7h138.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

ITALIA TURISMOAREN SOROSLE

Mali

Dogon herria, izarrei so dagoen kultura

India

Maharaja baten pare luxuzko tren batean

Euskal Herria Aizkorri, gorri, gogorra eta ederra

Thailandia

Elefanteen migraziorik handiena


Azaleko argazkia: Nuria López Torres

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16 06

44 36

26 22

aurkibidea138

16 Veneziako guettoa Gaur egun oroitzapen historikoa den arren, oraindik ere hebrear jatorriko hiru dozena pertsona bizi dira bertan.

26 India Delhitik Bombayra bidaiatu dugu, munduko tren luxuzkoenetako batean, glamour handiko Maharajas’ Express Train izenekoan.

22 Thailandia Pandemiak nazioarteko turismoa geldiarazi zuenean, 1.000 bat elefante eta haien “mahout”-ak beren herrixketara itzuli ziren.

36 Mali Dogon herria Bandiagarako amildegietatik Niger ibaiaraino hedatzen den lurraldean bizi da. Ospetsuak dira beren kosmononiagatik.

44 Aizkorri Gipuzkoako mendi enblematiko batera itzuli gara. Paradoxaz betea, jende andana erakartzen du eta denak ase utzi ere bai.

06 Sizilia Mare Nostrum mitikoko dama handia, Messinako itsasarteak banatzen du kontinentetik, eta Itsaso Jonikoak, Tirreniar itsasoak eta Mediterraneoak bustitzen dute. Bere kokapen geografikoa, aldi berean, bere bedeinkapena eta bere kondena izan da. Antzina, mundu ezaguna Mediterraneotik harago ia hedatzen ez zenean, Afrika eta Europa arteko bidegurutzea izan zen.

52 Proposamen tematikoa Ezohiko hondartzak, ezohiko uda baterako. 56 Hitzorduak Erakusketak eta lehen kontzertuak, koronabirusaren osteko Europan. 58 Liburuen txokoa Sua argitaletxeko nobedadeak. 60 Gogoan hartu Irlandan, Artemis Fowlen oinen atzetik 61 Zinemaren txokoa «Apocalypse Now: Final Cut». 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


ATENAS Baikortasunaren koloreak askara darama, baina udaberriko koloreez margotuta. Bezeroen arteko distantziak bermatu beharko ditu, baina baikortasunez eta kontu pixka bat izanda, “normaltasun� arraro hori bereganatzeko gai izango da. Atenaseko taberna tematiko honen irudiari so eginez, bertan agertzen den zerbitzari honen burutazioak asmatzen saiatu gara. Hain da erromantikoa irudia... edo, akaso, maskarak eragindako beroagatik, bere baitarako sekulakoak eta bat esaten ari da? Tira, batek daki. Inork ez baitu ezer argi garai nahasi hauetan. Maiatzaren azken egunean ateratako argazkia da hau, Greziako taberna eta jatetxeek ateak berrireki zituztenekoa. Data horretatik aurrera deskonfinamendua azkar joan da. 200 hildakorekin, Grezia covid-19a hobekien atzeman duen Europako herrialdeetako bat da... eta hain da historiaz betea, hain dibertigarria eta hain ederra, zentzu guztietan, ezen nork ez luke Greziako koloreetan bainatu nahi?

M

Argazkia: Louisa Gouliamaki

5


Italia SIZILIA, MEDITERRANEOKO UHARTERIK HANDIENA

Europako lehen herrialdea izan da pandemiaren zigorra pairatzen. Astinduari aurre egin nahian, turismoa berreskuratzeko bidean dabil Italia, geldialdi ekonomikoak ez baitio inolako mesederik egiten. Gure udako zenbaki berezian, Italia eta, bereziki, Venezia eta Sizilia gerturatu nahi dizkizuegu. Siziliatik, Mare Nostrum mitikoko dama handitik, gonbita egiten digute gainera; agintariek hegazkintxartelaren %50 eta ostatu gastuen %33 ordainduko diete bisitariei.

Testua eta argazkiak: Nuria Lopez Torres 6


7


SIZILIA

editerraneoko uharterik handieneko biztanleak, herritar baino lehenago izan dira beti meneko, garaitu baino lehen zapaldu. Horrenbestez, harrotasunaren eta ohorearen zentzu sendoa landu dute menderatuak izatearen laidoari aurre egiteko. “Ohorea”, horra hor askok siziliar mafia deiturikoarekin lotzen duten hitza. Hollywoodeko estudioek gaiari buruz sortutako filmografia oparoari esker, mundu osoan ezaguna egin da siziliar mafia, baina, egiari zor, ez du zinemak soilik zabaldu bere ospea. Izan ere, hamarkada luzez, asko hitz egin da albistegietan mafiaren inguruan etengabeko kontu garbitze eta hilketen ondorioz. Zalantzarik ez izan, Siziliako gizartea konplexua eta kontraesankorra da. Baina baita oso interesgarria ere horretxegatik beragatik. Historian zehar une gogorrak bizitzera ohitutako uhartea da Sizilia, gaur egun mundu osoan koronabirusaren krisiak eragin dituenak bezalakoak. Pentsa, hain zuzen ere Italia izan da pandemiak gogorren astindutako Europako herrialdeetako bat. Agerraldiaren gune nagusia herrialdearen iparraldean kokatu da, eta, hegoaldea, Sizilia tartean, Lonbardia bezalako eskualdeetan izandako hildako eta kutsatu kopuru kezkagarrietatik oso urrun geratu da. Hala ere, Siziliak ere jasan ditu konfinamenduak ekarritako geldialdi ekonomikoaren ondorioak. Uhartea egoerari aurre egiten saiatzen ari da uneotan, turismo proposamen deigarri eta interesgarri batekin: agintariek hegazkin-txartelaren %50 eta ostatu kostuen %33 ordainduko diete bisitariei. Sustapenean berrogeita hamar milioi euro inbertitzea aurreikusi dute agintariek Italiako eta nazioarteko turistak erakartzeko.

M

Lerroon gainean, Tenpluen Haranean kokatutako Zeusen tenplua. Ondoko orrialdean, goitik behera, Sirakusako Duomo plazaren irudia eta Pollina hiriko Conca dorrearen aurreko terrazak.

8

Luigi Barzini “Italiarrak” lanaren egilearen arabera, «Sizilia da italiarrak ezagutzen hasteko lekurik onena, bere dohain eta akats guztiekin, beren gehiegikeria eta askotariko koloreekin». Zalantzarik ez izan, beti itzuli nahi den leku horietako da Sizilia. Presarik gabe, dena lehen kolpean ezagutu nahi gabe. Dastatu egin behar da, gorputz askoko ardo beltz usaindun batekin egiten den bezala, tentuz eta presarik gabe. Sirakusa ahaltsua Uhartearen hego-ekialdean dago K.a. 734an sortuko Sirakusa. Hiri txiki ederra da, baita iraganera bidaiatzeko Siziliako hiririk egokiena ere. Uharteko greziar kokaleku garrantzitsuena izan zen, Artemisari sagaratua, animalia basatien eta birjintasunaren jainkosari. Bi mende inguruz, mundu ezaguneko hiribildurik boteretsuenetakotzat hartua izan zen. Gaur egun, bere alde zaharra, Ortigia, Siziliako edozein ibilbidetan nahitaezko geldialdia da. Hiriaren gune arkeologiko zabala ere ezinbestean bisitatu beharreko lekua da. Denbora Sirakusan etenda geratu zela dirudi. Mila istorio eta sekreturen zaindaria da hiria. Liskar, maitasun, gorroto eta mendekuen lekuko eta konplize. Dama zahar bat bezalakoa da Sirakusa: bere edertasunari eusten dio denboraren joan-etorriek utzitako aztarnen gainetik. Erraza da iraganeko pertsonaiak kale estuetan barrena imajinatzea, gaur egun zahartuta baina xarmaz beterik ageri diren txokoak. Eguzkipean lehortzen jarritako arropez betetako eraikin xumeak, jauretxeak, den-denak denboraren joan-etorriak tindatuak, den-dena berdintzen duen joan-etorria. Kaleotan barrena galtzea da Sirakusako esentziarako bidaiatzeko modurik onena.


9


SIZILIA Goian, Sirakusako betiko bizartegia eta ilunabarrean ardoa dastatzen Cafalu herrian. Behean, Turkoen Eskailerak hondartzan buztinez lokaztuta eta Cefaluko bikote ezkonberri bat.

10

Andre batek zumezko saski bat bota du, soka bati lotuta, eraikin zahar bateko 5. solairutik, eta auzoko emakume batek bi ogi barra eta tomate lata bat sartzen dizkio bertan. Erosketak egiteko modu adimentsua, etxera igotzeko eskailera amaigabeak saihesteko modu ezin hobea. Bien bitartean, auzoko bizarginak aurreko eguneko futbol partida komentatzen du bezeroarekin, eta bikote batek espresso bat hartzen du taberna bateko terrazan. Mundu guztiak gainontzeko guztiez dena dakiela dirudien hiri bateko bizimodu lasaiaren iragate geldo eta patxadatsua.

Ortigia uhartea, lur finkoari eta hiri modernoari bi zubiz lotuta dagoena, Sirakusaren bihotza izan zen 2.700 urtez. Duela gutxira arte hilzorian zen monumentuz betetako auzoa zen, baina azken urteotan zaharberritze lan handia egin dute, eta hotelen eta jatetxe xarmagarrien irekierak ostatu hartzeko gune ezin hobe bihurtu du. Harresi defentsibo baten gaineko pasealeku ederrak uhartearen ekialdeko kostalde osoa zeharkatzen du, urre koloreko ilunabarraz gozatzeko balkoi ikusgarria bailitzan. Eskailera aldapatsuei esker, gainera, bainulariak hondartza txikiren


batera jaitsi daitezke, edo harkaitz handietara joan, eguzkia hartu eta ur gardenez gozatzera. Ponte Nuovo zubiak Piazza Pancali eta Largo XXV Luglio enparantzara eramango gaitu, non Apoloren tenpluaren zati bat altxatzen den (K.a. 565), greziarrek uhartean eraikitako lehen tenplu doriar garrantzitsua. Inguruko kaleetan, plazaren iparraldean, arrainak, espeziak, hestebeteak, olibak... ezin konta ahal siziliar gutizia erosteko aukera eskaintzen duen azoka bizia dago. Oinez 10 minutura Piazza del Duomo ederrera iritsiko gara, monumentu garran-

tzitsu ugari hartzen dituena, tartean, noski, katedrala bera. Gauez plazak xarma berezia bereganatzen du argiztapen zainduari esker. Hiriak eta bertako monumentuak Siziliako bisitaren indarguneetako bat badira ere, zalantzarik gabe, ezin albo batera utzi uharteko naturgune ikusgarriak.

Ilunabar dotorea Sirakusan. Denbora etenda dagoela dirudi hiri zahar honetan.

