34 daude, denera, eta bakoitza eman ondoren paisaia ikusgarriak agertuko dira begi bistan, eta hankazpian. Malkartsua da bidea hasieran, baina motza distantzian, eta pazientziarekin aise gainditzen da La Bargona parajea, aurrena, eta Pilatosen Balkoia, ondoren. Handik tente agertzen dira, mendebalderantz, Picos de Europako ekialdeko Andara mendiguneko haitzak, Morra de Lechugales eta Cortes, besteak beste. Pilatos Balkoitik, ordea, bidearen etengabeko 180 graduko bihurguneek ematen dute atentzioa. Nola ibiliko ote ziren hemen gure aurrekoak materiala hara eta hona garraiatzen, 100 urte atzera? Nekatzen hasterako Tresviso herrixka agertuko da aurrean, errepidez Sotresen barrena, Asturiastik bakarrik irits daitekeen Kantabriako herria. Han, bertako queso picon delakoa, edota borono izena ematen dieten odolkiak dastatzea onena, La Hermidako haitzartera bueltatu aurretik. Hiru txango hauek gehitxo badira, beti izango da aukera erosoren bat. Potes-en kalez kale ibiltzea, Poncebos-etik Sotresera daraman bide estu eta gaiztoan sufritu, Bulnes herrira daraman funikularra erabili, edota Piedrasluengas mendatera igo, Palentziara bidean, handik Picos de Europa mendigune osoa bere handitasunean ikusteko. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Picos de Europa Kantauriar Mendigunean dagoen mendikate berezitua da, Kantabria, Asturias eta Leon probintzietan. Potes, Arenas de Cabrales eta Cangas de Onis dira herri biztanletsuenak.

Nola iritsi Bilbotik A-8 autobidea hartu behar da Santander eta Oviedorantz, eta Unquera herrian, Kantabriako azken herrian, Panes eta Potes aldera hartu. Bilbotik 200 kilometro eskas daude Potesera.

Ezaugarriak Picos de Europa (Picos, bertakoentzat), oso mendigune basatia, tentea eta harkaiztsua da. Ibai arroak 100 eta 300 metro artean daude, eta gailur asko, 2.500 metrotik gora. Torre Cerreu da garaiena, 2.650 metrorekin. 550 kilometro koadro baino ez ditu eta Kantauri itsasotik oso gertu dago, 15-20 kilometrora. Kantabria, Asturias eta Leon probintzietan barrena hedatzen da Picos de Europa.

43



Arcachon

HIRIA ETA BERE BADIA Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos


ARCACHON

Arcachon ezinbestean Pilateko dunarekin lotuta dago; Europako handiena da, paisaia zoragarria. Baina badiari izena ematen dion hiri txiki eta dotoretik Cap Ferret ederreraino, bere ostra-herrietatik eta erreserba ornitologikoetatik pasatuta, Arcachonek asko du ibiltzeko eta aurkitzeko.

46

rantziak enperadorea zuen 1857an. Napoleonen artean hirugarrena zen eta III. Errepublikaren aurretiko errege galiarretako azkena. Urte hartan dekretatu zuen Arcachon komuna bat izango zela; horrek esan nahi zuen izaera juridiko eta lurralde-izaera izango zuela, bere mairie edo alkatearekin eta udal kontseiluarekin. Hamarkada askoko nahia zen hura. Bordeletik hurbil, arrantzale herrixka txiki hura uda garaiko leku erakargarri bihurtu zen XIX. mendearen lehen erdian. Ez zen kontu hutsala, lege-izaera berri horrek bere baliabideak gobernatu eta kudeatzeko gaitasun handiagoa ematen baitzion. Azken bultzada Bonapartek berak eman zion, 1863an

F


oporrak bertan igarotzea erabaki zuenean. Lehendik ere noblezia eta burgesia erakartzen hasia zegoen, baina enperadorearen presentzia gakoa izan zen, bainuetxeak modan jarri ziren garai hartan. Arcachonek, marea dantzariak nagusi diren badia baten hegoaldeko muturrean, bizitza berri bati ekin zion, paseatzaile dirudunen, izen entzutetsuen, arkitektura sotilen eta erakusleihoetako nostalgia artean. Kostaldeko paisaia eder horren erdian ondo eusten dio bizitza horri, gorabeherak eta loriak eta gainbeherak izan arren. Duna handitik Cap Ferret-era Arcachonen erakargarritasun handienetako bat bere

ingurune naturala da, olatuen urdina, hondarraren urre kolorea eta basoaren berdea nagusi direla. Euskal lurraldeetatik iparraldera, Frantziako hego-mendebaldeko kostaldeak bisturiarekin moztua dirudi. Bertan, Côte d’Argent-en, Landek Bizkaiko Golkoarekin topo egiten dute Girondan barneratzen den hareatza amaigabean. Zerrenda estu horrek bereizten ditu Atlantikoa eta itsas pinu plantazio neurrigabeak nagusi diren lautada kontinentala. Mendebaldeko Europako baso zabalena osatzen dute Ponte de Graven hil arte, non Garona eta Dordoina ibaiak batera itsasoratzen diren Girondaren estuarioko bokalearen hegoaldeko ertzean.

