TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 161

Guadalupe auzunea

Iturralde baserri ingurutik Anoetako zubira arteko etxeek osatzen duten auzunea. Auzoak lantegitik hartu zuen izena. Guadalupeko Andre Maria Extremaduran dago. Ahozko aldaerak: Guadalupe (Altuna, J. / Agerre (Hernialde) 1917)

Guadalupe, La fabrika

1842an Don Bernardino Abello Llanok eraikitako Fábrica de alambres y puntas de Paris deitzen zena 1872an Baldomero Ollok erosi eta paper-fabrika berria La Guadalupe izendatu zuen. Anoetako zubiaren parean jarraitzen duen eta egun lokal desberdinetan zatituta dagoen eraikinean gremio desberdinak ari dira lanean. Enkarterrin erdaraz “punta de París” deitzen zaie iltze handiei eta susmatzekoa da Legazpin euskaraz erabiltzen den puntapasak, izatez, puntaparisak izatea.

Guadalupeko presa presa

Ikus Guadalupe. Ahozko aldaerak: Guadalupeko presa (Altuna, J. / Agerre (Hernialde) 1917)

Hiltegia (-a) ganadu hiltegia

Antzina ez zegoen egun ezagutzen dugun lekuan kokatuta, Arrameleko zubitik Belate alderako bidean baizik. 1541. urtean Udalak erosi zuen eraikina 1702ko otsailaren 26ko uholdearen ondorioz erabat hondatuta geratu zenez, hura bota eta beste bat egin zuten. 1848rako, ordea, nahiko egoera kaxkarrean zegoenez, erori egin zen eta ondoan eraiki zuten berria. Hiltegiko jarduera jorratzeko aproposagoa zirudien egungo kokalekura, Donostia etorbidera, igaro zuten azkenik 1925. urtean. Dokumentazioa: Matadero - Mataderia (P. Gorosabel “Bosquejo...” casa junto a la que desemboca en el río una parte del mismo que entraba por donde hoy existe la casa de los herederos del Marqués de Vargas y siguiendo por el terreno que hoy ocupa la calle de la Rondilla volvía al río) Matadero (1570 P. Gorosabel “Bosquejo...” en la antigüedad era esta una de las cinco puertas de entrada de la villa) Matadero (1674 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 256 Libramiento a Sebastian Jauregi por hierros puestos en el molino del matadero 1674/09/28) Matadero (1682 Tolosako Udal Artxiboa A-1-9 452v Libramiento por paradas o averias del molino del matadero 1682/08/06) Matadero - Mataderia (1702 P. Gorosabel “Bosquejo...” El matadero quedó muy destrozado a consecuencia de la

Ezama (Santa Lutzia)

Tolosako leku izenak - 151


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.