ASMAKIZUNAK

Page 1

ASMAKIZUNAK


Botilaren muturrean naukazu eta ezinezkoa da edatea, baina ni askatzeko hobe duzu bi ezpainak ongi ixtea. Zer da? ERANTZUNA: B hizkia.


Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi orudu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?. ERANTZUNA: ezin da zulo erdia egin.


Gona luzea du mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da?

ERANTZUNA: kanpaia.


Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea. Zer da?

ERANTZUNA: ahoa


Izanagatik txikia gela handira sartzean betetzen du guztia. Zer da?

ERANTZUNA: kandela


Fruta gozo-gozoa naiz txiki-txikia eta gorria, pilotik bat hartu, eta denek irten nahi Zer naiz? ERANTZUNA: gerezia


Zuri-zuri eta biribil, iluntasuna aritzen dabil. Zer da?

ERANTZUNA: ilargia


Uniformedun gudaria zuri eta gorriak, gerra ostean, ordea, buru beltza eta erreak. Zer da? ERANTZUNA: pospoloak


Gorputz mehe eta luze mintzo naiz ahorik gabe. zer naiz?

ERANTZUNA: boligrafoa


Bi hanka izan arren ezin dugu biderik burutu, baina gizona gu gabe ezin da inon aurkeztu.

ERANTZUNA: prakak


Balio du jateko balio du ukitzeko txalo egiteko eta, nola ez!, orri hau pasatzeko. ERANTZUNA: eskua.


Zer eramaten dute erregeek sabelaren erdian?

ERANTZUNA: zilborra.


Zer dago itsaroaren eta hondartzaren artean? ERANTZUNA: itsasertza.


Nola irteten da elefentea uretatik ez badu zeri heldu? ERANTZUNA: blai eginda beti.


Zer da zoparekin batera ateratzen dena eta jaten ez dena? ERANTZUNA: goilara.


Aurrean punta bat. Atzean zulo bat. Zer da?

ERANTZUNA: orratza.


Mendian, berde. Zakuan, beltza. Sutan, gorri. Zer da? ERANTZUNA: ikatza.


Beterik, igo. Jaitsi, hustuta. Azkar ez banabil, Geratuko zait hoztuta. Zer da? ERANTZUNA: kutxara.


Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Nor dira? ERANTZUNA: amona, ama eta alaba.


Zer dela deta zer dela Aurrean, punta bi eta atzean, zulo bi. ERANTZUNA: guraizeak.


Nola zula daiteke globo bat, bertatik haizerik atera gabe eta zaratarik egin gabe? ERANTZUNA: globoa hutsik egonda.


Orratz berezia naiz. Gailurretan naiz nagusi, baina sekula ez dut haizerik josi. ERANTZUNA: haizeorratza.


Niri emandako ostikoei esker, Egiten dituzte horiek jokaldi ederrak. Zer da ? ERANTZUNA: futbolbaloia.


Tramankulu honek alaitzen ditu tristeak, Etengabe emanaz musika eta albisteak. Zer da? ERANTZUNA: irratia.


Ahoa zabaldu dit, begitxoak itxi, lo asko egin ezean, ezin diot eutsi. Zer da? ERANTZUNA: logurea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.