#52 / Octubre 2011

Page 6

943 / Octubre 2011

Home JON GARAテ前, ZINEGILEA

Alamitouren bizitza Fitcheko beste edozein neraberen modukoa da: Goizean goiz jaiki, injera gosaldu, etxeko-lanak egin, ur bila joan gertuen duen aintzirara, injera bazkaldu, zortea badauka eskolara joan, ahizpa zaindu, abere-lanak egin, injera afaldu eta lotara. Lan batzuk gora-behera, egunero-egunero errutina berean. Baina orain dela urte batzuk, lau hain justu, Alamitouren egunerokotasunak eten bat bizi zuen. Europatik zetorren dokumentalegile talde bat bere herrian azaldu zelako hamabi-hamairu bat urteko neska bat grabatzeko asmoz. Gu ginen dokumentalgileak.

JOAN ETA ETORRI Alamitou Balatchio Etiopiako Fitche herrixkan jaio zen orain dela 16 urte. Bere ama eta ahizpa txikiarekin bizi da 50m2 inguruko txabola moduko batean. Aita orain dela urte batzuk hil zitzaien.

Adin horretako neska guztiek nahi zuten gure filman agertu, baina neska bakarra behar genuen guk eta Alamitou izan zen aukeratutakoa. Bera eta bere ama. Aukeraketa igande batean egin zen eta hurrengo ostegunean azalduko ginen gu herrixkan grabaketari ekiteko asmoz. Nerabe baten egunerokotasuna grabatu nahi genuen. Alamitouk ez zuen oso ondo ulertzen zergatik interesatzen zitzaigun bere bizitza baina argi zuen buru-belarri prestatu behar zuela dena. Amarekin hitz egin zuen eta kolaborazioa eskatu zion. Hasiera batean amak ez zuen parte hartu nahi izan, baina alabak filmaren kontu hori hain serio hartu zuela ikusita, iritziz aldatu zuen. Astelehenean konbentzitu zuen Alamitouk bere ama. Ostegunera arte hiru egun zituzten dena ondo prestatzeko. Gogor egin zuten lan. Grabaketa egunean, Alamitou eta bere amari beraiek gu han egongo ez bagina bezala jarduteko eskatu genien. Hau da, imajinatzeko kamerarik ez zegoela. Horrela egin zuten. Nola gainera! Inori ezer esan gabe, gidoi bat prestatu zuten astelehenetik-ostegunera amaalabek eta hori antzezten hasi ziren kamera aurrean. Gezurra zirudien arren, Alamitouk guk desiatzen genuen dena eskaintzen zigun. Ezer eskatu gabe gainera. Bazekien guk zer nahi genuen eta hori ematen zigun. Harrigarria. Hasiera batean ez ginen konturatu errealitate fikzionatu bat grabatzen ari ginela, ama-alabak prestaturiko filma. Gero, gertatzen ari zenaz ohartzean, euren plana jarraitzea erabaki genuen. Beraz, hamairu urteko neska batek egin zigula filma esan daiteke.

6

Hurrengo egunean beste estzena batzuk grabatu eta herrixkako jendeari eta batez ere Alamitouri eta bere amari euren kolaborazioa eskertu ondoren, Addis Abebara itzuli ginen (Bienvenido, Mister Marshall-eko amerikarrak izango bagina bezala, herri guztia aztoratu ostean). Oso pozik Fitchen egin genuen lanarekin. Edo hobe esanda, hamairu urteko neska batek egin zigun filmarekin. Bi egunetan grabatu zen filma. Egun bereziak dudarik gabe Fitchen, eta nola ez, Alamitouren bizitzan. Egun hartatik aurrera, filma batean azaldu zen neska izatera pasa omen zelako herriko jende guztiarentzat. Estatus moduko bat lortu zuen. Baina ia lau urte pasa dira eta herrikoak gertatu zenaz ahazten hasiak dira. Badirudi gainera dokumentalgileak Fitche utzi bezain pronto ahaztu ginela beraietaz, Alamitouk ez baitu BERAK EGINIKO FILMA ikusteko aukerarik izan. Herria uztean hain eskertuak azaldu ginen europearren berri ez du ordutik izan. Hain jatorrak ziruditen europear haiek, Fitchera inoiz joan izan ez bagina bezala.

ORAIN DELA URTE BATZUK, ALAMITOUREN EGUNEROKOTASUNAK ETEN BAT BIZI ZUEN. EUROPATIK ZETORREN DOKUMENTALEGILE TALDE BAT BERE HERRIAN AZALDU ZEN NESKA BAT GRABATZEKO ASMOZ. GU GINEN DOKUMENTALGILEAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.