Maiatza

Page 1

euskaraz

bizitzeko 05 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MAIATZA

HILABETEKO GAIAK

1.

MANIFESTAZIO HIZTORIKOA EUSKARAREN ALDE

Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaldirik jendetsuenean herritarrek euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu dute

2.

GAZTELANIAZ, GUSTATU ALA EZ

MANIFESTAZIO HISTORIKOA EUSKARAREN ALDE Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuenean herritarrek euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu dute Maiatzaren 15ean Iruñeko karriketan herritar uholdea elkartu da Nafarroako Gobernuari “nahikoa da” esateko. Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuenean milaka herritarrek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute.

Azken urteotan, Nafarroako Gobernuak euskararen aurkako bere politika areagotu du. Euskarabidea Institutua abian jartze hutsarekin beren benetako hizkuntza-politika ankerra oharkabean pasako zela pentsatuko zuten, agian. Baina errealitatea hor dago: Vascuencearen legea aldatzeko inolako asmorik ez, Nafarroa osoan D ereduan ikasteko ezintasuna, euskararen normalizaziora bideratzen ziren sos apurrak are gehiago murriztu (Euskaltegiei, euskarazko hedabideei...), Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen araudian atzerapausoak (Epaitegiek hainbatetan baliogabetuak)...

Euskararen normalizazioa inor behartu gabe, norbanakoen borondatea errespetatuz egin behar dela dioten bitartean, gaztelaniaren ezinbesteko erabilera inposatzen duten 500 lege baino gehiago daude indarrean

3.

“ITE, MISSA EST”: ZER NOLAKO HIZKUNTZA-POLITIKA ELIZARENTZAT?

Baionako apezpiku berri Marc Aillet-ek bazterrak inarrosi ditu, euskal hiztunen eskariak “komunitarismo”-tzat jo dituelarik

4.

ESPAINIAKO SENATUAN ESPAINOLEZ, NOLA BESTELA?

Hizkuntza ofizialak Espainiako Senatuan erabili ahal izateko barne araudia aldatu arren, gaztelaniaren erabilera da erabat bermatzen den bakarra

Protestarako arrazoiak ez dira berriak eta Nafarroako euskalgintzak, beste batzuetan egin bezala, her ritar rei beren es k ubideak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

1


aldarrikatzera kalera irten daitezen dei egin die. Oraingoan baina, erantzuna inoiz ez bezalakoa izan da. Zergatik? Bada, lehen aldiz deialdia Kontseiluaren eskutik euskalgintza osoak egin duelako, eta batez ere, deialdiak herritarren nahiarekin bat egin duelako. Manifestaziora deitzeko leloa “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” izan da eta giroa berotzeko egindako hainbat ekimenetan “euskaraz bizi nahi dut” ideia aldarrikatu da, protagonismo osoa norbanakoari, herritarrari emanez. Izan ere, manifestazio horretan benetako protagonistak herritarrak izan dira. Ez alderdi politikoak, ez sindikatuak ez bestelako eragileak ere. Euskalgintzak azntolakuntza eta azpiegitura jarri ditu, baina manifestaldi honen arrakastaren eragileak herritarrak, norbanakoak, izan dira. Zuek izan zarete. “Euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatu duzuen herritarrak. Manifestaldira deitzeko prestatutako iragarkian ere, herritarrak izan dira protagonistak. Bideoan norbanakoek euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzen dute eta herritarrek hautu hori txalotu eta eskertu egiten dute, besarkada, txalo eta keinuen bidez. Iragarkiak gainera jarraipena izan zuen eta antzeko bideoak egin zituzten Lizarran, Elizondon zein Iruñeko Arrotxapea auzoan. Manifestazioari atxikimendua agertu dioten herritarrak asko eta kolore askotakoak izan dira eta horrek, ziurrenik, eragina izan du deialdiaren arrakastan.

Kontseiluko bazkideek jakitera eman dutena. Hori ere berritzailea izan da oraingo honetan eta dirudienez, mezu horrek harrera ona izan du herritarren artean. Azken finean, manifestazio horren arrakastaren gakoa, Nafarroako Gobernuaren eraso etengabeez gain, “euskaraz bizi nahi dut” ideiaren bidez herritarren barne-barneko nahiarekin bat egitea lortzea izan da. Orain euskalgintzaren erronka nagusia milaka herritarrengan piztu den su hori bizirik mantentzea da. Norbanakoei euskaraz bizi ahal izateko aukerak eskaini behar zaizkie eta lan horretan ekidin ezinezko papera betetzen du Administrazio Publikoak, baina eragile sozial zein pribatuek ere beren papera bete behar dute bai eta gainerako norbanakoek ere. Izan ere, euskaldunoi euskaraz bizitzeko aukerak ukatzen dizkigun bakarra ez da Administrazio Publikoa, enpresa pribatuak e re h o r d a u d e b a i e t a b e s t e l a k o erakundeak ere. Euskaraz ez dakiten norbanakoak asko esta asko euskararen alde dauden herritar zintzoak, hainbat gure inguruko pertsona maitatuak... baina ez digute euskaraz bizitzen uzten. Honetaz guztiaz ohartu eta ohar araziz egingo dugu aurrera. Guztion artean euskaraz bizitzea lortuko baitugu!

