7h120

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

PARADISUAREN ARGI-ILUNAK

SRI LANKA

Izki

EAEko hirugarren parke natural handiena

L’viv

Ukrainako altxorrik desiragarriena

Uzbekistan

Zetaren Bidearen bihotzean murgilduta

Arusha

Meru eta Kilimanjaro mendien magalean


Azaleko argazkia: Oriol Clavera

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


20 36 42

16

28

6

aurkibidea120

16 Snowmass Far West-eko ohitura zaharren jarraipena bermatzen da urtero Coloradoko herri honetan egiten den «rodeo» erakustaldian.

28 Arusha Tanzania iparraldean, Arushako Parke Nazionalak berez uztartzen ditu aintzira endorreikoak, sabana, oihan subtropikala eta mendia.

20 L’viv Mende laurden baino gehiago da Ukraina independentea sortu zela, baina L’viv-en agerikoa da «Mitteleuroparekiko» lotura.

36 Izki Parke hau EAEko hirugarren handiena da, 9.000 hektareako eremu basatia. Korresetik abiatu gara mendikatea bisitatzeko.

42 Uzbekiztan Asia erdialdean Zetaren Bidearen esentzia ondoen gordetzen duten hiriak ezagutuko ditugu ibilbide magiko honetan.

06 Sri Lanka Bengalako golkoan kokaturiko uharte eta herrialde honen kulturaz, paisaiaz eta historiaz blaituko gara. «2019an bisitatzeko munduko herrialderik onena» izendatu berri du Lonely Planet gida turistikoen argitaletxe prestigiotsuak. Lekuak merezi du hor goian egotea, kultura nahasteagatik, bertako tenplu ederrengatik eta surf zaleen giro apartagatik.

52 Proposamen tematikoa Munduan zehar 2018ari agur esateko hamabost proposamen berezi. 58 Liburuen txokoa Mendia bizitzaren metafora. 60 Gogoan hartu Toro Toro parkea, Bolivian eta Continental Shangai hotela. 62 Laburrak


Munduari begirada

4


SAINT-MALO Itsasaldi handien tregoa uneak retainiako iparraldeko kostan kokatutako SaintMalo hiria ospetsua da bere iragan piratagatik, harresiz inguratutako xarma handiko alde zaharragatik eta bere hondartzengatik... baina agian ospetsuagoa, bretainiar kostaldea astintzen duten marea handiengatik, ziztu bizian agertu eta desagertzen diren hondartzengatik. XVII. eta XVIII. mendeetan Frantziako porturik garrantzitsuenetarikoa zen Saint-Malo. Gaur egun, turismo ugari erakartzen du uda partean, baina neguan hiriak ez du bere sena galtzen. Negu gorrian Saint-Maloko kaleetan turista “mareen” presiorik gabe paseatzea atsegina da oso. Bertako dendetan edo Gabonetako merkatuan inguruko artisautza produktuak erosteak, indarrak berreskuratzeko “galette” bat jateak eta tabernetan musika pixka bat entzuteak Bretainiaren beste ikuspegi bat emango digu. Jakin ezazue, gainera, iragarri dutenez, abenduaren 24ko itsasgora %100ekoa izango dela, eta beste horrenbeste itsasbehera. Atera kontuak!

B

Argazkia: Fred Tanneau

5


Sri Lanka INDIAKO OZEANOKO PERLA, INOIZ BAINO DISTIRATSUAGO


«Indikoko perla» esaten dioten Sri Lankaz maitemintzea erraza da. Monzoi garaiari iskin egin diogu, Bengalako golkoan kokaturiko uharte eta herrialde honen kulturaz, paisaiaz eta historiaz blaitzeko. «2019an bisitatzeko munduko herrialderik onena» izendatu berri du Lonely Planet-ek. Testua eta argazkiak: Oriol Clavera

7


SRI LANKA laxonen sinfonia desordenatu batek eman digu ongietorria. Autobusa jendez gainezka dagoen geltokian sartu da. Ez dago ez zuzenduko duen zuzendaririk, ez dantza burrunbatsu honetan ordena jarriko duen koreograforik. Oinezkoek, era guztietako ekipajeekin elkar gurutzatuz, inurriak dirudite, lekuren batera iristeko grinatsu. Kurunegalan gaude, ipar-mendebaldeko probintziako hiriburuan. Hemen beste autobus bat hartuko dugu. Habarana dugu helmuga; hor dugu zain gida turistikoek «hiruki kultural» esaten diotena. Sri Lankaren bihotzean gaude; hain zuzen, 2019an bisitatzeko munduko hamar herrialde onenen zerrendako buruan dagoen herrialdean, Lonely Planet gida turistikoen argitaletxe prestigiotsuak ezagutarazten duen “Best in Travel” zerrendaren arabera. Zerrenda horretan egote hutsa garrantzitsua da, baina lehena izatea sekulako bultzada da herrialde horretako turis-

K Lerroon azpian, Kandy eta Ella arteko trenbide ospetsua Bandarawellatik igarotzean. Ondoan, ilunabarrarra hegoaldean. Erreportajea zabaltzen, Pidurangala mendi gailurretik dagoen ikuspegia.

8

moarentzat. Ezbairik gabe, lekuak merezi du hor goian egotea, erlijio eta kultura nahasteagatik, bertako tenplu ederrengatik, fauna aberats eta hurbilagatik, surf zaleen giro apartagatik eta, nola ez, bertako jendeagatik, benetan atsegina, kontuan izanda hamarkadetan zehar gatazka zibil ugari izan dituztela. «Birsortutako herrialdea da –dio Lonely Planet-ek–. Bertako eskaintza inoizko handiena da: familientzat, adrenalina zaleentzat, ekoturistentzat, ongizaterako terapiak bilatzen dituztenentzat eta ondo jatea maite dutenentzat, aurrekontua edozein izanik. Are, herrialdeko iparralde eta ekialdeak, garai batean mugatuak, iristeko zailak edota zerbitzurik gabeak zirenek, deskubrimendu berriak eskaintzen dituzte gaur egun». Izendapen horrek, ordea, polemika ere piztu du; izan ere, iragan martxoan emergentzia-egoera ezarri zuten bertan, musulmanen aurkako bortizkeria hazi zela-eta. Gainera, Foreign Office edo Atzerri Ministerio ingelesak bisitariei ohartarazi



SRI LANKA Kandyko Hortzaren Tenplua. Hiria Sri Lankako hiriburu kulturaltzat jotzen dute. Ondoan, ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Badulla hiria, Hill Countryra eraman gintuen trena eta Hanbantotako arrantzaleak itsasorako bidean. Tsunamiaren eraginez, kalte handiak jasan zituen herri honek.

die ÂŤemakumeen aurkako sexu erasoak hazi egin direla Indiako ozeanoko uharte honetako inguru turistikoan. Mendebaldar emakumeek adierazi ohi dutenez, gizon taldeek fisikoki eta ahoz jazartzen dituzteÂť. Lonely Planet-eko editore Joe Bindlossek, aldiz, honela argudiatu du izendapena: ÂŤKomunikabideetako titularretara iritsi den gatazka eta borrokaldiak izan dira, komunitate desberdinen artekoak, baina Sri Lanka gaur egun azken urteetan baino seguruagoa da bidaiarientzat zein bertakoentzat. Komunitateen arteko tentsioak ohikoak dira inguruko herrialde gehienetan, baina era horretako indarkeria ez da hain ohikoa Sri Lankan eta uharte zoragarri honetara bidaiatzean normalean ez da arazorik izaten. Turismoa oso lagungarria izango da Sri Lankak etorkizun baketsu bat eraiki dezanÂť. Iraganeko edertasunera bidaia Polonnaruwako hondarrak dira uhartearen ondare

aberatsarekin izan dugun lehen kontaktua eta, dirudienez, ate handitik sartu gara. Erreinu zingalesaren egoitza izandako gune arkeologiko zabala da hau: monumentu ugari daude lauki formako zelai izugarri honetan, xake pieza handiak balira bezala sakabanatuta; pagodak, Budaren estatua itzelak, antzinako jauregiak, turista despistatuak, tximu axolagabeak eta sandaliak, azken hauek zintzo-zintzo tenpluen atarietan jabeen zain. Gorabehera ugariko sekuentzia bat irudikatzen du bere historiak: inbasioa, inbaditzaileak boteretik botatzea, inbasio berri bat, inbaditzaileak botatzea... XII. eta XIII. mendeetan izan ziren boterea lortzeko borrokak; India hegoaldetik iritsitako Chola delakoen eta zingalesen arteko ondoz ondoko gatazkak eta erreinuak. Diotenez, Parakamabahu I.a erregearen eskutik iritsi zen Polonnaruwa bere urrezko garaira, 1153. eta 1186. urteen artean. Hegoalderago, Sigiriya mendi enigmatikoa dago,



Lerroon ondoan, Kurunegalako autobus geltokia. Behean, Hill Countryko soro berdeak. Sri Lankako te sailik handienak aurki daitezke bertan.

12


SRI LANKA GIDA PRAKTIKOA Nola mugitu Autoa alokatzeak askatasun handiagoa ematen duen arren, autobus sare on bat (ero moduan doazen gidariekin), bai eta trenbide sarea ere, aukera onak dira mugitzeko. Azken horretan Kandy eta Badulla arteko Hill Countryko ibilbide aparta egin daiteke. Nonahi ikusten diren ÂŤtuktukÂť-ak hirian eta distantzia motzetan mugitzeko aproposak dira.

Non lo egin Ez da merkea bertan ostatu hartzea. Hegoaldeko kostaldean, itsaso parean egur koloretsuko etxola txiki bat dago bidaiarien

gozamenerako: Happy Beach Hotel, Hambantota-n.

Parkeak eta arrantza Yala-ko Parke Nazionala munduan lehoinabarren dentsitate handiena duen lekua da. Hego-ekialdean dago. Bestalde, ÂŤStilt fishermenÂť edo zangomakilekin dabiltzan arrantzaleak dira. Arrantza mota tradizional hau, Sri Lankako irudi ikonikoa, desagertzeko arriskuan dago, turistentzako amu huts bat bihurtzeko zorian. Hegoaldeko kostaldean aurkituko ditugu, Welligaman.

zuhaitz eremu amaigabe baten erdian dagoen elefante bakarti bat baten itxuraz. K.a. III. mendekotzat jotzen diren antzinako monasterio budisten hondarrak gordetzen ditu, teoria nagusiaren arabera. Bertatik gertu dagoen Pidurangala mendira igo gara hori ikusteko, eta Instagramen jartzeko moduko ilunabarra eskaini digu uneak. Kandy, Hill Country eta tea Bost ordu egin ditugu errepidean; bideko zuloak, balaztadak, beste ibilgailuen etengabeko aurreratzeak, musika ezin ozenagoa eta beroa, bero izugarria... eta azkenik iritsi gara Kandy-ra, uharteko hiriburu kulturaltzat jo daitekeenera. Hortzaren Tenplua hiriaren beste ikurraren, aintzira artifizial famatuaren, urertzean dago; budistak erromes joaten dira bertara, Budaren beraren hortza dela diotena ikustera. Aho zabalik ibili gara bertako aretoetan, noraezean, eta jakina, oinutsik. Egurrezko egitura preziosistak, detaile urreztatuekin, marmolak eta budak aurkituko ditugu, bai eta otoitz egitera eta kandelak piztera etortzen den bertako jendearen bakea ere. Kandyn abuztuan biltzen da jende gehien, Kandy Esala Perahera ospakizunean hain zuzen, apaindutako elefanteak hiriaren erdigunean desfilatzen ikustera. Gure bideari heldu diogu berriz, hegoaldera joateko. Uharteko inguru garaienetara goaz, trenez oraingoan, bidaia zoragarri eta atseginagoa eginez, mendi, baso eta herrixka artean. Te sailak ditugu zain han, alfonbra berde zabalen pare. Horietan, tea biltzen jarduten diren emakumeen jantzi koloretsuak nabarmentzen dira; tximeletak balira bezala, hostoak erauzten eta zaku edo saski handietan biltzen dabiltza. Tamil etniakoak dira, uhartea zatitu zuen gatazka armatu odoltsu baten ostean gaur egun zingalesekin batera bertan bizi diren bi etnietako batekoak. Lan gogor hau beraiei

Galle: Harresiz inguratutako hiria hau XVIII. mendean eraiki zen, herbeheretarren agindupeko garaian. Espezieen eta harribitxien trafikoa izan zen garai hartako merkataritza jarduera nagusia, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren menpe zegoena Indiako ozeanoaren zati handi batean.