Pilateko Duna Handiaren irudiak. Ezkerrean, oihanerako jaitsiera eta eskuinean, Dune du Pilat gune turistikoko eskailera.

47


Behean, Notre Dameko eliza eta Ville d’Hiver auzoan kokatutako SainteCécile-ko behatokia.

Segida hori toki bakarrean hausten da, hots, ur gaziak zulo bat egitea erabakitzen duen lekuan, eta lur barruan sartzen da, itsasadar irregular eta eder bat osatuz. Bertan, itsasgoraren eta itsasbeheraren gorabeherak orain lurrak orain ozeanoak txikitu edo zabaltzen ditu, uhartetxoak sortuz, gero lokatz grisen eta paduren artean desagertzen direnak. Laca d’Arcaishon da –okzitanieraren gaskoi dialektoko izena–; ardatz horren gainean ezartzen dira bere eraginpeko eremu osoko giza- eta basa-lanak. Ingurumen balio handikoa da; badia paradisua da itsas hegaztientzat eta migratzaileentzat; batez ere, Teicheko parke orni-

tologikoan eta Lège-Cap-Ferret eta Île aux Oiseaux gatzagetako erreserba naturaletan. Uharte aldakor honetan daude, itsasgora eta itsasbeheren erritmoan dabilen bere lurzoru zalantzagarrian, gaurdaino kontserbatu diren bi tchanquée etxolak. Edertasun xume eta landatarrekoak dira, paisaian ezin hobeto integratzen direnak. Txabola “zangaluze” horiek palafitoak dira, mareen mendekotasunari iseka eginez ostra-hazkuntza zaintzen laguntzen zutenak. Izan ere, horixe da badiaren altxor handia, haren sukaldaritzako amu handia, 8.000 eta 10.000 mila tona artekoa. Hiru urteko hazkuntzaren ondoren, molusku


honekin hornitzen dituzte Frantziako mahaiak. Ezinbestekoa da tentazioari men egin eta horiek dastatzea (crépinette delakoekin edo gabe) Gujan-Mestras, Lanton, Andernos les Bains, Ares edo L’Herbe-ko kalexka pintoreskoetan gabiltzala. Baina, zalantzarik gabe, badiako ikuskizunik handiena Pilateko Duna Handia da. Adjektiboak ezin hobeto definitzen du: 500 metroko zabalera, ia 3 kilometroko luzera eta 104 metroko altuera, 87 hektareako eremuan; hau da, 122 futbol-zelai. Noizbait erraldoi batek kostaldea aitzur batekin kolpekatu zuela dirudi, eta zauria 60 milioi metro koadro harearekin estali

gero. Bere oinetan kokatzean gizakia naturaren aurrean zein txikia den ohartzen gara, baina batez ere mehatxu baten beldur izatea eta erronka bat esperimentatzea da: mehatxua, ezen barrualdera doa apurka baina etengabe, eta basoa ere ez da oztopo berarentzat; erronka, berriz, gailurreraino igotzea, trukean sekulako saria jasotzeko. Eta biak dira egia. Dunak urtean 4 metro egiten ditu haizeberantz, ekialderantz… Haren ahotik zabaltzen diren bistak eta sentsazioak hain dira harrigarriak, ezen zaila baita horiek deskribatzea. Gure begien aurrean basoa irensten duen basamortu zati bat agertzen

Behean, inguru hauetan han-hemen ikus daitezkeen «art nouveau» estiloaren adibideak.


ARCACHON Arcachon hiriaren ikuspegi orokorra eta, behean, Place des Marquises plaza. Ondoko orrialdea, Cap de Ferret-en aurki daitezkeen bunkerrak.