Baina, herritarrek gehien eskertu dutena manifestazioa kanpaina baten amaiera izan ordez herri ekimen edo dinamika berri baten hasiera izango dela jakitea izan da. Izan ere hori izan baita

Kontseiluko bazkideek babestu zuten Manifestazioaren buruan Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari Nagusi berria. Euskalgintzak batasun irudia eskaini zuen eta herritarrek gogoz erantzun zuten euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatuz. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

2


Gaztelaniaz, gustatu ala ez Euskararen normalizazioa inor behartu gabe, norbanakoen borondatea errespetatuz egin behar dela dioten bitartean, gaztelaniaren ezinbesteko erabilera inposatzen duten 500 lege baino gehiago daude indarrean Politika egiteko, mundu osoko Gobernuek bi bide nagusi dituzte: laguntza eta araua. Gauza zehatz bat egiteagatik baliabideak eskaintzen baditugu, ekonomikoak, administratiboak edo giza baliabideak, ekintza hori sustatu egiten dugu eta interesekoa den hori egiten dela ziurtatzen dugu. Adibidez, ikerketa-lanak areagotu daitezen nahi badugu, diru-partida bat jarriko dugu eta lan horiek egiten direla ahalbidetuko dugu. Bestalde, dirua eskaini gabe ere, politika egiten dute Gobernuek, zer egin daitekeen eta zer ez arautuz edo gauzak nola egin behar diren legeetan jasoz lortzen dute praktika batzuk sustatzea edo desagerraraztea. Adibidea erretzearen debekua da. Horixe bezain sinplea, horixe bezain zaila da politika. Hizkuntza-politikari dagokionez ere, bi zutabe nagusi horietan oinarritzen da praktika politikoa. Euskal Herrian, oro har, praktika politiko desorekatua dugu laguntzaren eta arauaren artean. Hau da, azken 30 urteotan Instituzioak kudeatu dituzten alderdiek eta politikariek, nagusiki, laguntzaren zutabean oinarritu dute hizkuntza-politika, arautzearen aukera kontzienteki baztertuz. Are gehiago, etengabe elikatu da araua erabiltzea inposizioa dela eta ondorioz, desegokia dela hizkuntzaren normalizazio-prozesuan. Gauza guztiak bezala, erabiltzen jakitean datza oreka. Edozein kasutan arautzea, hau da, praktika egokiak eta hizkuntza-eskubideak legez bermatzea helburu duten arauak funtsezkoak dira euskara normalizatzeko. Are gehiago, kontuan hartzen badugu gaztelania eta frantsesa etengabe babesten direla arkitektura juridikoa erabiliz, Espainiako eta Frantziako Konstituzioetatik hasi eta mota guztietako dekretu eta aginduetan bukatuz. Esan gabe doa, diru-inbertsioak ezaugarri positiboak dituela eta erraza eta atsegina dela politika sortu behar dutenentzat bide hau. D i r u a j a s o t ze n d u t e n e n a l d e k o t a s u n a eskuratzen dute eta kritikak dezente apaltzen ditu, modu batez edo bestez, jende askok eskuratzen du politika horren eraginez baliabide bat edo beste. Hala ere, Administrazioen baliabideak mugatuak dira, eta bide horren bitartez, ezinezkoa da hizkuntza baten normalizazioak dituen eskariei erantzutea, prozesuak etenik gabe denboran luzatuz. Bestalde, eman beharreko pausoak gero eta zailagoak direnean orduan eta baliabide gehiago behar izaten da prozesua bera arriskuan jarriz. Orain arte