Cricket-a: Kirol nazional nagusia da. Edozein esparru, zelai edo txoko, aski laua bada, joko eremu bihurtzen dute. Izainak: Egun euritsuetan, te sailak dauden inguru menditsuetan komenigarria da izain txikiengandik babesteko galtzerdi batzuk eskura izatea.

erreserbatuta dago. Mendi magaletan labirinto batean bezala korapilatzen diren bideetan barrena goazela, irribarre egiten digute, nahiz eta lan zorrotz eta gaizki ordaindutakoa izan. Inguru turistikoetatik apur bat urrunduta, hiri itsusi samarrak aurkitu ditugu, baina horietan ezagut dezakegu herritarren benetako eguneroko bizitza. Itxuraz, atzean utzi dute hamarka mila hildako eragin zuen gerra, iragan hamarkada bukaeran uhartearen iparraldean Tamil Tigreen Armadaren erresistentzia deuseztatu zuena. Hegoalderantz Indiako ozeanoaren neurrigabetasuna dugu zain. Atzo izan zela dirudi, baina dagoeneko hamarkada bat igaro da neurrigabetasun horrek herrialdea urpetu zuenetik. Ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeak suntsitu zituen tsunamiaren arrastoak bistakoak dira Hambantotan. Abandonatutako etxeek historia anonimoak gordetzen dituzte, galeraz, etendako bizitzaz eta etorkizun apurtuz beteriko istorioak. Bizitza garaile atera, ostera, eta, isiluneak isilune, familiek itsasora arrantzara joaten jarraitzen dute. Egunsentiko lehen eguzki-izpiekin batera, Seladuyin zaharra itsasoari begira dago, tsunamiak hondartzari emandako haginkada handiaren ertzean eserita, arrain multzoren baten bila. Adinak emandako eskarmentua du, baina gaur egun hori ere ez da ezeren bermea. Itsasoak erretiratzean eramandako hondar guztiarekin, arraina ere joan egin zela dirudi. Hala ere, apurka gizonak iristen ari dira, pareo tradizionalarekin, eta nagika oraindik. Bi orduren ostean, jada hogeita hamarren bat dira. Urertzera arrastatu dute ontzia, eta badoa itsasoan barrura, olatuak arraunen kontra borrokan ari direla. Nahikoa urrunduta daudenean, bi gizon, uretara jauzi egin eta sekulako ahalegina egin ondoren, hondartzara iritsi dira sare baten

Goitik behera, Udawalaweko erreserba eta Hanbantotako meskita.

13


2019rako helmuga onena

SRI LANKA

Hona hemen, Lonely Planeten arabera, 2019an bisitatzeko hamar herrialde onenak.

1.- Sri Lanka. Bertako gerra zibila amaitu eta ia 10 urtera, 2019an bisitatzeko munduko herrialde onena izendatu dute. Garraio loturen hobekuntza, hotel berriak eta jardueren goranzko eskaintza hartu dituzte aintzat.

2.- Alemania. Bauhaus arte-, diseinu- eta arkitektura eskola sortu zeneko mendeurrena izango da.

3.- Zimbabwe. Izendapen polemikoa, Sri Lankarena bezala, bere egoera politikoa dela-eta.

4.- Panama. 2019an herrialdeak bere 500. urteurrena ospatuko duela kontuan izan dute.

5.- Kirgizistan. 6.- Jordania. 7.- Indonesia. 2018an izandako lurrikarak direla-eta ustekabea eragin duen izendapena.

8.- Bielorrusia. Minsken izango diren Europar Jokoengatik.

9.- Sao Tome eta Principe. 10.- Belize.

muturrei eutsiz. Hondartzan gizon eta emakume gehiago batu dira taldera, sareari helduz. Ez dugu Sri Lanka utzi nahi izan lehoinabarraren orroa entzuten saiatu gabe... baina ez dugu zorterik izan. Uhartean zenbait parke nazional eta erreserba daude, eta gu, jeep kabriolet batean, Udawalawe erreserban ibili gara gure kromosoma basatienaren bila. Baina elefanteak, bufaloak eta hegazti andana ikusita konformatu beharko dugu. Sri Lankak ereduzko bizikidetza erlijiosoa du eta bisitariak iritsi orduko bertakoen irribarre zintzoarekin topo egingo du. Paisaiak, kultura, historia, erlijioak, natura... bidaiariek topatu nahi duten oro aurkituko dute bertan. Herrialde atsegina, non bertakoek ayubowan eta vanakkam (zingales eta tamil hizkuntzetako agurrak) esango diguten ongietorria emateko, eta jarraian Where are you from? Where are you going? esanez jarraituko duten, are autobus geltoki bateko kaosaren erdian. •


Gazte talde bat, Habarana herriaren inguruan kokatutako ur jauzi batean bainatzen. Behean, ezkerrean, Polonnaruwa; hau da, zingales erreinuaren hiriburu zaharra. Azpian, familia bat bere etxean, Hikkaduwan. Aurreko orrialdean, zangomakilekin lanean ari diren arrantzale tradizionalak Willigama herri turistikoan.

15


16


Snowmass FAR WEST-EKO OHITURA ZAHARRAK

Norbaiti Snowmass aipatuko bagenio, seguruenik Aspen (Colorado, AEB) eskiestazioarekin lotuko luke, bertako lau eski-guneetatik handiena baitago bertan. Gainera, Ameriketako izarrek gehien maite duten estazioa da Aspenekoa. Baina gaur egungo elurraren sukarra heldu aurretik, mendi eta baso hauetan ute tribukoak bizi ziren, eta gero, kolonizazioarekin, cowboyen eremu bihurtu zen. ÂŤRodeoÂť-en ohitura gal ez dadin, urtero jaialdiak antolatzen dituzte bertan. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Alex Edelman

17


SNOWMASS nowmass gunean hamabost egun egin eta segur aski ez ginateke bitan pista beretik pasatuko, estazio honek 91 eski-pista baititu eta AEBetako aldaparik handiena (1.343 metro bertikalean, teleaulkian igotzen dena). Horregatik dago munduko eski-estaziorik onenen artean. Elur denboraldi betean gauden arren, Coloradoko mendi eder hauek ezin dira soilik neguko helmugatzat hartu, dituen 1.200 parke hektareetan 64 kilometro ibilbide eta xendra daudelako, oinez eta mendiko bizikletaz egin daitezkeenak bisitarien gozamenerako. Aukera ezin hobea; neguan, elurra barra-barra; udaberritik aurrera, urtzen denean, mendiko ibilaldiak... edo rodeoetan egin dezakegu saiakera bat.

S

18

Mundu osoko turistak erakartzen dituen inguru honetan, uda eta udazkeneko eguraldi epelak aprobetxatuz, Snowmasseko rodeoak belaunaldi berriak erakarri nahi ditu desagertzear dagoen usadio zahar honi eusteko. Helburu horri jarraiki, haurrentzat “ahari rodeoakâ€? prestatzen dira. Zaldiaren ordez, ardi bat zamalkatzen dute cowboy txikiek, eta ikusgarria da oso, arrisku handirik ez duen arren. Inoiz horrelakorik ezagutu ez duten hiritarrak eta beste lurralde batzuetatik iritsitako turistak izan ohi dira bertan, esatari batek hondarrean gertatzen den guztiaren berri ematen duen bitartean, ikusleek rodeoa zer den gertutik ezagut dezaten. Hiri txiki bat dirudi, egia esan, gertutasun handia sentitzen baita. Erakargarria da oso, galtzear dagoen mundu baten isla baita. •


Abuztuan Coloradoko Snowmass herrian urtero egiten den rodeoaren argazki ikusgarriak. Haurren ÂŤahari rodeoaÂť dibertigarria da oso.

19



L’viv

UKRAINAKO BITXIRIK PREZIATUENA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

Sobietar Batasunaren garaian, eta gerora ere, «hiririk ukrainarrena» zeritzon. Mende laurden baino gehiago joan da hura erori eta Ukraina independentea sortu zela, baina L’viv-en agerikoa da «Mitteleuroparekiko» lotura; hiriko kafetegiek eta kafearen inguruan dagoen kulturak oro har laburbiltzen du Viena, Budapest edo Pragatik zabaldutako tradizio batekiko hurbiltasun hori. 21



L’VIV eti bezala, perspektibak kokarazten laguntzen gaitu: Polonia edo Eslovakiatik iritsiz gero, alfabeto zirilikoak berehala ekialdeko kutsua emango digu, begi bistakoa izan arren luzaroago egon dela Austria-Hungariaren itzalean Errusiaren abaroan baino. Edozelan ere, Kievetik edo Ukrainako beste edozein lekutatik heldutakoan nabari da batez ere aldea eta mendebaldearekiko konexioa, eta nola L’viv, eta Galitzia eskualdea orobat, tsarraren inperiotik eta SESB iraultzailetik kanpoan egon zen, Europako erdialdeko erresuma plurinazionalen baitan, II. Mundu Gerra amaitu arte. L’viveko harri bakoitza mintzo da hiria juduen, poloniarren, ukrainarren eta beste hainbat herriren arragoa zen garaiaz. Eta asko dira «harriak», Europako alde zaharrik ederrenetakoa dauka, galtzada-harrizko kalexkaz eta plaza dotorez josita, eliza, etxe eta eraikin

B

interesgarrien artean paseatzeko, usain sarkorreko kafetegietan pausaldia egin eta ohartzeko Galitziako hiriburua Krakovia, Praga edo arkitektura paregabeko europar hiri horien multzoan dagoela, baina oraindik ere turismoa, eta prezioak, ez direla beste haien mailara iritsi. Oraindik ere, euskal patrikarentzat aski merkea da L’viv, izan ere. Iragan multietniko horren aldean, gaur egun ukrainera da nagusi hiriko kaleetan, historiak ezabatu ditu hiria aberastu zuten beste komunitate horien ekarpen gehienak; era berean, azpimarratzekoa da errusieraz ere oso gutxi entzuten dela, Ukrainan beste inon baino gutxiago. Ukrainartasun hori historiak zizelkatutako nortasun propio batekin lotzen da. Poloniaren menpe egondako mendeek haien hizkuntzatik eta eliza katoliko eta ortodoxoaren mugatik sortutako rhuteniar nortasuna eratu dute, izan ere. Galitzia mugalde horrek defini-

Behean, masokismoari izena eman zion Leopold von Sacher Masoch-en estatua eta sinagogaren arrastoak eta Holokaustoaren oroitarria. Aurreko orrialdean, Rynok plazaren ikuspegia Lubomirski jauregitik. Erreportajea zabaltzen, alde zaharreko ekialdeko sarrera, Ruska kalearen abiapuntuan, eta txikian Rynok plazako 4 zenbakiko «Etxe beltza».