da, haizeak eta zerumugan zeruarekin nahasten den itsasoak bultzatuta. Olatuak lehertzen diren lekutik metro gutxira Banc d’Arguin erreserba naturala dago. Harea-banku sigi-sagatsua da, ur gaineko aurora boreal bat bezalakoa. Eta urrunean, Cap Ferret muturra, iparraldetik badia babesten duen lur besoa, itsasargi zuri-gorriarekin. «Ville d'Hiver» Inguruan dituen bereizgarri horiekin guztiekin, Arcachon, komuna bihurtuta jada, edonoren gustuko izateko modukoa zen. Gaur egun udarako leku estimatua izaten jarraitzen du, Pyla-sur-Mer bainuetxe estazioaren ondoan, eta Bretainiako Brest-en atzetik, atlantiar zerrendako bigarren kirol portu handienarekin. Itsasoak hiria hareatza handi batekin besarkatzen du; ilargierdi forma du eta hondartza ugari daude: Arbousiers, Arcachon, du Pereire, des Abatilles, Tiers, d’Eyrac eta Pinte de l’Aiguillon. Parke, pasealeku eta bulebarretan barrena dabil brisa, hara-hona, gauez eta egunez. Ilunabarrean oinez goaz, Moulleau eta Chapelle Croix des Marins-eko kaien artean eguzki sarrera ikustera. Eta goizean barku bat hartzera abiatu gara Unión des Betelliers-era, d'Eyrac-eko kaiaren amaieran, l’Aiguillon arrantzale auzoan arrain lonja bisitatu ostean. Itzuleran, Notre-Dame basilika neogotikora igo gara, Sainte Cécile behatokira iristeko. Azken hori Paul Régnaud-ek eta Gustave Eiffel gazteak diseinatu zuten 1863an. Bere burdinazko egitura, barnean barraskilo eskailera malgua duena, zerurantz 25 metro goratzen da. Badiaren ikuspegi osoa dakusagu bertatik. Hemendik, San Paul pasabide lerdena gurutzatu eta Quartiere de la Ville d’Hiver-era iritsi gara. Bere lerro eklektikoek poema arkitektonikoa osatzen dute. Fantasia, irudimen optimista, tradizio ide-

alizatua eta handikeria arin bat ditu bereizgarri. Auzoa, hiriaren goialdean, Pereire anaien bultzadari esker sortu zen; Bordeleko enpresariak ziren eta 1860an, bains de mer, hots, itsasoko bainu osasungarrien sukarraz ohartuta, negozio aukera ederra ikusi zuten bertan. Bere urbanizazioa kontu handiz planifikatu zuten, eta, denbora gutxian, multzo bitxi bat loratu zen: egurrak, barandak, frisoak, hegalak, balkoi korrituak, begiratokiak, harriak eta adreiluak, teilatu puntadunak, asimetriak, garaiak, kulturak eta munduko tokiak, lorategien eta arboladien freskotasunez jantzita. Bista altxatzean hau topatu dugu: berrasmatutako neogotiko eta klasizismoa, euskal baserri baten profilak eta suitzar txalet baten etxe-bizkarrak, hispanoarabiar jauregi baten filigranak eta erromantizismo puruenaren adierazkortasuna. Villa Fausto, Villa Coulaine, Villa Teresa, Villa Toledo, Villa Brémontier, Villa Carmen, Villa Alejandro Dumas, Villa Trocadero... horien fatxadei begiratzea XIX. mende amaiera eta XX.aren hasierako urte zoro eta sineskorren iraganera bidaiatzea da. Atzera bueltatu gara, Aquariuma bisitatu aurretik Place des Marquisesen kafe bat hartzeko. Bidean, Château Deganne hiriko kasinoaren paretik igaro gara. Eta itsasora hurbildu gara berriz, Thiers-eko kai ederrean. Istriborrean balea baten isats koloretsua ateratzen da uretatik animalia murgiltzear dela. Emmanuel Janssens Casteels artista belgikarraren eskultura da, urtero badian jartzen dutena, antzina animalia horiek Bizkaiko Golkoan ibiltzen zirela gogorarazteko. Une horretan, zentzumenak joandako garaietan ditugunean, nostalgiak hartu gaitu, belle époquera garamatzan akordeoi doinuak entzunez eta karruseleko zalditxoen mugimenduari begira. •

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Garai onena maiatza eta urria artekoa da.

Dunara igotzea Bide erabiliena Dune du Pilar gune turistiko eta ordainpeko parkingaren ondoan jartzen dituzten eskailerak dira, baina jendez gainezka egoten da. Alternatiba kanpinetatik gertu dagoen basoa zeharkatzen duten eta D218tik ateratzen diren bideetako batetik joatea da. Hondarretatik igo behar da, baina oso jende gutxi egoten da; halere, ez da aparkatzeko leku askorik izaten.

Jarduerak Udan denetariko jarduerak egin daitezke, hala nola parepentea eta bisita gidatuak, bai eta itsasontzi irteerak arrantzara eta ostralaboreetara bisitak.

Edaria Abatilles-eko urak ospe handia du; bere zaleek diotenez, purua, nitratorik gabea, mineralizazio baxukoa, neutroa eta detoxifikatzailea da. 51


proposamen tematikoa

MUNDUAN ZEHAR BIDAIAN ETXEKO TXOKOTIK BERTATIK Itxialdiko «ohiturak» gogoan izan behar ditugun garaiotan –txertoa iritsi bitartean, etxean gordeta ordu gehiago eman behar ditugula barneratu dugu, ezta?–, horrenbesteko arrakasta izan zuten «tour birtualak» ekarri nahi izan ditugu gurera. Zirraragarriak dira... eta erosoak, txapinetan egiteko modukoak. Testua: Argazkiak:

Marian Azkarate Thinstock

Moher (Irlanda) Irlandako paisaia politenetakoa da, baita bisitari gehien jasotzen dituena ere. Etxetik mugitu gabe bisita daiteke, eta, egiari zor, benetan ikusgarria da Moherreko itsaslabarrak goitik ikustea. Itsaslabarretara egindako bisita birtualari esker, 214 metroko altueratik “erortzeak” sortzen duen bertigoa “sentitu” daiteke. Hemen aurkituko dituzue itsaslabar ikusgarriok: www.cliffsofmoher.ie/google360-inside-tour. Beste aukera

bat Irlandako gune naturaletatik 360 graduko tour birtualak eskaintzen dituen www.virtualvisittours.com webgunera jotzea da.