Suzko mendia Greziar mitologiaren arabera, Hefestok bere sutegiak Etna sumendiaren barnean ezkutatzen zituen, eta Tifon munstroak suzko mendiaren azpian egiten zuen lo,

11


SIZILIA etengabeko ke eta laba erupzioak eraginez. Antzinako zibilizazioek beti jo izan dute mitologiara naturaren botereak azaltzeko, hain ahul sentiarazten zituzten ama lurraren botereak. Eta egia da bisitaria ezdeus sentitzen dela sumendi honen indar eta handitasunaren aurrean. Munduko aktiboenetako bat da eta ia denbora guztian dago erupzioan. 3.340 metroko garaierarekin Europako bigarren sumendi altuena da Teideren ondoren. Erregistratutako lehen erupzioa K.a. 475ean izan zen. Eta harrezkero ehunka izan dira. Beste sumendi batzuk ez bezala, erdigunetik eztanda egin beharrean, alboetatik pitzatzen da Etna, eta, horrek, urteen joanean, 350 krater baino gehiago agertzea eragin du. Etna da Siziliako mirarietako bat, baita bisitari gehien erakartzen dituen gunea ere. New Yorken pareko azalera hartzen du eta bere inguruak ikusgarriak dira. Sumendiari justizia egiteko, bi egun beharko ditugu gutxienez inguruok ezagutzeko. Nahitaezkoa da gailurrera igotzea, eguraldiak uzten duen bezain gora behintzat. Bisitariak ilargiaren pareko paisaia aurkituko du, baita ikuspegi ikusgarriak ere. Goiko hegaletara hegoaldetik edo iparraldetik igo daiteke, Piano Provenzati eski estaziotik iparraldetik, eta Rifugio Sapienza aterpetxetik hegoaldetik. Autoz edo autobusez iritsi daiteke puntu batzuetara eta, bertan, lur orotako ibilgailuetan txangoak kontrata daitezke. Aterpetxetik teleferikoz ere igo daiteke, eta, ondoren, azken zatia minibusez egin. Aterpetxetik bertatik irtenda, lau orduko ibilbide ederra ere egin daiteke oinez. Hori bai, krater nagusiaren ertzera gerturatzea debekatuta dago 1979ko erupzioetan bederatzi lagun hil zirenetik. Inguruotan bizi izan ziren arabiarrek Gebel Utlamat (“suzko mendia�) deitutako sumendira goizean goiz gerturatzea da onena. Pago, mahasti, laranjondo eta almendrondo sailez estalitako sumendiaren beheko hegal emankorrek ere bisita bat merezi dute, zalantzarik gabe. Ibilbide zirkular bat egin daiteke sumendiarekiko paraleloan doan errepidearen batetik, edo, nahiago izanez gero, Circumetnea trena hartu. Ibilbidean zehar milaka urteko herriak, zubi erromatarrak eta laba zintzurrak aurkituko ditu bisitariak. Mare Nostrum Mare Nostrum, horrela deitzen zioten erromatarrek Mediterraneoari, Europako, Asiako eta Afrikako herrialdeetan arrasto nabarmena utzi duten zibilizazio garrantzitsuen aterpe izandako itsasoari. Mediterraneoaz hitz egitea kulturaz, gastronomiaz, arteaz, tradizioez, historiaz hitz egitea da, baina baita txoko ezin ederragoez, ekosistemez, naturaz eta, jakina, uraz eta itsasoaz ere. Hondartza ederrez eta paisaia ikusgarriz 12

betetako 1.500 kilometroko kostaldea, horixe da bidaiariak Sizilian aurki dezakeena. Edertasun iraunkor eta anitza. Uhartearen hegoaldean, Agrigentoko Tenpluen Haranetik oso gertu, Scala dei Turchi (Turkoen eskailerak) izeneko hondartza ikusgarria dago, turkesa tonalitate guztiak barnebiltzen dituzten urez bustia. Bertako izarrak, baina, kareharrizko labar zuri ikusgarriak dira, marmol kolore distiratsuagatik nabarmentzen direnak. Hollywoodeko edozein ekoizpen handi filmatzeko moduko toki ikusgarria da, tuparriz osatua, hau da, funtsean kaltzita eta buztinez osatutako sedimentazio harriz. Uharte osoan bakarra den leku honetako

Handian, Sirakusako Ortigia uhartean bainutxo bat hartzen ari den familia bat. Lerroon ondoan, Etna sumendiaren magalei so.


GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Alitalia, Ryanair eta Vueling konpainiek Palermoko aireportura hegaldiak dituzte Espainiako zenbait hiritatik.

Non lo egin Ostatu hartzeko eskaintza oso zabala da uharte osoan. Hala ere, bidaia udan eginez gero, kostaldeko herrietan eta hiri txikietan lo egiteko tokia aldez aurretik hartzea gomendagarria da, turista ugari biltzen baitira.

Akropoli Hotela (Sirakusa). Ortigia uhartearen bihotzean kokatutako hotel xarmagarria da.

Artemis Hotela. IV. (Defalu). IV. mendeko aztarna arkeologikoak dituen komentu zahar batean kokatuta dago.

Janaria Siziliako sukaldaritza uhartetik mendez mende igarotako zibilizazio ugarien ekarpenen fruitu da, baita bertako itsasoak eta lur bolkaniko emankorrek ematen dituzten fruitu bikainena ere. Interesgarriak; Galleria Ristorante (Cefalu) eta Galleria Ristorante Trattoria La Foglia (Sirakusa).

Garraioa Modurik onena autoa erabiltzea da, baina autobusa ere garraiobide egokia izan daiteke, baita lekurik urrutikoenetara heltzeko ere. Trena aukera askoz geldoagoa da eta, gainera, trenbide-sarea ez da herri guztietara heltzen. Informazio gehiago: www.visitsicily.info

13


SIZILIA Behean, Cefalu arrantzaleen herriko etxeak. Ondoko orrialdean, Ortigiako itsas pasealekua eta kalexka bat, eta Palermoko emakume bat otoitz egiten.

14

bisitariek, arroka buztintsuekin igurzten dituzte gorputzak, dirudienez, larruazalarentzat onuragarriak diren propietateak baitituzte. Mamuen pare gorputz zuri-zuriak paseatzen, bainatzen eta eguzkia hartzen biltzen dira bertan herritarrak, ikuspegi pribilegiatuak dituen bainuetxe natural berdingabean. Siziliako kostaldea lasai-lasai zeharkatzeak leku paregabeak aurkitzeko aukera ematen du. Ur kristalinozko hondartzak ezagutzeko aukera, Karibeko hondartza mitikoen inbidiarik ez duten hondartza ederrak, beren uren tonu berde eta urdin amaigabeekin. Iparraldeko kostaldean, haitz erraldoi baten babespean eraikitako Cefalu arrantzale herri xarmagarria

dago. Bertako kale eta txokoetan paseoan, 50eko eta 60ko hamarkadetako italiar filmak etorriko zaizkigu gogora; Sofia Loren, Ana Magnani edo Marcello Mastroianni irudikatuko ditugu kaleotan, batzuetan glamourrez betetako Italia bat eta beste batzuetan Italia landatarrago, pobreago bat irudikatzen zuten filmetan bezala. Ez dago dekoratu hoberik ilunabarreko bainurako urrezko argiek eta Mediterraneoko ur beroek tindatutako Cefaluko etxe tipikoak baino. Sizilia, osotasunean hartuta, bere inguru naturalen, jendearen eta kulturaren eskutik benetakotasuna islatzen duen agertoki handi bat da. Mare Nostrum betierekoaren enigma handietako bat.•


15


Veneziako guettoa MERKATARIEN OROIMENEZ


«Guetto» hitza venezieratik dator; Errenazimentutik aurrera juduak hiriko eremu batean bizitzera behartu zituzten eta, gauez, egunsentira arte irekitzen ez ziren ateen atzean giltzapetzen zituzten. Toki horri esaten zioten «guetto». Gaur egun, txoko lasaia da, Rialto eta San Markoko zalapartatik aldendua. Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

ere mespretxua nigan jaurti zuen, (...), gutxietsi egin du nire nazioa, zaildu egin ditu nire negozioak, nire lagunak hoztu ditu, nire etsaiak sumindu ditu, eta zergatik? Judua naizelako. Judu batek ez al du begirik? Ez al du eskurik, organorik, proportziorik, zentzumenik, afekturik, grinarik? Izan ere, ez al da elikagai berberekin elikatzen, ez al dute arma berberek zauritzen, ez al ditu gaixotasun berberak jasaten eta sendabide berberekin sendatzen? Eta ez al du, kristauak bezala, uda berak berotzen eta negu berak hozten? Ziztatzen bagaituzue, ez al zaigu odolik ateratzen? Kilikili egiten badiguzue, ez al dugu barre egiten? Pozoitzen bagaituzue, ez al gara hiltzen? Eta iraintzen bagaituzue, zergatik ez dugu, bada, mendeku hartu behar?». Nork ez ditu ezagutzen Shakespeareren laneko eszena ezagun horretako Shylock mailegu-emailearen hitzak? Antzerkia maite dutenek, bai. Eta zinema gustuko dutenek Al Pacino gogoratuko dute horiek errezitatzen, minez eta amorruz, euripean. “Veneziako merkataria” 1596. eta 1598. urte artean idatzia da. Horregatik, judua segur aski 1516an Veneziako Senatuak ezarritako guettoan biziko zen. Urte horretara arte, Veneziako komunitate judua lurralde kontinentalean bakarrik bizi zitekeen. Baina beste leku batzuetatik kanporatutako edo Cambraiko Ligako gerraren ondorioz ihes egindako familia errefuxiatuen etorrera zela-eta, Duxeko agintariek kanalen arteko gune babestua laga zieten juduei. Horiek kanpomerkataritzaz arduratzen zirenez eta hiriko finantzaiturri nagusia zirenez, arriskutsuegia zen atzerriko potentziek komunitate horri erasotzea. Pentagono

B

17


VENEZIAKO GUETTOA

Ghetto Novo-ko plaza juduen auzoaren bihotza izan da betidanik. Ondoko orrialdean, Shoah-ren memorialeko behe-erliebeak.

18

formako uharte txiki bat esleitu zieten Cannaregioko sestierean, galdategi zahar batean. Zenbaiten ustez, “ghetto” hitza italierako ghettotik dator, eta azken hau, berriz, getotik, Veneziako hizkeran “galdaketa” esan nahi duena. Batzuek diote, halaber, borghettotik datorrela, burgu edo hiribildu txikitik. Eta ez da hipotesi txarra, hori bihurtuko baitzen, hiri barneko hiri txiki, nolabaiteko autonomia eta kultu-askatasuna zuena. Hori bai, gainerakotik harresiekin ondo bereizita. Paradigma Veneziako ghettoa, Moisesen herriarentzat gordetako espazio gisa, ez zen berez gauza berria. Erdi Arotik existitzen ziren, adibidez, judutegi hispaniarrak edo judengassen germaniarrak. Baina, nolabait, Veneziako esparrua ondorengo europarrentzat eredu izan zen: juduentzat berentzat oparotasunaren adibide gisa, eta kristauentzat, segregazio on bat praktikan jartzeko eredu gisa.

Lehenengo familiak Misericordia ibaiak eta Ghetto ibaiak mugatutako uhartean kokatu ziren. Batez ere, askenazi-ak ziren, eta hogei bat etxe okupatu zituzten Campo di Ghetto Novo izeneko espazio zabal baten inguruan. Baina laster txiki geratu zen eta mugak hegoalderantz zabaldu behar izan ziren, Cannaregio ibairaino, Ghetto Vecchio eta Forno kaleen inguruan. Horrela jaio ziren Ghetto Vecchio, non batez ere judu mediterraneoak –sefardi asko– finkatu baitziren, eta Ghetto Nuovissimo, Poloniatik etorritako pertsonentzat. Hazi ahala, bere kaleak scola edo tradizio desberdinetako sinagogaz betetzen joan ziren, XVII. mende hasieran auzoan bizi ziren ia 4.000 bizilagunentzat. Denak berdin jarraitu zuen ia hiru mendetan. Juduen komunitateak aurrera egin zuen, armadore, mediku, bankari, merkatari, inprimatzaile, artista... eta beste hainbat ofizioren bidez, baina harresien atzean giltzapetuta; paradoxikoki, auzokide ez lagunkoiengandik babesten zituen horrek. Gauez ateak ixten jarraitu zuten, harik eta


1797an Napoleonen tropek su eman zieten arte. Napoleon garaile sartu zen eta jada gainbeheran zegoen Veneziako Errepublika guztiz birrindu zuen. Murriztapenak kendu, eta, harrezkero, juduek hiriko edozein lekutan bizitzeko askatasuna izan zuten. Karga sinboliko handia Gaur egun ghettoa oroitzapen historikoa den arren, oraindik ere hebrear jatorriko hiru dozena pertsona bizi dira bertan, eta munduko hainbat tokitako bisitariak jasotzen dituzte. Batzuk, ortodoxoak, burugaina estaltzen dien kippaharekin ibiltzen dira edo peioten (ile-kiribilen) gainean kapela beltza daramatela. Emakumeak ere erraz bereizten dira, tichelarekin (zapia) estaltzen baitira edo scheitelarekin, hura ordezkatzen duen ileordearekin. Baina juduen populazioa handiagoa edo txikiagoa izan eta, zorionez, jada seinalatzeko eta giltzapetzeko leku ez izan arren, bere karga sinboliko guztia mantentzen du, oroitzapenetan,

19


VENEZIAKO GUETTOA Lerroon azpian, Scola Canton sinagoga, ÂŤkosherÂť denda bat Ghetto Novissimo-ko sarreran. Ondoan, Ghetto Vecchio-ko zubia.