23


L’VIV tzen du, eta bere hiriburuan zoragarri ageri da lotura hori. Poloniako muga ordubete ingurura dago, handik etorrita, Lwow dakarte errepide seinaleek. Hala izan zen Erdi Aroko Poloniako erresuman, eta I. Mundu Gerraren ostean Polonia independentea sortu eta hiria bere baitan geratu zenean. Sobietarrek grafia baino ez zioten aldatu, Lvov izateko. Bien artean, nazi okupazio luzean, Austria-Hungariako garaietako izen alemana izan zuen hiriak, Lemberg. Eta Ukraina independentea jaio arte, duela mende laurden, ez zen agertu L’viv mapetan. Izena agertu eta gero ere, herrialdera sartzeko behar zen bisak turismo masifikazio handirik ez egotea ekarri zuen. Baina bisarena iragana da, EBko edozein herritarrek aski du pasaportea, eta urtez urte geroz eta gehiago dira Unescoren Munduko Ondarearen zerrendan dagoen arkitektura bikaina ezagutu gura dutenak. Arkitektura bikaina Horretarako gune nagusia Ploshcha Rynok edo azoka plaza da. Lehen begiratuan XIX. mendeko udaletxe neoklasikoak bereganatu arren begirada, plazaren erdian, egiaz inguruko eraikinak dira lekuaren ondare aberatsena. Hiriko bisitan zehar behin eta berriz etorriko garen lekua da, alde zaharreko kalexkak bisitatu ostean zein gainontzeko eraikin eta museoak ikusi eta gero. Plazako 4. zenbakian dagoen «Etxe beltza» da aipagarrienetakoa, italiar merkatari batentzat eraikia 1588an, eta San Martin zaldi gainean erakutsiz. Aldameneko Kornyakt etxearekin batera, hiriko museoa dauka. Asteburuetan kaleko antzerkiak ere txoko honetan egoten dira, eta inguruko terrazak jendez gainezka. Eguraldia freskatzen duenean ere –aski ohikoa udatik kanpo, udaberriko zein udazkeneko egun eder baina hotz samarretan– ez da ideia txarra tranbia jaisten Ruska kalearen izkinan dagoen jauregira sartzea, mota guztietako kafe zakuak ikustera eta dastatzera, baita katilu, kikara eta kafearekin lotutako bestelakoak erosteko ere. Dozena bat metrora Serbska kalea ere jendez gainezka egongo da, eskuz egindako txokolategia bisitatzen. Kalean dagoen estatuaren izena ere ezaguna egingo zaigu: Masoch. Masokismoari izena eman zion Leopold von Sacher-Masoch idazle austriarra hiriko seme izan zen. Asko dira Lviv-eko kalexketan gordetako antzeko sekretuak: plazaren alde batetik, katedral katolikotik esaterako, Svoboda kale nagusira irten gintezke, Adam Michiewicz poloniar idazle handiaren estatua eta guzti. Bidearen beste alderantz unibertsitatera eta Ivan Franko parkerantz doaz kale modernoak, Pototsky jauregia bazter utzita. Svobodaren amaieran berriz, museo nazionala pasa ostean, Opera eta Balletaren eraikin


Arsenalaren eta dominikanoen katedralaren ondoko plazan, erabilitako liburu eta bestelako tresnen azoka interesgarria dago. Aurreko orrialdean, goitik behera, L’viv-eko Rynok plazako fatxada ederrenetako batzuk; kaleko artisten azoka, Lesi Ukrainky kalean, Operatik gertu; eta alde zaharreko sarrera Serbska kaletik, artxibo historikoa eta monasterio bernardinoa atzean dituela.

25


Herri arkitekturaren eta nekazari bizitzaren museoa, Ukraina mendebaldeko eraikin garrantzitsuen erreplikekin, oso leku atsegina da hiritik pixka bat urruntzeko. Ondoko orrialdean, Rynok plazan, ukrainar jantzi tradizionalarekin.


L’VIV neoklasiko ikusgarriarekin egingo dugu topo. Alde zaharreko kaleetan berriz barneratu gara, bazterretan dituen sekretuen artean armeniar eliza dago, baita Dormition eliza ortodoxo handia ere, kanpandorre nabarmenarekin. Kalez kale, hainbat arte galeria, jatetxe tradizional eta folklore zein historia museo irten zaizkigu bidera. Svoboda alde batean dena, Arsenala da hiri zaharraren beste aldean. Eta bidean, sinagoga zaharraren hondakinak, eta holokaustoaren memoriala. 130 mila juduk L’viv zuten bizileku 1941 arte, okupazio nazia izugarri gogorra izan zen hirian eta Galitzia osoan, eta hainbat kontzentrazio esparru eraiki zituzten inguruan. Kanpoaldeko harribitxiak Arsenalean alde zaharra utzita, bigarren eskuko kale azoka bitxia dago, memorabilia sobietar eta guzti. Izan ere, askorik ez izan arren, sobietar aroak utzi du arrastorik hirian. Erdigunean ia ez da porlanezko bloketzarrik ageri, kanpoko auzuneetan hainbat badaude ere. Arkitekturan baino, sobietar izaeraren arrastoak egunerokotasuneko eremu batzuetan ageri dira: Krakivsky eta beste azoka batzuetan barazkia, hestebeteak

edo eztia saltzen duten babuxkak, Kaukasoko ardoa edo khinkali pasta daukaten georgiar jatetxe pare bat, eta prezio herrikoiak garraioan zein kulturan: tranbian dabil jendea eta operara joatea ez da gutxi batzuen zaletasun esklusiboa. Horrelako merkatu batekin egin dugu topo alde zaharretik kanpo baina aski hurbil, hiriak dituen beste eremu interesgarrietako bi bisitatzerakoan. Herri arkitekturaren museoa da bata, gazteluko bidea alde batera utzita (muinora igotzeak ere merezi du), oharkabean hiriko azken kaleak amaitu eta basoan barneratzen gara eta han, Galitzia eta Ukrainako egurrezko arkitekturako eraikin interesgarrienen folklore museoa dago. Jende asko joan ohi da piknikean asteburuetan, eta tarteka herri dantzen ikuskizuna ere badago. Edozein bisitariri aholkatzen zaion hiri zaharretik kanpoko beste gunea, Litxakivske hilerria da. Europa ekialdeko ederrenetakoa da, besteak beste, Ivan Franko poeta nazionalaren hilobia eta Ukrainako independentziaren alde borrokatu ziren poloniarren oroitarriekin. Oinez irits liteke erdigunetik, edo 7. tranbia hartuta, eta posible da folklore museokoarekin batera erostea sarrera. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Euskal Herrian diharduten aire konpainietatik, Lufthansak eta Turkish Airlines-ek badituzte hegaldiak L’viv-era, Frankfurten edo Istanbulen eskala eginda. Low-cost-ak ere geroz eta gehiago dira, Ryanair eta Wizzair esaterako. Ukrainako aire konpainiak baditu Madrildik hegaldi zuzenak L’viv-era.

Nola mugitu Hiriko alde zaharrean egonez gero, oinez ederto irits daiteke alde guztietara, plazera ere bada paseoa. Inguruko muinoetara ere igo liteke oinez, osterantzean, hainbat auzune edo aireportutara joateko legez, taxiak ez dira garestiak Euskal Herriarekin alderatuta. Tranbiak eta autobusak, Sobietar Batasun ohian gertatu ohi denez, oso merkeak dira.

Ostatu eta jatetxeak Arlo hauetan, turismoaren ohiko fenomenoa gertatzen ari da: alde zaharrean, merkatu plazaren inguruan, geroz eta gehiago dira hotel eta ostatu txiki eta dotoreak, Europako edozein hiri turistikotako prezioekin. Jatetxeetan, antzera, merke samar izan arren nabarmen garestitu dira prezioak. Erdigunetik metro gutxi batzuk urrunduta, eta herritarrak joan ohi dira garagardotegi, jatetxe zein kafetegiei erreparatuz gero, oraindik ere oso herrialde merkea zaigula konturatuko gara.

27



Arushako Parke Nazionala SUMENDIAREN OINPEKO OIHANA Testuak: Xabier Bañuelos Argazkiak: Lola Fernández, Pau Renard, Xabier Bañuelos eta Martin Ngugi-Thinstock


ARUSHAKO PARKE NAZIONALA

Tanzania iparraldean, Arushako Parke Nazionalak berez uztartzen ditu aintzira endorreikoak, sabana, oihan subtropikala eta mendia. Serengeti eta Ngorongoro entzutetsuen aldean bidegabeki eklipsaturik, Arushako parkea natura birjinaren pusketatxo bat da, eta bertan jaun eta jabe dira Meru mendia eta zeruertz gertuko bat, Kilimanjaroren ikuspegi paregabeez betea. Tanzaniako iparraldeko parkeetako ibilaldia ez da oso-osoa izango, bertako landaredia oparoaren mardultasun eta berdetasunean oinez barneratu ezean.

30


luntzen ari da. Tabernaren ondoko egongelan tximinia handiko sua txinpartaka hasi da. Akazia enbor erraldoi bat dago sutan, eta haren garrek okre kolorez argitu gaituzte gaua ondo aurreratu arte. Harri beltzezko tximinia handiaren gainean bufalo burezur bat dago, eta sutondoko argi-ilunen bueltan berez pizten da hizketarako, lagunarterako gogoa. Momella Wildlife Lodgeko butaketan kuxkurtuta hitz eta pitz ekin diogu Mary French Sheldonen irmotasuna, David Livingstoneren setakeria eta Richard Francis Burtonen aldartea miresten dugunon arteko istorio trukeari. Kanpoan, iluntasunak bereganatu ditu oihanak nahiz sabanak, eta Meru mendiaren ertzak lausotuz

I

doaz izarrak soineratu dituen gauean. Zinema, bidaiatzea eta Afrika maite ditugunontzat, hau zinez leku berezia da. Jantokian, horman margoturik, errinozero bat tinko oldartzen zaio ibilgailu bati, ehiztaria haren buruaren inguruan lakioa jaurti nahian dabilela. Kanpoko korridorean, zuri-beltzezko afixa batean John Wayne ageri da gogor plantak eginez, erriflea esku artean duela; sarreran, kartel batek iragarri digu “Hardy Kruger Bar and Lounge� dela leku hau; eta leihotik, masai jirafa bikotea ikusi dugu bungalow artean patxadaz ibiltzen. Tanzaniako iparraldea alderik alde zeharkatu dugu, Kenyaren mugari jarraituz. Gure bidaiaren azken

Handian Tululusiako urjauzia. Ondoan, goitik behera, Meru mendia Momella Wildlife Lodgetik begiratuta, eta jabiru edo zikoina afrikar bat. Erreportajea zabaltzen, Meru Little, Meruren gailurretik ikusita.