52


Abisko (Suedia) “Lights over Lapland” proiektuak bost minutuko bidaia batera gonbidatzen gaitu, 360 graduko bideo sorta baten bidez. Abentura birtuala izotzezko hotel batean hasten da, Laponiako Abisko parke nazionalean murgiltzen da jarraian, eta, Torneträsk aintziratik igaro ondoren, Noulja mendiaren magalean kokatutako egurrezko etxola bero bateraino heltzen da. Hortik aurrera, aurora borealen kolore zirraragarrietan murgilduko gara bete-betean. Helbidea, honakoa: https://lightsoverlapland.com/abisko-national-park-virtual-reality-tour.

Arroila Handia (AEB) Hiru egunez, hamabost lagun Coloradoko Arroila Handian murgildu ziren «trekker» motxilak soinean, hau da, oinez bakarrik irits daitekeen guneetako irudiak hartzeko Google etxearen Street View zerbitzu ezagunak egokitutako sistema. Horri esker, Google Earth erabilita AEBetako 32 parke nazional ikus daitezke sofatik mugitu gabe: ibaiak, Yellowstoneko geiserrak, mendi ikusgarriak... “Trekking” bat ere egin daiteke Precipice bidexkan barrena, Acadiako parke nazionalean. Helbidea: https://www.google.com/intl/es/earth.

53


proposamen tematikoa

Son Doong (Vietnam) Phong Nha-Ke Bang parke nazionalean dago Son Doong haitzuloa, Hue hiriaren iparraldean. Munduko haitzulorik handiena da. Pentsa, 40 solairuko eraikin bat sartzen da barruan! Bada, National Geographic elkartearen “Son Doong 360” proiektuari esker, modu birtualean sar gaitezke barrura. 360 graduko irudiekin sortutako ibilaldia da, giro soinu musikatu eta guzti. Hemen aurki daiteke: https://www.nationalgeographic.com/newsfeatures/son-doong-cave/2/#s=pano37.

Patagonia (Txile) 2018an, “The Guardian” egunkari britainiarrak sei minutuko bideo bat egin zuen, Txileko Aysen eskualdean kokatutako Patagoniako Parke Nazional entzutetsuko paisaia zoragarriak ezagutzera emateko. Youtuben aurkituko duzue, honakoa jarrita: “Wilderness: an immersive 360° journey into Patagonia”. 54


Namib basamortua (Namibia) AirPano atariak (www.airpano.com) airetik hartutako 360 graduko irudi ikusgarriak biltzen ditu. Adibidez, arrakasta handia lortu zuten Txinako Zhngjie Parke Nazionaleko kuartzo-hareharrizko zutabeen irudi ikusgarriekin –eremu natural hori hartu zuen James Cameronek “Avatar” filmerako inspirazio iturri–. Oraingoan, baina, basamortura eramango gaituzte. Izan ere, Namibiako Namib basamortuko hareazko duna erraldoietan barrena ibilbide zirraragarria jarri berri du guztion eskura Air Pano atariak.

Ambrym (Vanuatu) Bi esploratzaile eta zientzialari bat sumendi aktibo batean sartzen saiatu dira, laba aintzirara ahalik eta gehien hurreratzeko asmoz. Erronka osorik ikus dezakegu “Spitting Distance” dokumentalean. Ia bost minutuko bideo panoramiko baten eskutik, ikuslea abenturaren parte sentituko da. Hego Pazifikoko Vanuatu artxipelagoan filmatu zen dokumentala, Ambrym uharteko Benbow kraterrean zehazki. Youtuben aurkituko duzue, honakoa jarrita: “Expedition to the Heart of an Active Volcano | 360° Video”. 55


HITZORDUAK

SITGES (KATALUNIA)

FRANKFURT (ALEMANIA)

Urriaren 8tik 18ra Aurten, pandemiaren eraginez, ohiko zinema jaialdi gehienak bertan behera gelditu dira. Hori dela eta, bat ospatzen denean albiste pozgarria bihurtzen da. Esaterako, Kataluniako kostaldean, Sitgesen, urtero beldurrezko eta fantasiazko zinemarekin izaten duten hitzordua mantendu ahal izan dute. Urriaren 8tik 18ra egingo da jaialdia eta David Lynch zuzendari estatubatuar ezagunarentzat izango da Ohorezko Sari Nagusia. Valladolideko Seminci Nazioarteko Zinema Astea ere egingo dela dirudi. Urriaren 24tik 31ra dute hitzordua finkatuta. www.sitgesfilmfestival.com eta www.seminci.es