20

sinagogetan, kartelen grafia hebrearrean eta kosher jatetxeetan errotutakoa. Ghetto Novon sartuko gara iparraldetik, Fondamenta dei Ormesini-rekin lotzen duen zubi mailakatua zeharkatuz. Auzo zaharraren ariman gaude. Erdigunetik eta toki turistiko nagusietatik urrun, Venezia xume eta herrikoiaren giroa du oraindik. Veneziako beste eremu batzuk igaro ondoren iristen bagara, berehala emango digu atentzioa eraikinen altuera ezohikoak, bertako bertikaltasunak hautsi egiten baitu horizontalean diseinatutako hiri honen homogeneotasuna. Horren arrazoia leku falta baino ez da.

Harresi artean egon ziren bederatzi sinagogetatik bost hor dira oraindik, eta horietako hiru hemen daude. Scola Grande Tedesca da askenazi sinagogetako nagusia. 1528an eraiki zen, eta barroko berantiar erara zaharberritu zuten; horregatik da apaingarri gehien dituena. Sinpleagoak dira Scola Italiarra (1575) eta Scola Canton (1531), egurrezko kupula txikiarekin, eta behe-erliebe biblikoak dituzten zortzi panelekin; horrelako bakarra da Europan. Banco Rosso ere bisita dezakegu, Erdi Aroko finantza-erakunde moduko bat, baliozko objektuen truke maileguak ematen zituena. Handik hurbil, Juduen Museoa.


Baina, agian, plazako elementurik nabarmenena Shoah-ren memoriala da; hots, “hondamendiaren” monumentua; hala deitzen diote juduek Holokaustoari. Brontzezko zazpi behe-erliebe ditu, sarraskiaren eta deportazioaren eszenak dituztenak. Arbit Blatas lituaniar eskultoreak egin zuen lan hori. Bere aita Dachau sarraski-esparrutik bizirik atera zen, baina ama ez; beste 85.000 pertsonarekin batera hil zuten Stutthof kontzentrazio-esparruan, Gdansketik gertu, Polonian. Naziek eraikitako arantzadun alanbrezko hiru ilarak koroatutako adreilu gorriko horma beldurgarri baten gainean daude.•

GIDA PRAKTIKOA «Kosher» Oraindik probatu ez baduzu, kalean dauden jatetxeetako batean egin dezakezu.

Sinagogak Sinagogak Juduen Museoarekin konbinatutako sarrerekin baino ezin dira bisitatu. Museoak Lidoko hebrear hilerrira bisitak antolatzen ditu, baita ghettoan barrenako bisita gidatuak ere.

21


Elefanteen etxeratzea THAILANDIAKO MIGRAZIORIK HANDIENA

22


Pandemiak nazioarteko turismoa geldiarazi zuenean, Thailandiako «santutegietan» lan egiten zuten 3.000 elefante etxekotuak langabezian geratu ziren. Horiei esker lortzen diren diru-sarrerak desagertuta, eta gosez hiltzeko arriskua ekiditeko, 1.000 bat elefante eta haien «mahout»-ak beren herrixketara itzuli ziren. Thailandiako iparraldeko oihanean barrenako migrazio horren lekuko izan gara. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Lillian Suwanrumpha

23


ELEFANTEEN ETXERATZEA hailandiako iparraldeko Huay Pakoot herrixka da animalia hauen helmuga. Han sortu ziren eta han, azken lau mendeetan, Karen etniako mahout (elefante gidariak) belaunaldi desberdinek ugaztun handi hauen heziketa lanbide bihurtu dute. Gehienak Chiang Mai-tik datoz, 180 kilometrora kokatutako gune turistikotik edo “santutegitik”, horrela deitzen baitiote. Han, dena den, elefanteak ez dira sakratuak, hezitzaile batzuentzat bederen; izan ere, behin baino gehiagotan salatu izan baitira erabiltzen dituzten sistema gogor eta krudelak. «Oso memoria ona dute. Urte batzuetan kanpoan egon diren arren, badirudi badakitela etxerako bidea», dio Chaiyapornek, 15 urteko mahout gaztetxo batek. «Nekatuta daude, baina nahiko zoriontsu», gehitu du

T

Handian, Huay Pakoot herrixkako irudia. Bertan Karen etniako «mahout»-ak bizi dira. Txikian, Theerapat Trunakan, Elefanteen Aliantza elkarteko lehendakaria, elefante eme batekin.

24

Huay Pakootera iritsi ondoren. Thailandiako Elefanteen Aliantza elkarteko lehendakariak, Theerapat Trunakan-ek, adierazitakoaren arabera, gutxi gorabehera 1.000 elefante eta haien mahoutak itzuli dira etxera azken bi hilabeteetan. «Hain epe laburrean hain migrazio handia izateak ez du aurrekaririk gurean», dio. Baina etxera itzultzeak arazoak ekarri ditu. Huay Pakoot-en, esaterako, hamar bat elefante bizi ohi ziren. Orain, 90 baino gehiago dituzte. 400 biztanleko herri hau inguratzen zuten baso eremuak desagertu egin dira, bertakoek artoa landatzeko lurrak behar zituztelako. Horrek zer ekarri du? Elefante talde handi honen beharrak asetzeko basorik ez dagoela. «Herrixka hauek ez daude prestaturik», Theerapaten esanetan. Gainera, gatazkak izan dira elefanteen artean lurral-


detasun kontuengatik, eta gutxienez bi zauritu izan dituzte borroka batean. Animalien egoera arautu Oihanetik itzuli ziren mahoutentzat egunero 300 kilo inguru landare aurkitzea –elefante baten eguneroko dieta– ez da lan erraza. Basorik ezean, daukaten aukera bakarra erostea da eta honek 500 baht (15 bat euro) suposatzen du egunero, 19 urteko Jirayu Prateeppratarn-ek argitu digunez. «Larre, banana eta azukre kanabera gehiago landatu beharko lirateke herrian», egoera gehiago luzatzen bada, bederen. Theerapatek ohartarazi digunez, herrixka honetako familien aurrekontuak, esaterako, agortzear daude. Orduan, zer egin?

Beldur dira, beharrak bultzaturik, lanik gabeko mahoutek Thailandia eta Myanmar arteko mugaren inguruan dabilen legez kanpoko zur-industriara joko ote duten diru apur baten bila. Halere, batzuen ustez, baliteke covid-19ak eragindako krisi ekonomiko latz honek sarritan hain bortitza den animalia-turismoaren inguruko hausnarketa bultzatzea. Thailandian berebiziko garrantzia du turismo mota honek, eta hau guztia behingoz arautzeko garaia da. Herrian batzuk pozik daude elefanteen itzulerarekin. Mahout Sinchai Joroenbunpod-en animaliek (37 urte) ez dute sekula kanpaleku turistiko batean lan egin. «Elefante hauekin hezi nintzen, nire nebaarreben parekoak dira», esan du. •

25



Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo

INDIAN BARRENA, MAHARAJA BATEN PARE

Maharajas’ Express Train



MAHARAJAS’ EXPRESS TRAIN

Delhitik Bombayra, munduko tren luxuzkoenetako batean. Glamourrak, dotoreziak, gastronomiak eta erromantizismoak indiar maharajen antzinako oparotasuna dakarkigute gogora.

elhi eta Bombay artean 1.400 kilometro eskas daude. Errepidez 25 bat ordu izango lirateke National Highway 48tik barrena, eta hegazkinez egunean 30 konbinazio baino gehiago daude hiri batetik bestera bi orduko tartean joateko. Horiek izango dira, seguru asko, aukera azkarrenak, baina ez dute maharaja baten pare luxuzko tren batean zortzi egunez bizitzeak duen erromantizismorik. Mugimenduan dagoen hotel bat baino, Maharaja’s Express delakoa gurpil gaineko jauregia da. Bere dekorazioak Hindustango eskualdeko administrazio kolonial britainiarraren urrezko garaia dakarkigu gogora. Sasoi distiratsu haietan, maharaja bakoitzak ondasun ugari zituen; hots, dozena bat noblezia-titulu, zenbait emazte, dozena bat seme-alaba, elefanteak, zenbait tren bagoi pribatu eta, noski, hainbat Rolls-Royce. Espero izatekoa zen bezala, alfonbra gorri batek markatzen digu, Delhin, Safdarjung geltokiranzko bidea. Bi nasa baino ez ditu eta minimalista da, New Delhiko geltoki kaotikoaren aldean. Lore apaingarri ikusgarriak ditu han-hemen. Xanpain frantses kopa batzuek eta bertako musikarien doinuek arintzen digute irteera ordura arteko itxaronaldia. Gaueko hamarretan, astiro eta kirrinka artean, trena martxan jarri da. Lokomotorrak 22 bagoi ditu atzean, guztira gehienez 88 bidaiari eraman ditzaketenak, gela eta kategoria desberdinetan banatuta. Suite presidentzialak bagoi oso bat hartzen du eta bertako erosotasunen artean, adibidez, egongela bat, bi logela eta edonor txunditzeko moduko bainuontzia daude. Trenak 20 metro koadroko 4 suite ere baditu, edo beste era batera esanda: bagoi erdi, 13,9 me-

D

Taj Mahal-en irudi ederraren azpian, Jaipurreko kaleko te saltzailea, Bikanerreko Gajner Palace Hotel-ean aurkitu genuen jantzi tradizionalez apaindutako langilea eta turisten argazkietarako apaindutako bizilagunak, Jaipurren.

29


MAHARAJAS’ EXPRESS TRAIN

Goiko lerroan, Japurreko tren geltokiaren ikuspegia; Jodhrupeko biztanle bat eta trenaren ikurra; janari dastaketa luxuzko bagoian, eta turistei ongietorria ematen.

tro koadroko 18 junior suite eta 20 Deluxe kamarote. Guztiek dute idazmahaia, kutxa gotorra eta ur beroko dutxa. Kasik maletak desegiteko denborarik gabe zerbitzatu digute afaria. Bi jatetxe-bagoi daude, Mayur Mahal eta Rang Mahal, indiar art-decĂł estilo betean dekoratuak. Horietan John Stone bost izarreko chefak nazioarteko platerak eta indiar tradizio gastronomikoko beste batzuk uztartzen dituen karta eskaintzen du.