Goian, ezkerretik eskuinera, hiena, elefantea, fakokeroa («warthong» ingelesez, hau da garatxo basurdea), eta bufaloa.

txanpa da, eta ezin hobeto iruditu zaigu hemen geratzea, postreak dastatzeko, amarula kopa eskuetan dugula, “Hatari!”-ren oihartzunen artean, hori da-eta Howard Hawksen klasiko handiaren izenburua –kiswahili hizkuntzan «arrisku» esan nahi duen hitza–. Izan ere, hementxe filmatu zuten pelikularen zati handi bat, Wayne, Krüger eta Elsa Martinelli hirukotea zela protagonista. Azken hori beti gogoratuko dugu elefanteak bainatuz eta Hotel Safarirainoko ihesaldian, Arushako kaleetan barrena, Henry Manciniren “Baby Elephant Walk” doinuaren konpasari jarraituz. Animalia artean ibiltzera Arushako Parke Nazionalean ez dago errinozerorik. Pelikulako ehiza eszenak Ngorongoron filmatu zituzten, bertan etxalde bat zeukan garai hartan antzezle hirukoteko alemanak. Baina Tanzaniako edozein parketan egonda ere ez da erraza adardun hauek ikustea,

beraz, ez digu axola handirik. Lehoirik ere ez dago, eta hori bai, eragozpen bat izan liteke, parkea bisitatzeko gogoa uxatzen duten horietakoa. Gure kasuan, ordea, alderantziz da; halako katutxorik ez egoteak ahalbidetzen baitu, hain zuzen, gainerako babesguneetan ezinezkoa den gauza bat egitea, hau da, bertako floraz eta faunaz disfrutatzea ibilgailu bat tartean izan beharrik gabe. Egunak argitu du eta bideari ekin diogu. Basozainaren postuan gelditu gara, horietako bat bidelagun izango dugulako bere kalaxnikova aldean daramala, izan ere, felino tximaluzerik ez egon arren, lehoinabarrak, elefanteak eta bisonteak ere arriskutsuak izan daitezke. Eguratsa garbi dago eta lehenengo talaiatik ikus dezakegu urrutira gabe Kilimanjaroren figura ahaltsua, bere elurrezko txapelarekin ziurtatuz bera dela, alajaina, kontinentearen sabaia. Sabana txatal berdeen artean gabiltza oinez, bisonte emeen saldoak


zelatan ditugularik, jirafa har gazteak beren lepo luzeekin elkar kolpatzera jostatzen dira eta fakokeroak bazkatzera doaz, buztana jasoz belaunikatuta. Landaretzan barneratu gara, gero eta baso itxiagoan, eta bidearen albo banatan agertuz doazen zuhaitz tantai, bitxien nahiz zuhaixka sendoen izenak zerrendatu dizkigute (loliondo, pudo, msamvu, darawai, mforuforu, mkaa-pwani), gure jomugara iritsi garen arte: Tululusia (ÂŤtalaiariÂť) muino biribila, paraje hauetako biztanleek lehendik begiratoki gisa erabiltzen zuten lekua. Haren oinpean Lenganassa ibaiak bere urak askatzen ditu horma biluzien artean katigatutako urjauzi ezin ederrago batean. 4x4 ibilgailua hartu dugu landaretzak irentsitako pista sigi-sagatsutik igotzeko, Arched Fig Tree delakoarekin topo egin arte. Pikondo itotzaile bat da, hazi beharraren beharrez parasitatu duen arbolaren gainean hartu duen eite bereziarekin arku txundigarria

sortu duena, ia-ia tunel bat, gure ibilgailuak inolako zailtasunik gabe zeharkatu du-eta. Itikoni zabalgunera iritsi gara eta jarraian Maio ur-jauzira, eta handik gorantz jarraitu dugu Kitoto muinoraino. Itsasoaren mailaren gainean 2.600 metrora gaude, eta ikuskizuna paregabea da. Mendebaldean, zuhaiztien gainean, Meru mendiaren galdararen ertza azaltzen da. Gailurra 4.566 metrora dago. Ekialdean korridore berde baten gisara hedatuz doa oraindik ere aktibo dagoen geruza-sumendi honen galdara erraldoiaren (5 kilometroko diametroa) irteera. Autotik jaitsi, eta oinez jarraitu dugu, hegoalderantz txango labur bat egin, eta Njekura iritsi gara. Jekumia ibaiko ur-jauziaren gaineko ikuspegi ederra izan dugu handik, Ngare Naynyuki ibai gaziaren ibaiadarra da. Halako altitudeko basoetan hainbat hegazti bitxik daukate habia, besteak beste, tauraco Hartlaubi eta Apaloderma narina koloretsuak ikusi ditugu. Etorri-

Behean, ezkerretik eskuinera, kolobo zuri-beltza primate begiluzea, eta lehoinabar eder bat inguruan zerbait ÂŤinteresgarririkÂť ote dagoen zelatan.


Lerroon ondoan, flamenko bat, eta behean, jirafa bikote bat beren lepo luzeekin elkar kolpatzera jolasten. Ondoko orrialdean, Momela Handia aintzira, non milaka flamenko arrosa eta flamenko txiki pausatzen diren.

34


tako bidetik itzuli gara kraterraren bihotzeraino eramango gaituen aldapari aurre egiteko. Ohikoa da xendazaleak aurkitzea, Meruren gailurrerainoko bide osoa oinez egiten dutenak, gehienek Kilimanjarori ekin aurretik aklimatatze ariketa bezala. Baina gure begiak 2.800 metro inguruan gelditu dira, nahikoa gure presentziaren txikitasunarekin hunkitzeko. Paisaia goren-gorena daukagu inguruan, eta bertan jaun eta jabe da, haitz puskez egindako tronu batean lokarturik dagoen mamua bezala, Errauts Kono arranditsua, sumendi baten barruko sumendia. Jauzika igotzen dira haitz antilopeak haraino. Kraterrak eta aintzirak Parkearen ipar-ekialdeko edo hego-ekialdeko parajeetan fisionomia desberdinak eratzen dira. Iparra uhindura leuneko sabana hezeak menderatzen du, eta hor sakonera gutxiko aintzira endorreikoen presentzia gailentzen da. Boma la Magi eta Kinandiako begiratokietako ikuspegiei ezin muzin egin, baina ertzetatik inguratzea da benetan aukera politena; Tulusia, Kusare, Lekandiro, Kekhotoito‌ baina bereziki Momela eta Rishateni aintzirak, milaka flamenko arrosak eta flamenko txikik bertan pausaturik uharte arrosak irudikatzen dituztenean, beren zango luzeen arteko ura ezkutatzeraino. Horiez gain, beste hainbat hegazti ere ikus ditzakegu bertan, hala nola mokozabalak, kurrilo koroatuak, ibisak, arrano arrantzaleak, koartzak, koartzatxoak, murgilak, anatidoen eta zangoluzeen sorta ederrak eta azkenik, hipopotamoren bat edo beste ere bai. Erdialdea baso-basoa da, Ngurdoto basoa, baina iaia oihan tropikal bat dela esan behar, pare bat mailatan hedatua. Beheko aldean, Lokieko hezeguneak eta Longil eta Jembamba aintzirak daude, eta bertako habitata

partekatzen makina bat espezie: uretako antilopea, redunka, duikero, kalao moko zilarkara, mangosta marraduna, imbabala... Ekialdean, basoa Ngurdotoko kraterraren horma bertikaletan gora hazten da, harik eta ur-jauzia balitz bezala krater barruan hondoratzen den arte, hortik aurrera berriz ere sabana glauko bihurtzeraino lausotuz. Zuhaiztian barneratzean ertzeraino iritsi nahian, zuhaitzak hain direnez handiak eta hostajea hain mardula, ilun-argien munduan murgildu gara. Zerua desagertu egiten da ia beti, baina tarteka uzten digu tawny arranoen, belatz handien eta Verreaux arranoen hegaldi dotorea ikusten. Eta itzalen eta argi kontrako berdearen tonu hitsen artean, zenbait begi pare aurkitu ditugu jakin-minez eta zuhurtziaz guri begira. Kolobo zuri-beltzak dira. Zirkin egin ala ez ezbaian zeuden, baina azkenean jauzi egin dute, eta beren ilaje kolore biko ugariarekin airea laztantzen dutela dirudi eta hostoak bultzatzen dituztela isatseko ile sorta zuri oparoarekin, erratza pasatzen bezala. Hegoaldea sabana da, hainbesteraino ezen Serengeti Ndogo edo Serengeti txikia izenarekin bataiatu zuten. Maji ya Chai ibaiak zeharkatzen du, eta ur emari nahikoa dauka lautada makina bat espezieren ekosistema izan dadin, hasi noizean behin gertuko basoaren ertzetik kukuka agertzen den elefantearekin, eta segi dozenaka babuino berde, hiena pikart nahiz Burchell zebrekin, eta Kirk dikdik txikiekin amaitzeko. Arushako Parke Nazionala paraje lasaia da, bisitari askorik gabe, Tanzania iparraldeko naturaguneen zirkuitu estandarretik at dagoena oraingoz. Bertako erliebearen aniztasunak eta habitaten ugaritasunak ahalbidetzen dute beste leku batzuetan batere ohikoak ez diren edo, are gehiago, inondik inora aurkituko ez ditugun espezieak hemen bistara agertzea. Eta bidelagun izango ditugu beti bakardadea eta zinemaren magia. •

GIDA PRAKTIKOA Zenbat denbora Parkea nahiko txikia da, baina ondo disfrutatzeko gutxienez bi egun behar dira.

Non hartu ostatu Egongo da ostatu hoberik inguruotan, zalantzarik gabe, baina Momella Wildlife Lodge hartuko genuke. Parkearen barnealdean kanpatzeko lekuak ere badaude.

Nola mugitu 4x4 ibilgailuetan, eta basozain armatu baten laguntzarekin.

NondikArushatik eta Kilimanjaroko nazioarteko aireportutik ordubetera dago, eta Moshitik gutxi gorabehera bi ordura.

