TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 245

Garmenditxiki baserria

Urkolarena etxetik gertu dagoen baserria, Monteskuerako igoeran. Badirudi hemen Garmendia deitura eta txiki izenondoa ditugula. Ahozko aldaerak: Garmenditxiki (Joxe Angel Olariaga / Monteskuetxiki) Dokumentazioa: Garmenditxiki (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Garmendi Txiki (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...”)

Gure txoko etxea

San Esteban auzoko Gorridi baserriaren ondoan kokatutako etxea. XX. mendean eraikitako etxe askok hartu zuten euskal izena, baina tradizioari muzin eginda itxura berriko izenak ere sortu ziren. Horrelakoetan ohikoa izan zen toki hitza agertzea eta sarri, gure jabetza adierazgarria (Gure Kabia, Toki Alai, Gure Ametsa...). Ahozko aldaerak: Guretxoko (Joxe Angel Olariaga / Monteskuetxiki)

Gurugu tontorra

Ikus Iramendi izen adierakidea.

Gurutzegibel gaztainadia

Izenaren osagaiak gurutze eta hegoaldean maizago darabilgun “atzealde” hitzaren baliokide den gibel dira. Gurean gaur egun oso ohikoa ez bada ere, antzina arrunta zen eta guztiok ezagutzen dugun Jaizkibel (haitz+gibel), esaterako, lekuko garbia da. Dokumentazioa: Guruceguibel (1669 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 186v therminos de Echaizquia Guruceguibel Sobre la pretensión que tenía Hernialde sobre la fruta de dichos términos 1669/10/01) Guruceguibel (1669 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 185v terminos de Culaberro, Echaizquia y Guruceguibel Sobre el aprovechamiento de pastos de los montes de Tolosa limítrofes con Hernialde 1669/10/12) Guruceguibel (1670 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 187v terminos de Culaberro y Echaisquia y Guruçeguibel 1670/01/15) Gurutzebil (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Gurutzegibel (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Montezkue

Tolosako leku izenak - 235


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.