Taj Mahal-ekin hitzordua Trika-traka eta kirrika hots artean, trena bidea irekitzen ari da poliki-poliki Delhi Agra artean dauden 200 kilometroak osatzeko. Goiztiar gabiltza Taj Mahal-en sartzen lehenak izateko. Hiriak lo jarraitzen du. 1983an Unescok Munduko Ondare izendatu zuen Taj Mahal, bisita gehien jasotzen dituen Indiako ikur arkitektonikoa. Shah Jahan enperadoreak eraiki zuen XVII. mendean bere erregina kutunenarentzako mau-


soleo gisa. Mumtaz Mahal zen erregina hura, bere bikotekidearen hamalaugarren semeaz erditzean hil zena. Shan Jahanek mausoleoa eraikitzeko Rajastaneko marmola enkargatu zuen, zeinak bereizgarri berdingabea duen: goizez arrosa koloreko ikusten da, arratsaldez zuria eta gauez krema kolorekoa. Arratsaldez Agra gotorlekua bisitatu ohi da, Yamuna ibaiaren ertzean. Sha Jahan bertan gorde zen bere emaztea hil zenean. Bere leihateetatik emaztearen atsedenlekura, Taj Mahalera, begira eman zituen

bere azken urteak, Yamuna ibaiaren beste aldetik. Biharamunean Ranthambore Parke Nazionalean safaria egitea tokatzen da, oraindik bertan bizi diren Bengalako tigreak ikusteko asmoz. Parkea Jaipurreko maharajaren ehiza-esparru pribatua izan zen. Erruz ehizatzen zen bertan eta orduko milaka tigreetatik egun berrogeiren bat geratzen dira, eta, hala ere, isilpeko ehiztarien mehatxupean dago. Espero izatekoa zen bezala, ez genuen tigrerik ikusi, baina paisaia izugarriari eta orein eta krokodilo zenbaiti esker benetan

Behean, ezkereskuin, ilunabarra Man Sagar aintziran kokatutako Jal Mahal Water jauregian, eta Pichola aintzira zeharkatzen duen txalupa.


MAHARAJAS’ EXPRESS TRAIN

Handian, Jodhuper hiri urdinaren ikuspegia Mehrangarh gotorlekutik. Txikian, Jantar Mantarreko behatokia, Mehrangarheko beste ikuspegi bat eta globo saltzaile bat.

esperientzia atsegina izan da. Bazkaria zerbitzatzen diguten bitartean, trena Jaipur-era bidean doa. Hiri arrosa, Rajastaneko hiriburua. Geltoki bakoitzean, alfonbra gorri bat eta bertako musika eta dantzak ditugu lagun, autobuserainoko bidean. Jaipurren Jantar Mantar bisitatuko dugu, XVIII. mendeko behatoki astronomikoa, eta horren ostean, afaldu egingo dugu, non eta hiriko jauregian, sasoi batzuetan errege-familiaren bizileku den eraikinean. Hurrengo egunean Bikaner-era iritsi da trena, non tradizioak gizonek bibotea ez moztea agintzen duen. Batzuena 7 metro neurtzera ere irits daiteke. Hemen Junagartheko gotorlekua bisitatuko dugu. Indiar estiloko makina bat mural-margo ikusgarrirekin eta harribitxi inkrustazioekin apainduta dago. Horien artean mural bitxi bat nabarmentzen da, zeinarekin bere eraikitzailea, XVI. mendeko maharaja batek, hirira likido preziatua, ura, erakartzen saiatzen zen. Arratsaldez, gameluek tiratutako gurdiek ezerezaren erdian dauden dunetara eramaten dituzte turistak. Bertan ilargiaren argipean afaria prest dugu. Harresietatik aintzirara Bosgarren eguna iritsita, trena Jodhpur-era iritsi da. Mehrangarh-eko gotorlekua ikusiko dugu hemen, India osoko ikusgarrienetako bat. Bertan kokaturiko museo batean miniatura, musika-tresna, jantzi eta altzari bilduma oparoa dago. Gainera, bere harresiek bikain kontserbatutako kanoi originaletako batzuk izateaz gain, hiriaren bista izugarriak dituzte. Hiriko alde zaharra bisitatu ostean, ilunabarrak itxura ona du. Bidaiariek afari-koktel pribatua zain dute Hanwant Mahal jatetxean, txotxongilo ikuskizun eta guzti. Gauean, trena Udaipur-erako bidean doa, goizean txalupaz Pichola aintziran ibili eta hiriko jauregia bisitatzeko. Bertako uharteak inguratzen dituzten paisaia zoragarriek ematen diote ospea aintzirari. James Bond-en sagako “Octopuss� filmeko hainbat eszena filmatu zuten aintzira honetan eta bertako jauregiak ere zinema plato gisa baliatu zituzten. Zazpigarren eguna dugu, eta Sevaliyako geltokian gelditu gara, dinosauroen fosilen parkea ikusi ahal 32


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi 1933an bost hegazkinekin hasi zen Turkish Airlines-ek (Star Alliance-eko kidea) 336 hegazkin ditu gaur egun, munduko 306 helmugatara bidaiatzen dutenak; 257 nazioartekoak eta 49 nazionalak, 124 herrialdetan. Estatu espainoletik 77 hegaldi ateratzen dira Istanbulera astero Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako, Malagako eta Bilboko aireportuetatik, eta hortik mundu osoarekin konexioa dute. Inauguratu berri dute Istanbulgo aireportu berria, munduko handiena. www.turkishairlines.com

Trena Bost aukera eskaintzen ditu, prezio eta ibilbide desberdinekin: “Indiako Ondarea”, 7 gauekoa eta Bombaytik Delhira joaten dena (6.840 dolar); “Indiako Altxorrak”, 3 gauekoa eta Delhi-AgraRanthambore Jaipur-Delhi ibilbide zirkularra egiten duena (3.850 dolar); “Indiako Harribitxiak”, hau ere 3 gauekoa eta aurrekoaren prezio eta ibilbide antzekoa duena; “Indian Panorama”, 7 gauekoa, Delhitik abiatuta hainbat hiri bisitatzen dituena, Varanasi barne, ondoren Delhira bueltatzeko (5.980 dolar); eta azkenik, “Indian Spendour”, 7 gau Delhitik Bombayra (5.980 dolar). Informazio gehiago: Maharajas’ Express: www.the-maharajas.com

Taj Mahal Palace Hotel: www.tajhotels.com 33


MAHARAJAS´EXPRESS TRAIN

Goian, ezkerretik eskuinera, Agrako kupula gorria, emakume bat, ÂŤrickshawÂť-ak Sardar azokan, herri bateko ikasleak eta Bombayko emakumeak.

izateko. Asiako garrantzitsuenetako bat da. Bertako arroketan inkrustatutako Historiaurreko arrasto ugariek frogatzen dute Narmadako errege-dinosauroak existitu zirela. Esperientzia are interesgarriagoa suertatzen da duela 65 milioi urte desagertutako izaki horien arrautza bat esku artean izateko aukera duzunean. Ondoren, Balasinor Lorategiko Jauregian hamaiketakoa egin dugu, beren jantzi tradizionalak soinean, errege-

familia lagun dugula. Hainbat dantza tradizionalek girotzen dute bazkaria. Hala ere, dantza gogoangarrienak trenean izandako azken afarikoak dira. Xanpain kopa batzuekin eta Bollywoodeko musikarekin astintzen dute gorputza bezeroek, zerbitzariek markatzen duten konpasean. Bidaia amaierara iristen ari da, eta trena ez da geldituko hurrengo goizera arte; 8.15ean iritsiko da Bombayko Lokmanya Tilak Terminus-eko geltokira.


Taj Mahal Palace Luxuzko tren bati hain bidaia garestiaren mailako hotel bat dagokio. Halakoa da Taj Mahal Palace. Tata familia parsiak eraiki zuen eta Taj katearen sorrerako lehen hotela da duela mende bat baino gehiagotik hiriaren ikurra den luxuzko hotel hau. Bi gune ditu, dorrea eta jauregia, non nazioarteko elitea eta Bollywoodeko industria batzen diren bertako sukaldaritza bikainaz gozatzeko. Hiriaren

bihotzean kokatuta dago eta duela gutxi eraberritu dute. Altzari garesti, antigoaleko gauza eta alabastrozko sabai ikusgarriekin dekoratuta dago eta Indiako hotel ospetsuenetako bat bihurtu da. 565 gela ditu, horietatik 46 suite-ak, eta, horiez gain, suite Exekutiboak, Luxury, Grand Luxury eta Presidentzialak ere bai, non luxuak eta detaileek mugarik ez duten.•

Behean, ezkereskuin, Bombay hirian kokatutako Mondegar kafetegia eta ÂŤselfieÂť bat Taj Mahal hotelaren aurrean.



Dogon herria IZARREI BEGIRA Testua eta argazkiak: Juan Luis Mugertza


DOGON HERRIA

Maliko etnia batekoak dira eta Bandiagarako amildegietatik Niger ibairaino hedatzen den lurraldean bizi dira. Dogonak, batez ere, artatxikia lantzen duten nekazariak eta errementariak dira. Ospetsuak dira beren eskultura eta kosmogoniagatik. Dogon herriaren eguneroko bizitza. Goian, ezkerrean, Toguna edo «Hitzaren etxea», nagusien kontseilua egiteko erabiltzen den lekua.

38

frikar herri honen tradizio eta sinesmenek jende asko liluratu dute; horien artean, Marcel Griaule etnologo frantziarra; Dogon herriaren mitologia aztertu zuen eta aspaldi jabetu zen haien sinesmenetan Sirius izeneko izarra bi izarrek osatzen zutela. Mendebaldeko astronomoek 1884. urtera arte ez zuten ikusi Siriusen inguruan beste izar bat dagoela, bueltaka batzuetan. Logelako leihoa zabaldu dugu proba egitearren, baina alferrik, ez dago beroa saihesteko modurik. Azkenean, bai-ez aritu ostean, ostatu gaineko terrazan egin dugu lo, eltxoak lagun genituela. Oso goiz esnatu gara, oso goiz esnatu gaituzte argi izpiek, artatxiki aleak xehatzen ari diren emakumezkoen makilen kolpe hotsek, astoen arrantzek, behien marruek eta, nola ez, umeen garrasiek. Maliko hegoaldean gaude, Dogon lurralde sakratuan, Afrikako lekurik misteriotsuenetakoan. Dogon herria ikaragarrizko faila bat da, Bandiagara izenez ere ezagutzen dena. Lurraren arraildura da, bi zapalden arteko desnibela hondarrez osatuta duen labarra, 150 kilometro luze eta, zenbait lekutan, 300 metro altu duena. Dogonak bizi diren lekua horma handi batek babestuta dago, eta baobab zuhaitzez apainduta. Eurite sasoian ur jauziak –Bananikoa, ehun bat metrokoa– ikusten dira, eta sikate sasoian dena da hondarra, hondarrez jantzitako herrixkak. Dogonak bizi diren lekuan lehen beste batzuk bizi ziren. XIV. mende bukaeran heldu ziren mendebaldetik, islamak behartuta, Maliko inperioak indarra galdu zuela jabetuta, beraiek animistak ziren-eta. Labarreko hormetan esekita, tellem izeneko leinukoen etxetxoak ikustean, momentuan jabetu ziren oso txikiak zirela. Horregatik, bertakoek esaten dute etxetxo horietakoak pigmeoak zirela, eta beraien arbasoek kanporatu zituztela gaur egun Afrikako erdialdean (Gongo, Ruanda) bizi direnak. Dirudienez, adituek ezer gutxi dakite desagertutako gizontxo gorrien gainean. Halarik ere, beraien etxeek oraindik hor diraute harkaitzetan zizelkatuta, ondo mozorrotuta, begietatik oso urrun. Etxeak oso txikiak dira, eta atetxoek umeentzat egindakoak dirudite. Etxe batzuen hormek, eta harkaitzek, ordukoen margo arrastoak gordetzen dituzte oraindik. Halarik ere, dogonak ez ziren tellemen etxeez