35



Izki BIZITZA IZPI

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

37


IZKI

Gizakiak sobera moldatu gabeko natura pausoka arnasten da Arabako Mendialdean. Han hedatzen da Izki Parke Naturala, EAEko hirugarren handiena, 9.000 hektareako eremu basatia. Sail handia, gizaki gutxi batzuk baino ez, eta zuhaizti eta azienda oparoa nonahi. Arraia-Maeztu da Mendialdeko kuadrillako hiriburua, bailara menditsu hau berdintzen den toki bakarretakoan sortua. Beste herri gehienek mendien magalean iraun dute; Durruma Kanpezuk La Muela eta Peña del Santo haitzen babesean. Korres, aldiz, mendian sartuta dago, Izki erreka txikiak mendeetan zizelkatutako arroilaren gainaldean. Korres da Izki mendikatea bisitatzeko abiapuntu egokiena, hainbat eta hainbat txango lasai eta ezezagun eskaintzen dituen txoko polita. Korresen dago Parke Naturalaren xehetasunak ezagutzeko Interpretazio Gunea. uskal Herrian sarri gertatzen da, gure herrialdeko probintzia guztietan. Badira jendeari begietatik sartzen zaizkion paraje, toki eta mendiak, eta oharkabean pasatzen direnak, ezezagun izaera mantentzen dutenak. Gertu, edo nahiko gertu biztanle kopurua handia egonda ere. Ehunka igoko dira Txindoki, Gorbeia, Palomares, Saioa, Larhun, Baigura edota Orhi mendira, eta ale batzuk baino ez, izen edo sonarik ez duten beste mendietara. Edertasun bera edo handiagoa edukita ere. Izki mendikatea sona gutxiko eskualdea da. Arabako Mendialdean dago, Nafarroako mugatik nahiko gertu. Kapildui da Parke Naturaleko tontor garaiena (1.176 metro), baina 1.000 metroren bueltan dauden beste gailur asko daude. Kapildui gailurrean ez bezala, antena zatarrik gabe, eta bide eroso eta iristerrazagoekin. La Muela eta Soila dira gertuen daudenak. Baita ezagunenak ere. Izki ibaiko arroilaren ertz bietan tentetzen diren gailurrak dira. Baso aberatsez hornitutako muino etzanak, 900 bat metrora arte, eta 100-150 metroko haitz ikusgarriak, ondoren. San Kristobal, San Justi, Gaztelua, Mantxibio, Belabia eta Peña del Santo dira mendiguneko beste gailur ezagun batzuk. Garaiera apalekoak dira, baina bistak apartak dira. Ez hainbeste iparrera, Gasteizko Mendiek horma orografiko handia osatzen baitute, Arabako Lautada baino lehen. Hegoaldera Kantabriako mendikateko orratz eta menditzar guztiak ikusten dira, hasi Lapoblacion tontorretik, eta Cruz del Castillo eta Palomares tontor ezagunetaraino. Bistak apartak direla diogu, hala erakusten duelako La Casilla Atakan dagoen mapa dotoreak. Bidaide ditugun lagunek ere hala diote, ataka edo lepo horretan

E Ondoan, Korres herriko kale aldapatsuetako bat. Bertan dago Izki Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa, eta bertatik abiatzen dira mendi irteera erosoenak. Erreportajea zabalduz, La Muelako gailurra eta buzoia. Hegoekialdeko haizeari «Ebro haizea» esaten diote bertan, eta ibai horren hezetasunak sortutako lainoak Izki mendikate osoa estaltzen du.

38

egonak baitaude lehenago. Zorionez, gizakia oraindik ez da eguraldia kontrolatzeko gai, eta Izkiko mendiak Ebro ibai handiko hezetasunak eragindako behe lainoak besarkatuta esnatu dira. Hego-ekialdeko haizea jolasean dabil gailurretan. Batzuetan 10-15 metroko ikusgaitasuna. Hurrena, kilometro batekoa Durruma Kanpezu herriraino. Tentuz ibili behar da La Muela gainean, harritsu eta irristakor baitago zorua. Esan beharrik ere ez, hegorantz daukan amildegiak urrun samar mantentzeko gonbita egiten dio mendizaleari. Eguzkiak indar apur bat badauka oraindik, eta minutuek aurrera egin ahala lainoa desagerrarazi du La Muela eta Peña del Santo mendietatik. Kantabria mendikatera bitarteko lautada, Antoñana herria ikusten da, eta Lapoblacion mendiaren silueta ezaguna ere bai (1.243 metro), baina ez du erabat garbitzea lortuko. La Casilla lepotik Izki mendiguneak Castejon izeneko amildegiko parajean zein zuhaizti aberatsa daukan ikus dezake edonork. Eremu honetan ameztia da nagusi, baina zoruko hosto festari erreparatuta, haritz batzuk ere badaudela jabetzen da mendizalea. Pagoak ere bai, nola ez, 800 bat metrotik gora. Ingurune honetan neguak oso hotzak dira, eta zuhaitz espezie indartsuenek bakarrik eusten diote negu beltzari. San Roman ermita La Muela gailurretik (1.059 metro) Casilla lepora bueltatuta (965 metro), begi bistakoa da Peña del Santo mendiko gailurrera daraman bidezidorra (1.037 m.). Baina ondo markatutako xenda batek ekialderantz eramango gaitu haitz ikusgarrien azpitik. Berehala, San Roman ermitara daraman gurutze bidera iritsiko gara, Durruma Kanpezu herritik datorren bidearekin


39


IZKI Handian, Izki errekastoa, Korrestik gertu. Ondoan, San Roman ermitako sarrera eta lainoa jolasean La Muela gailurrean, eta mendizaleak, amezti eta pagadietan barrena.

bat eginez. Handik sigi-saga pare bat egin eta berehala haitzaren erraietan eraikitako ermita ikusgarri batera iritsiko gara: San Roman baseliza. Hesi bat dago atarian, eta ezin da ermita barrura sartu, baina bertatik ederki ikus daiteke San Roman santua. Urtean hiru aldiz prozesio antzeko bat egiten dute Durruma Kanpezutik ermitaraino. Ezagunena San Migel egunean egiten dena, irailaren 29an. Ordubete eskaseko bidea dago herritik, eta herritar eta bisitari asko, ehunka lagun, hurbiltzen omen dira mendi ba-

rruko ermitaraino, Santua gurtzera. Festa giroan, jakina, San Roman santuak herritarrei oparotasuna ekarriko dien esperantzan. Ermita bertako zuloa ikusgarria da, 8-10 bat metroko sakonera duen zuloa baita, naturak berak sortutakoa gizakiaren esku hartzerik gabe. Ermitakoa bezala, beste dozenaka zulo ditu PeĂąa del Santoko haitzak, txoko horiek gailurra bera baino erakargarriago eginez. Mendia inguratzea baino ez da falta, berriro Korreseko atseden gunetik datorren bidera bueltatzeko. Be-


rriro hosto alfonbra batean barrena. Hosto, onddo eta perretxiko, kartelek ondo dioten moduan, Arraia-Maeztuko gune hau onddo eta perretxiko eremu baita. Betiko legez, norbait, edo zenbaitzuk, gu baino lehen pasatu dira lur emankor honetatik, eta onddo goxoenak saskian eraman ezkutuan‌ Jan ezin direnak bakarrik utzi dituzte, gu pasa garenerako‌ Korresera bueltan, Izki errekatxoari begira geratu gara tarte batean. Eskualde honetako urek Ega ibaira jotzen dute, eta handik Nafarroako Erribera eta Ebro

ibai handira. Tartea izanez gero, gomendagarria Korres eta Bujanda herri arteko bidea egitea, Izki erreka txikiak paraje ederrak sortu baititu mendeetan zehar, Soila eta La Muela gailurrak hautsi eta bidea libre egin ahal izateko. Txangoko azken minutuak Korres herriko kale estu eta etxe azpiko pasabide bitxietan barrena ibiltzeko gordetzea komeni. Jendea dabil Izki Parke Nazionaleko Interpretazio Gunean, mendian behera osteratxoa egin eta gero, pozik. Eta poza ematen du. Bizipen izpi baita Izki. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Izki mendikatea eta La Muela mendia (1.059 metro) Araba ekialdean daude, Arabako Mendialdea eskualdean, Nafarroako mugatik gertu. Arraia-Maeztu da herri handiena.

Nola iritsi Biderik erosoena Gasteiztik da. Han Lizarrara doan errepidea hartu behar da, eta Azazeta mendia gaindituta, Arraia-Maeztura iristen da (20 km). Handik Korres herrira 7 kilometro daude. Korres da txango erosoak egiteko abiapuntu onena, eta bertan dago Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Txango eta Parke Naturaleko ezaugarrien inguruko informazio osatua jaso daiteke bertan.

Ezaugarriak 300-400 metroko desnibel erraza duten mendiak daude. Izki ibaiak banantzen ditu Soila eta La Muela, bi gailur ezagunenak, eta 1.000 metroko gailurrak izanda ere, bista apartak eskaintzen ditu hegoalderantz, Kantabria mendikaterantz. Gailurrak baino erakargarriagoa da zuhaiztia, eremu txikian amezti, haritz eta pago sail aberatsak baitaude Izkin.



Uzbekistan ZETAREN BIDEAREN BIHOTZA

Khiva, Bukhara eta Samarkandak osatzen duten triangeluan hanka jartzea Uzbekistanen gozoa dastatzea da. Asia erdialdean Zetaren Bidearen esentzia ondoen gordetzen duten hiriak ezagutuko ditugu ibilbide magiko honetan, eta bere arkitektura zoragarriak, antzinako usadioek eta herritar atsegin eta hurbilek txundituko gaituzte. Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

43


UZBEKISTAN Behean, Bukhara hiriko Borzi Kordeko hammam edo bainu turkiarra. Ondoko orrialdean, hiri bereko ChorMinor izeneko meskita. Erreportajea zabaltzen duen argazkian, Bukharako erdigunea. Eskuinean minaretea eta Kalon meskita daude. Ezkerrean, Miri-Arab madrasa.

ila gau eta bat gehiago�-ko ipuinetako agertokiak biziberrituta ageri zaizkigu munduko toki txiki honetan. Kupula liluragarriak dituzten meskitak, karabansarai misteriotsuak, luxuzko dekorazioa duten harem-ak, jauregi arranditsuak eta merkantziaz beteriko bazarrak; guztiek ere Khivak, Bukharak eta Samarkandak osaturiko hiruko eder honen garai onena dakarkigute gogora. Gaur egun Uzbekistan izenez ezagutzen dugun honek Zetaren Bidearen esentzia gordetzen jarraitzen du; Asia Erdialdeko basamortuek utzitako mito guztiak biziberrituta ageri dira hemen. Hiru hiriok izugarri aberastu ziren, beren gobernuburuen konkistarako grinari esker eta gizakiaren historiako merkataritza bide luzeenean hiriok oinarrizko papera zutelako. Hala, hiri faraoniko bihurtu ziren, hiririk ez zegoen eta herritarren gehiengoa nomada zen ingurune honetan. Uzbekistango lautadan, Kyzylkum basamortuaren iparraldean, Asia puntatik puntara zeharkatuz merkantzia baliotsuak zeramatzaten karabanak Khivara iristen ziren. Timurren inperioa desagertu ostean, kha-

M

nerri bat fundatu zenean –Eurasiako estepako herrietako erakunde politikoa– goraldia izan zuen hiriak hiru mendean zehar, urrezko garaia, zeinean esklaboen salerosketak funtsezko garrantzia izan zuen. Hiria babesten duen harresiaren ekialdeko atean, pertsonak salgai jartzen zituzten horma-hobiak daude oraindik. Gaur egun turistentzako oroigarri saltokien biltegiak dira. Harresi barnealdean, Ichan-qala edo hiri zaharrean Kuhna Ark boteretsu ageri da, khan-a bizi zen jauregi itxurako gotorlekua. Tronuaren aretoa nabarmentzen da, non erregeak bisitei harrera egin eta justizia partitzen zuen iwan eder baten azpian, apaingarri finak dituzten azulejuz estaliriko arkupearen azpian. Jauregiaren teilatu laura igota gozatuko dugu Ichan-Qalaren ikuspegi ederrenaz. Hiru hirietan sartzen Azken hamarkadetan erdigune historikoa zaharberritzeko lan ugari egin duten arren, horretan lehenak sobietarrak izan ziren, bai Samarkandan, bai Bukharan, bai Khivan. Oraindik egiteko asko dago, baina gaur



UZBEKISTAN Dominora jolasten ari dira herritar hauek Lyabi-Hauz plazan, Bukharan.