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

ezagutu ditugun hizkuntza-politika guztien ezaugarri nagusia diru-baliabideen eta arauaren arteko desoreka da. Esan liteke, politika horien oinarri sendo bakarra baliabide ekonomikoen gainean dagoela eraikia. Euskararen normalizazioak behar beharrezko du legea hizkuntza-eskubideak babesteko eta praktika onak bermatzeko. Euskarak beharbeharrezko du hizkuntza-politika orekatua non laguntza eta araua, biak batera, egoki orekaturik eta koordinaturik erabiliko diren. Hizkuntza-politika eraginkorrak osagai orekatuak behar ditu, arauak eta dirubaliabideak, dagokien proportzioan. Diru-

inbertsioak egin behar dira prozesuak azkartzeko, beharrezko zerbitzuak bermatzeko, eskaintzaren kalitatea handitzeko, aditu profesionalak prestatzeko, sentsibilizazio kanpainak egiteko, bestela iristerik izango ez genukeen alor estrategiko eta espezifikoetara iristeko eta eskubideak bermatzeko behar dira arauak. Ezin da eskubide bat utzi hirugarren baten borondatearen baitan, eta ezin da ordaindu e s k u b i d e z k o a d e n a b e r m at ze k o. A l o r bakoitzean azterketa zehatza behar da zer arautu behar den eta diru-inbertsioak non eta zertarako egingo ditugun jakiteko.

3


Lerro hauen azpian aurkezten dugun taulan jasotzen dira alor estrategikoetan nola jokatu beharko litzatekeen laguntzak eta arauak orekatzeko. Bukatzeko, lan interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. “Plataforma per la Llengua� taldeko lagunek Espainiako arautegia sakon aztertu dute eta 500 arau topatu dituzte, ongi irakurri duzu, bai, 500 arau topatu dituzte, espainola erabili beharreko, saihestu ezin izendatzen dutena. Euskararen normalizazioaren onerako, behar-beharrezkoa da gure politikariek euskarari leku bat egin nahi badiogu, borondate hutsaren bitartez presentzia ziurtatzerik ez duen alorretan hizkuntza-eskubideak bermatzeko arautzen hastea.

Diru-inbertsioak eginez

Arau bitartez lotu beharrekoa

Hezkuntzaz - Ikasteko aukera izan ez duten heldu guztiek euskalduntzea doan izango dute, bai eta, kanpotik Euskal Herrira etortzen diren guztiek ere.

Hezkuntzaz - Hezkuntza-sistemak belaunaldi berriak oso osorik euskaldunduko ditu. - Goi mailako mota guztietako ikasketak euskaraz eskainiko dira. - Helduek euskara ikasten duten bitartean, lehentasunezko ordutegiak izango dituzte haien lantokietan. - Publikoki edo pribatuki eskaintzen diren ikastaroetan euskarazko eskaintza bermatuko da eta edozein kasutan aldi bereko itzulpen-sistema jarriko da.

Administrazioko langileen euskalduntzeaz - Dagokien epea baino lehenago haien kabuz euskaldundu nahi dutenentzako laguntzak. - Euskara espezifikoa eskuratzeko laguntzak. - Lanpostu estrategikoetan epeak laburtzeko laguntzak

Administrazioko langileen euskalduntzeaz - Kontratazio berri guztietan euskararen ezagutza legez ezarri - Lanpostu guztiek derrigortasun data izan behar dute. - Euskaraz lan egingo duen zirkuitua sortu.

Alor sozioekonomikoaz - Epeak azkartzeko planak diruz lagunduak izango dira - Zerbitzu emaile guztiak euskalduntzeko planak diruz lagunduak izango dira. - Euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzea lortzen duenak onura fiskalak izango ditu hainbat urtez. - Euskaradunen kontratazio esklusiboa egiten duten enpresek onura fiskalak izango dituzte.

Alor sozioekonomikoaz - Etiketak, publizitatea, kontratuak, paisaia, megafonia bitartezko mezuak eta oro har, idatzizko mezu denak eta ahozko mezu orokorrak legez bermatuak izango dira. - Ahozko zerbitzua eskaintzeko epe jakin bat ezarriko zaie enpresa guztiei. - Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzen dituenari zigorrak ezarriko zaizkio. - Euskalduntze-plana enpresa guztiek izan beharko dute Administrazioaren oniritzia duena eta kanpo aholkularitzak gidatua.

Hedabideez - Tasa gainditzen duten hedabideek ahaleginaren araberako laguntza jasoko dute. - Euskara hutsezko hedabideek laguntza berezia jasoko dute.

Hedabideez - Euskal Herrian hedatzen diren hedabide guztiek legez ezarria izango dute erabilera-kuota bat. Kuota kalkulatzeko uneko ezagutza-tasari 10 puntu gehituko zaizkio. Hedabide orokorren kasuan tasa orokorra aplikatuko zaie eta toki-hedabideei dagokien tokikoa. Tasa 4 urtez behin berrituko da.

Teknologia berriez - Berezko materialaren sorkuntza lagunduko da diruz. - Enpresek haien eskaintzez betetzen ez dituzten merkatu-alorrak betetzeko diru-inbertsioak egingo dira.