A

baliatu bizitzeko; hildakoak gordetzeko bakarrik erabiltzen zituzten, eta darabiltzate egun. Gorpuak bertaraino altxatzeko sokak egiteko, baobab zuhaitzaren oskola erabiltzen dute. Bertakoen ustetan, bizitzaren eta heriotzaren arteko harremanak irudikatzeko modua baino ez da. Behean Dogon herria dago, eta bertan etxeak, bihitegiak eta meskita daude. Maliko beste leku askotan bezala, meskitak Sudanekoen antza du. Gerizpetan umeak daude Korana ikasten, egurrezko oholetan idatzitako hizkiei adi-adi. Hala ere, bertatik pasatzean, tartetxo bat hartuko dute atzerritarrei irribarre gozoa eskaintzeko, eta, nola ez, «Bonjour! Tubabu! (zuria)» esateko. Dogon herrira joateko Bandiagara, Bankass eta Sanga dira bertara heltzeko herriak. Bandiagara da goi ordokiko herririk handiena, Mopti-tik 75 kilometrora dago, oso ondo kokatuta. Udatiar askok erabiltzen du izen bereko failara joateko, edota Bankasera edo Sangara hurbiltzeko. Bandiagarako failara joateko ezinbestekoa da gidari bat hartzea, baina horretarako komeni da abiatu aurretik, Sangako gidari bulegoan galdetzea, edonorekin ez joateko. Geuk ere horrela egin genuen, eta horrek asko lagundu zigun Dogon herria hobeto ulertzen, bertakoen ohiturak errespetatzen eta harriz, adobez eta lastoz egindako bihitegiek osatzen duten labirintoan ez galtzen. Herrixka bakoitzaren erreferentzia baobab batek ematen dizu, herritik gertu daudenak baino handiagoa izan ohi baita. Etxe batzuen inguruan, errituetan erabilitako oiloen lumak aurki badaitezke ere, gero eta musulman gehiago daude Dogon herrian, eta bertako nagusi askok ez dute begi onez ikusten. Gurekin hitz egin duen agurea beste lagun batzuekin dago, Toguna izeneko lekuan. Zortzi mugarri eta 60 zentimetroko sabai baxuak dituen harrizko eraikuntzan egiten dute agureek bilkura. Lekua oso freskoa da, eta bertakoek ez diote inolako trabarik ipintzen etorri berriari, baldin eta kola izeneko fruitu garratza edaten badu, eta, nola ez, eskupekoa uzten badu. Horrelako jakintsuekin komunikatzeko modu bakarra gidaren bitartez izan ohi da. Sabaia horren behean zergatik dagoen galdetuta, «kaskarreko galanta hartzeko», esan zigun txantxetan.


39



DOGON HERRIA Gero argitu ziguten etxe bakartu hura erabiltzen dutela emakumeak bertan sartuta hilerokotik babesteko, odolaren zikintasunak herrixka ez kutsatzeko. Emakumezkoen etxea berehala ikusten da; herritik at dago, eta, gainera, borobil itxurako eraikuntza handi bakarra da. Hilerokoa dutenean bost egun ematen dituzte bertan. Azken egunean arropa garbitzen dute, eta gorputza ukenduz igurzten, gero gizonarengana txukun-txukun joateko. Baztertutako emakume hauetako askok sexu-organoen mutilazioa pairatu ohi dute. Herri barruko distantziak txikiak dira, egokiak asfaltorik gabeko bidexketan gora eta behera oinez ibiltzeko, eta bertakoei erreparatzeko. Bat-batean gizonezko bat agertuko da bizikleta batean, aitzurra lepotik eskegita. Edota mutikoak ortozik, korrika, bizikletaren uztaiari eusten dion makilatxo batez lagunduta, zoruko hondarrean arrastoak uzten dituela. Eta nola ez, kolore biziko soinekoak jantzitako itxura ederreko emakumeak, urontzia buru gainean urez beteta, iturritik bueltan, edota iturrira bidean. Bihitegietan zizelkatutako ateak gero eta gutxiago ikusten dira. Horrelako asko Pariseko museoetan daude, edota eskrupulurik gabeko udatiar aberatsen etxeetan. Guk azokan edota kale bazterrean ikusitako katamaloak irudikatuko ditugu, eta zeruari begira egin dugu amets. Tradizioaren izenean tortura Munduan, 130 milioi neskatok eta emakumek jasan izan dute inoiz ablazio erritua modu batean zein bestean. Maliarren hizkuntzan, banbaraz, erauzketari segilili esaten diote; «otoitz egiteko ezinbesteko garbiketa» esan nahi du. Klitoridektomia, hots, ablazioa da afrikar tradizioetan ohiturarik anker eta traumatikoena. Gizonezkoen zirkunzisioak bezala, kanpoan du jatorria. Izan ere, arabiarrek zabaldu zuten. Koranean aipatzen da, baina ez ei du ondo argitzen «emakume guztiek, egoera guztietan, ablazioa egin behar dutenetz». Dena den, musulmanen artean zabaldutako erritu gaitzesgarri horrek azkar zabaldu zituen bere garroak kontinentean, eta, zelan ez, fetitxeen herrian, magoen, konjuruen eta gaitzen herrian. Maliko herritar askoren ustez, mundua inork ulertu eta gobernatu ezin dituen indar arrotzez betea dago. Tradizioak eta kulturak oso errotuta daude, eta erauzketa ezinbesteko baldintza

Ur bila doazen haurrak. Ondoan, Korana ikasten eta herriaren irudia.

omen da, kasu askotan, ezkontideen arteko zina bermatzeko. Bertako animisten artean ere indar handia hartu zuen, eta horretaz baliatu ziren bestelako zentzua emateko, euren sinesmenei eusteko. Erauzketaren aldekoetan, oso ohikoa da entzutea ablazioak, emakumearen emankortasuna ziurtatzeaz gain, senarraren gogoa areagotzen duela, gizonarekiko fideltasuna bermatzen laguntzen duela, emakumearen garbitasunarekin lotura duela, eta, egin ezean, emakumezkoak hil egin ohi direla. Baina horiek lelokeriak dira; errealitatea oso bestelakoa da. Odol-jarioak eta infekzioak izan ohi dituzte, eta sexu harremanetan, oinazea. Erditzean, aparatu genitalak malgutasuna galtzen du, eta jaioberriaren burua umetokitik irtetean oso ohikoa da ernaltze-organoetan urradurak izatea, eta umea, ama edo biak hiltzea. Gaur egun, berrogei bat lurraldetan baino gehiagotan egiten dute praktika hori: Malin, Egipton, Yemenen, Etiopian eta Somalian (horren kontrako lege bat ezar dezaten sinadura-bilketa kanpaina bat egiten dabiltza egunotan), besteak beste. Munduan, hamar segundotik behin emakume bati egiten diote erauzketa. Minutuko, bospasei neskatxok jasan ohi dute praktika hori. Orduko 340k eta eguneko, 8.000k. Urtean, hiru milioik. Tartean, milaka neskatxo odolustuta hil dira, eta zenbatzerik ez dagoen beste emakume askok bizi izandako esperientzia anker hori buruan duela bizi beharko du. Halako praktikak egiten dituzten emakumeek ez dute prestakuntzarik, eta ez dute inolako neurririk hartzen mina arintzeko, ezta horren osteko sufrimendua gutxitzeko ere. «Horrelaxe izan da beti, eta horrelaxe izan beharko» dela sinetsita egiten ei dute. Bizar-labanatxoa, ugerrak hartutako aiztoa, belarrak, nahikoa izango dira edozein leku eta modutan erritua egiteko. Behin egindakoan, neskatxoaren amak –berak ere pairatu arren– sekulako lasaialdia hartuko duela diote, alabak emakume izateko egin beharreko pausoa delakoan. Gaur egun, arabiar zein afrikar estatu askotan familia dirudunek ospitalean egiten dute, jakinda horrek ez duela libratuko neskatxoa, inondik inora, psikikoki eragingo dion traumatik. Odolaren usaina Hiru ablazio mota daude, batzuk besteak baino larri eta krudelagoak. Musulmanek egiten dute «arinena»41


DOGON HERRIA edo: klitoriaren ertz bat ebaki. Afrikako herrialde gehienetan, aldiz, klitoria eta ezpain txikiak ere mozten dituzte. Bigarren mozketa hori garbitasunaren kontzeptuarekin lotzen dute. Hirugarrenean, traumatikoena, ezpain handien zati bat ere kentzen dute. Bi ertzak josten dituzte, eta zulo txiki bat besterik ez dute uzten, txiza eta hilekoa irten ahal izateko. Malira egindako bidaian ezagutu dugu Fatoumata Sinaba, duela 40 bat urte hasi zen klitoridektomia egiten; bere amak ere egiten zuen. Ez omen daki zenbat urte dituen, 7080 inguru. Erabiltzen dituen tresnak erakusteko esandakoan, ezetz erantzun digu, baina bere alabak, Hawak, baietz esan du. Sasoi batean, Hawak ez zuen ulertuko zelan egon zitekeen tradizio horren kontra, baina gertuko baten alabaren heriotza bertatik bertara ikusteak begiak zabaldu dizkio, antza. «Ez nuke inondik inora onartuko familiako baten bati egitea; nahiago, ni lehenago hil», esan du. Itxaropenerako beta Azken hamar urteotan, gero eta gehiago dira praktika horren kontra entzundako iritziak; bai kanpoan bai bertan egindako kanpainek askoren pentsamoldea aldatzen lagundu dute. Informazio gehiago izateko, geu ere Hawarekin izan gara. Berak Moptin egiten du lan, Forward Emakumeen Osasun, Ikerketa eta Garapenerako Fundazioan (Foundation for Womens Health, Research and Development), eta oso ondo azaldu digu zer-nolako arazoak dauden erauzketaren inguruko uste ustelei aurre egiteko: «Malin analfabetismoa oso zabalduta dago. Jendeak informazioa behar du, baina ez da erraza. Gainera, etnia askok, bereziki nekazariherrixketan bizi direnek, ez dute begi onez ikusten arbasoengandik errotutako ohitura hori bertan behera uztea, nahiz eta legeak kondenatu eta zigortu. Gainera, gurean sexuaz aritzea tabua da. Bizi garen gizartean, komunitateak indar handia du. Neskatoak ez dira gurasoenak; komunitatearenak dira, eta horrek baldintzatzen du erabakia». Amaiera aldera, dirulaguntzaz ere aritu da Hawa. Gobernuak elkarteari dirulaguntza txikia ematen dio. Aurrera egiteko, xaboia egiten dute, eta zera etorri zaigu burura: ea horrek praktika nazkagarri horren zikina garbitzen laguntzen duen. Hala ere, badago itxaropenerako zirrikiturik. Islamiar teologo aurrerakoi batzuen ustez, Koranak ohitura horren gainean esandakoak ez omen du inoiz praktika horren aldeko aipurik egiten; aitatu baino ez omen du egiten, eta ez da inondik inora erauzketaren aldeko apologiarik egiten. Horrek ez du lagunduko egindako kaltea arintzen, baina, behinik behin, oraingo belaunaldiak horretaz jabetzeko eta aurpegia erakusteko balio badu, gaitz erdi.• 42


Magiak eragin handia du egunerokotasu nean. Irudiotan, fetitxe egilea eta totemak, baita errituetan erabilitako botilak eta lumak ere.

43


Aizkorri GORRIA, GOGORRA, GAILURRA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo



AIZKORRI

Paradoxa asko du Aizkorri mendiak. Ez da inguruko tontor garaiena, baina bai jende gehien erakartzen duena. Tontorrari ez ezik, mendikate osoari ere ematen dio izena. Pirinioetatik kanpo Euskal Herriko mendikate garaiena eta alpinoena da. Oso harritsua da, eta neguan Gipuzkoa aldera duen 1.200 metroko amildegi sakonak gailur handi eta gogorraren itxura ematen dio. San Adrian edo Sandrati aterpetik abiatzen den Sancti Spirituko bidea da amildegi horiek gertutik ikusteko egokiena, gailurreriaren ipar isurialdetik iristen baita 1.528 metroko tontorrera.