egun hirurak dotore askoak dira, eta hiri-museotzat ere jo izan dituzte. Horrek, ordea, ez du zentzurik, inguru turistikoetatik atera orduko, uzbekistandarren eguneroko bizitzarekin talka egingo dugu eta. Khivan, zolatu gabeko kaleak eta adobezko etxeak aurkituko ditugu, eta familiek kalean egiten dute bizitza. Hautsez beterikoa, bihurria eta labirinto itxurako hiria da, baina ezusteko ugari gordetzen ditu nonahi: madrasak (eskola islamiarrak), meskitak, mausoleoak, jauregiak, minareteak... Oso erraz irudika dezakegu hiri honen iragan distiratsua, bertako karabansaraiek ehunka pertsona hartzen zituztenean, beren animalia eta merkantzia delikatuekin. Ia dromedarioen urratsak ere entzun daitezke, baita hirira dibertitzeko gogoz iristen ziren merkatarien gauak girotzen zituzten artisten musika ere. Ichan-Qalako ia edozein tokitik ikusten da Kalta, hiriko ikurra bihurtu den minarete bukatugabea. 1851n agindu zuen berau eraikitzea Mohamed Ami-k, mo-

numentuen arkitekturarekin itsututa zegoen khanak. Kondairak dioenez, Khivatik Bukhararainoko bideko 500 kilometroak ikusteko adinako garaiera izan behar omen zuen. Zorionez, khan hura hil eta lana amaitu gabe geratu zen, arkitektura islamikoaren obra ederrenetako bat emanez, inor epel uzten ez duen azulejuz estaliriko zilindro bat. Khiva bisitatzen dutenek nahitaez ikusi beharreko bi toki dituzte. Bata Pahlavon Mahmud mausoleoa da, bertakoak otoitzean egoten diren tokia. Bidaia osoan ikusiko dugun hilobi politena da. Patioa ezin ederragoa da eta barruan beste garai bateko giroa sumatuko dugu. Maiz imanaren laguntzaile bat Korana ozenki irakurtzen egoten da. Bisitatu beharreko bigarren lekua Tosh Hovle harem-a da, azuleju urdinekin eta zizelkatutako egurrezko zutabeekin apaindutakoa. Bederatzi patio ditu eta 150 gela, eta Allakuli Khan-ek agindu zuen berau eraikitzea, lehenengo arkitektoa hil zezaten agindu


Pipa saltzailea eta poeta bat. Biak Bukharan aurkitu genituen. Behean, Samarkandako Gur Emir nekropolia.


Khiva hiri zaharra inguratzen duen harresia eta, behean, hiri berean kokatutako Dzhuma izeneko meskita.

48


UZBEKISTAN zuena, zer eta lana adostutako bi urteko epean ez amaitzeagatik. Bukhara, jakinduriaren iturria Uzbekistango lurretan egiten ari garen bidaia honek Bukhararaino garamatza, samandar erreinuko antzinako hiriburura; erreinu horrek IX. eta X. mendeen artean Mongoliatik gaur egungo Pakistanerainoko lurrak mendean izan zituen. Arteak eta erlijioa sustatzen lan handia egin zuten, eta madrasaz bete zuten hiria; horietan eskolak ematen zituzten Ibn SinĂĄ filosofoak eta Hakim Abul Quasim Firdawsi poetak, esaterako; kultura islamiko persiarreko ikurrak biak. Hiria jakinduriaren iturri amaiezina izan zen, eta Asia erdialde osoan eragin handia izan zuen. Bi mendean Karakhanid eta Karakitay dinastia txikien menpe egon ostean, 1220an hiria Gengis Khanen eskuetan erori zen. Eskualdeko beste herri batzuekin egin bezala, Bukhara birrindu egin zuen. Ez zen deus zutik geratu, Kalom minaretea izan ezik, arkitektura islamikoaren maisulanetako bat, 1127an eraikia eta maila goreneko hargin-lana erakusten duena. 47 metroko garaiera dauka eta mendeetan hiriaren ikurra izan da. Gengis Khanek, eraikinaren edertasun maiestatetsuak liluratuta, bere tropei espresuki agindu zien errespeta zezatela. Minarete orok duen funtzioa betetzeaz gain, bere argia faro baten modukoa zen gaueko bidaiarientzat zein bidean hondarekaitz baten erasoa jasaten zutenentzat. Minaretea Kalom meskitaren parte da; tenplu honek hartu zuen mongoliar konkistatzaileak suntsitutakoaren lekua. 10.000 fededunentzako tokia du eta erdiko patio nagusiko harresien alikatatze lana interes handikoa da. Sobietar garaian biltegi gisa erabili zuten eta ez zen berriro erlijio gune gisa erabili 1991ra arte. Horren parean dago Mir-i-Arab madrasa, iwan izugarri handi bat gailentzen den bi solairuko eraikin bat; bi kupula ditu azulejuz estalita, madrasaren albo banatan. Kalom minaretearekin eta honen meskitarekin batera, plaza aparta osatzen du. Duela mende bat arte, Bukhara kanalez beteriko hiria zen, eta bere hiri-sarean 200 uraska edo urmael baino gehiago zituen. Horien inguruan biltzen zen jendea solasean aritzeko edo hiriko azken esamesei buruz eztabaidatzeko; aisia guneak ziren. Ura nahiko geldo ibiltzen zenez, Bukharako hiritarrak erraz gaixotzen ziren; gaixotasun iturri ziren bere urmaeletako ur zikinak. Boltxebikeak iritsi zirenean uraren kanalizazioa modernizatu eta uraska gehienak drainatu zituzten. Uraska batzuek gaur arte iraun dute, Lyabi-Hauz plazakoak esaterako. 1620an eraiki zutenetik ez dio jendearen biltoki izateari utzi. Ilunabarra da une gorena, uraska inguratzen duten te-etxe tradizionalen

terrazak, txaikhana izenekoak, jendez betetzen direnean: gizonak dominoan aritzen dira, bikoteak te baten konpainian goxo egoten dira eta familiek arratsaldeko freskotasunaz gozatzen dute. Gainera, eguzkia sartu ostean zerbait jateko eta are zerbeza edo vodka bat eskatzeko ere toki bizi bakarra da; herrialde musulmana izan arren, Uzbekistanen iragan sobietarrak ere arrastoa utzi zuen. Lyabi-Hauz plazan dago hiriko monumentu gune nabarmenetako bat ere, hiru madrasak osaturikoa. Lehena Nadir Divanbegi da, karabansarai gisa eraiki zena baina 1622an madrasa bihurtu zena. Bere fatxada forma geometriko ikusgarriekin apainduta dago, eta bi paumaren irudiak nabarmentzen dira, ahoan arkume bana dutela, dekorazio islamikoan ezohikoa dena. Beste madrasa Nadir Divanvegi Khanaka da, plazaren mendebaldean, klaustro sufi eder bat duena. Eta hirugarrena Kukeldash da, 1569an eraiki zena, eta garai batean Asiako inguru honetako eskola koraniko handiena izan zena. Samarkanda, izen ebokatzailea duen hiria Zetaren Bidearen lorratzari segika, gure azken geltokia Samarkanda da. Ez dago ibilbide osoan hiri mitiko honena baino izen ebokatzaileagorik. Asia Erdialdeko bide guztiak batzen dira bertan. VI. eta XIII. mendeen artean, hiria esku ugaritatik pasatu zen oso garai gorabeheratsuan. Turkiarrek, arabiarrek, persiarrek, samanidek eta mongoliarrek gobernatu zuten berau garai horretan, 1220an Gengis Khan-en tropelek birrindu eta okupatu zuten arte. 1370ean, Timur-ek (TamerlĂĄn) berau inbaditu eta bere inperioko hiriburu izendatu eta munduko alde honetako erdigune kultural eta ekonomiko bihurtu zuen. Buruzagiak hil zen arte ez zion utzi bere inperioa handitzeari. Pneumonia baten ondorioz hil zen gaur egungo Kazakhstan-en, 1405ean, 69 urterekin Ming dinastiaren menpeko Txina konkistatzeari ekitear zenean. Gaur egun Gur Emir mausoleoan datza, bere bi seme eta bi bilobarekin batera. Kanpoaldeko alikatatu korapilatsuak, bereziki sarrerako atekoak, eta eraikinaren kupulak kutsu mistikoa ematen diote tokiari. Barnealdeari luxua eta edertasuna dario, eta forma geometrikoko apaindura finak eta Koraneko lerroek estaltzen dituzte mausoleoaren paretak; hor daude Delhi, Bagdad, Damasko, Ankara eta Esmirna konkistatu zituen legendazko inperioa sortu zuen gizonaren gorpuzkiak. Uzbekistanen heroi nazionaltzat eta uzbekistarren aberriaren aitatzat jotzen dute. Egungo hiria modernoa eta ordenatua da, errusiarrek utzi zuten arrastoaren eraginez. Hala ere, iragan loriatsuaren adibide handiak badira, eraikin faraonikoak. Inperio guztiak

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Turkish Airlines konpainiak dauka kalitate-prezio erlazio onena, eta horrekin egingo dugu azkarren eta erosoen Taxkent-eraino bidaia. 300 helmuga baino gehiagoko hegaldi sare zabalarekin, beste edozein airelineak baino gehiago, Taxkent Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia eta Malagarekin konektatzen du, Istanbuletik igarota. www.turkishairlines.com

Non lo egin Hotel Grand Samarkand, Samarkanda-n (www.grandsamarkand.com). Lotarako hiriko toki onena. Logeletan adreilua bistan duela, bisitaria etxe tradizional batean balego bezala sentitzen da. Lyabi House Hotel, Bukhara-n (www.lyabihouse.com). Logelak isilak dira eta egonaldi atsegina egiteko beharrezko guztia dute. Monumentuetatik hurbil dago.

Non jan Old City , Samarkandan. Abdurahmon Jomi 100.

Ezinbesteko tokia, maisuki egindako plater tradizionalak dasta daitezke. Lyabi-Hauz , Bukharan, Izen bereko plazan.

Antzinako te-etxeen estiloko jatetzea. "Plow" zoragarria dastatu beharra dago, arrozez eta arkumez eta barazkiz egindako gisatua..

Informazioa uzbekembassy.es/index.p hp/es/turismo-auzbekistan

49


UZBEKISTAN Haur hauek Khivako hiri zaharrean ari dira baloia astintzen. Ondoko orrialdean, goian, Samarkandan kokatutako Gur Emir nekropolia. Timur lurperatuta omen dago bertan. Behean, Khivako bazarreko artisauak.

