Azaroa-Abendua

Page 1

euskaraz

bizitzeko 08 HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 MARTXOA

HIZKUNTZA-POLITIKA BERRIA ERAIKITZEN

2010 AZAROA - ABENDUA

HILABETEKO GAIAK

1.

ERTZAINTZA BI URTE NORMALIZAZIO-PLANIK GABE

Ertzaintzak bere eguneroko jardunean herritar euskaldunen hizkuntzaeskubideak sistematikoki urratzen ditu.

2.

EUSKARAREN UNIBERTSOAK PAUSO BAT HARAGO

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak egin ditu Iruñeko Planetariumean.

3. ERTZAINTZA BI URTE NORMALIZAZIO-PLANIK GABE Ertzaintzako lehen euskara-planaren indarraldia 2008 urtean amaitu zen eta oraindik ez da bigarren plangintzaldia abian jarri “Ertzaintzako unitate eta komisaria guztiak zerbitzu guztietan, ahal duten neurrian, saiatzen dira herritarren komunikazio-eskariei erantzuna ematen Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan”. Bi lerro horiek nahikoak izan zituen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburu Rodolfo Aresek Legebiltzarreko talde batek egindako galdera mamitsuari erantzuteko. Ertzaintzak herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko bere Sailak hartutako neurriei buruz galdetu zioten Rodolfo Aresi eta horrek paragrafo bakarra nahikoa izan zuen ezer ez esateko. Hogei hitz errealitatea ezkutatzen saiatzeko. Izan ere, orokorrean eta salbuespenak salbuespen, Ertzaintzak ez ditu herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen. Are gehiago, Ertzaintzak bere eguneroko jardunean euskal hiztunon hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen ditu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero argitaratzen dituen txostenak irakurtzea besterik ez dago hori horrela dela ikusteko: Ertzaintza erakunderik urratzaileenen artean agertzen da urtero.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Hainbat kasutan gainera, hizkuntza-eskubidea urratzeaz aparte, herritarren aurkako jarrerak ere gertatu izan dira. Ezagunak dira, esaterako, footing egiten ari zen herritar bati euskaraz aritzeagatik emandako tratua, beste herritar bati eta haren semeari arrazoi beragatik errepide-kontrol batean pasarazi ziotena edota Legebiltzarkide bati Legebiltzarreko atean eman zioten erantzuna. Kasu larri horiek alde batera utzita, hizkuntza-eskubideen urraketak sistematikoa izaten jarraitzen du, besteak beste, oraindik ere, hamar urteko plangintzaldiaren ondoren, ertzainen gehiengo zabalak (%72,7k) ez dakielako euskaraz.

IPAR EUSKAL HERRIAN ERE EUSKARAK NORMALIZAZIO-LEGEA BEHAR DU

Le Fur eta Jung diputatuek lege proposamen bana aurkeztu dute Frantziako Legebiltzarrean.

4.

KONTSUMITZAILE EUSKALDUNON ESKUBIDEEN URRAKETA BETIKOTZEKO BIDEAN

Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntzaeskubideak babesteko Dekretua aldatuko duela iragarri du.

Hizkuntza-eskubideen urraketak sistematikoa izaten jarraitzen du ertzainen gehiengo zabalak (%72,7k) ez dakielako euskaraz. 1


Ertzaintzakoa izan zen EAEko Administrazio publikoaren baitan euskara normalizatzeko abian jarri zen bigarren plangintza, hori bai, lehena abian jarri zenetik hamar urte beranduago. Izan ere, lehena 1989 urtean a b i at u t a k o A d m i n i s t r a z i o O ro k o r re k o plangintza izan zen eta Ertzaintzakoa ez zen 1998 arte abiatu. Gaur egun, pairatzen dugun egoera, hein handi batean, alferrik galdutako urte horien ondorioa da. Hori diogu normalizazio-plangintzarik gabe pasa den urte bakoitzeko ehunka lagun sartu direlako Ertzaintzan inolako euskara-gaitasunik egiaztatu beharrik izan gabe. Izan ere, Ertzaintza 1982 urtean sortu zen eta lehen Euskara-plana abian jarri arte 16 urte pasa dira, hain zuzen ere, Ertzaintzaren hedapenprozesuan promoziorik jendetsuenak izan dituzten urteak. Zehazki, urte horietan guztietan (1982-1998) kontratatu ziren 7.432 ertzainei ez zitzaien euskaraz jakitea eskatu eta lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzera mugatu ziren, Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako gutxienekoak betetzera alegia, gutxienez puntuen %5 eta gehienez %20. Hamar urterako plangintzaldia (1998-2008) 30/1998 Dekretuarekin jarri zen abian, bost urteko bi alditan banatua. Besteak beste, lanpostuei Ertzaintzarako bereziki sortutako bi hizkuntza-eskakizun ezartzea erabaki zen: lehen hizkuntza-eskakizuna Administrazio Orokorreko bigarren hizkuntza-eskakizunaren parekoa izango zela definitu zen. Bigarren hizkuntza-eskakizuna, aldiz, aurrerago definitzeko utzi zen. Euskara meritu gisa baloratzerakoan lehenengo hizkuntzaeskakizunari gehienez puntuen %10 eta bigarren hizkuntza-eskakizunari gehienez %20 ematea erabaki zen. Halere, plangintzaldiak iraun duen tarte guztian ez da Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna abian jarri eta ondorioz, praktikan, euskarari gehienez puntuen %10 soilik eman izan zaio. Dena den, are larriagoa da, bigarren hizkuntza-eskakizuna abian jarri ez denez, ertzain bakar bati ere ez zaiola gutxieneko maila hori egiaztatzea eskatu bere lanpostua eskuratu behar izan duenean. Hala ere, ondoren ikusiko dugun bezala, lehen. hizkuntza-eskakizuna oso ertzain gutxiri eskatu zaie azkenean eta prozesua ez da hasieran ezarritako helburu mugatuak betetzera iritsi.

