TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 304

Aroztegieta kalea kalea

Atadi kalean hasi eta Plaza Berriraino luzatzen den kale estua. 1915ean Tolosak zituen 28 sagardotegietatik bi kale honetan kokatuta zeuden, Etxeaundi izenekoa bata eta Ibiaga bestea. 1925-1935 urteen artean sagardotegiak taberna bilakatzen hasi ziren. Izenaren ildotik, arotz hitzak euskalkiaren arabera adiera ezberdinak izan ditzakeela esan dezakegu. Bizkaieraz edo gipuzkeraz arotza zura lantzen duenari esaten zaion arren, Iparraldean zein GoiNafarroan burdingintzan ari denari esaten zaio. Hortaz, bi lanbide hauek jorratzen zituzten langileei eskainitako kale-izena dugu. Herriak izan du kale hau izendatzeko beste modu bat, Arposakale, hain justu. Labaienen ustez, arri pausotik (“ibaia igarotzeko harria”) sorturiko forma da. Izan ere, antzina Oriaren ibaiadar zena, egun Rondilla kalea, kale honetatik zegoen gertuen. Hau dela eta, uholdeek maiz harrapatzen zuten Aroztegieta kalea eta bizilagunak busti ez zitezen, arri pausoz baliatu zirela pentsa liteke. Aldaerak: Arposakale Dokumentazioa: Arosteguieta (P. Gorosabel “Bosquejo...” antiguamente existia esta calle, o Arposacale en bascuence) Arposacale (P. Gorosabel “Bosquejo...” era nombre en bascuence de la calle de Arosteguieta) Arosteguieta (1656 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 29 Se acuerda notificar a Jeronimo de Zarauz sobre las casas en ruina que tiene en la calle Arosteguieta 1656/11/02) Arosteguieta (1678 P. Gorosabel “Bosquejo...” durante la enorme inundacion, fué esta calle la primera inundada, llevó la avenida dos casas de la calle de Arosteguieta) Arozteguieta (1706 Tolosako Udal Artxiboa A-1-11 417 Se concede licencia a Ignacio Aiero para extender su casa Zuloagaenecoa sita en la calle Arozteguieta y Plaza Nueva, sobresaliendo al muro de ella en la azera de Retenguibel y el molino del matadero 1706/05/09) Arosteguieta (1765 P. Gorosabel “Bosquejo...” en la riada del 20 junio, entraron las aguas en primer lugar por las calles de Arosteguieta y Herreros) Aroztegieta (1769 Oñatiko Gipuzkoar Protokolo Artxiboa. Contaduría de Hipotecas. 2.lib. 78.or. L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Arosteguieta (1822 Tolosako Udal Artxiboa D-6-1-1 calle de Arosteguieta 1822/03/15) Arosteguieta (1845-1847 Tolosako Udal Artxiboa D-6-2-3 el derribo del muro del portal del Socorro que sostiene la casa nº 45 de la calle de Arosteguieta) Arosteguieta (1859 Tolosako Udal Artxiboa D-3-1-1 calle de Arosteguieta 1859/03/27) Arposa-Calle (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Arosteguieta, Calle de (1862 P. Gorosabel “Diccionario Histórico-geográfico de Guipuzcoa”) Arposa-Calle (1900 Tolosako Udal Artxiboa D-3-1-3-2 de la calle del Portal a la Plaza Nueva 1900/09/22) Arposakale (1989 L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”)

Arposakale kalea

Ikus Aroztegieta kalea.

294 - Tolosako leku izenak

Tolosa herri barrua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.