Teknologia berriez - Hardware-ekoizleek beren produktuak Euskal Herrian saldu ahal izateko aparatuek euskaraz baliatzeko aukera eskaini behar dute; bestela erretiratu egingo dira. - Programak, bideo-jokoak eta bestelako produktuak saltzen dituzten enpresek horiek euskaraz baliatzeko bidea jarri beharko dute; bestela erretiratu egingo dira.

Kultura-eskaintzaz - Berezko ekoizpena euskaraz diruz lagundua izango da.

Kultura-eskaintzaz - Kultura-eskaintza orok euskararen erabilpena bermatuko du. - Zinema-aretoek eta antzokiek ezagutza-tasaren araberako kuota izango dute, 4 urtez behin berritua.

Kirolaz - Kirol-entrenatzaileak euskalduntzeko diru-inbertsioak egingo dira. - Lan jardun osoa euskalduntzea lortzen duten taldeei diru-laguntza bereziak emango zaizkie.

Kirolaz - Kirol-ekitaldi guztietan euskararen lehentasunezko presentzia orekatua bermatuko da legez. Megafonia, sarrerak, estadioen espazioa... - Edozein kirol euskaraz praktikatzeko aukera bermatuko da legez kategoria guztietan. - Taldeek eskaintzen dituzten zerbitzuak euskaraz ere eskainiko dituztela legez bermatuko da.

Historikoki Babelgo dorrearen kondairak hizkuntzen eleaniztasuna zigor gisa aurkeztu du. Marko diskurtsibo horrek belaunaldi ugariri eragin dio. Eleaniztasuna aberastasuna dela garbi badago ere, maiz praktika politikoak bat egiten du hizkuntza bakarraren tesiarekin.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

4


“Ite, missa est”: zer nolako hizkuntza-politika elizarentzat? Baionako apezpiku berri Marc Aillet-ek bazterrak inarrosi ditu, euskal hiztunen eskariak komunitarismotzat jo dituelarik Marc Aillet apezpikuaren izendapenak bazterrak inarrosi ditu Baionako elizbarrutian. Izan ere, elizaren ikuspuntu arkaiko baten zaindaria dugu A i l l e t j a u n a , h a u d a , Va t i k a n o k o I I . Kontzilioaren jarraitzailea, aitzineko Elizara itzuli gogo duena. Lehenago ari zen Moleres apezpikuak euskara ikasi eta erregulartasunez erabiltzen zuen, eta euskara zein euskal kulturaren aldeko jarrerak bultzatu nahi zituen, Aillet apezpikuaren lehen neurriek eta adierazpenek, ordea, berehalako polemika sortu dute, euskararekiko eta euskal hiztunekiko ukan duen jarrera dela eta. Hartutako lehen erabakien artean honako hauek: San Andreseko euskarazko meza kantatuaren ordutegi aldaketa egin du asistentzia zailduz, eta Ikastolak eguberriz antolatu ohi duen kontzertua debekatu. Aillet apezpikuak kargua hartzerakoan Sud –Ouest egunkarian egin adierazpenak ere gogorrak izan dira: “euskarari atxikiak zaizkion fededun horiek komunitarismorako joera, besteen kontra doan ghetto bat osatu dezaten ez dut nahi ”. Auzi honetan, fededun ugariren salaketak entzun ahal izan dira, horien artean, Euskaltzaindiako lehendakari ohiarenak. Jean Haritschelharrek “Gaur egun, euskaldunak asaldatzen dira beren hizkuntza ukatzen delako, erasotzen delako. Elizaren eginbeharra da

euskarazko ospakizuna eskaintzea Euskal Herrian kokatzen delako eta euskaldunek ere eskubideak dituztelako” erantzuten dio.