700

525

350

175

0 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Promozio bakoitzeko ertzain kopurua (1982-2009)

Kasu horretan, normalizazio-plangintzan Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako irizpideei jarraiki eta Administrazioko normalizazio-plangintzen ildotik, Ertzaintzaren normalizazio-prozesu osoa baldintzatuko zuten neurriak jaso ziren: derrigortasun-data lanpostu oso gutxiri ezarri zitzaien, 45 urtetik gorako ertzainei euskara egiaztatu behar ez izateko aukera eskaini zitzaien eta zegokien datan zegokien eskakizuna egiaztatzen ez zutenei ez zitzaien inolako neurririk aplikatu. Are gehiago, Ertzaintzaren izaera bereziak azken gabezia honen ondorioak biderkatu ditu. Izan ere, ertzain izateko 9 hilabeteko trebakuntza-aldia gainditu behar da eta gainditzen dutenak funtzionario bilakatzen dira, hizkuntzaeskakizunak betetzen ez dituzten ertzainen aurkako neurriak izugarri zailduz.

Bigarren hizkuntza-eskakizuna abian jarri ez denez, ertzain bakar bati ere ez zaio gutxieneko maila hori egiaztatzea eskatu bere lanpostua eskuratu behar izan duenean.

Ez da hori izan Ertzaintzaren berezitasun bakarra. Ertzaintzaren hedapena promozioen bidez egin denez, normalizazio-planean

Ezarri beharreko DDak (A)

derrigortasun-daten kopurua urtetik urtera ezarri da. Hala ere, plangintzaldiaren hasieran aldi bakoitzerako gutxieneko derrigortasundaten kopurua ezarri zen, azken zentsuko datuak erabiliz, eta urte bakoitzeko kopuruak helburu horiek betetzera bideratu direla esan daiteke. Baina, ondoren ikusiko dugunez, prozedura berezi horrek ere ez du bermatu plangintzaldiaren hasieran ezarritako helburuak betetzea. Are gehiago, datuak ikusita pentsatzekoa da, Administrazio orokorraren kasuan bezala, ezarritako helburuak erdiesteko derrigortasun-data asko aurrez hizkuntzaeskakizuna egiaztaturik zuten ertzainei jarri zitzaizkiela. Ertzaintzako derrigortasun-daten ehunekoa kalkulatzeko 1996ko biztanleen errolda erabili zen. Plangintza diseinatzerakoan 7.500 ertzaineko kopuruaren gainean egin ziren kalkuluak eta ondorioz, derrigortasun-data 3.056 lanposturi ezartzea aurreikusi zen, 1.528 derrigortasun-data bost urteko aldi bakoitzean. Azkenean baina, 8.000 lanpostu izan dira eta ezarri beharreko derrigortasun-datak 3.259: lehen bost urteko aldian 1.629 eta bigarren bost urteko aldian beste 1.630. Horiek ziren araudiak ezarritako gutxienekoak, baina errealitatea ez da hori izan. Lehen bost urterako helburuak bete ziren (1.630etik 1.630), baina bigarren aldikoak (1.630etik soilik 964).

Azkenean ezarritako DDak (B)

1. HE egiaztatuta duten ertzainak

kopurua

kopurua

kopurua

%(A)

%(B)

Derrigortasun-datarekin

3.259

2.358

1.783

54,7

75,6

Derrigortasun-datarik gabe

4.741

5.642

401

8,5

7,1

Guztira

8.000

8.000

2.184

27,3

27,3

Honela, gaur egun, hamar urteko plangintzaldiaren ondoren, 2.184 ertzain besterik ez dira dagokien 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutenak, ertzain guztien laurdena baino zerbait gehiago (%27,3). Zehazki, lehen plangintzaldia amaitu denean, 8.000 lanpostutik 5.816 izan dira euskaraz aritzeko gutxieneko gaitasunik egiaztatu ez dutenak (%72,7). Hainbat eragilek salatu izan dutena kontuan hartzen badugu, errealitatea are kezkagarriagoa da, izan ere, Ertzaintzako 1. hizkuntza -eskakizun honek ez du euskaraz aritzeko gutxieneko gaitasunik bermatzen. Ondorioz, hamar urteko plangintzaldiaren ondoren lortutako emaitza eskasak, are eskasagoak direla ondorioztatu behar da.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