Urriaren 14tik 18ra Europako liburu azokarik garrantzitsuena erabat aldatuta dator aurten, egoerak horrela behartuta. Nazioarteko argitaletxeen falta nabaria izango da Frankfurteko Liburu Azokan, “fisikoki” alemanak bakarrik izango direlako bertan. Hori bai, Alemaniako hiriraino joaterik ez dugunok etxetik jarraitu ahal izango dugu hitzordua, aurkezpen guztiak Internet bidez eskainiko direlako. Kanadak ohorezko herrialde gonbidatua izan behar zuen aurten, baina 2021era bitartean itxaron beharko du. Datorren urteko gonbidatua zen Estatu espainiarrak, berriz, 2022ra arte. www.buchmesse.de/en

GUSTAVO DUDAMELEN ORKESTRA «BIRTUALA» Urriaren 8ra arte Bartzelonan. Gero beste hiri batzuetan izango da. Errealitate birtualeko betaurreko batzuk besterik ez dituzu behar orkestra sinfoniko baten barnean sartzeko Gustavo Dudamel orkestrazuzendariaren eskutik. Horixe baita "Symphony" proiektu ibiltariaren gakoa, Bartzelonako CosmoCaixan (Isaac Newton kalea, 26) urriaren 8ra arte egongo dena. Teknologia eta artea dira esperimentu honen osagaiak, eta, asmoa, «musika klasikoaren ateak belaunaldi berriei zabaltzea». Errealitate birtualari esker Mahler orkestrak Liceun emango duen kontzertua «bizi» dezakegu. https://fundacionlacaixa.org /es/symphony-musicarealidad-virtual 56


ErakusketaK GALWAY (IRLANDA) Urriaren 17ra arte 2021eko martxora arte du Galwayk Europako Hiriburu Kulturalaren izendapena. Ez da oso urte egokia ospakizunetan ibiltzeko, baina prestatutako ekitaldi mordoetatik batzuk behintzat aurrera doaz. Esaterako, Druid antzerki konpainiako hamabi aktore eta musikoek Coole Park parkean irailerako eta urrirako prestaturiko emanaldiak. https://galway2020.ie/en/projects

CONSUEGRA (ESTATU ESPAINIARRA)

REMBRANDT ETA SOKUROV

San Petersburgoko Hermitage museoak erakusketa berezi batekin zabaldu zituen ateak irailean, pandemiak eragindako itxialdiaren ostean; alegia, Alexander Sokurov zinemagileak “Seme iriolearen itzulera” margolan ospetsuaren inguruan –Hermitagek gordetzen duen artelanik famatuena da– prestatu duen multimedia instalazioarekin. Bertan bideo, eskultura, pintura eta musika elkartu ditu, “Lc15, 11-32” izenpean. Iazko Veneziako Bienalerako prestatu zuen lanean oinarrituta, Areto Zurian abenduaren 11ra arte ikusgai egongo den erakusketari osagai gehiago gehitu dizkio. www.hermitagemuseum.org

Urriaren 23tik 25era Toledotik gertu, 60 kilometrora, dago Consuegra herria. Bertan, 60ko hamarkadatik, urriko azken asteburuan Azafrai Arrosaren Jaialdia ospatzen dute, noiz eta lore eder honen uzta jasotzen den garai betean. Eskuz batzen dute azafrai arrosa, tentu handiz, azafraiaren lorearen harietatik munduko espeziarik garestiena lortu ahal izateko.

SERGIO LARRAIN, PARISEN Pariseko Cartier-Bresson fundazioak (Rue des Archives kalean) Sergio Larrain txiletar argazkilariak (19312012) Londresen 50eko hamarkadan egin zituen erretratuak berreskuratu ditu, zabaldu berri duen erakusketan. Liburu bat ere kaleratu du, “Londres 1959” izenekoa (Editions Xavier Barral), Roberto Bolañoren testu batekin batera. Urriaren 18ra arte egongo da ikusgai. www.henricartierbresson.org