“Euskal hiztunek Jainkoa euskaraz erregutzeko eskubidea dute” Gabi Mouescak, Emmaüs erakundeko ordezkariak, eliza unibertsala den neurrian, euskalduna ere badela, eta “komunitarismo” hitzaren erabilera errespetu eskastzat jo du. Bestalde, De Mesmay abadeak Ikastolaren alde urtero San Andreseko elizan antolatzen den kantaldia ukatu du, euskara irakasten duten guneek elizarekiko omen duten jarrera ezkorra aitzaki eta irabazi diruaren xedeak sortu kezka azpimarratuz, beranduago, egutegi arazoa izan dela adierazi badu ere. Piztutako haserreak apezpikua bere burua justifikatzera eraman du, eta irainen ondotik, hizkuntza-eskubideen babesle agertu da, “euskal hiztunek Jainkoa euskaraz erregutzeko eskubidea dute” eta elizaren papera ondare bat babestu baino hizkuntza bera bizi araztea dela adieraziz. “Fededunen eskubideen” izenean latinezko mezaren ospakizuna aldarrikatzen du, Motu propio Summorum Pontificumaren jarraitzaile den neurrian, “desberdintasunerako eskubidea” defenditu nahi duela gehituz. Geroztik, erritu erromatarraren forma berezian egin ospakizunak hedatzen hasi dira Baionako elizbarrutian. Miarritzeko Braou elizan, azaroaren 1ean, Miarritzeko Capucinen kaperan, eta etorkizunean igandero baita festa egunetan ere, meza latinez ospatzeko aukera eskainiko da. Finean, funtsezko arazoa ez da soilik San Andreseko elizaren euskarazko mezaren ordutegia, edota elizgizonek euskararekiko duten jarrera anbiguoa, baizik eta euskarak elizan duen tokia. Gaur egun, Baionako elizbarrutian, euskaraz egiten den meza bakarra San Andresen ospatzen dena da. Herritar baten euskarazko elizkizunak nahi baditu, eskaria egin behar du, edota, egun jakin batzuetara egokitu. Getarin adibidez, euskarazko ehorzketak asteartez edo larunbatez egin daitezke, orduan, hiltzekotan egoki hautatu behar da eguna.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Toki batzuetan elebitasun printzipioaren irakurketa bihurriekin topo egiten da, adibidez, Saran elebitasunaren izenean ez da gehiago ebanjeliorik egiten euskaraz. Gaur egun, fedea euskaraz bizitzea oso zaila gertatzen da, herritarrak berak indarrak egin behar ditu. Hizkuntza-politika baten oinarriak: Euskarazko pastoraltzaren aldarria Ipar Euskal Herriko elizan hizkuntzaren aldarria ez da berria hizkuntza eta kultura ebanjelioa transmititzeko tresnak baitira. Moleres apezpikuak liturgia eta pastoraltza batean eginiko hitzaldian, euskara eta euskal kultura baliatzeko eta aberastasun hura ez galtzeko deia zabaltzen zuen. Euskarari frantsesari eskainitako atentzio berdina eskaini behar zitzaiola zehaztu eta euskararen aldeko ekintzak zerrendatu zituen, hala nola, material elebiduna baliatzea eta euskarazko hitzartzeak egitea. André Saint Esteben bikario nagusiak ere, euskal kulturaren aberastasunaren ezagupena aldarrikatu zuen. Elizak kultura ezberdinei egokitu behar zuela zioen neurrian, tokiko hizkuntzari behar bezalako lekua eskaini behar zitzaiola adierazten zuen. 1992ko elizbarrutiko sinodoan, hizkuntzaren ezagupena eta lekuari zegozkion proposamen eta orientabideak aztertu ziren, hala nola, tokiko pastoralei hizkuntza-komunitate bakoitzaren hizkuntza-hautua bermatzeko gisan proposamenak egiteko aukera ( frantsesez zein euskarazko mezen kopurua, bi hizkuntzetako ospakizun-eskemen sorkuntza, katekesiarentzako euskarazko tresnak, materialen sorkuntza eta euskaraz ikasten duten ikasleentzat pastorala egokia abian ezartzea… Apezpikuaren izendapena gertatu aurretik, Fededunak elkarteak Aita Sainduari apezpiku euskalduna izendatzeko eskaria helarazi zion, 2007an. Euskara, kultura eta nortasunarekiko 5


atxikimendua erakutsiko lukeen apezpikua hain zuzen ere, elizak ere euskararen aldeko dinamiketan zeregina duela argudiatuz: “apezpiku berriaren inpultsoz Baionako elizak euskararen alde eta kulturaren alde lan egiten duen mugimenduan parte hartu dezan”. Bestalde, Baiona, Lescar eta Olorueko elizbarrutiak Euskal Herria zein Biarnoa nahasten dituen heinean, Aita Sainduari, eskariari muzin egin badio ere, “bi kulturetako elizbarrutiarentzako bi apezpiku” izendatzea galdegin zion. Berrikitan, fededun talde batek, apezpiku berriari “Ebanjelizatze misioa oldar berritzeko: euskarazko pastoraltzaren zerbitzua” dokumentua helarazi dio.

euskararen aldeko neurriak hartzen ari direlarik, Elizak ere mugimendu horren partaide izan behar du. Arrazoi honengatik, Euskarazko Pastoraltzaren Zerbitzua beharrekoa da, eta neurri zehatzak hartu behar dira, hala nola, katekesia, dokumentuak, gidaliburuak, liturgia eta sakramendu pastoraltza, informazioa eta

komunikazioa euskaraz bermatzea. Agiri ofizialetan eta seinaletikan euskara bermatzea, pastoral-egileen euskarazko heziketa eta trebakuntza egitea edota mugaz gaindiko elizbarrutiekiko elkarlana sustatzea egin beharrekoak lirateke. Dokumentua eztabaida bizian dago. Euskararen aldeko hizkuntza-politika baten eskasia nabarmena da, eta ez da aldarrikapen berria, euskarak Elizan erabilera normala berreskura dezan, fededunek fedea euskaraz bizitzeko aukera ukan dezaten, euskara-zerbitzu baten sorrera beharrezkoa da. Alta, Euskararen Erakunde Publikoak ez du, bere hizkuntza-politika definitzerakoan, erlijioaren atala kontuan hartu, gizartearen sail oso bat baztertuz.