2


Hizkuntza-paisaia komisaldegietan Hizkuntza-paisaiaren egoera errealitate horren adierazgarri da. Jaurlaritzak berak 2007 urtean egindako azterlan batek erakusten duen bezala, Ertzaintzan gaur egun, 10 urteko plangintzaldiaren ondoren, gaztelania da gehien erabiltzen den hizkuntza (aztertutako elementu guztien %70,3). Atalez atal ere gaztelania nagusi da telefono-harreran (%74,6) zein aurrez aurreko harreran (74,3) bai eta kanpoko errotulazioan ere (%49,6). Barruko komunikazioko idatzi gehienak (%63,5) ele bietan egiten dira, baina oraindik ere laurdena (%25,8) gaztelania hutsean. Halaber, antzeko zerbait gertatzen da barruko errotulazioan ere, %75,7 ele bietan, baina %20,8 gaztelania hutsean.

telefonoko harrera aurrez aurreko harrera kanpoko errotulazioa barruko komunikazio idatziak barruko errotulazioa guztira 0

gaztelaniaz

25

ele bietan

50

75

100

euskaraz

Dena den, emaitza eskas horiek eman zituen Ertzaintzako Lehen Euskara Plana 2008 urtean amaitu zen eta jada 2010 urtea amaitzen ari den honetan, oraindik ez da bigarren plangintzaldia abian jarri. Are okerrago, Herrizaingo Sailetik atzerapausoak ere iragartzen ari dira, besteak beste, ertzain izateko lehenengo. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzearekin nahikoa izango dela esanez edota euskara ikastaroetarako baliabideak murriztuz. Hamar urteko plangintza eskasak emaitza eskasak eman dituelarik, zer emango du plangintza are eskasagoak? Eta zer inolako plangintzarik ez garatzeak? Euskaraz bizi nahi dugun guztiok bildu, elkartu, antolatu‌ eta gure hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen normalizazio-plangintza exijitu behar diogu Herrizaingo Sailari. Besteak beste, ertzain berri guztiak elebidunak izango direla bermatuko duen plangintza behar dugu eta herritarrak euskaraz artatzeko gaitasun nahikorik ez duten ertzainak euskaldunduko dituena. Eragiten ez diegun bitartean egoerak bere horretan jarraituko du eta ondorioz, ezingo gara euskaraz bizi. Hortaz, badakizu zer egin, ertzainekin topo egiten duzun guztietan egiezu euskaraz eta zure eskubideak urratzen badizkizute Hizkuntz Eskubideen Behatokian edota publikoki salatu.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Hortaz badakizu zer egin, ertzainekin topo egiten duzun guztietan egiezu euskaraz eta zure eskubideak urratzen badizkizute Hizkuntz Eskubideen Behatokian edota publikoki salatu.

3


Euskararen unibertsoak pauso bat harago Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak egin ditu Iruñeko Planetariumean

1997, Donostiako Miramar Jauregia, Euskararen Unibertsoa. Ondorio nagusienetakoa Kontseilua sortzea. 2010, Iruñeko Planetariuma, Euskararen Unibertsoak pauso bat harago. Urte hauetan egindako elkarlanari bultzada bat emateko eta estrategia birdefinitzeko abagunea. Euskalgintzak 12 urte egin ditu modu bateratuan eta euskararen normalizazioaren ikuspegi global batez lanean. Epe honetan, hainbat proiektu abiatu eta lan ildo konkretuak martxan jarri dira. Bidean eten bat egin, euskalgintzaren eraginkortasunaz hausnartu eta aurrera begira landu beharreko gako estrategikoak zeintzuk diren ongi definitzeko momentua da. Pauso bat harago emateko unea da, Euskaraz bai aldarrikatu eta praktikan jartzekoa. Gizartea erakarriz eta aktibatuz, politikariak normalizazioa azkartzeko ezinbestekoak diren hizkuntza-politika egokiak indarrean jar ditzaten eragin behar da. Horretaz hausnartzeko azaroaren 24an eta 25ean Iruñeko Planetariumean duela 13 urte Euskararen

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Unibertsoan bildu zirenen ildoari jarraituz, Euskararen Unibertsoak pauso bat harago jardunaldiak burutu dira Iruñeko Planetariumean. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao euskaraz bizitzeko eskubidearen inguruan aritu zen jardunaldietan, eta eskubideok erdigune politikosozialean kokatzeko deialdia egin zuen. Herri mugimenduak bultzatuta, euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsuak egin direla aipatu zuen, baina oraindik, helburura heldu ez garenez, indar gehiagoz lan egiteko deia egin zuen. Kontseiluko kide Igor Astibiak, hizkuntzapolitika orokorrei buruz egindako lana aurkeztu zuen. Bertan, azken 25 urtetan indarrean egon diren hizkuntza-politiken azterketa jasotzen da alor desberdinak aztertuz: osasuna, herrizaingoa, justizia, administrazio orokorra, etab. Horrekin batera, txosten orokorra osatu da bai eta aurrera begirako proposamena ere. Hizkuntza-politika