46


ipuzkoa hegoaldean dago Aizkorri mendia, eta izen bereko mendikatea. Egun eguzkitsuetan gailurretik eskuko hatzekin uki daitezke Arabako Lautada, Gasteizko etxe orratzak, eta Nafarroako Sakana, Beriain handiaren magalean. Euskal Herriko mendi kutunenetakoa da Aizkorri, euskaldun askorentzat halako aura magikoa duena. Igo beharreko ezinbesteko tontorra, mendizale titulua lortu nahi bada. Pirinioetatik kanpo 1.500 metroko garaiera gainditzen duen Euskal Herriko mendikate bakarra da, eta horrek, jakina, mendizaleak erakarri izan ditu betidanik. Aizkorri tontorra bera, “haitz� eta “gorri� hitzetatik eratorritako izena, mendikateko ekialdean kokatzen da, eta sarbide erabilienetik, Otzaurte mendatetik gertuen dagoen neurrian hartzen du bisitari gehien. 1.528 metro ditu tontorrak, baina mendizaleek gai-

G

lurraren magalean dagoen ermitan (Santo Kristo izenekoa) edo aterpean bilatzen dute babesa. Aterpe txukuna, tximinia, 10-12 pertsonak lo egiteko lekuarekin, eta otordua egiteko mahaiarekin. Ez dira gutxi izaten gaua hemen pasatzeko hautua egiten dutenak, bai udan, baita neguan ere. Hori bai, neguan bada, lo-zaku ona eraman. Aizkorrin tenperaturak oso hotzak izaten baitira. Otzaurtetik, Urbiako belazetik (autoa Arantzazuko Santutegian utzi behar da) edota Araia eta Zalduondotik igo daiteke Aizkorrira. Ipar isurialdean dauden dozena erdi kanaletatik ere igo daiteke, zorua lehor dagoenean, edota neguan, elurra ondo asentatuta dagoenean. Kanalaundi zuzena izenekoa da Aizkorriko tontorrera daramana. Teknikoki, noski, ez dauka Pirinioetakoen zailtasuna, baina 50 graduko inklinazioa, edo gehixeago

Handian, Sancti Spirituko senda hasten den hesia. Txikian, Aizkorrira bidean, ipar isurialdetik, eta gailurretik gertu dauden kate edo ferratak, arriskurik gabekoak.

47


AIZKORRI harrapatzen du azken zatian, eta kopuru horietan izotz eta elurretan ibiltzeko kranpoi eta pioletarekin eskarmentua derrigorrezkoa da. Aukera horrek gailur traza ematen dio Aizkorriri, jantzi egiten du mendia, toke alpinoa, prestigioa, eman mendiari. Erreportaje honek Aizkorriko tontorrera daraman bide ezezagunena, jende gutxien batzen duena, du ardatz: Sancti Spirituko senda, izen ofizialik ez badu ere (Zegama-Aizkorri mendi maratoiko korrikalariak bertatik igotzen dira gailurrera). Sandrati edo San Adrian kobazulotik doanak badu izena: Kalbario edo Mandobidea, baina Sancti Spirituko ermita atzean utzi eta bidea mendikateko ipar isurialdean barrena egiten duenak ez du izen ofizialik. “Sancti Spiritu senda� omen. Ermita hori pasatu eta bost minutu gorago hesi bat zeharkatu behar da, ipar isurialdera pasatzeko.

48


Trena eta 8-10 orduko mendi irteera Aizkorrira igotzeko modua ikaragarri aldatu da azken hamarkadetan. Otzaurteko atea erabili, eta mende erdi betetzear dauden mendizaleek ondo dakite mendez aldatu baino lehen, 90eko hamarkadan, zer formula erabiltzen zen Aizkorrira igotzeko. Zegama-Otzaurteko tren geltokian jaitsi, eta egurra, gailurreraino. 900 metroko desnibela eta dozena bat kilometro, tontorrerainoko joanekoa. Itzultzeko, beste hainbeste. Mendi buelta egun osokoa izaten zen, 8-10 ordu bai. Zegama-Otzaurte geltokia, gainera, berezia zen. Txartel ikuskatzaileari abisatu behar zenion, bertan jaitsi eta trena geratzeko. Bestela Altsasuraino joan zintezkeen. Eta autoa zer, esango du irakurleren batek? Etzegarateko mendatea pasatzea abentura handi samarra zen 25-30 urte atzera, eta autoa Otzaurteko lepoan bertan utzi behar zen. Egun Beundako atsedenlekura eta Al-

daola aparkalekura daraman porlanezko pista gurdibidea zen ez aspaldi, eta Otzaurtetik aurrera autoan joatea debekatua zegoen. Egun, pista zabalik da. Batzuk hala izatearen alde egongo dira, eta beste batzuk kontra. Beundara jende asko joaten da otordua egitera, eta Aldaolako aparkalekua ere txiki geratzen da sarri. San Adriango aterpetik 10 minutura dago Aldaola, eta sarbide ezin hobea da. Aizkorri tontorra ordu eta erdi pasatxora hurbiltzen du aparkalekuak. San Adrian aterpe aurretik pasatzen da bidea, eta gazte garaian bertan lo eta jolas egin genuenontzat penagarria da zer itxura zatarra duen gaur aterpeak. Zaborrez josia, hormak zuloz beteta‌ Urteak daramatza itxita, eta erremediorik gabe, itxuraz. Halako eraikinak, eta halako tokietan, itxiak egoteak tristura sortzen du. San Adriango kobazuloko bidea ezkerretara utzi, eta

Argazki txikietan, Aketegiko erpina eta Aketegi (1.551 metro); Aizkorri gailurreko aterpe dotorea, eta Sandrati edo San Adrian kobazuloko ermita. Handian, San Adrian kobazulo natural erraldoia.


AIZKORRI Aizkorriko hiru erretratu. Ondoan, ermita eta aterpea, gailurretik, eta hiru mendizale tontorrean (1.528 metro). Behean, iritsi aurreko azken malda harritsua. Atzean, Aizkorriko ermita, lainopean.

50


zuzen igo behar da hesi ondotik. Sancti Spiritu ermitara iristen da aurrena, eta bost minutu geroago, hesia zeharkatzen da. Aizkorriko ipar isurian gaude. Igoera samurra eta erosoa da, Mandobide bidetik baino errazagoa, bide hori oso harritsua delako. Senda honetan belarra eta pagadi hostoen zorua da nagusi. 20 minutuko pendiz gogorra du, baina eramangarria da. Sendatik ez urrun Iturbegieta putzua dago, Oria ibaia jaiotzen den gunea. Gipuzkoako erreka urtsuena omen. Ferrata zati polita Pago basoa oso goian bukatzen da, 1.400 metroko garaieratik gertu. Eta hauspoa dagoeneko larri dagoenean, miraria gertatzen da: Aizkorriko ermita gertugertu azaltzen da begi bistan. Aiztontor Altuna (1.454 m) eta Tontorraundi (1.484 m) gailurren azpitik pasatzen da senda, Lepoetako Nardea Kanalaren bukaeran. Hauxe da bideko zatirik ederrena, ferrata edo kate antzeko batzuk baitaude, iparrera dauden amildegien efektua edo inpresioa apaltzeko. 25-30 metroko zati laburra da, eta ez dauka arriskurik. Amildegia, egon, badago, baina elur eta izotzik gabe lasai egiten da bidea. Eta kateak horretarako daude, eusteko. Mandobidetik datorren bidearekin bat egin ondoren, bost minutu baino ez tontorrera iristeko. Ekaina betean eguzkiaren goxoa eskertuko litzateke, baina ekaina martxoz mozorrotu da aurten. Goitik bista zoragarria da, laino jendea garraioan badabil ere. Oltza eta Urbiako belazeetan ardien zintzarri eta beekak garbi entzuten dira. Eta Aizkorri mendikateko bi gailur garaienak ere bai, ordu erdiko bidera: Aketegiko erpina (1.548 metro) eta Aketegi bera (1.551 m), Pirinioak alde batera utzita, Euskal Herriko tontor garaiena. Iraganean Aitxuri izena eman zitzaion tontor horri, egun ofizialki Aketegi da. Aparkalekura bueltatzeko Mandobide edo Kalbario bide klasikoa hobetsiko dugu. Harritsuagoa eta nekosoagoa da, baina San Adrian edo Sandrati kobazuloa zeharkatzeko aukera ematen du. Harri festak Gorbeia edo Aralarko mendi belartsu batzuek ez duten gogortasuna ematen dio Aizkorri mendikate osoari. Aratz eta Urbiara daraman Galtzada erromatarrean txango honetako azken harribitxia topatuko dugu: Sandrati edo San Adriango kobazulo naturala. Ermita du barruan, iraganean bertatik igarotzen ziren milaka erromes eta merkatariak zaintzeko. Kobazuloko bide hau eskualdeko garraiobide garrantzitsuenetakoa izan zen gure arbasoentzat, eta gaur zer dugun, eta orduan zer zuten, pentsakor geratzen da pertsona. Kobazulo erraldoia urrunxeagotik ikusita, naturak halako egitura geologiko bereziak nola sor ditzakeen hausnartuz iristen da norbera, aparkalekuko modernitatearen erosotasunera. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Aizkorri mendia eta mendikatea Gipuzkoa hegoaldean dago, Araba eta Nafarroako mugatik oso gertu.

Nola iritsi Otzaurte mendatea eta Arantzazu Santutegia dira sarbide erabilienak. Otzaurtera iristeko, Altsasutik Zegamara doan errepide zaharra hartu behar da, Etzegarateko gaina baino kilkometro bat lehenago. Otzaurten 7 kilometro pasa egin behar dira porlanezko pista batean barrena, Aldaola aparkalekura iristeko. Arantzazu OĂąatitik 10 kilometrora dago. Handik Urbira oinez joan behar da (ordubete eta laurden).

Ezaugarriak Mendikate ikusgarria da Aizkorri: harritsua, alpinoa, eta ipar isurialdera amildegi sakona duena. Pirinioetatik kanpo Euskal Herrian 1.500 metroko langa gainditzen duen bakarra da. Zazpi tontor ditu, 1.500 metrotik gora. Aizkorri gainean ermita eta aterpe txukuna daude, eta komeni da Sandrati edo San Adrian kobazulo naturala bisitatzea.

51


proposamen tematikoa

EZ OHIKO HONDARTZAK EZ OHIKO UDA BATERAKO 2020ko uda ahaztezina izango da, ezbairik gabe. Eta uda berezi baterako, zuen gozamenerako hondartza berezien bila ibili gara munduan zehar. Kanariar uhartetik Maltara, handik Portugalera eta gero Irlandara salto egin dugu, Mexikorako bideak Cook uharteetan bainutxo bat hartu ondoren. Ba al zatoz?

Testua eta argazkiak: Newlink Spain

Los Nogales (Kanadiar uharteak) Atlantikoko uren indarrak hondartza ederrak sortu ditu, besteak beste, La Palma uhartean kokatutako Los Nogales bezala. Harea beltzez osatutako hondartza basati hau “Bonita� uharteko irudi idilikoenetakoa da, bertan naturaren berde koloreak, harea bolkanikoaren eta itsasoko urdinak bat egiten dutelako, oso kontraste ederrak sortuz. Puntallana herrian kokatua, surflari, naturista eta bakardadearen zaletuen paradisua bihurtu da. 52


Comporta (Portugal) “European Best Destination”-ek, 2020ko udarako Europako hondartza seguruenetakoa izendatu du Alentejon kokatutako hondartza hau. Lisboaren hegoaldera kokatuta, hiriburutik ordubete eskasera, Comporta ez da inoiz betetzen, ezta uztailean edo abuztuan ere. Inguruotan ugariak dira “eko” hotelak. Sublime Porta edo Quinta da Porta bezalako ostatuek edozein bidaiariaren gustukoak izango dira.