B e r t a n , e u s k a r a re n g e r i z a re n e t a aitzinapenaren ardura elizaren esku soilik ez bada ere, “eskubide osoa du bere hizkuntzapolitika zehazteko ebanjelizatze misioa betetzeko”. Area gehiago, fedea eta ebanjelizatzea normaltasun osoz euskaraz zein frantsesez bizitzen direlarik edota gizartean

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

6


Espainiako senatuan gaztelaniaz, nola bestela? Hizkuntza ofizialak Espainiako Senatuan erabili ahal izateko barne araudia aldatu arren, gaztelaniaren erabilera da erabat bermatzen den bakarra “La grandesa del nostre règim parlamentari es manifestarà en total a seua plenitud si som capaços de vertebrar eixa pluralitat d’einteressos, d’aspiracions, de projects de vida en comú que constituïxen l’enriquidora essència de l’Espanya de hui”. Nork eta non esan zituen goian jasotakoak? Luzamendutan ibili gabe, hona erantzuna: Esperanza Agirre Andereak, Senatuan. Antza, galegoa eta euskara ere baliatu zituen katalanarekin batera. Ez dirudi tokiz kanpokoa, Espainiako hizkuntza ofizialak diren aldetik, Senatua herrialde ordezkaritzarako kamara den aldetik eta berak dioen bezala, erregimen parlamentarioaren handitasunaren adierazgarri den aldetik. Bada, Espainiako hizkuntza ofizialak Senatuan modu erregularrean (ez normalizatuan) erabili ahal izateko barne araudia aldatzeko proposamena onartu berri da eta zalaparta piztu da. Onartu dena aldaketarako proposamena da, ez aldaketa bera: 134 boto alde eta 122 kontra izan dira bozketan, PP eta UPN bakarrik geratu direlarik ezekoa ematen. PSOEk proposamen hau lehen instantzian ez hiltzeko baiezkoa eman badu ere, bertan jasotzen diren guztiak onartzeko ez dagoela prest adierazi du. Gainera, jarrera nazionalistak eta PPkoenak bateraezinak izanez gero, PSOEk gaia AraudiBatzordean amaitzea aurreikusten du, hau da, gaia tratatuko den hurrengo foroan bertan. Ez dirudi beraz, ibilbide luzea izanen duenik eta argi geratzen ari dira alderdi estatalen jarrera Estatuko gainerako hizkuntzekiko. Zertan datza, baina, proposamena? Hizkuntza propioa duten herrialdeek ordezkatzen duten herritarren hizkuntza erabiltzea da eskatzen ari dena. Proposamenak soilik alde bateko itzulpena egitea aurreikusten du: alegia, euskaraz egiten denean gaztelaniaz itzuliko da, baina adierazpenak gaztelaniaz egiten direnean ez dira euskarara itzuliko ez eta hizkuntza ofizialen arteko gurutzaketarik egingo ere. Izan ere, inork, ez eta alde bozkatu dutenek ere, ez baitu zalantzan jartzen Senatuko

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

lan-hizkuntza gaztelera izanen denik. Gainerakoak soilik hemizikloan erabiliko lirateke, bakoitzaren proposamenen aurkezpena egiten denean, ez negoziazio politiko baterako. Proposamena egin dutenek kontu sinbolikoa dela diote, ordezkatzen duten herriarekiko errespetu ariketa bat. Ordea, horiek beraiek, senatari nazionalistek alegia, maximoen proposamena dela onartzen dute. Ez da hainbesterako, bada, eskatzen dena, ez behitzat hizkuntzak berdintasunez tratatzeko helburu zintzoa atzetik badago. Bestetik, kontra egin dutenen argudioak ditugu, hiru hauetan laburbil litezkeenak: 1) Garestia da horrelako zerbait egitea; 2) Gaztelania da Estatu osoko hizkuntza ofizial bakarra eta gainerakoek soilik beren herrialdeetan dute estatus hori; 3) Denak hizkuntza berean elkar ulertzea da zentzukoa dena, irrigarria kontrakoa (ikusi eskuineko zutabea).