berri eragingarria izeneko txostenean bildu da proposamena. “Gaur egungo hizkuntza-politikekin euskara ez da normalizatuko", adierazi zuen Astibiak. Izan ere, politika hauek corpus juridiko ez egoki bat dute eta horren baitan diseinatzen dira plangintzak eta horientzat esleitzen diren baliabideak. Euskalgintzak aurrerantzean hizkuntzari dagozkion erabaki politikoak benetan euskararen normalizazioa helburu izan dezaten modu eragingarrian lan egin behar duela azpimarratu zen. Euskalgintzak gizartea euskaraz bizi nahian kokatzen badu administrazioan eragingo dela adierazi zen. S e k t o re e t a k o d i a g n o s t i k o a k e g i n z i re n a r r at s a l d e a n e t a g u z t i e t a n e u s k a r a re n normalizazioa ez dela administrazioentzat lehentasunezkoa aipatu zen eta ondorioz, arlo hauetan lan egitea zaila da oso. Dena den, herri mugimendutik lan handia egin dela nabarmendu zen eta ondorioz, gaur egun gauden egoeran herri mugimenduaren lanari esker gaudela azpimarratu zen. Proiektu ugari sortu du 4


euskalgintzak eta aurrerapauso garrantzitsuak eman direla aipatu zen, nahiz eta oraindik egiteko asko egon. Batera jotzearen beharra, behin eta berriz aipatu zen. EHUko irakasle Zesar M a r t i n e ze k a l d a k e t a s oz i a l a z e g i n d a k o interbentzioarekin amaiera eman zitzaion lehen egunari.

Arratsaldean euskarazko arnasguneen inguruko hitzaldia eman zuen Ruben Beitiak, EMUNeko teknikariak. Euskarazko arnasguneak euskaraz bizi diren eremuak direla azaldu zuen: “Hizkuntza komunitatea trinkotzea da hizkuntzaren lurraldea zabaltzeko bidea” gaineratu zuen Beitiak eta, arnasguneak ez direla ghettoak azpimarratu.

Bigarren egunean, komunikazio estrategiari heldu zitzaion Innobasqueko Pilar Kaltzadaren eskutik. Kaltzadak azaldu zuenez, azken garaian euskalgintzan komunikazioari garrantzia eman zaio, eta hori kontuan hartzekoa da. Dena den, arkitektura osoa ez dela horri begira jarri aipatu zuen eta aurrera begira eragingarriagoak izateko estrategia bateratua beharko litzatekeela gaineratu zuen. “Hori egoki zehaztu ondoren datoz kanpainak eta lelo indartsuak. “Makroan erabaki behar da, mikroan eragin ahal izateko” aipatu zuen.

Jardunaldiak amaitzeko, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok honako hau esan zuen: “jardunaldiotan euskalgintzaren norabidea ulertzeko gakoak mahai gaineratu dira. Hau da, euskaraz bizi ahal izateko baldintzak lortzea; norbanakoei eta arnasguneei erreparatzea; euskaraz bizi nahiaren pentsamendua hedatuz, aktibazioa bilatzea; alderdi, sindikatu eta instituzioekiko harremanetan pauso bat harago ematea eta sektoreak egituratzea izango dira etorkizun hurbilean euskalgintzaren lana ezaugarrituko duten ardatz nagusiak.”

Goizeko bigarren eta azken hitzaldia berriz, Kataluniako Plataforma per la Llenguako Martí Gasullena izan zen. Plataforma per la Llenguak lantzen duen hizkuntzaren aldeko aktibismoaren inguruko argibideak eman zituen. Hizkuntza inklusio sozialerako tresna garrantzitsua dela ere aipatu zuen Gasullek. Bere ustez, herritarrak gure hizkuntzara erakartzeko alde positibotik jo behar da; “salaketa egin behar da, bai, baina gauza positiboak erakutsi behar ditugu, hizkuntzaren alde egitea nahi baldin badugu”. Beste ideia bat e re n a b a r m e n d u z u e n b e re h i t z a l d i a n : “Hizkuntzek batu egiten dute, ez dute ezer kentzen. Hizkuntza bat hartzeak ez du esan nahi norberaren hizkuntza errefusatzea. Adopzioaren kontzeptua erabili daiteke kasu horretan, bere ustez. “Nik ume daukat, biziki maite dut eta beste bat adoptatzeak ez du esan nahi lehenengoa ez dudala maitatuko, lehen maite nuen bezala maitatuko dut. Berdina da hizkuntzen alorrean.” “Guk aldarrikatzen duguna guztiontzat ona da. Horrela landu behar da diskurtsoa”. Katalanez edo euskaraz kontsumitzea kontsumo arduratsua egitea ere badela azaldu zuen. “Gainontzeko kontsumitzaileek bezala gure hizkuntzaz artatuak izan nahi dugu, ez gehiago ezta gutxiago ere”, azaldu du. Estatu espainiarrari dagokion datu bat aipatu du: “bostehun lege daude gaztelania inposatzen dutenak. Horretan, Estatu espainiarra kasu atipikoa da” esan zuen. Beste herrialdeetan hori zabaldu beharko litzatekeela adierazi zuen Gasullek.

Jardunaldiak biziki ongi baloratu zituzten bertaratutakoek eta hainbaten aburuz segida izan behar duen ahalegina da.