50

bezala, arkitektura bere buruaren propaganda egiteko erabili zuen. "Gure boterea zalantzan jartzen baduzu, begiraiezu gure eraikinei", zioen Timurrek. Bibi Khanym meskita da horren adibide on bat, neurri itzeleko pekamenezko tenplua, zeina Timurren inperioko meskitak egiteko eredu gisa erabili zen. Hortik pauso gutxira, azoka igaro ondoren, Shah-i-Zinda nekropolia dago, Qsam Ibn Abbas-en (profetaren lehengusua) mausoleoaren ondoan. Timurren inperioko eliteko pertsonaiek panteoi ikusgarriak altxatu zituzten hemen, eta tokia hogeita hamar mausoleo ezin ederragok osatzen dute. Bitxia bada ere, hiriaren ikurra, Registan-a, Timur

hil ostean egindakoa da. Buruzagia bizi zen garaian, lekua bazar handi bat zen eta bertatik ateratzen ziren harresiko ateetaraino iristen ziren sei etorbide handiak. Gaur egungo Registan-ak aho bete hortz utziko du bisitaria, Timurren inperioaren kanon faraonikoen isla diren bere hiru madrasa erraldoiekin. Hiruretako bat XV. mendean eraiki zuen Timurren biloba Ulug Beg-ek, eta gainerako biak, Yalangtush-ek eraikiak dira XVII. mendean. Ilunabarrean bertaratzea komeni da, familiak eta lagun taldeak lasai paseatzen dabiltzala, eguzki sarrerak Registaneko azulejuak anbar kolorez janzten dituenean argazki eder batzuk ateratzeko. •


51


proposamen tematikoa

HAMABOST AUKERA 2019ARI ETXETIK KANPO ONGIETORRIA EGITEKO Goizegi ari garela iruditzen zaizue, ezta? Kontrakoa, ordea, jakin ezazue, bada, hau irakurtzerakoan Gabonetan eta Urtezaharrean bidaiatzeko asmoa baduzue, dagoeneko txartelak poltsikoan izan beharko zenituzketela. Lasai, hemen luzatuko dizkizuegu eskuragarri dituzuen hamabost aukera bitxi urte bati agur esan eta besteari ongietorria egiteko. Testua:

Enrique Sancho-Open Comunicaciรณn eta Marian Azkarate

Maldiven berotasuna Atsedena hartu, urpean igeri edo kirol pixka bat egin nahi baduzu (larregirik ez) eta hotzari agur esan, egun batzuetarako bederen, Arenatoursek eskaintzen duen bidaia hau ezin aproposa egingo zaizu. Zazpi egun dena barne, Gabonetako afaria ere bai, noski... 2.976 euroan. Relaxak ez duela preziorik? Merkea ez da, behintzat.

Dubai eta Maurizio Dubai bizi-bizia, bere etxe orratzekin, eta Maurizioren lasaitasuna, bere hondartza zoragarriekin. Aukera biak bidaia bakarrean. Dimensiones Club agentziak urtean zehar data desberdinetan eskaintzen du bidaia hau; Gabonetan, esaterako, abenduaren 25ean, 11 eguneko bidaia 2.095 euroan ateratzen da.


Santiago neguan Zerbait desberdinaren bila al zabiltza? Donejakue bidea egin dezakezu negu gorrian, bakarrik edo moda berri honi jarraitzen dioten askorekin batera, gero eta erromes gehiago ikusten baita neguan. Santiagoko katedralaren aurrean har ditzakezu mahats aleak.

Igluak Huescan Pirinioetako izarrez beteriko zeruaren azpian lo egin dezakezu eskimal erara etxetik gertu txakurrez bultzatutako lera batean ibili ondoren, Tena aranean, hain zuzen ere. Aragoiko turismo bulegoak eskaintzen du 249 euroan, afaria barne.

Madeira ederra Gabonetako bidaia gehienak agortu dira dagoeneko, euskaldunok goiztiar gabiltzalako, baina Bilboko Ibiltari agentzian (ibiltari.es) oraindik gelditzen dira “goxoki� batzuk, Madeirako bidaia hau esaterako. Abenduaren 26tik urtarrilaren 1era, Bilboko aireportutik du irteera, eta 680 bat euroan atera daiteke, hotelaren arabera. Uharte eder hau xendrazaleen paradisua da eta urtearen azken egunetan naturaz gozatzea baino plazer handiagorik?


proposamen tematikoa Parranda monasterioan Bitxia da oso Ordesako parke nazionaletik iristen zaiguna. Huescako Barcelo Monasterio de Boltaña hotela XVII. mendeko monasterio zahar batean kokatzen da. Kanpotik apaindura gutxi ditu, barnetik beste kontu bat da, Baliko estiloan dekoratu baitute. Gabon zaharreko afari dotorea prestatu dute, dantzaldiarekin –zuzeneko orkestra barne– eta ordu txikietan bigarren afaria... gela erromantiko batean lotaratzera erretiratu aurretik. 345 euro lagun bakoitzeko.

Albania eta Mazedonia Kultura eta natura ezin hobeto batzen duen bidaia. Albaniako Tirana hiriburuan du irteera, eta jarraian, Turkian sartu eta Berat-era iritsi ondoren, hau da «mila leihoen hirira», Llogara eta Butrinto parke nazionalera joateko. Tiranan 2018ari agur esan ondoren, Mazedoniarako bidea hartuko dute. Politoursek antolatzen du, hamar egunekoa da eta abenduaren 27an aterako da.

Libanoko toki mitikoak Libano ez da Ekialde Hurbilaren bihotzean ahokatutako herrialde txiki bat, historiaren bidegurutzean kokatutako toki estrategiko bat baizik. Feniziarrak, erromatarrak, omeiatarren kalifa-herria... bere harrietan mendeetan zehar eragin handia izan dute gizakiak bizi izan dira. Mundo Amigo agentziak bederatzi eguneko bidaia proposatzen du abenduaren 28tik aurrera, 1.965 euroren truke. 54


Rhin eta Danubio ibaietan barna Erromantikoa da oso, horregatik sasoi honetan itsas bidaien eskaintza ugaldu egiten da. Eroskik eskaintzen dituenen artean Europako bihotzean dauden bi ibaien ur lasaietan abiatuko direnak egin zaizkigu erakargarri. Bat, Rhin ibaitik (abenduaren 22tik 27ra, 500 euro); bestea Danubiotik, Vienatik Budapestera eta buelta (abenduaren 27tik urtarrilaren 2ra, 1.408 euro)

Masaien artean Olentzero, Papa Noel edo dena delakoari nazka hartu al diozu? Bestelako hasiera bat eman nahi diozu urte berriari? Afrikako sabana batera joan zaitezke, Masai Mara parkera, hain zuzen ere. Bidaia honetan Nairobi, Naivasha aintzira, Amboseli eta Diani hondartza ezagutu ahalko da. Club Amerika agentzia da antolatzailea. 11 eguneko ibilbidea, 2.995 euroen truke. 55


proposamen tematikoa

Indiako hiru altxorrak Indiako hiru hiriburu interesgarrienek osatzen dute Destino Asiak proposaturiko “Urrezko triangelua” izeneko ibilbidea. Bederatzi eguneko bidaia honetan Delhi edo Indiako hiriburua; Agra zoragarria –bertan baitaude Taj Mahal, Red Fort eta Fatehpur Sikri monumentuak– eta Jaipur edo hiri arrosa, bere gazteluak hareharri arrosarekin eraiki zituztelako, bisitatu ahal izango dira. Zenbatean? 1.525 euro bidaia tasak barne.

Txinako hiriak Txinako hiri esanguratsuenak –Shanghai, Nanjing eta Pekin, adibidez– ezagutzeko proposamena luzatzen du China Internacional Travel bidaia antolatzaileak. Irteera abenduko zubirako da, baina antzeko eskaintzak lor daitezke Txinan espezializatutako bidaia agentzia honetan, bakoitzaren beharren edo nahien arabera. Esaterako, zazpi egunetako bidaia, zuzeneko hegaldiekin Madrildik 1.070 euroan atera daiteke (250 euroko tasak aparte). 56


Xanpain bila Champagne Estatu frantseseko eskualde bat da, ipar-ekialdean kokatuta dagoena, eta ospetsua Gabonetan eta oro har ospakizunetan edaten dugun burbuilaz beteriko edari goxoagatik. Hemendik galiarrak, frankoak, erromatarrak pasa dira, Bigarren Mundu Gerran gudu gogorren kokalekua izan zen –hemen daude Ardenak–... Ardoaren kulturari dagokionez, merezi du gerturatzea eta 2018ari agur esatea, esaterako, xanpainez beteriko soto batean. Baraka.catek bost eguneko bidaia eskaintzen du 1.980 euroan.

Errusian barna trenean Bidaia hau izugarria da. Moskutik ateratzen den Inperial trenari buruz ari gara; hau da, Errusiako iparraldera doana, Kola penintsularaino hain zuzen ere, aurora borealen bila. Eta Urtezahar gaua nola ospatzen da luxuzko tren honetan? Zirkulu polar artikoa zeharkatuz bi noranzkoetan. Ez da poltsiko guztietarako (4.600 euro!), baina bai inbidia sortzen duen horietakoa. ICU agentziak (www.icuviajes.com) eskaintzen du.

Nepaleko sekretuak 1950eko hamarkadan mugak zabaldu zituenetik, Himalaiako herrialdea helmuga mitiko eta desiratua bihurtu da askorentzat. Bidaia honetan Pokhararaino iritsiko gara, gero Badharara joango gara tharuen kultura ezagutzeko eta ondoren Chitwan oihanera, bukaera Kathmandun egingo dugularik. Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra arteko bidaia proposatzen du http://viatgesindependents.cat agentziak, 1.285 euroan soilik (340 euro hegaldi tasak).

57


liburuen TXokoA

MENDIA BIZITZAREN METAFORA

La vida en el límite de la vida Sebastián Álvaro eta Jose Mari Azpiazu Lunwerg, 2018 Gazteleraz. 160 orrialde. 19,95 euro

rte luzeak daramatzate mendizaletasunaren munduan Sebastian Alvarok eta Jose Mari Azpiazuk. Batak, Alvarok, abenturazko dokumentalen egile eta zuzendari bezala (TVEko “Al filo de lo imposible” saioagatik ezagutzen dugu batez ere); besteak, Azpiazuk, alpinista, espedizionario eta idazle lanetan (“Nire barneko mendiak” liburuaren egilea da, besteak beste, azpeitiar hau). Beraz, biek ere ondo dakite mendia bizitzaren eskolarik hoberena suerta daitekeela. Are gehiago, mendia bizitza bera dela argi dute; egunerokoa pasio osoz gozatzera bultzatzen zaitu eta, bide batez, beldurrak uxatzen erakusten dizu. Liburu honen bidez alpinismo klasikoaren balioak aldarrikatu nahi dituzte eta horretarako kirol honen historia biltzea baino gauza hoberik ez dago, alpinismoaren izen handien balentrien atzean (Reinhold Messner, Walter Bonatti, Maurice Herzog, Junko Tabel...) kemen, ahalegin, adiskidetasun eta pasio istorio txundigarri anitz ezkutatzen baitira. Hau guztia, noski, ehun bat argazki eder eta ikusgarriz jantzita.

U


XIX. MENDEKO BROOKLYN HURA

EUSKALDUNON ERRETRATU BIZIA

Alice McDermott (New York, 1953) gaur egungo estatubatuar idazlerik onenetarikoen artean dago. Horren adierazle, dagoeneko jaso duen National Book Award-a edo behin baino gehiagotan Pulitzer sarietan finalista izendatu izana. Barkamenaren, eskuzabaltasunaren eta ahanzturaren inguruko eleberri honetan, McDermott ezin hobeto ezagutzen duen eremu literarioetara itzuli da, XX. mendeko irlandar immigrazioa jaso zuen Brooklynera. Alice haurdun dago eta senarrak bere buruaz beste egin du, langabezian gelditu ondoren.

1925 urtean Kurt Tucholsky idazlea Ipar Euskal Herrira iritsi zen. Guretik pasa diren ikertzaile alemanen zerrendako bat izan zitekeen, baina bere begirada kritiko eta garratzak interes berezia izango zuen, ez baitzen idealizazioetan erori. Tucholskyk ez zuen hilzorian dagoen herri bat sumatu, herri honen indarra eta bizitasuna baizik... eta bere anakronismoa, era berean. Bidaia liburu hau bitxia eta berezia da, jende xumeari erreparatzen baitio, Estatua eta Elizarekin erabat kritikoa den heinean.