Proposamenak alde bateko itzulpena soilik egitea aurreikusten du Azaleko iritzi horiek, ordea, sakoneko arazotik aztertu beharko lirateke. Izan ere, kontrako iritzi guztiak, baita “aldekoak” diren batzuk ere, Espainian hizkuntza-komunaren filosofiak egituratzen eta sorrarazten dituen falazia, jarrera eta horien babeserako diseinatzen diren lege markoen ondorio baitira. Gogoan izan 2008an Espainiako intelektual talde batek hainbat kazetari eta pertsona ezagunekin batera sinatutako hizkuntza komunaren aldeko aldarria. Hona adierazpen horren hasiera: “Estatuko hizkuntza ofizial guztiak maila berean espainolak

Hedabideetan jar raipena izan du eztabaidak eta iritziak anitzak izan dira. Batzuen hizkuntza-apaltasuna eta besteen hizkuntza-handikeria agerian utzi dituzte. Hona batzuk: “Zehar-lerro izaerako proposamen irekia da hau, inoren eta ezeren kontra egiten ez duena. Hizkuntza koofizialen aldekoa eta gazteleraren aldekoa ere badena, gaztelerak ez baitu merezi hizkuntza inposatua izaterik. Gainera, Estatu anitz baten normaltasunari erantzuten dion proposamena da”. Miquel Bofill (Entesa Catalana) “Bofill-ek konstituzioaz egindako irakurketa okerra, bitxia eta xelebrea gaitzesten dut. España ez da Estatu eleanitz bat, bere komunitateetako batzuk dira elebidunak. Senatuan, gustatu ala ez, Espainiako herriaren osotasuna ordezkatzen da”. “Mundu mailan irrigarri geratuko gara Gobernuko presidentea aurikulareekin ikustean” “Urtean 120.000 euroko kostua ez, dezente handiagoa izanen da itzultzaileak lanean jartzea: 1.224.000 euro”. Juan Van-Haalen (PP) “PP-k beste hizkuntza ofizialekiko duen pertsekuziomania agerian dago ber riz er e, nagusiki galegoarekikoa”. Bouza (BNG) “Proposamen honek estatua aberastu eta hizkuntza guztiak babestea besterik ez du bilatzen. Bruselan eurodiputatuek aurikularrak baliatzen dituzte eta ez da ezer gertatzen.” Jordi Vilajoana (CiU) “Aldaketa zubi bat eraikitzeko egitasmoa da.” Ramón Aleu (PSC) “Zentzugabea irudi lezake, logikoa hizkuntza-komuna erabiltzea litzateke. Baina Senatua beste hizkuntzak ere espainiar hizkuntzak direla sinbolizatzea merezi duen kamara da”. José Ignacio Pérez Sáez (Errioxako PSOE) “Itzultzaileekin aritzea artifiziala dela aitortzen dut. Baina gakoa ez da hori. Artifizialtasuna ongi etorria da, horrela batzuek (nazionalistek) instituzio hauek beraienak ere badirela ulertzen badute eta herritarrek (estatuko gainerakoek), hizkuntza horiek ere beraienak direla ulertzen badute”. José Ignacio Pérez Sáez (Errioxako PSOE) “Hizkuntza ofiziala gaztelera da eta gainerakoak beren herrialdeetan dira. Senatua herrialdeen espazioa denez, errealitate hori jaso beharko luke.” Jaime Ferri (Complutenseko Zientzia Politikoetako dekano-ordea) “Nire ama-hizkuntza katalana da, baina Senatuan ahalik eta jende gehienak uler nendin nahi nuen. Uler gaitzaten egin behar da ahalegina eta ez alderantziz. Gazteleraz egiten badidate gaztelera erabiltzen dut, heziketa kontua da. Hori erakutsi zidaten txikitatik” Daniel Siera (Kataluniako PP) “Hizkuntza bat hitz eginez %50ak ulertzen badizu eta beste bat erabiliz %10, hobe da gehiagok ulertzen duten hori erabiltzea. Nik ahal dudan guztietan galdetzen didaten hizkuntza horretan erantzuten dut (ingelera, frantsesa eta italiera ezagutzen ditu). Gehienek halaxe egiten dute. Halere, azpimarratzekoa da debatea ez dela praktikoa, politikoa baizik. Gakoan Espainia den modukoa dela onartu nahi dugun edo ez da. Zuzenbidean sinesten dut, errespetu kontu bat da” Lluís María de Puig (PSC, Europako Kontseiluaren Batzar Parlamentarioaren lehendakaria 2 urtez)