Parte hartzaileek arreta handiz segitu zituzten hitzaldiak eta galderen txandan parte hartzea oso bizia izan zen.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

5


Ipar Euskal Herrian ere euskarak normalizazio-legea behar du Hauteskundeen atarian, frantziar gobernuari eskualde-hizkuntzen aldeko bi lege proposatu zaizkio, PSeko Jung diputatuarena batetik eta UMPko Le Fur diputatuarena bestetik. Hizkuntza gutxiagotuen gaia korapilatsua da Frantziako Estatuarentzat. Ezin da esan Frantzia hizkuntza gutxiagotuen alde benetako urratsik emateko prest agertu denik azken urte hauetan. 2007an Sarkozyk eskualde-hizkuntzen aldeko legea egingo zuela hitz eman zuen eta 2008ko Konstituzioaren aldaketak ilusioa piztu bazuen ere, aldaketa horrek ez du beharrezko legea ekarri. Frantziako Estatuaren blokeoa ulertzeko ideologia eta historiara jo behar dugu. Frantziak bere batasun egitasmoarekin bat datorrena ontzat hartzen du, baina batasuna kolokan ezar ditzaketen elementuak sistematikoki ukatzen ditu Horien artean bere lurraldean aurkitzen diren nortasun, kultura eta hizkuntzak daude. Jarrera deserosoa da hori Frantziarentzat, Europako Batasuneko kide bilakatu nahi duten herriei gizaeskubideen er respetua exijitzen baitie, gutxiengoen errespetua barne, eta horrek kontraesanak sortzen ditu Frantzian bertan.

Euskarak ez du lege sinboliko eta huts baten beharrik, euskarak behar duena hizkuntzaren normalizazioa, hizkuntza-politika eragingarria eta hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatuko duen tresna juridikoa dira.

2008ko uztailean onartutako Frantziar Konstituzioaren erreformak 75-1 artikuluaren sorrera ekarri du: Konstituzionalki “frantsesa E r r e p u b l i k a r e n h i z k u n t z a ” b a d a e r e, “Eskualdeko hizkuntzak Frantziako ondaretzat” aitortzen dira aipaturiko artikuluan. Horrekin, nazioartetik eratorritako gomendioei nolabaiteko erantzuna eman zaie. Hala ere, eragile batzuek urrats historikotzat hartu badute ere, argi gelditu d a a i p u a k b e r a k e z d u e l a h i z k u n t ze n normalizazioa ahalbidetuko, ez eta hizkuntzaeskubideen bermea ekarriko ere. Finean, ‘Frantsesa Errepublikaren hizkuntza” dela dioen artikulua indarrean gelditu da eta euskara museo baten apaletan biltzen den altxor bilakatu da, euskaraz bizitzeko aukerak ukatzen zaizkigularik. Gobernuaren hitzetan, lege berri baten sorrerak gobernuaren lanak trabatuko lituzke eta funtsean sakoneko aldaketarik ez luke eraginen, sinbolikoa baino ez litzatekeelako. Testu baten sorrerak hizkuntza horien hiztunei eskubide berezituak eskainiko lizkiekeela eta ondorioz, hori Konstituzioaren “Egalité” printzipioarekin Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

eta Errepublikaren batasun printzipioarekin ere bat ez datorrela entzun behar izan dugu. Oro har, lege batek ez luke ezertarako balioko Gobernuaren ustez. Euskarak lege sinboliko eta huts baten beharrik ez du, euskarak behar duena hizkuntzaren normalizazioa, hizkuntza-politika eraginkorra eta hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatuko duen tresna juridikoa dira.

Gobernuaren ezezkoaren aurrean kolore ezberdinetako hautetsiek lege-proposamen adostu bat aurkezteko saiakera egin zuten. Ahalegin horren ondorioz lege proposamen bat jarri zuten mahai gainean eztabaidagai herri mugimenduaren ekarpenak jasotzeko xedez. Zoritxarrez, hauteskunde-ziklo baten atarian gaude eta alderdi eta diputatu bakoitzak, norkk bere aldetik joz, hasierako batasuna hautsi egin dute. Ondorioz, adostutako lege-proiektu bakarra aurkeztu beharrean oinarri bereko bi lege proposamen aurkeztu dira: diputatu sozialistena eta eskuineko alderdi nagusiaren inguruko diputatuena. Arazo honen sorburuan Gobernuaren jarrera ezezkorra dugu. Izan ere, bere gain hartu behar zuen lege-proiektua ez duelako sortzeko

Kontseiluak aspaldian landu ditu hizkuntza-lege egokiaren oinarriak eta bi proposamenei begira egin ekarpenak helarazi dizkie hautetsiei.

borondaterik izan. Diputatu batzuen kezkak eta inplikazioak ekarri dute lege-proposamenen mahai-gaineratzea. Gertatutakoa desegokia da lege proposamena den heinean, bururaino eramana izateko aukerak murritzagoak direlako. Proposamenak aurkeztuta ere ezerk, ez eta inork ere, ez du Frantziako legebiltzarra legea bozkatzera derrigortuko. Bestalde, legeproposamen hau hauteskunde bezperan aurkezteak izan ditzakeen ondorioak kezkagarriak dira, ez baita diputatuen arteko adostasuna lantzeko unerik aproposena. 6