Blackrock (Zelanda Berria) Hego Pazifikoko Rarotonga uhartean kokatuta dago, Cook uharteetako artxipelagorik handienean. Arroka beltz bolkanikoko hondartza hau leku sakratua da antzinako kulturarentzat, izaki mitologikoen bidez, bizitzaren jatorriaz hitz egiten dutelako bertako haitzek. Erlaxatzeko ere Ozeano Bareko lekurik onenetakoa da. Eta, jakina, urpean igeri egiteko, Cook uharteetako urak baitira munduko gardenenak.

53


proposamen tematikoa Las Canteras (Kanariar uharteak) Europako hiri-hondartza onenetakoa, Kanaria Handiko Las Palmasen kokatua dago. Ibilaldi luzeak egiteko ezin aproposa, urre-koloreko bi kilometroko hareatza duelako. Egunez, eguzkiaz goza daiteke, hamakak eta eguzkitakoak alokatu ondoren, eta surfa egin daiteke era berean hegoaldeko muturrean. Bitartean, haurrak olatu gutxiko ertzetan utzi ditzakegu lasai asko. Ilunabarrean, terraza, pub eta jatetxeen txanda da.

Downhill (Irlanda) Goiko aldean tenplu bat du Ipar Irlandako hondartza dotore honek. “Game of Thrones� telesailean ikusiko zenuten seguruenik. Hondartzak hamaika kilometro baino gehiago ditu, eta oso ezaguna da surflarien artean. Labarraren punturik altuenean, 36 metrotan, Mussendenen tenplu zoragarria dago, seguruenik ipar Irlandan argazki gehiago egin den tokia izango da. 54


Playa Escondida (Mexiko) Bere orografia bitxiagatik, munduko hondartzarik bitxienetarikoa dela esango genuke. Marietas uharteetan dago, Riviera Nayariten. Igeri eginez eta tunel bat zeharkatuz irits daiteke bakarrik bertara, eta beti marea behean. Hori bai, 20 metro inguruko luzera duen harri bolkanikoko arku batetik igerian pasatu ondoren... a zein toki ederra! Bisitari bakoitzak 20 minutu eman ditzake hemen. Gero, kanpora.

Għajn Tuffieħa (Malta) Ilargi-erdiaren itxurako hondartza lasai hau uhartearen iparraldean dago. Autoz erraz iritsi daiteke, inguruan aparkalekua duelako gainera, baina bertara iristeko 200 mailako eskailera jaitsi behar da. Beraz, oinetako erosoak gomendatzen ditugu. Hondartza hau oso ezaguna da surflarien artean, eta udan kioskoez eta kontzertuez lepo egoten da. 55


HITZORDUAK

ERROMA (ITALIA)

GIJON (ASTURIES)

Abuztuan Abuztuan Erroman aire librean opera izaten ohi da. Aurten ere, baina koronabirusaren aurkako segurtasun neurriak bermatu nahian, Caracallako Termeetan egin beharrean, Massimo Zirkuan eskainiko dituzte emaldiak. Massimo Zirkuan koadrigen lasterketak egiten zituzten; gune luze bat da, zelai handi bat hondakin arkeologiko batzuk gordetzen dituena. Bertan 1.000 ikusle sartuko dituzte. Lehenengo emanaldia (uztailaren 16tik 20ra) Verdiren “Rigoletto” izango da, Teatro Dell’Opera di Romak iragarri duenez. www.operaroma.it

Uztailetik irailera arte Gijoneko Aste Beltzak, hau da literatura beltzari eskainitako jaialdi literarioa, bere burua berrasmatu behar izan du egoerak behartuta. Egin egingo da, uztailaren 3tik 12ra, baina antolatutako ekitaldietan ikuleriaren kopurua zeharo murriztu ondoren. Sarrerak internet bidez lortu daitezke eta Liburuaren Azoka Tomas y Valiente kalera eraman da. Metropoli musika jaialdiari dagokionez (uztailaren 8tik irailaren 5era) El Bibio zezen plazan egingo da. Aforoa ere murritzagoa izango da. www.semananegra.org eta www.metropoligijon.com

GREC ETA CRUILLA KATALUNIAN Uztaila eta abuztuan zehar Pixkanaka ba doa giroa berotzen. Pandemiaren iritsierarekin ia jaialdi gehienak bertan behera gelditu ziren, baina batzuk eutsi egin diote. Horren adibide Bartzelonan uztaila eta abuzturako prestatu den Cruilla XXS jaialdia. “Menys es més” izenburupean hainbat agertokietan formatu txikiko kultur ekitaldiak atondu dira. Camp Nou futbol zelaian bertako musikoak eta penintsulakoak bilduko dituzte. Sopa de Cabrak (argazkian) uztailak 17rako sarrerak berehala saldu dituenez, bezperan beste kontzertu bat egingo du. Grec jaialdia, bestalde, egoerara moldatuko da, baina egon badago. Esnekatoki nagusia, Monjuic mendian. www.cruillabarcelona.com eta www.barcelona.cat/grec

56


ErakusketaK CHRISTOREN OMENEZ Pandemiaren erdian hil zen, munduko eraikin eta toki natural ugari “bildu” ostean. Horixe egiten baitzuen maisuki Christo artistak Jeanne-Claude emaztearekin laguntzarekin. Pariseko George Pompidou zentroak ateak berrirekitzeko aukeratu duen erakusketa antologikoaren protagonista de Christo. Urrira arte, ikusgai.

KATHARINA GROSSEK EZ DU MUGARIK

centrepompidou.fr

MADRILEN ITZULI DIRA

Katharina Grosseren margoak edozein tokian ager daitezke. Artista honek burutzen dituen neurri handiko margoak dimentsio anitzeko mundu piktorikoak direlako, kolorez beterikoak. Hormak, objektuak, eraikinak eta paisaiak zeharkatzen dituzten koloreak dira, eztanda egingo balute bezala. Berlinen kokatutako Hamburger Bahnhof edo Gegenwart museoan datorren urteko urtarrilera arte ikusgai egongo den instalazioan, museotik “atera” eta inguruak bereganatu ditu Rieckhallen izenekoaren fatxadara iritsi arte. www.smb.museum/en/museums-institutions/hamburger-bahnhof/home/

Estatu espainiarreko museoak ekainetik zabalik daude, osasun segurtasuna bermatzeko neurri guztiak hartuta noski. Kultura Ministerioaren menpe daudenak, uztailean doakoak izango dira. Eta Madrilen kokatutako El Pradok, itzulera honetan, bere funtsekin osatutako erakusketa ikusgarria atondu irailaren 13ra arte.

NALINI MALANI MIRO FUNDAZIOAN Iaz Joan Miro saria eman zioten Nalini Malani egileari eta orain Bartzelonako Joan Miro fundazioan bere lana gertutik ezagutzeko aukera izango dugu urrira bitartean. Giza eskubideak, feminismoa eta ekologismoa daude Indian sortutako emakume interesgarri honen lanaren muinean. Instalazioak, animazioak, txinatar itzalak... “No me oyes” izeneko erakusketa osatzen dute.

www.museodelprado.es

www.fmirobcn.org

BRUSELAKO KOMIKI MUSEOA Bi hilebeteko atzerapenaren ondoren, Bruselako Komikiaren Museoak zabaldu berri du Juanjo Guarnido egilearen erakusketa, azarora arte zabalik egingo dena. Juan Diaz Canalesekin batera “Blacksad” serie beltzaren egilea da Guarnido andaluziarra eta, 150 lan eta original ugarien bidez, Bruselan bere ibilbide oparoaren berri ematen da. www.comicscenter.net 57


liburuen TXokoA

COVID-19 GARAIETAN GERTUKOAREN XARMA

“Cumbres anejas” (Javier Urrutia eta Rafael Bartolome) eta “Por qué preservar la montaña. Guía natural de la A a la Z” ( Eduardo Viñuales) Sua, 2020. 18,30 eta 18,50 euro

da partean, pandemiak sortutako egoerak beharturik, etxe inguruan gelditzeko edo, behintzat, urrutira ez joateko asmoa dute gurariko asko. Hau dela eta, ezin baino egokiagoak dira Sua argitaletxeak kaleratutako lan nobedade hauek. Zoritxarrez gaztelaniaz daude, ez baitago euskarazko bertsiorik. Kaleratu berri den “Cumbres anejas”, Javier Urrutiak eta Rafael Bartolomek egina –Mendikat web orrialdeko egileak–, gure ondoko eskualdeetako tontor ederrak biltzen ditu; guztira 57 mendi, Burgos, Errioxa, Kantabria, Soria, Bearno eta Huescakoak. Beste nobedadeen artean, “Bizkaia. 53 rutas por senderos PR” gida dago, ibilbide txikiak biltzen duen lana, edo Eduardo Viñualesen “Por qué preservar la montaña. Guía natural de la A a la Z””. Azken hau berezia da, “El mundo de los Pirineos” aldizkariaren oinordekoa delako. Hau da, kioskoa utzi eta hogei urte baino gehiagoko esperientziak biltzen dituen liburu-bilduma bilakatu da aldizkaria zena. Itxura berria du, baina eduki bera: natura, mendia eta Pirinioetako ondarea, mendi-ibiliak, zeharkaldiak, igoerak... Urtero, liburu-dendetara lau titulu iritsiko dira, 18,50 euroan, eta lehena hauxe da, hain justu. Pirinioak ezagutzen dituen aditu batek, Eduardo Viñualesek, idatzitako gida naturala.

U


GALTZEKO PLAZERRA, HAIN BEHARREZKOA

EUROPA EZEZAGUNA EZAGUTU DEZAGUN

Hain modan dagoen mansplaining terminoaren bidez adierazten den kontzeptuaren sortzailetzat jotzen da. estatubatuar idazle, historialari eta aktibista hau. Liburu honetan eta saiakera autobiografiko gisa idatzita, Rebecca Solnit bere bizitzako une eta harreman nabarmenetan oinarritzen da zenbait gai aztertzeko, hala nola ziurgabetasuna, konfiantza, galera, oroimena, desira edo lurra. Egia esan liburu honetan “josi” dituen artikuluen bidez aurkikuntza-bidaia berezia atera zaio, bizigarria eta jakintsua. Oso ondo idatzita dago, gainera.

Non bizi dira Europako animalia basatiak? Non aurkitu daiteke hiri arterik onena eta zein auzok dute merezitako ospea? Non izan ditzakegu bizipen mistikoak? Eta lur azpikoak? Non egon gaitezke denetik urrun eta non bizitzaren epizentroan? Lonely Planet argitaletxe ospetsua, bidaietan espezializatua, Groenlandiatik Gibraltarrera eta Portugaletik Kaukasora izan daitezkeen mila esperientzia berezi bildu nahi izan ditu gu harritzeko, eta hausnartzeko, denon eskura dugun Europa bat bizi eta ezagutu dezagun.