7


dira (…), baina soilik haietako bat da komuna guztiondako (…) eta hori dela eta haietako batek baino ez –gaztelaniak, hain zuzen ere- du bere baitan ezagutua izateko betebehar konstituzionala”. Moreno Cabrera hizkuntzalariak honen harira idatzi dituen zenbait artikulu argigarriak dira, oso, eta bertan jasotakoak ekarri nahi izan dira artikulu honetara. Hasteko errotiko kontraesana jasotzen da pasarte honetan, adierazpenean zehar etengabe birsortu besterik egiten ez dena. Kontraesana alde batetik, hizkuntza ofizial guztiak maila berean espainolak direla eta bestetik, horietako batek bakarrik duela ezagutua izateko betebehar konstituzionala esatean datza. Hasteko, beraz, hizkuntza guztiak ez dira espainolak maila berean, bat besteak baino espainolagoa baita: gaztelania. Baina ez hori bakar rik: adierazpenean “hiztunak direla hizkuntza-eskubideen jabe, ez herrialdeak eta are gutxiago hizkuntzak” baietatzen da biribilki. Hau horrela bada, ezin esan daiteke gaztelerak ezagutua izateko betebehar konstituzionala duenik, hizkuntzek ez baitute eskubide edo betebeharrik.

Soilik gainerako hizkuntzen hiztunak dira eskubiderik ez dutenak Hemen ideia hau agertzen da: soilik gainerako hizkuntzetako hiztunak dira eskubiderik ez dutenak. Honetaz gain, herrialde elebidunetan herritarrek bi hizkuntzak ezagutzea gurari goresgarria dela esaten da, baina jomuga hori estimulatua baino ez duela izan behar, inoiz ez inposatua. Aitzitik, gaztelania ezagutzea ez da gurari goresgarria, legezko betebeharra baizik. Senatuan esandakoak eta Cabrerak sinatutakoak kontuan hartuz, behintzat hiru ondorio atera litezke:

1) Hizkuntza ofizialak ez erabiltzeko argudio nagusietakoa Estatuan gaztelera herritar orok ezagutzen duela eta ondorioz berau erabiltzea logikoa dela esatean datza. Ikusi dugunez, ez da zorizkoa herritar guztiek gaztelania ezagutzea, erabaki politiko bat baizik eta berau garatzeko makinaria legala eraiki da. Argi ikusi ahal izan dugu gainerako hizkuntzei esleitzen zaien babes legala ez dela gaztelaniak duenaren adinakoa eta derrigortasun kutsurik ez zaiola ematen. Hortaz, egun dugun egoera herritar guztiek gaztelania ezagutzen dugula da. Ez dirudi bidezkoa soilik hori argudiatuz gainerako hizkuntzen gainetik gaztelania inposatzen jarraitzea. 2) Hiztun-kopuruari ere egiten zaio erreferentzia argudio batzuetan: ahalik eta jende gehien uler d e z a ke e n h i z k u n t z a r e n h a u t u a e g i t e a proposatzen da. Argudio honek hiztun kopuru mugatuagoak dituzten hizkuntzak egoera diglosiko etengabean bizitzera kondenatzen ditu. Erraza da hori proposatzea zurea hizkuntza nagusia denean eta makinaria juridiko guztia hori horrela izan dadin diseinatua dagoenean.

3) Hizkuntzak hiru parametroren arabera defini daitezke: tresna komunikatibo gisa, ondare kultural modura eta balio identitario bezala. Bitxia da ikustea hizkuntza-politika zehatzen ondorioz hizkuntza nagusia denaren defendatzaileek helburu komunikatiboa baliatzea argudio nagusi gisa, eztabaida enfoke identitariotik aldenduz. Jakin badakite, indarrean dagoen legeriagatik kopuru horiek beti beren alde jokatuko dutela. Bitxia, aldi berean, hizkuntza minoritarioen aldekoek eztabaida parametro identitarioetara eramatea, herriekiko errespetu ariketa dela azpimarratzea, beren hizkuntzen erabilera sinbolo gisa jotzea. Hizkuntza handiaren defendatzaileek ez dute hori onartzeko asmo txikiena eta proposamena egin dutenek sinbolismo hori maxima gisa aurkezten dute. Esperanza Agirre Andereak botatako hitzak, hitz izatetik harago ez dutela baliorik esan daiteke. Alegia, Espainiako konfigurazio demokratikoak ez ditu hizkuntzak errespetatzen eta beren garapena debekatzen du. Senatuko eztabaida, hitzezko eztabaida bat izatetik ez da pasako, ez baita hori beste modu batera izaterik nahi.

Leire Pajinek euskaraz hitz egin zuen Senatuan hainbat senatariren txistuen artean. Senatuko Lehendakariak begirunea eskatu behar izan zuen.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.