PS vs UMP

Bi lege-proposamenek hizkuntza gutxituen erabilera oztopatzeko saiakerak diskriminatzailetzat jotzen dituzte, eta jarrerak horiek legez zigortu behar direla proposatzea aurrerapausoa da. Hizkuntzaren erabilera ukatzea arrazakeria, antisemitismoa, zein, xenofobiaren pareko bilakatuko lituzkete proposamenek lege bihurtuz gero. Horrela, euskal hiztunei beren eskubideak babesteko bideak zabalduko litzaieke. Ondorioz, legearen baitan hizkuntza-askatasunaren urraketa diskriminatzailetzat jotzea oso egokia da, dudarik gabe.

euskalduntzea, administrazioa eta alor sozioekonomikoa euskalduntzea, unibertsitatea eta lanbide-heziketa euskalduntzea, Administrazio guztietan euskararen normalizazioak organikoki zehar-lerro izaera ukatea, helduen euskalduntzea estrategikotzat jotzea, euskararen presentzia bermatzeko hedabideetan kuotak ezartzea, euskararen aurrekontua nabarmen handitzea eta hizkuntzapolitika egokia bideratzea. Legeak belaunaldi

berriak bere osotasunean lurralde-hizkuntzaren jabe egiten direla bermatuko du eta norbanako helduek ikasteko beharrezko baliabideak ezarriko ditu. Lege baten onarpena berri positiboa izango da, baldin eta arestikoak betetzen badira, neurgailu horrekin neurtuko ditugu ahaleginak.

Bestalde, hutsuneak nabar menak dira, proposamenetan hizkuntzei ez zaielako estatus egokirik eskaintzen, hau da, bi proposamenetako batek ere ez die ofizialtasuna esleitzen. Sozialistek sektorekako proposamen zehatzak egiten dituzte, herri mugimenduaren irizpideak jarraituz. Artikuluek atal eta sektore ezberdinak kontuan hartzen dituzte (irakaskuntza, hedabideak, sorkuntza kulturala, bizitza publikoa, bizitza ekonomikoa eta soziala, onomastika eta toponimia, erroldatzea, hots, herri bakoitzeko euskaldun tasaren ezagupena), eskuinak egindakoan aldiz, normalizazioaren gakoa osatzen duten sektoreak desagertu dira, hala nola, bizitza publikoa eta bizitza ekonomikoa eta soziala. Dugun esperientziatik abiaturik, guretako ez da dudarik hizkuntza bat normalizatzeko estatus egokia erdiestea ezinbestekoa dela: berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa, ezagutu beharrekoa, lau kontzeptu horiek definitzen dute euskara normalizatzeko estatu egokia. Onartuko den legeak koadro juridiko egoki bat finkatu beharko du, hizkuntza-politika egoki bat definitu eta hizkuntza-eskubideak bermatu behar ditu. Horretarako, arestian esan bezala, Legeak frantsesarekiko berdintasunezko estatusa esleitu beharko die lurralde-hizkuntzei haien berezko lurraldean. Euskararen normalizaziora iristeko baliabidea da legea; beraz, izaera eraldatzailea izan behar du. Ondoko puntuak barneratu behar lituzke: Euskarari estatus egokia eskaintzea, hezkuntza-sistemak belaunaldi berriak osorik

Euskararentzako lege geriza, herritar euskaltzaleen aldarria izan da azken urteotan Ipar Euskal Herrian

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

7


Kontsumitzaile euskaldunon eskubideen urraketa betikotzeko bidean Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntzaeskubideak babesteko sorturiko Dekretua aldatuko duela esan du Aipatu ditugun artikulu horiek denek argi eta garbi uzten dute euskaldunontzat eskubidezkoa dela alor sozioekonomikoan burutzen ditugun harremanetan informazioa idatziz zein ahoz euskaraz eskuratzea. Hortaz, hizkuntzapolitikaren ardura duten instituzioei eskubide horien urraketa sistematikoarekin bukatzea dagokie, horretarako politika eragingarriak abian jarriz. Hala ere, gaur egungo errealitatea da alor sozioekonomikoan euskaldunok hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen direla eta instituzioek abiatutako politikek ez dutela egoera hori aldatzea lortu. Eskubideok ber matzeko legezko arauak beharrezkoak ez ezik, ezinbestekoak ere badirela esan genezake. Eskubideen bermea ez baitago inongo kasutan enpresa eta establezimenduak zuzentzen dituzten pertsonen borondatearen mende. Azken mende laurden honetan borondate horrek ez bagaitu beste egoera batera ekarri, zer dela eta pentsatu behar dugu orain, ezer aldatu gabe, eramango gaituela? Euskara normalizatzeko hizkuntzari lehentasuna eskaini behar zaio kasu guztietan eta bereziki alor sozioekonomikoan, gure bizitza soziala eta laborala egituratzen dituelako. 2008ko uztailaren 1ean argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko 123/2008 Dekretua. Dekretuaren azterketa egin ondoren Kontseiluak elementu positiboak eta negatiboak ikusi zituen eta horrelaxe eman zuen aditzera. Positiboen artean honako hauek: Kontseiluak berri ontzat jo zuen hizkuntzaeskubideak babestuko dituen dekretu bat sortzea. Euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten beste alor batzuetan saihestu egin da arautzearen aukera eta horrek babesik gabe utzi ditu herritarrak. Dekretuaren 18. artikuluak aurreikusten du ondorioak egongo direla, zehapenak, alegia, eta hortaz, Dekretua betetzen ez bada, 6/2003 legeari egiten dio erreferentzia. Hori positibotzat jo zuen Kontseiluak. Hala ere, ez dira aipaturiko legean hizkuntza-eskubideak urratzeagatik zigor zehatzik aurreikusten eta horrek kezka eragiten zuen zehapenak posible izateko lege testuan bertan zehaztu behar direlako. Dekretuan egokitze-epeak aurreikusten dira inplikatutako enpresentzat, eta hori ere positiboa da. Izan ere, guztiz funtsezkoa da helburuak eta