Una guía sobre el arte de perderse. Rebecca Solnit Capitan Swing, 2020 176 orrialde. 16,00 euro

GILLES DE RAISEN OINATZEI SEGIKA Lertxundik fikzioaren bidea berreskuratu du, orain dela 25 urte euskal literaturan tokia hartu zuen Gilles de Rais pertsonaiaz baliatuta. Bere garaian, izen bereko ipuina argitaratu zuen “Piztiaren izena” narrazio-liburuan. Kontakizun horretako giroa eta hainbat pertsonaia mantendu ditu, baina eleberri honetan haratago doa, gaurkotasun betean dauden hainbat gai eta dilema plazaratzen dituelako. Hirugarren Karlistadan kokatzen baita eleberria eta Vincent antzerkilari frantsesari segi egiten dio Nafarroako lurraldean barrena. Gilles de Rais Anjel Lertxundi Alberdania, 2020 114 orrialde. 13,50 euro

1.000 experiencias únicas en Europa. Lonely Planet, 2020 352 orrialde. 25,00 euro

PANGEA ESPEDIZIOA HOGEI URTEEN BURUAN Josu Iztueta bidaiarik gipuzkoarrak, munduko 8.000 gailurrekiko sukar betean, espedizionario bat osatu zuen helburu honekin; planetako sakonune geografiko sakonenak bisitatuko zituzten bederatzi hilabetetan. Pangea espedizioa deitu zen eta, hogei urteen buruan. Ander Izagirre kazetariak han bizi papereratu zuen. Izagirre eta bere kideak Heriotzaren Haranean ibili ziren, Ipar Amerikan; Eyre aintziran, Australian; Ikatzaren Aintzira, Hego Amerikan; Caspio itsasoan, Europan; Itsaso Hilan, Asian; eta Assal aitziran, Afrikan. Los sótanos del mundo Ander Eizagirre Libros del KO, 2020 404 orrialde. 19,90 euro

59


Gogoan hartu

ARTEMIS FOWLEN IRLANDA MAGO GAZTEAREN TXOKO MITIKOAK Artemis Fowl mago gaztearen saga arrakastatsuaren jarraitzaileak pozik egon daitezke; izan ere, Disney+ek Eoin Colfer autore irlandarraren liburuetan oinarritutako filmea estreinatu berri baitu konfinamendua altxatu bezain laster. 12 urteko Artemis Fowl (Ferdia Shaw aktorea fikzioan) aitaren desagerpena (Colin Farrell) ikertzen ari da. Antza, naturaz gaindiko indar misteriotsu batek eraman dio aita. Eoin Colfer autore irlandarrak asmatutako mundu magikoak mundu osoko milioika pertsonaren irudimena erakarri du, mitologia irlandarra, teknologia futurista eta superheroien abenturen nahasketa bat eginik. Duela bi urte grabatu zuen Diseney+ek zinemarako bertsioa. Zuzendaria, Kenneth Branagh zinemagile eta aktore aparta. Eta bertan uhar-

60

teko tokirik ikusgarri eta berezienak aurkitu daitezke, esaterako Dunluce gaztelua (Kaltzadaren Kostaldeko Ibilbidea kokatutako XVI. mendeko gaztelua, argazkian azaltzen dena), Whiterocks hondartza (Portrush-en kokatuta), Hook penintsulan kokatutako Loftus Hall etxaldea (Artemisen etxea fikzioan)... Eoin Colferren hitzetan; ÂŤIrlanda da planetako lekurik magikoena eta hori mitologia irlandarretik jaso dugu; azkenak izan ginelako maitagarriekin hitz egiten, haiek klandestinitatera pasa aurretikÂť.


zinema bidaiaria

«APOCALYPSE NOW: FINAL CUT» COPPOLA ASE GELDITZEKO ADINA Vietnamgo gerrara eta, agian, gerra guztietara hurbildu eta erretratua egin duen antzeko filmik ez da sekula errodatu. “Apocalypse Now-i”(1979) buruz ari gara, Joseph Conraden “Heart of darkness” eleberria oinarri hartuta, Francis Ford Coppolak errodatu zuen pelikula zirraragarriaz. Klasiko horren berrirakurketa pertsonala eta lisergikoa egin zuen Ford Coppolak, infernura egindako jaitsiera zoro baten isla. Ikaragarria eta hunkigarria, film honek azken bertsioa gure areto komertzialetara itzuli da, azken aurrerapen teknologikoekin egindako muntaketa eta berrikuntza metodiko bati esker. Azken bertsioa dela diote, baina hirugarrena izanik... batek daki. Nik ez nuke kolkoa jokatuko. Estatu espainiarreko 39 eskalones-ek banatua, “Apocalypse Now: Final Cut” esperientzia zinematografiko liluragarria izango dela iragarri digute. Oinarrizko “Apocalypse Now”-i “Apocalypse Now Redux” bertsioa gehitu zion eta orain, “Final Cut”-ekin, badirudi Coppolak azkenean lortu duela Martin Sheen eta Marlon Brando protagonista dituen filmari behin betiko forma ematea. Zinemagileak berak esandakoaren arabera, «lehenengoa laburregia zen eta ‘Redux’, luzeegia. Hauxe da, behingoz, onena». Seguruenik Coppolari buruko min gehien eragin dizkion lana izan da hau. Errodajea odisea bat izan zen, inork ez zuelako babestu nahi. “The Godfather” berri bat espero zuen zinemaren mundua, baina ez. Gainera, aktore bakar batek ere ez zuen Filipinara joan nahi. Han fil-

Testua: Fermin Lusarreta

matu zen filma, erraztasun logistikoak eta eskulanaren prezio baxua zirela medio. Coppolak proiektu honetan “The Godfather” filmarekin irabazitako guztia inbertitu. Hor, biribiltzear gelditu omen zitzaion, eta orain, antza, asetu da: “Apocalypse Now: Final Cut” osatzeko oso maiztasun txikiko audio-kontroleko VLFC teknologia erabili du. Giza entzumenak hauteman ezin dituen soinuak emititzeko diseinatutako bozgorailu-sistema da, gorputzak senti dezaken dar-dar bat sortzen duen soinu-efektu batekin. Sekuentzia batzuk ezabatzeaz gain, haien berrasterizazioan eta teknologiaren bidez, koloreen intentsitatea 40 aldiz eta tonu ilunenena 10 aldiz biderkatu dira.

«Apocalypse Now: Final Cut», bertsio remasterizatua Zuzendaria: Francis Ford Coppola. Herrialdea: AEB. Estreinaldia: Uztailak 3. 61


LABURRaK

Âť OZENAKO BAREAKO UHARTEAK, COVID-19TIK LIBRE artxoaren erdialdean, albisteak 930.000 biztanleko uharte honen bazterrak astindu zituen; Covid-19ren lehen kasua iragarri baitzen. Politika zorrotza ezarri izanak, erabateko isolamendu jarri baitzen indarrean, ekainaren hasieran emaitza ezin hobea ekarri zituen, 18 kasu bakarrik egon direla. Hildakorik, bat ere. Beraz, ulergarria da Frank Bainimarama lehen ministroaren poza, pandemiaren hasieratik Ozeano Bareko uharteak oso zaurgarritzat jo direlako, osasun-baliabiderik ez zituztelako eta diabetesa edo bihotzeko arazoak zituzten pertsonen tasa handia zelako. Hala, nazio askok ez dute koronabiruskasurik izan, bereziki Tongak, Palauk, Salomon uharteak, Cook uharteak, Samoak, Vanuatuk eta Mikronesiak.

M

OPORREI BEGIRA, ZEINTZUK DIRA ESTATUKO HIRI MERKEENAK? astreator bilatzaileak, opor garaiari begira, Estatu espainiarreko hiri merkeen rankinga argitaratu du. Hamar hiri ikertu dituzte aldagarri batzuk kontuan izanik; hiru izarretako hoteleko egonaldia aste betez, alokairuzko autoa, bi lagundendako afari baten prezioa eta garagardoa eta kaputxino baten balio taberna batean. Merkeena Alicante da, eta atzetik Madril eta Malaga. Garestienak, Palma de Mallorca, Cadiz eta Tarragona.

R

EUSKAL HERRIKO MENDIETATIK, FELIPE URIARTE ETA MUSIKA LAGUN ztailaren 14tik abuztuaren 1ean, Urmuga mendi ibilaldi musikatua burutuko da. Euskal Herria osoa zeharkatzeko asmoa du, ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, UrduĂąatik Izabaraino. Herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi berezi eta ikusgarriak izango dira. Felipe Uriarte, duelako 40 urte Everesteko euskal espedizioko kideak gidatuta, euskal musikari ezagunek ospatuko duten proiektu nazionala izan nahi du.

U

hutsa

GALAPAGOSERA BUELTAN Ekuadorren eragin latza izan zuen Covid19ren mehatxupean, dozenaka ikertzailek Galapagoetatik alde egin zuten. Ikerkuntza zientifikoko proiektuak, tokiko ekonomiaren eragile handia turismoarekin batera, linboan egon diren arren, piztu dira berriz.

KLM AEROLINEAK BILBOKO HEGALDIAK BERRESKURATU DITU erbehereetako KLM aerolineak bere jarduerari ekin dio uztailetik aurrera, Alacant, Bilbo, Ibiza, Malaga eta Valentziako aireportuetan. Horiek Madrildik eta Bartzelonatik egindako eskaintzarekin bat egingo dute, han maiatzaren 4an ekin baitzion jarduerari. Astero 126 hegaldi egingo dira, malgutasunez eta osasun egoeraren arabera. Madril eta Bartzelona arteko linean gaueko hegaldi bat egingo da. Air Francek, bestalde, ekainetik Eivissa eta Palma de Mallorca lotzen ditu Parisekin.

H

hutsa

ORDUA ZEN! Pixkanaka zabaltzen ari dira berriz Japoniako bainuetxe tradizionalak. Mota askotako onsen-ak daude, horrela deitzen baitira, baina guztiek daukate zerbait amankomunean; gorputza ez ezik, burua ere erlaxatzen da.

62


hutsa

hutsa

MACHU PICCHU LASAIAGO DAGO Peruko hiri inka ikusgarria, lurralde honen altxor turistiko nagusiena, uztailetik aurrera berriz bisita daiteke. Hori bai, eta pandemiak ekarri duen gauza onenetariko bakarra, bisitarien kopurua murriztu da erabat; laurdenera zehazki. «Gotorlekuak 675 bisitari nazional eta atzerritar baino ez ditu jasoko egunean, urruntasun soziala errespetatzeko», aipatu zion AFP agentziari Jean Paul Benaventek, Cuscoko probintziako gobernadorea, hegoaldeko lurralde honetan kokatzen baita gune arkeologikoa.

hutsa

BORDELE KOLONIALAREN IBILBIDEA Sortir du Colonialisme Gironde elkarteak Bordeleko gida berezi bat argitaratu du, “Guide du Bordeaux colonial et de la métropole bordelaise” (Syllepse argitaletxea) izenpean. 200 bat izen agertzen dira eta horietako askok kale propioa dute Bordelen.

MASKARA BEDUINOAK Argi dago aurki moda-osagai eta baita bidaietako oroigarri bihurtuko direla, maskarak gelditzeko iritsi baitira. Irudikoak Egiptoko al-Arich eskualdeko emakumeak dira. Brodatzen dituzten maskarak osasuna bermatu eta tribu beduinarren ekonomiarako lagungarriak dira. Jumia afrikar online plataforman daude salgai, 2,2 eurotan.

hutsa

hutsa

DANIMARKAKO HIRIBURUAN, UHARTE FLOTATZAILEAK Koronabirusak eragindako pandemiaren aurretik, nazioarteko hiri asko hirigintza proiektuak lantzen ari ziren, hiriak edertuta gentrifikazioaren aurka borrokatu eta, bide batez, turistak erakartzeko ahaleginetan. Testuinguru horretan kokatzen da Kopenhageko uharte flotatzaileen proiektua. Fokstrot daniar diseinu-estudioko Marshall Blecher eta Magnus Maarbjerg arkitekto australiarrak diseinatutako hiri-eremu berria 2021eko udaberrian inauguratuko omen da. Ur gaineko uharte horiek doanekoak izango dira, hainbat landare eta zuhaitz espezie izango dituzte, eta bertan atseden hartu izan ahalko dute igerilari, arrantzale eta bisitariak. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.