«REMIX ROTTERDAM» 2021eko urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik Rotterdameko Wereldmuseum museoak prestatu duen erakusketa bitxia. Bertan hiriko bi museoetako –Boijmans Van Beuningen eta Wereldmuseum bera– funtsak eta artelanak berrinterpretatu ditu, baita beraien artean erlazionatu ere, Paul van der Eerden artistak. Emaitza, «Remix Rotterdam» erakusketa. wwww.wereldmuseum.nl 57


liburuen TXokoA

ITSASO SAKONEKO ENBAXADORE BATEN ARGAZKIAK

Laurent Ballesta. Reporters sans Frontieres, 2020 Frantsesez soilik 144 orrialde. 9,90 euro

ontpellierren jaiotako eta naturan espezializatutako argazkilari honek sari ugari jaso ditu bere ibilbide luzean. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza itsasoan bizi diren animaliei argazkiak ateratzen eta markak hausten; AdĂŠlie lurraldeko (Frantziak aldarrikatzen duen Antartikako zatia) ur izoztuetan murgiltzen, 100 kiloko materiala gainean daramala; edo Polinesiako marrazoen artean sarturik... itsasoarekin maitemindutako argazkilari honek abentura ikusgarri batean murgilduko gaitu guretzat jaso dituen irudien bitartez. Edertasun basatia duten argazkiekin, alegia. Liburua Reportiers Sans Frontieres kazetarien GKEk argitaratu dio eta, liburu-dendetan ez ezik, Interneten elkarte honek duen web orrialdean (boutique.rsf.org) eskuratu daiteke. ÂŤItsasoaren izen ona lurrean babestu eta zaintzen duten enbaxadoreen artean, Laurent Ballesta handienetakoa daÂť, Nicolas Huloten esanetan. Natura babesteko sortu zen Hulot fundazioko lehendakaria da Nicolas Hulot kazetaria, arras ezaguna, 2017 eta 2018 artean Sarkozyren gobernuan ministro izan zelako.

M


ILUNTASUNETIK ARGITASUNERA

EUSKAL IHESLARI BAT DESAGERTU DA

68 poemaz eta 48 aforismoz osatutako liburua da hau. 2003tik 2020ra idatzitako testuak berreskuratu eta sailkatu ditu Miren Agur Meabek, eta gero Ane Pikaza ilustratzailearen arteari esker sortu nahi zuen bidaia onirikoa osatu du. Iluntasunetik argitasunera egindako ibilbide gisa gauzatuta, poesia irakurtzera ohituta ez dauden heldu zein poesia irakurtzen hasten ari diren haur eta gazteei zuzenduta dago. Liburuaren amaieran «horma-irudia» dago, liburutik aska daitekeen mapa moduan erabiltzeko.

Buenos Aireseko “La Hoz” izeneko egunkarian Matxinen artikuluaren zain daude. Baina ez da ailegatzen, ez artikulua, ezta Matxin bera ere. Edu da bere lagun onena, Matxini Euskal Herritik alde egin zuenean Argentinara iristen lagundu ziona. Orain, berririk ez izatean, aztoratu egingo da Edu eta hainbat galdera sortuko zaizkio; ultraeskuinak bahituko ote zuen laguna edo zerbitzu sekretuek? Edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du berari ezer esan gabe? Eleberri hau Asel Luzarragak kaleratu duen bederatzigarrena da.

Begiak zerumugan. Miren Agur Meabe eta Ane Pikaza. Elkar, 2020. 100 orrialde. 17,00 euro.

LEMAITREREN TRILOGIAKO AZKENA Zazpi urteren buruan, Pierre Lemaitrek bere gerrarteetako trilogiari bukaera eman dio. 2013an, Goncour saria jaso zuen “Au revoir là-haut” (“Nos vemos allá arriba”, gaztelaniaz) liburuarekin eman zion hasiera, eta ordutik 2 milioi ale saldu ditu. Orain, gaztelaniaz argitaratu berri den “El espejo de nuestras penas”-ekin (“Miroir de nos peines” jatorrizko bertsioan) 1940ko udaberrira goaz, naziek Pariserako bidea hartu zuten garaira. Louise Belmont emakume gaztea Montparnessen korrikan agertzen da, biluzik eta odoletan. El espejo de nuestras penas. Pierre Lemaitre Salamadra, 2020 448 orrialde. 21,00 euro

Bahiketa. Asel Luzarraga. Txalaparta, 2020. 140 orrialde. 15,00 euro

KALETAR BAT BABUINO TROPA BATEN ERDIAN Jane Goodall eta Dian Fosseyren tradizioan, Robert Sapolskyk, gaur egun zientziadibulgatzaile ospetsuenetakoak, istorio harrigarria dakar orrialdeotara, umorez bustita; unibertsitateko erosotasunak utzi eta, bi hamarkadaz baino gehiagoz, Afrikako sabanara joateko hautua egin zuen. Bertan landa-lana egin zuen babuino bihurrien tropa baten inguruan. Gazte idealista hark, New Yorkeko Natur Zientzien Museoan ikusi eta ikasi zuenaren bertsio bizia aurkitu zuen Kenyaren bihotzean. Dibertigarria oso. Memorias de un primate Robert Sapolsky Capital Swing, 2020 416 orrialde. 23,00 euro