La novena hora Alice McDermott Libros del asteroide, 2018 296 orrialde. 19,95 euro

GAUR EGUNGO EZINBESTEKO KLASIKOA Maiordomo perfektua da Stevens, beti jaunaren esanetara. Egun libre batzuk dituela eta, lankide izandako Kenton andereñoari bisita egitea erabakiko du. Duela ia ehun urteko handiki ingelesen unibertsoa zehatz eta doi erretratatzeaz gain, bi mundu gerren arteko une historikoari argi berria ematen dio 2017ko Nobel saridunak. Booker sari prestigiotsua eta mundu osoan ahobatezko onespena lortu zituen eleberri honek, eta film baten bidez are ezagunago bilakatu zen gero. Egunaren hondarrak Kazuo Ishiguro. Amaia Apalauzak eta Iñigo Eguzkitzak itzulita. Elkar, 2018 288 orrialde. 22,00 euro

Un libro pirenaico Kurt Tucholsky Txalaparta, 2018 292 orrialde. 18,90 euro

PHILIP HOAREREN URTEETAKO TRILOGIA “Leviatán o la ballena” eta “El mar interior” liburuen egileak urteetako trilogia itxi du eleberri honekin, non natura, historia, literatura, artea eta bizipen pertsonalak nahasten dituen. Southamptoneko idazlearen lan berria bitxiz beteriko kutxa bat dela diote, osagai desberdinekin josi baitu sailkaezina den istorio bat. “Haria” legez, osagai autobiografikoak, Foucault bezalako filosofoen aipamenak, Shakespeare... «Zertan datza liburua?», galdetu diote elkarrizketa batean Hoareri. «Nik ere ez dakit», erantzun du.

El alma del mar Philip Hoare Atico de los libros, 2018 512 orrialde. 22,50 euro

59


Gogoan hartu

THE INTERCONTINENTAL SHANGHAI WONDERLAND LUXUZKO HOTELA HARROBI ZAHARREAN Ateak ire berri ditu Shanghain harrobi zahar baten barruan eraikitako bost izarreko luxuzko hotelak. Bezero dirudunei begira egin da proiektua; izan ere, 430 eurotik gorako logelak dituzte bertan. Harrobiaren magal gainean zutitu dute hamazazpi solairuko InterContinental Shanghai Wonderland izeneko eraikina. Lur azpitik 90 metrora egin ziren zimenduak. Barruan, gela eta jatetxeez gain, jolas-parke bat egin dute eta harrobiaren hormak eskalada eta puenting-a praktikatzeko prestatuta daude. Ur azpian eraiki diren bi solairuek luxuzko gelak ere badituzte. 10 metroko akuario bat ere badago eta itsas ki-

60

rolak egiteko instalazioak. Solairutik zuzenean uretara doazen bideak eraiki dira ingeniaritza lan honetan. Sheshan mendiak inguraturik, hotelak ondoan du izen bereko lorategi botanikoa eta hori kontuan hartuta, inguruneari zor zaion errespetuarekin proiektatua izan dela diote obra diseinatu duten arkitektoek. Horrela, jasangarritasunaren ikuspegitik hartu dira hainbat erabaki, hotelak ohiko funtzionamendurako behar duen energia guztia lortzen baitu geotermia eta eguzkiaren indarra aprobetxatuz. Beherantz begira jarri da turismoa. Hamar urte behar izan dira ingeniaritza eta arkitektura aurrerakoiena lotzen dituen proiektu hau gauzatu ahal izateko. Orain arte Shanghaira etxe orratz ikusgarriak ikustera joaten ziren turistak aurrerantzean gora begiratu beharrean beherantz begira jarriko dira. Lur hondoraino doan eraikina gehitu zaio elementu erakargarri bezala Shanghairi eta baztertutako lurzoruari bizitza berri bat emateak duen balioa azpimarratu dute Intercontinental Shanghairen jabeek, uraren arazoari aurre egitea suposatu duen ingeniaritza erronka handiaren emaitza goraipatuz.


TORO TORO PARKEA Argazkia: Aizar Raldes

Andeetako lehen geoparke orokorra bihurtzeko bidean da Boliviako Toro Toro Parke Nazionala, Unesco erakundeak jasotako eskaerari argi berdea ematen badio behintzat. Herrialde horretako Potosi probintziaren iparraldean dago eta, besteak beste, dinosauroen 2.000 oinatzen arrastoak gordetzen ditu bere eremuan, 20 haitzulo, labar-pinturak eta 80 milioi urteko antzinatasuna duten fosilak. Txikia bada ere –16.750 hektarea besterik ez ditu–, garrantzi handiko altxorrak daude bertan; aipatutakoaz gain, arrain itsuen espezie bakan bat, dortoken hilerria eta inka zibilizazioaren herrixka bat ere baditu, eta hori guztia kontuan hartuta, Potosiko agintariek turismo jasangarriarekin lotutako proiektua planteatu dute. Natura erreserba dagoen lurraldean 12.000 nekazari bizi dira, charca herriaren oinordekoak, XV. mendearen bukaeran inka inperioak menderatutako herria, hain zuzen ere. Munduan 130 geoparke daude, 1990eko hamarkadan sortuak guztiak. Horietatik lau bakarrik daude Hego Amerikan; bata Brasilen (Araripe), bi Mexikon (Comarca Minera eta Mixteca Alta) eta, azkena, Uruguain (Grutas del Palacio). Egin berri den eskaera Unescok onartuz gero, Toro Toro izango da Boliviako lehen geoparkea. 61


LABURRaK

» DONOSTIA EZAGUTZEKO, ESKULTURETAN ZEHAR IBILBIDEAK onostiara gerturatzen diren bisitariek liburuxka bat jaso ahal izango dute eskaintza kultural berezi batekin, Gipuzkoako hiriburuko kulturaren geografia erakutsiko diena; hots, hiru ibilbideetan zehar zortzi arte galeria, bost arte erakusgune eta hiru ibilbide eskainiko zaizkie hiriko 25 eskulturak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Lehenengo ibilbidea kostaldekoa da eta sei kilometroko luzera du; bigarrena, hiriko eremu erromantikoan barrenakoa da, eta hirugarrena Intxaurrondo auzoan dago, azken urteotan arte garaikidea integratzen ari delako auzoko hirigintzan.

D

ZAPATA-GARBITZAILEAK ETA GIDA TURISTIKOAK oliviako La Paz hiriburuko zapatagarbitzaileak “gida turistiko alternatibo” bihurtu dira. Horien bezeroak hiria ikuspuntu herrikoiago batetik ezagutu nahi duten turistak izaten dira. «Aurpegia estalita dugula ikusten dutenean, turista batzuk izutu egiten dira, baina gehienek badakite gure uniformea dela», dio Esther Valero gida turistiko eta zapata-garbitzaileak. Buru-berokia daramate guztiek, orain gutxira arte beren lanbidea ez zegoelako ondo ikusita; egun, ordea, harrotasunez janzten dute. Duela zazpi urte hasi zen ibilbide turistiko hau, «lustras» –horrela deitzen diete Bolivian– langile hauek «diru estra» bat jaso zezaten.

B

TURISTAK ERAKARRI NAHI DITUZTE GROENLANDIARA asa den azaroaren 16an, Groenlandiako Parlamentuak soka luzea ekarriko duen proiektu polemiko bat onartu zuen; nazioarteko aireportuak eraikiko dira uharte handi honetan, ipar Atlantikoko mugetan kokatutako Danimarkako lurralde autonomoan, hain zuzen ere. Parlamentuan egindako bozketako emaitza hau izan zen; 29 boto alde eta 18 kontra. Azpiegitura egitasmo handi honen arabera, aireportuak Nuuk hiriburuan, Ilulissaten –gunerik turistikoena– eta Qaqortoq-en, hegoaldean, eraikiko dira. Europa eta Ipar Amerikarekin lotura zuzenak izango dituzte. 482 milioi euroko aurrekontua onartu zuten.

P

hutsa

ROSE PLAZA HOTEL Ramadi hiriko bihotzean kokatuta, Al Anbar hotelak mendebaldeko Irakeko tribuen ohitura zaharrak hautsi ditu. Orain arte turistei ezinezkoa egiten zitzaien hotelik aurkitzea, bertakoentzat kanpotarrak etxean ez hartzea lotsagarria delako.

EUROPA 18 URTEREKIN ZEHARKATZEKO ABENTURA uropako 12.000 gaztek bidaiatu ahal izango dute doan DiscoverUE egitasmoari esker. Eskaintza azaroaren 29an hasi zen eta epea abenduaren 11n bukatuko da, egun horretan amaituko baita eskaeren onarpena. Zeintzuek har dezakete parte? Europar Batasunean 2000. urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko epean jaiotako gazteek. Aukeratuak direnek 2019ko apirilaren 15etik urriaren 31ra arte bidaiatu ahal izango dute. Proiektua Europar Batasunarena da.

E

hutsa

UR TERMALETAN IGERIAN Budapesteko bainuetxe zaharrek milaka turista erakartzen dituzte. Bainuetxeen bihotza, ur termalak ateratzen diren gunea, mundu osoko urpekarien helmuga bihurtu da eta zazpi kilometroko luzerako labirintoan barneratzen dira.

62


hutsa

hutsa

MONTMARTRE BERE SENARI EUTSI NAHIAN Hamabi milioi bisitari urtero, gero eta garestiagoak diren alokairuak, txinatarren lehia pairatu behar duten margolariak... –Txinan egindako margolanak saltzen dituzte galeria batzuek–. Pariseko Montmartre auzoa hor dabil, borrokan, turismo oldeari, gentrifikazioari eta gezurrezko oroigarriei aurre egiten. Auzoko kaleetan ibilian dabilen jendetzatik ihes egiteko babesleku batzuk badira oraindik, Le Lapin taberna, kasu; zuzeneko musika, betiko giroa eta Starbucks kateko lokal baten “mehatxua” parean.

hutsa

TURISMOA NIKARAGUATIK IHESI Nikaraguako egoera nahasiak eragina izan du Ometepeko uhartean. Cocibolca aintziran kokatutako uharte eder honetako hotelak hutsik daude Ortegaren aurkako protesten ostean... turistek sumendien azken erupzioetan ere ez zuten alde egin. Atera kontuak.

«THE EXORCIST» FILMEKO ESKAILERA 43 urte pasatu dira Karran apaizak etxeko leihotik salto egin eta eskailera hauetan hil zenetik. 43 urte “The Exorcist” klasikoa Washingtoneko Georgetown auzoko txoko bakarti honetan filmatu zenetik. Tokia ez da polita, ezta ikusgarria ere. 75 maila ditu eta orain turisten bisitaleku bihurtu da.

hutsa

hutsa

BEROKETA GLOBALAREN AURKAKO COLLAGEA Suitzako glaziar bat edertuta agertu zen joan den azaroaren bukaeran, kolorez beteta, marrazkiz jantzita. Mundu osoko haurrek egindako 125.000 marrazki eta mezuek osatu zuten collage koloretsu hau. Horrekin berotze globalaren mehatxua bista-bistan jarri nahi izan zuten. Ondoko argazkian agian txiki ikusiko da, baina mosaiko handia zen, 2.500 metro karratukoa. Aletsch glaziarreraino igo zuten, 3.400 metrora. Errekorra lortu zuten, noski.

63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.