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Hizkuntza-eskubideen Deklarazio Unibertsalean hainbat kapitulutan aipatzen dira hizkuntza-komunitateek alor sozioekonomikoan dituzten eskubideak. Hona hemen horietako batzuk: 47. artikulua. 1.- Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka bere hizkuntzaren erabilera xedatzeko bere lurraldearen barruko jarduera sozioekonomiko guztietan.

48. artikulua. 1.- Norbere hizkuntza-komunitatearen lurraldearen gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntza balio juridiko osoz erabiltzeko era guztietako merkataritza-jardunetan, hala nola ondasun, eta zerbitzuen salerosketetan, bankueragiketetan, aseguruetan. lan-kontratuetan, eta gainerakoetan. 2.- Ekintza pribatu horietako ezein klausulak ezin du baztertu edo mugatu lurraldeko hizkuntza propioaren erabilera. 3.- Gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntza-komunitatearen lurraldean bere hizkuntzan eskura izateko aipatutako eragileak burutzeko behar diren agiriak, hala nola inprimakiak, txekeak, kontratuek fakturak, ordainagiriak, emate-agiriak, eskaerak eta gainerakoak.

50. artikulua. 1.- Hizkuntza-komunitate orok eskubidea dauka bere hizkuntzak presentzia nagusia izan dezan publizitatean, errotulazioan, kanpo-seinaleztapenetan eta lurraldearen irudi orokorrean. 2.- Hizkuntza komunitate propioaren lurraldean gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazio osoa izateko idatzia zein ahozkoa, lurraldean finkatutako merkataritza-establezimenduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuez, hala nola erabiltze-jarraibideak, etiketak, osagai zerrendak, publizitatea, bermeak eta gainerakoak. 3.- Pertsonen segurtasunari dagozkion argibide publiko guztiak hizkuntza komunitatearen hizkuntzen, gutxienez, adieraziko dira, beste edozein hizkuntzatako adierazpenak baino kondizio ez okerragotan.

51. artikulua. 1.- Gizaki orok eskubidea dauka lurraldeko hizkuntza propioa erabiltzeko enpresekin, merkataritzaestablezimenduekin eta erakunde pribatuekin dauzkan harremanetan, eta hizkuntza berean atenditua eta erantzuna izateko. 2.- Gizaki orok eskubidea dauka, bezero, kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa, jendeari zabaldutako

epeak ongi zehaztea arauaren beraren eragingarritasuna ebaluatu ahal izateko. Ikus daitekeenez, elementu positiboak zituen Dekretuak Kontseiluarentzat. Hala ere, elementu negatiboak ere bazeuden. Hona hemen: Nafarroako Vascuenceren lege desegokiaren irizpide bera proposatzen du Dekretuak indarra izango duen ingurune geografikoa zehazteko momentuan, hau da, eskubideak ezagutza tasaren araberakoak izatea ezartzen du

Dekretuak: % 33ko ezagutza eskatzen du. Gizaeskubideak, hizkuntza-eskubideak barne, unibertsalak dira, euskara ofiziala da lurralde osoan ez bakarrik ezagutza tasa jakin bat duen gune geografikoan. Hizkuntza-eskubideak ez daude gune geografikoekin edo ezagutza tasarekin erlazionaturik, herritar guztienak dira edonon bizi izanda ere. Esate baterako, gure hirietako espaloiak ez dira egokitzen udalerrian dagoen ezindu-tasaren arabera, ezinduek libreki mugitzeko eskubidea dute edozein izanik ere beren kopurua. 8