59


Gogoan hartu

WAT PARIWAT TENPLUA DAVID BECKHAM-ETIK CHE GUEVARARA Leku batzuek ez dute inor hotz uzten; horrelako bat Bangkokeko Wat Pariwat tenplua da. Milaka tenplu budista ikusi badituzu ere, honek harrituko zaituen osagarri ugari ditu... kitch eta pop estiloko osagarri mordoa, sobera. Leku desberdinak, bereziak, bitxiak eta ez hain turistikoak aurkitzea gustuko duen bidaiaria bazara, hau da zure tenplua. Thailandiako hiriburuaren kanpoaldean kokatuta dauden hiru eraikinek osatzen dute tenplua. Yannawa District-en dago eta inguruan ez dago gune turistiko edo kulturalik. Bertara propio hau ikustera etorri behar duzu. Baina merezi du bertaratzea. 2018aren amaieran tenplu bakarra egoten zen bisitariarentzat zabalik. Eraikin handiena da eta ÂŤDavid Beckhamen tenpluaÂť deitzen diote, futbolariaren

60

irudia baitauka bere apaingarrien artean. Horren aurrean beste bi tenplu txikiago daude, eta horiek dira benetan interesgarriak direnak. Zein artista jarri dituzte bertako hormetan? Bada, Che Guevara, Einstein, Pikachu, Obama presidente ohia... nahaste-borraste izugarria da, baina bere xarma du, benetan. Joatekotan, denbora hartuta joan zaitezte.


zinema bidaiaria

«ÉTÉ 85» NERABEZARO HURA; HAIN EDERRA, HAIN LATZA 1980. urtean zaude, Normandiako kostaldeko herrixka aspergarri batean oporrak igarotzen eta 16 urte dituzu. Zerekin egiten duzu amets? Zure lagun onena izango denarekin? Betiko iraungo duen adiskidetasun-itunarekin? Mila abenturaren protagonista izango zaretela uste duzu? Bai, zera; heriotzarekin egiten duzu amets. Udako oporrak hasi berriak dira, eta istorio honek Alexis, maitasuna eta bere sexualitatea onartzean, nola hazten den erakutsiko digu. Horixe da François Ozon zuzendari frantses apartaren film berriaren abiapuntua. Bukatu berri den Zinemaldian ikusi ahal izan dugu Sail Ofizialean eta orain zinema aretoetara iritsiko da. Beti bezala, Ozonek erakusten diguna interesgarria da oso, kitzikagarria, freskagarria... eta inoiz baino nostalgikoago azaltzen zaigu. Ez da harritzekoa, filmaren gidoia osatzeko, 17 urte zituenean irakurri zuen Aidan Cambersen “Dance on My Grave” liburuan oinarritu da, bere oroitzapen pertsonalak gehituta. Iazko maiatza eta ekaina artean filmatu zuen, Normandiako kostaldeko Le Tréport herrian, gazte-minez betetako film hau. Le Tréporten iraganeko margolari inpresionisten lorratza ikusten da –Renoirrek oso gertu dagoen Dieppen ostatu hartu zuen, eta Turnerrek ere Le Tré-

Testua: Fermin Lusarreta

port margotu zuen–, nahiz eta gaur egun kanpoko turismoari begira ez duen erakarpen handirik. “Été 85”-en, ordea, pisu handia du kokaguneak. «Lehenengo aldiari buruzko film bat da, maitasuna eta, era berean, heriotza zer den ohartzen zaren lehen aldiari buruzkoa, alegia», Ozonen hitzetan. Maitemintzen direnak Alex eta David dira, Felix Lefebvre eta Benjamin Voisin gaztetxoek gorpuzten dituzten pertsonaia erakargarriak.

“Été 85” (“Verano del 85” gaztelaniazko bertsioan). Zuzendaria: François Ozon. Herrialdea: Estatu frantsesa. Estreinaldia: Urriak 9. 61


LABURRaK

» TRESNA DIGITAL BERRIA DONE JAKUE BIDEKO ERROMESENTZAT one Jakue Bideko Udalerrien Elkarteak, zenbait autonomia erkidegorekin elkarlanean, AlbergueLoT izeneko tresna digitala jarri du abian. Bide frantsesaren etapak «modu seguruan» egiteko, kokapena kontuan izanik, aplikazio honek aldez aurretik lo egiteko guneak planifikatzen lagunduko die erromesei. Nafarroako hamabost aterpetxek egin dute bat tresna honekin. Estatu espainolean guztira bidean dauden 70 aterpetxeen informazio eguneratua eskaini ahal izango du tresna honek.

D

HEGAZKINA BIRZIKLATU, ALTZARI SORTA BIHURTUTA andemiak eragindako krisiak turismosektore osoari eragin dio, baita aire-konpainiei ere. Konpainia askok beren burua berrasmatzea erabaki dute. Lufthansak, esaterako, diseinuzko altzari multzo ederra bihurtu du Airbus A320 zahar bat; klasiko bat, “Papa Alpha” izenez ezaguna egin zena. Hegazkinaren zatiekin Upcycling 2.0 izeneko bilduma sortu dute, beren webgunean salgai dauden altzari, osagarri eta objektu bereziez osatuta. 20 eurotik 3.000 eurora arteko piezak aurki daitezke; ate batekin edo leiho batekin egindako barrak, hegalekin egindako mahai bat, giltzatakoak...

