TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 33

Muñozabal baserria

Errepidez Alegia zeharkatu eta eskuinetara Aldabara igotzeko gurutzebidearekin topo egiten dugu. Muñozabal baserria igoera honetako lehena da, hain juxtu. Martinmotzena bezala ere ezagutzen da baserri hau. Toponimo argia, bustidura jasan duen muino hitzaz, eta zabal izenondoaz osatua. Bitxikeria bat gordetzen duen baserria dugu hauxe. Izan ere, Txinako Pingliang herriko apezpiku eta Kaputxinoen ordenako jarraitzaile izan zen Ignazio Larrañaga monsinorea jaio zen 1892. urtean. Euskaltzaindiko kide ere izan zen eta, oro har, euskaraz idatzi zuen. 1953. urtean Txinatik bidali egin zuten eta Hondarribiko Amute komentura joan zen bizitzera, 1975. urtean hil zen arte. Aldabako ermitaren eskuinaldeko horman San Migelen irudia egoteaz gain, marmolezko plakatxo batean honakoa irakur daiteke bere omenez: “Pingliang-go gotzai kaputxinoa Larrañaga eta Lasa tar Inazio jauna 1892-X-4 Tolosako Aldaban jaioa ta kristautua 1919 Iruñan apaiztua 1950 Txinan gotzaitua 1975-II-19 Ondarribin Jaunaren besoetan lokartu zen piztearen zai” “Agur, nik maite nuen euskaldun erria, agur, nere senide, agur, baserria, zur emanak nituen, jainko maitatia, pozik, zuk eskatuta, damaizut guztia” G. B.”. Aldaerak: Martin-motzena Ahozko Aldaerak: Muñazabal (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Martinmotzena (Emanalde, P. / Elizondo 1933) Dokumentazioa: Muñozábal (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa) Muñozabal (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Muñozabal (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Muñozabal (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...” muy cerca del caserío Muñozabal, llamado también Martin-Motzena) Martin-Motzena (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...” muy cerca del caserío Muñozabal, llamado también Martin-Motzena) Muñozabal (Muñazabal) (1989 L.M.Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Muñozabal (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 23


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.