TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 323

Gipuzkoa plaza plaza

Gernikako Arbola lorategiak eta San Inazio kalearen artean dago. Gogoan izan behar dugu Tolosa Gipuzkoako hiriburu izan zela hamar urtez (1844-1854). Adituek diotenez, gure probintziaren izena giputz + -oa litzateke, “giputzen lurraldea” adierarekin. Bide beretik sortutakoak dira, esaterako, Nafarroa edo Aezkoa. Dokumentazioa: Gipuzkoako Enparantza (1980 I. Linazasoro “Historia y guía de Tolosa”) Plaza de Guipuzcoa (1980 I. Linazasoro “Historia y guía de Tolosa”)

Goikoerrota errota

Ikus Elizaldeko errota.

Gudari kalea kalea

Lizardi plaza eta Zezen-plaza elkartzen dituen kalea. Bigarren Gerra Mundialean Francok Errusiara Hitleren armada laguntzera bidalitako División Azul izena izan zuen, eta1979an Gudari kalea izendatu zuten, gerra zibilean Euskal Herriaren alde borrokatu zuten gudari guztien omenez. Alpino Uzturre Elkartearen egoitza, bestalde, kale honetan kokatuta dago. Dokumentazioa: Gudarien Kalea (1980 I. Linazasoro “Historia y guía de Tolosa”) Calle de los Gudaris (1980 I. Linazasoro “Historia y guía de Tolosa”)

Herreros, calle de los kalea

Ikus Errementari kalea.

Ibarrako erreka erreka

Ikus Elduaingo erreka.

Tolosa herri barrua

Tolosako leku izenak - 313


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.