Herritarron eskubideak ez lituzke enpresaren tamainak baldintzatu beharko Dekretuak ezartzen duen bezalaxe. Progresibitatearen kontzeptuari eutsiz denbora gehiago eta baliabide gehiago beharko dute agian enpresa txikiek, baina, edozein kasutan, prozesuan abiatu behar dute. Guztiz garrantzitsua da dena arautzea, arautzea eta malgutasuna ez baitira elkarren kontrakoak. Dekretuak ez du aurreikusten gai arriskutsuen inguruko informazioari dagokiona. Hutsune handia eta nabarmena da, euskaraz ez eskaintzeak alboko kalte-ondorio larriak izan litzake. Bestalde, zinez garrantzitsua den gai bat aipatu ere ez du egiten, etiketak, hain zuzen ere. Produktuek ez dute mugarik, berdin saltzen dira Barakaldon eta Azpeitian, beraz, arrazoi nahikoa da EAEn komertzializatzen diren produktu guztiek etiketa euskaraz eraman behar dutela arautzeko. Hizkuntza-eskubidea unibertsala den neurrian, arauak ere izaera hori beharko luke. Azkenik, Dekretuak ez du euskararen lehentasunaren aldeko apustua egiten. Ustezko elebitasun orekatua defendatuz gaztelaniaren aldeko desoreka sustatzen du. Dokumentu desberdinduen aldeko apustua egiten du. Gure ustez egokiagoa da dokumentuak euskara hutsezkoak eta elebidunak izatea, horrela euskara lehenesten baita. Euskara hutsezkoa bakarrik ezin du euskaldunak hautatu euskara ez dakiten pertsona edo entitate pribatuekin konpartitu behar badu. Patxi Lopezen Gobernuak atzerapausoak. Dekretuak bi urte beteta, enpresei hainbat helburu lortzeko epea agortu zaie eta ondorioz, Dekretuak aurreikusitako alor horietan zerbitzua euskaraz bermatu behar dute edo bestela, zigorra jasotzeko arriskuan daude. Egoera hori saihesteko Kultura Sailburu Blanca Urgell andreak uztailaren 26an Jaurlaritzak hartutako erabaki baten bitartez urte bete gehiago eman zien enpresei egokitzeko. Dena den, luzamenduaren helburua ez zen denbora gehiago eskaintzea baizik eta… “dekretua bera aldatzeko denbora lortzea, alde batetik, eta zehapen edo isunen aplikazioa geraraztea, bestetik.” Sailburuak argi eta garbi hitz egin du eta zer asmo duten ezaguna da. 2010eko azaroaren 15ean egindako komunikazioan Dekretua aldatzeko lehen pausoak emanak zeudela iragarri zuen: “Luzamendu horren bigarren helburua lortu ondoren, dekretua bera aldatzeko lehen pausoak eman dira: araudi honetatik isunak b e h i n b e t i k o k e n t z e k o f o r mu l a z i o r i k egokienaren inguruan hausnarketa bat egin da lehendabizi. 2003ko Legean, kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuarenean, egin beharko liratekeen aldaketak ere aztertu dira. Datozen hilabeteotan dekretuaren edukia birmoldatuko da.” Patxi Lopezen Gobernuak atzerapauso handia eman du alor honetan. Euskara normalizatzeko helburuak eta epeak ongi zehazturik dituen

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

hizkuntza-politika behar da. Orain artekoak, azken 30 urte hauetan, arian-arian, emekiemeki eta progresibitatea bezalako kontzeptu eta esamoldeen atzean, ez du bermatu euskararen etorkizuna. Enpresa horietako askoko zuzendariek ez dute borondaterik erakutsi giza-eskubideak diren hizkuntzaeskubideak errespetatzeko eta, ondorioz, ez dago arrazoirik pentsatzeko oraingoan egingo dutela. Hizkuntz Eskubideen Behatokian jasotako kexei erantzunez enpresa askok eta askok erantzuten dute ez dutela lege-hausterik egiten eskubideak urratuz eta, ondorioz, ez dutela neurririk hartuko. Portaera desegoki horiek aldatzeko bide bat da zehapenarena. Enpresa horietako askok trufa eta irri egiten diote euskal herritarrari eta Jaurlaritzak, herritarron eskubideen bermatzailea beharko lukeen instituzioak, ez du bide eragingarririk hautatuko Dekretua norabide horretan aldatzen badu. Hori bai, milaka euro gastatuko dute sustapen-kanpainetan euskaldunok euskara erabil dezagun eta gutxiegi erabiltzen dugula leporatzen segituko dute. Gaur egun askoz ere garestiago da taberna batean zigarro bat erretzea herritarren hizkuntza-eskubideak etengabe eta sistematikoki urratzea baino.

123/2008 Dekretua V. KAPITULUA ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK 18. artikulua.- Arau-hausteak eta zehapenak. Dekretu honetan ezarritakoa ez betetzeak zehapena dakar, abenduaren 22ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legearen 50.6 artikuluak xedaturikoari jarraiki.

6/2003 Legea III. KAPITULUA ZEHAPENAK 53. artikulua.– Zehapenen sailkapena. 1.– Lege honek aipatzen dituen urratzeak ondoko zehapenak ezarriz zuzenduko dira: a) Urratze arinak: idatzizko zentzarazpena edo gehienez 3.000 eurorainoko isuna. b) Urratze larriak: 3.001 eta 15.000 euro arteko isuna. Zenbateko hori, urratzea egin den produktu edo zerbitzuen balioa halako bost lortzeraino gaindi daiteke. c) Urratze oso larriak: 15.001 eta 600.000 euro arteko isuna. Zenbateko hori, urratzea egin den produktu edo zerbitzuen balioa halako bost lortzeraino gaindi daiteke. VII. KAPITULUA KONTSUMITZAILEEN ETA ERABILTZAILEEN HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK 37. artikulua.– Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak. Kapitulu honetan ezarritakoarekin eta bertan biltzen diren progresibotasun-baldintzekin bat etorriz, kontsumitzaile eta erabiltzaileek honako hizkuntza-eskubideak dituzte: a) Ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzekoa, lege honetako 14. artikuluan ezarritakoaren arabera. b) Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatzen diren enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan, ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzekoa; enpresa eta establezimendu hauek, bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzen dutela ere, zerbitzu egokia eman beharko diete.

9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.