P

SENEGALEN WAKANDA HIRIAREN PAREKOA SORTU NAHI DU AKONEK lioune Thiam senegaldar-estatubatuar musikaria, Akon ezinenez ezagun egin dena, proiektu erraldoi baten atzean dago; 6.000 milioi dolar (5.000 milioi euro inguru) inbertituko ditu Senegalen, Mbodiènetik hurbil egongo den hiri futurista bat eraikitzeko. Dakarretik 120 kilometro hegoaldera dago Mbodiène. Datorren urtean hasiko omen dira lanak; «kriptodibisa erabiliko dugu eta etorkizunari begira egongo da», esan du Akonek. 2018tik du asmo hori, eta Wakanda fikziozko nazioa omen du helburu. Marvel komikietako Black Panther pertsonaiaren mundua da, Afrikako ekialdean kokatuta eta teknologikoki oso aurreratua. Benetako hiria, proiektuak aurrera egiten badu bederen, «ekologikoa eta erabat autonomoa izango da».

A

MUNDUKO HONDARTZARIK ONENAK, COVID-19A GAINDITU DUTENENTZAT ernando de Noronhan, Brasilgo iparekialdeko kostaldetik 220 miliara (354 km) dagoen artxipelagoan –itsas bizitza oparoagatik ezaguna eta hondartza birjinak eta kostaldean gora egiten duten mendi-mazela ikusgarriak dituena–, metodo berri bat probatzen ari dira koronabirusari aurre egiteko. Covid-19a izan eta sendatu diren turistak bakarrik sartu ahal izango dira uhartedian. Artxipelagoan Bahía do Sancho dago, TripAdvisor-eko bidaiariek hiru aldiz planetako hondartzarik onentzat aukeratu dutena.

hutsa

MICHELIN IZAR BAT DU 80 urteko Wu Huang-yi sukaldari taiwandar beterano honek Michelin izar bat eskuratu du. Egunero merkatura joaten da goizeko bostetan bere bolatxo ospetsuen osagaiak erostera. Eta non dago bere jatetxea? Taipeiko kaleetan, postutxo batean.

F

hutsa

BABES BEHARRA Hegoafrikako Algoako badian turismo-ontziak eta merkataritzako itsasontzi handiak daude; portu komertzial handienetarikoa dago bertan. Eta ondo-ondoan, Afrikako pinguinoen munduko ugalketakoloniarik handiena.

62


hutsa

hutsa

AUSARTUKO AL ZINATEKE? Abuztuan inauguratutako zubi hau gurutzatzeko ezin duzu bertigorik izan, hori argi dago. Norvegiara joandako turista guztiek bisitatzen duten Vøringsfossen ur-jauziaren gainetik pasatzen da eta arroilaren bi aldeak lotzen ditu. Azpian, 182 metrotik behera erortzen diren urak. Zubiak 99 maila ditu, 47 metroko luzera eta hamarkada bat behar izan dute eraikitzeko. Carl-Viggo Hølmebakk arkitektoak diseinatua da. Gune natural honetarako prestaturiko proiektu turistikoaren osagaietako bat da.

hutsa

CENTRAL PARK-EN BISITATU BEHARREKOA Sojourner Truth, Susan B. Anthony eta Elizabeth Cady Stanton emakumeen eskubide aldeko borrokalarien omenezko estatua ezarri dute New Yorkeko parke ikonikoan. Meredith Bergman artistak egin du.

ARBASOAK BIZI-BIZIRIK DAUDE HEMEN “Walking Dead” telesailaren antza hartu diogu irudiari, egia esan. Manen jaialdikoa da, abuztu bukaeran urtero Indonesiako iparralde menditsuko torajen herrixketan egiten dena. Hildakoak oroitzeko eta «garbitzeko» kalean apaintzen dituzte, kultura honetan heriotzak garrantzi handia duelako.

hutsa

hutsa

URRE LAPURRAK SUDANEN Uztail bukaeran, bost arkeologo eta polizia bat Sudaneko Bayudako basamortuan kokatutako Jabal Maragha gune arkeologikora iritsi zirenean galduta zeudela pentsatu zuten. Basamortuan, Khartum hiriburutik 270 kilometrora, motor hotsak entzun zituzten eta bertan zer aurkitu eta bi hondeatzaile lanean. Akabo gune arkeologikoa; 17 metroko sakonerako eta 20 metro luzeko zulo bihurtu dute. Habab Idris Ahmed arkeologoaren hitzetan, «helburu bakarra zuten hemen zulatzean: urrea aurkitzea». Meroitiko garaiko (K.a. 350 - K.o. 350) etxebizitza edo kontrol-postuak zeuden bertan. Tamalez, horrelakoak ez dira ezohikoak Sudanen. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.